Ariketa: eskolako taldea sortu
Kide berriak gonbidatu
Hainbat lagun gure taldeko kide izatera gonbidatuko ditugu. Eskuinean kideak gonbidatu
+ botoia ikus dezakegu. haren gainean klik egingo dugu.
Ageri den leihoan gonbidatu nahi ditugun pertsonen posta-helbideak sar ditzakegu (1). Adibide moduan hiru helbide
idatziko ditugu eta jarraian, gonbidapen-mezu bat. Pertsona horiek mezu hori jasoko dute euren posta elektronikoetan (2).
Behin bukatuta, klik egin Kideak gonbidatu botoian (3).
Mezua hiru pertsonari bidali zaie eta horiek taldea ezagutu eta bertan atxikitzeko gonbidapen-proposamena jasoko dute.
Behin pertsona horiek taldeko kide izatea onartu ondoren, taldean jada 4 lagun izango gara! Horrela ikusiko ditugu Kideak
atalean:
Taldeko administratzaile garen heinean, kideak administratzeko aukeren kontrol osoa gure esku dago. Administrazioaren
zereginak menutik kideak eta euren baimenak kontrola ditzakegu.
Adibidez, hemendik taldeko kideak ezabatu eta taldean sartu eta parte hartzea galarazi diezaiekegu.