Ariketa: eskolako taldea sortu
Eztabaida sortu
Taldean eztabaidarako lehen gaia sortuko dugu. Horretarako, Eztabaidak menuaren atalean
sartuko gara:
Une honetan ez dago inolako eztabaidarik, eta horregatik, lehena sortuko dugu. Gai gisa, ikasturte amaierako bidaia proposatuko
dugu, bidaia antolatzeko orduan gainerako irakasle eta gurasoen iritzia ezagutu nahi baitugu. Sarrera berria + botoian
klik egingo dugu.
Bidaltzen diren mezuek posta-zerrenda gisa funtzionatzen dute, hau da, taldeko kide guztiek abiatutako gaiaren inguruko
posta elektronikoa jasoko dute.
Mezua-eztabaida idazterakoan, ohiko posta elektroniko bat idatziko bagenu bezala ikusiko dugu. Horregatik, ez da beharrezkoa
Cc: eremuan helmuga-helbideak sartzea,mezua automatikoki bidaltzen baitzaie taldeko kideei, orrialdean eztabaida
bat argitaratu dela jakin dezaten. Horrela, mezua eztabaiden zerrendan agertuko da.
Gaia (1) idatziz osatuko dugu mezua eta eztabaidaren izenburua izango da. Mezuaren mamia eztabaida(2)
abiatzeko adierazi nahi dugun guztiarekin idatziko dugu eta beheko Mezua bidali (3) botoian klik egingo dugu.
Behin argitaratuta, itxura hau izango du mezuak:
Kideren batek parte hartu eta mezu honi erantzuten badio, bere erantzuna horrela ikusiko da: