Zer da Google Grupos aplikazioa?
Aurkezpena
Google Grupos talde birtualak sortzeko aukera ematen duen doako tresna da. Aldi berean, talde
horiek posta elektronikoko zerrenda gisa funtzionatzen dute, pertsonen arteko komunikazioa errazagoa izan dadin. Hau da, taldeko
kideekin harremanetan egoteko eta elkarrekin eztabaidatzeko aukera ematen digu.
Google Grupos Google-ek sortutako eta
elkarren artean lotutako tresnetako bat da, Gmail (posta
elektronikoa), Picasa (argazki-galeria),
Google
Docs (dokumentuak linean) eta Google faktoriako beste hainbat tresna bezala.
Google Grupos-en bidez honakoa egin dezakegu:
Sortu gure taldea: Zergatik ez dugu gure taldea sortzen? Gure ikastetxerako, gure gelarako,
gure ikasleen artean… Talde bat sortzea oso erraza da: izen bat aukeratu eta kideak gonbidatzen hasi besterik ez dugu egin
behar.
Tutoretza honen helburua talde birtual bat sortzeko eta ikasgelako lanean erabiltzeko beharrezko
urratsak azaltzea da, beste pertsona batzuen lankidetzarekin, irakasleen klaustroa, gurasoak eta ikasleak izanda ere.