Informazioa bilatu Google Grupos aplikazioarekin
Kasu praktikoaren aurkezpena
Jarraian, urratsez urrats, Google Grupos-en bidez Google talde bat nola bilatu eta bisitatu eta
intereseko beste hainbat aplikazio azalduko ditugu. Honakoa izango da elkarrekin egingo dugun ibilbidea:
- Aplikazioa erabiltzen hasteko, nahitaezko baldintza Gmail-en posta-kontu bat irekitzea da, erabiltzailea ez baldin
bazara.
- Google Grupos-en sartu.
- Interesatzen zaigun gaia duen taldea bilatu bere edukian sartzeko.
- Google Grupos-eko talde bati elkartu.
Prest al zaude? Seguru baietz! Has gaitezen
GMAIL POSTA-KONTUA
Sar zaitez zure Gmail kontuan jada kontua baldin baduzu edo bestela, sor ezazu kontu berri bat http://www.gmail.com helbidean konektatuz eta sortu kontu bat aukeraren
gainean klik eginez.
Gmail-en agertuko den formularioa bete. Gogoratzeko datu errazak erabiltzea gomendatzen da, pertsonalak izan edo
hezkuntza-zentroarenak izan.
Zerbitzuaren baldintzak osatu eta onartu
ondoren, kontua automatikoki sortuko da.
Itzul zaitez Gmail-era http://www.gmail.com
eta sartu zure kontu berriaren datuak (erabiltzailea eta pasahitza):