Deskribapena eta funtzio nagusiak
Kalkulu-orria: OpenOfficeko Calc
http://es.openoffice.org/ |
Calc kalkulu-orria, mota horretako beste aplikazio batzuk bezala, informatika-softwarea da,
taula-moduan jarritako zenbakizko eta alfazenbakizko datuak manipulatzeko erabiltzen dena (taulak errenkada- eta zutabe-multzoak
dira). Normalean kalkulu konplexuak egin daitezke formulak
eta funtzioak erabiliz,
eta zenbait eratako
grafikoak marraztu daitezke
.
Calc OpenOffice.org 2.0 informatika-paketearen kalkulu-orria da. Pakete horrek, gainera,
testu-prozesadorea (Writer), aurkezpen-editorea (Impress), datu-baseen kudeatzailea (Base), matematika-ekuazioen
editorea (Math) eta grafiko bektorialen diseinatzilea (Draw) ditu. Pakete hori guztia multiplataforma da (hau
da, Windows sistema eragilean nahiz Linuxen erabil daiteke) eta GPL lizentzia librekoa da (Lizentzia Publiko
Orokorra); beraz, inolako kanonik ordaindu gabe erabili eta banatu daiteke. |
Calcen sortutako dokumentuak gure ordenagailuan gorde ditzakegu, eta gero
berriro erabili; beraz, aukera dago aldaketak egiteko (esaterako, beste eduki batzuk gehitzea), edo, besterik gabe, kontsultatzeko,
inprimatzeko, konpartitzeko (adibidez, Google Docs erabiliz) edo beste norbaiti posta elektronikoz bidaltzeko.
Kalkulu-orriak oso lagungarriak dira edozein lan-arlotan. Hainbat gauzatarako
erabil daitezke, besteak beste, datu-base txikiak, txostenak, grafiko estatistikoak eta datuen sailkapenak egiteko. Gainera,
kalkulu errazak egiteko ere balio dute, esaterako, gelaxken arteko batuketak, kenketak, biderketak edota zatiketak egiteko,
bai eta funtzio matematiko eta estatistikoen arteko konbinazio konplexuak egiteko ere. Hezkuntzaren alorrean, adibidez, aplikazio
horiek hainbat erabilera dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat, hona hemen batzuk:
Ikasleen zerrendak egitea edozein erabileratarako.
Ebaluazio jakin batean lortutako kalifikazioen zerrendak egitea, gelaren batez besteko kalifikazioa kalkulatzea,
eta zenbait eratako grafikoak egitea, adierazi nahi denaren arabera.
Fitxak egitea laborategian egindako esperimentu praktikoen emaitzak idatzi ahal izateko, gero kalkuluak egiteko
erabili behar badira esperimentu horiek.
Koadroak egitea zenbakizko datuak sartzeko, eta formula matematiko bat erabiliz horiekin emaitza bat lortu ahal
izateko.
…
OpenOffice instalatu ahal izateko eta behar bezala funtzionatzeko, ordenagailuak
konfigurazio hau izan behar du:
| Gutxienez behar den konfigurazioa (Windows)
| Gomendatutako konfigurazioa
|
Sistema eragilea:
| Microsoft Windows 95, 98, NT, 2000 edo XP
| Windows 2000, XP, Server 2003, Vista edo Windows 7.
|
PUZ:
| Pentium
| Pentium 233 Mhz edo hortik gorakoa
|
Memoria (RAM):
| 128
| 128 MB edo gehiago
|
Disko gogorra:
| 200 MB libre diskoan
| 200 MB libre diskoan, edo gehiago
|