Erabilera-adibideak
Tresna-barren deskribapen orokorra
Jarraian, Calcen ezaugarri eta funtzio batzuk deskribatuko ditugu. Dokumentu berri bat irekitzean,
laneko arearen eta tresnen bista ikusiko dugu, hau bezalakoa:
Titulu-barra: editatzen ari garen fitxategiaren izena adierazten du, bai eta programaren
izena ere. Halaber, leihoa minimizatzeko, maximizatzeko eta ixteko botoiak daude.
-
Menu-barra: goitibeherako menuak aukeratzeko eremua. Menu horietan, kalkulu-orrien programek
izaten dituzten ohiko aukerak daude: Archivo, Editar, Ver, Insertar, Formato, Herramientas, Datos, El Corrector, Ventana eta
Ayuda (hau da, Fitxategia, Editatu, Ikusi, Txertatu, Formatua, Tresnak, Datuak, Zuzentzailea, Leihoa eta Laguntza).
Barra de herramientas estándar (Tresna-barra estandarra): dokumentuarekin lan egiteko
erabiltzen diren aukera batzuetarako lasterbide-botoiez osatutako barra: Guardar (Gorde), Imprimir (Inprimatu), enviar por
email (Bidali e-mail bidez), Copiar (Kopiatu), Pegar (Itsatsi), Buscar (Bilatu), ortografia-zuzentzailea, formatua kopiatzeko
botoia, eta beste batzuk. Barra hori pertsonalizatu daiteke, erabiltzaileak gehien erabiltzen dituen aukerak hautatuta.
Barra de formato (Formatu-barra): goitibeherako menuak ditu (letra-tipoa eta –tamaina
aukeratzeko), bai eta botoiak ere, gelaxkak lerrokatzeko, testuaren kolorea hautatzeko, gelaxkaren atzealdea hautatzeko, etab.
Aurreko barra bezala, barra hau ere pertsonalizatu daiteke.
Barra de fórmulas (Formula-barra): programak ematen dituen funtzio eta formulekin lan
egiteko aukera ematen digu, bai eta gelaxken edukia editatzeko aukera ere.
Laneko area: kalkulu-orriak egiteko erabiltzen dugun eremua. Gelaxkaz osatuta dago,
eta guk edukiak sartu beharko ditugu gelaxka horietan, batez ere zenbakiak eta testua, errenkadetan eta zutabetan banatuta.
Errendaka eta zutabeen goiburua: lantzen ari garen gelaxkak kokatzen lagunduko digu.
Kalkulu-orriak: Calcen dokumentu batean, zenbait kalkulu-orri eduki ditzakegu.
Beheko aldean adierazita dago zenbat orri dituen dokumentuak, eta zer izen duen orri bakoitzak.
Titulu- eta menu-barra izan ezik, aipatutako tresna-barra guztiak eta aipatu ez ditugun beste
batzuk pertsonalizatu daitezke, gehien erabiltzen diren botoiak aukeratuz gero. Halaber, ezkutatu egin daitezke edota mugitu,
pantailako beste leku batean jartzeko (goian, behean, eskuinean edo ezkerrean).