Izena eman talde batean
Talde honetan izena emateko, Talde honetako kide izan atalean sartu behar gara.
Taldeari buruzko informazioa jasotzeko orduan (1) eskaintzen zaizkigun aukeretako bat hautatu behar dugu; kide batek edozein
modutan parte hartzen duen aldiro posta elektronikoak jasoz, edo ezer jaso gabe, soilik orrialdean sartuta ikusiko dugu. Azkenik,
ezizen bat aukeratuko dugu (2) eta eztabaidetan parte hartzen dugunean gure profil gisa agertuko da. Lehenetsita dagoena utzi,
Gela Digitala.
Azkenik, Talde honen kide izan botoian klik egingo dugu (3).
Hemendik aurrera eskubide osoa duen taldeko kide gara eta ekarpenak egin eta komunitateko gainerako kideekin informazioa
trukatzeko aukera izango dugu.
Oraingoan, eskuineko menuan taldeko kide guztiak ikusteko aukera ere izango dugu, eta horien artean gaude gu, gure profilarekin.
Taldean baja eman nahi izanez gero, eskuineko Nire harpidetza editatu ataletik egin beharko dugu eta Nire
harpidetza ezeztatu botoia sakatuz.
Une batez taldetik kanpo gaudela baieztatzen digun mezua agertuko da: