Ariketa: eskolako taldea sortu
Gure taldearen kategoriak
Orain arte, sortutako taldea ez zegoen inolako kategoriatan. Kategoriaren batean sartzea
gomendatzen da, horrela talde gisa bilatu nahi gaituenarentzat errazagoa izango baita gu topatzea. Horretarako, taldearen
administrazio-menu honen bidez egingo dugu, Kategoriak atalean.
Orain dauden kategorien artean taldea zein kategoriatan kokatu nahi dugun aukera dezakegu. Gai bezala, logikoa
da Eskolak eta unibertsitateak aukeratzea, eta horien barruan Bigarren Hezkuntzako Eskolak.
Kategoria hau gehitu botoian klik egin ondoren, taldea multzo horretan sartuta egongo da, sartzeko errazagoa izan
dadin.
Logikoa da gure taldea kategoria geografiko batean ere sartzea. Lehenik, Europa aukeratuko dugu eta ondoren,
Espainia (1) kategoria. Jarraian, Kategoria hau gehitu (2) botoian klik egingo dugu.
Orain, “IES PEDRO SALINAS” taldea Espainia kategoriaren barruan izango dugu.