Funtzionaltasunak eta aplikazioak: Notebook
B) Erabilpenaren adibideak eta oinarrizko mugimenduak
Notebook softwarea helburu bat baino gehiago dituzten erramientez osatua dago.
Alde batetik, hardwarea kontrolatzeko tresna batzuk aurkituko ditugu, konexio laguntzailea
edo Arbel Digital Elkarrelagilearen orientatzailea.
Beste alde batetik tresna mugikorrak ditu, ordenagailuko ohiko programetan mugimenduak
egiteko balio dutenak, hala nola, oharrak sortu edo pantailako zati bat nabarmendu.
Azkenik, Notebook aplikazioa dugu, bereziki hezkuntzan erabiltzeko egina, eduki digitalak aurkeztu eta
maneiatzeko balio duena: bideoak, irudiak, audio artxiboak... Arbel arrunta bezala ere erabil dezakegu aplikazioa.
Tutorial honetan,Notebook-arekin lan egiteko oinarrizko mugimendu batzuk aurkeztuko
ditugu.
Pantaila orientatu edo kalibratu
Notebook instalatu ondoren egin beharko duzun lehenetariko ekintza Arbel Digital elkarrelagilea
orientatzea izango da. Arbela orientatzea nahitaezkoa da, bestela zure ordenagailuak ezin du jakin arbeleko zein puntu ari
zaren ikutzen. Arbela tokiz mugitzen duzun bakoitzean edo Notebook berri bat instalatzen duzun bakoitzean
egin beharko duzu ekintza hau.
Arbela orientatzeko zabaldu Notebook-eko Ongietorri atala, instalatu
duzun karpetan dagoena. Segidan Orientatu aukera hautatu:
Orientazio prosezua Arbel Digital Elkarrelagilearen goialdean ezkerrean hasten da. Gurutze batez
adierazitako puntuak sakatu beharko dituzu. Segundu gutxitan arbela orientaturik eta erabiltzeko prest egongo da.
Notebook-aren oinarrizko funtzioak
Notebook-ak aurkezten dituen oinarrizko tresna k ezagunak egiten dira irudian ikusten
den bezala:
1: Aurrera/Atzera Notebook dokumentu batean aurrera edo atzera egiteko balio digu.
2: Orrialde berria orrialde berri bat sortzen du gure dokumentuan
momentu horretan gauden gunetik hasita.
3: Zabaldu Gordeta dugun Notebook 10 dokumentu bat zabaltzea ahalbidetzen
digu.
4: Gorde dokumentua gure ordenagailuan gordetzea ahalbidetzen digu.
5: Inprimatu inprimatzeko balio digu.
6: Itsatsi lehenagotik kopiatu dugun informazio multzo bat txertatzea
ahalbidetzen digu.
7: Desegin/Berregin Notebook 10-ean pauso bat aurrera edo atzera egitea ahalbidetzen
digu.
8: Ezabatu Aukeraturiko elementuak ezabatzeko aukera ematen digu.
9: Pantailaren itzala Arbelaren zati bat edo guztia iluntzen du, beranduago
erakutsi ahal izateko. Horrela asmakizunak egin ditzakegu ikasleentzat:
10: Pantaila osoa edukiak inolako programetako menurik gabe ikusteko aukera ematen
du.
11: Orrialde bikoitza bi orrialde pantailan ikustea ahalbidetzen digu.
Programa honetan trebatu nahi baduzu bideotutorial hauek kontsulta ditzakezu: