Erabilera-adibideak
Gelaxka, errenkada eta zutabeekin lan egitea
Calcen, kalkulu-orri guztietan gertatzen den bezala, funtsezkoa da errenkada eta zutabeekin lan
egitea. Hainbat aldaketa egin diezazkiekegu gure kalkulu-orriko errenkada eta zutabeei: garaiera eta zabalera aldatu, mugitu,
kopiatu, ezabatu, txertatu....
- Adibide gisa, B zutabearen zabalera aldatuko dugu, ikasleen izenen luzerara egokitu dadin. Saguaren kurtsorea B eta C
zutabeak banatzen dituen lerroan jarriko dugu (goiko aldean); kurtsorea marra bertikal bat bihurtuko da, bi gezi horizontal
txikirekin aurkako norabideetan 1). Gero, klik egin eta sagua eskuinerantz arrastatu behar da (saguko botoia askatu
gabe), eta, nahi dugun zutabe-zabalera lortzen dugunean, botoia askatu (2). Hona hemen zer itxura izango duen gure
kalkulu-orriak B zutabea zabaldu ondoren.
|
|
-
Zutabearen zabalera aldatzeko beste aukera bat da zuzenean adieraztea zer zabaleratakoa izatea nahi dugun.
Horretarako, kurtsorea B zutabeko goiko aldean jarrita, saguaren eskuineko botoian klik egin, eta menu bat zabalduko da Ancho
de columna… (Zutabearen zabalera) aukerarekin. Aukera hori hautatzean, Ancho de columna (Zutabearen zabalera)
leihoa irekiko da; hor zer zabalera nahi dugun adierazi behar dugu (4 zentimetro), eta Aceptar (Onartu) botoian
klik egin.
|
|
Orain B zutabeak zabalera hau du, zentimetrotan adierazita. |
|
-
B zutabearen zabalera aldatzean, C hutsik geratu da. Kalifikazioak izenen ondoan egon daitezen eta nahasketarik
egon ez dadin, C zutabea ezabatuko dugu. Horretarako, eskuineko botoiarekin C zutabearen goiko aldean klik egin (1),
eta menu bat zabalduko da Eliminar columnas (Ezabatu zutabeak) aukerarekin (2); aukera hori hautatu, eta hautatuta
zegoen zutabea ezabatuko da automatikoki (gure kasuan, hutsik zegoen C zutabea).
Orain, lehenago D zutabea zena, kalifikazioak dituena, C zutabea bihurtuko da, eta, beraz, gure kalkulu-orriak itxura
hau izango du:
-
Zutabeak ezabatu ditugun bezalaxe, errenkadak ere ezaba ditzakegu; horretarako, errenkadaren zenbakian
klik egin, eta C zutabea ezabatzeko eman ditugun pauso berberak jarraitu behar dira.
Aipatu dugunez, Calcek aukera ematen du errenkadak edo zutabeak txertatzeko, taulari informazioa
gehitu behar diogunean. Adibide gisa, beste errenkada bat txertatuko dugu goiko aldean, gure kalifikazio-taulari izenburu
bat jartzeko.
-
Eskuineko botoiarekin klik egin 2. errenkadaren gainean (1), eta hautatu Insertar filas
(Txertatu errenkadak) aukera(2) goitibeherako menuan. Orain errenkada berri bat sortu da, eta zutabeen enuntziatuak
(IKASLEA eta NOTA) zituen errenkada 3. errenkada bihurtu da, beraz, jada ez da 2. errenkada aurrez zen moduan.
|
|