Nutrizioa Arazo Egoeran oinarrituta Kantauri BHIn #PraktikaON

Santurtziko Kantauri BHIn Gizakion Nutrizio funtzioa Arazo Egoeran oinarrituta #PraktikaON bat da. Leticia Plaza Izurieta irakasleak azalduta, Miren Urutxurtu & Agurtzane Goitia aholkularien laguntzarekin;
@Josi Sierra Sestaoko Berritzeguneko lankideekin & @BGNagusia-k elkarlanean ekoiztuta CCbySA 2019

#PraktikaON #BCNADA18 gogoratzen #BCNada19-ra begira

#PraktikaON bat da BARCELONADA gazteen ingurune urbanoa ezagutzeko #teknologia erabiliz. Ramon @rbarlam & @EquipLaceNet posiblea egiten dute urtean behin esperientzia paregabe hau.
@Josi Sierrak errealizatuta & @BGNagusiak ekoiztuta CCbySA 2019

#PraktikaON Geroa ikastolan Komunikazioa bideoekin aberastuz

Nako Cadiernok Geroa Ikastolako IKT dinamizatzailea eta Eskolaz Kanpoko Ekintzen arduraduna, #PratikaON bat partekatzen du gurekin: Bideoak egiteko Kroma Teknikaren funtzionamendua eta zehaztasunak azaltzen dizkigu ikasle sortzaileak izateko euren konpetentzia komunikatiboa garatuz. Seigarren mailakoek kroma teknikarekin eginten dituzten ipuinak, Haur Hezkuntzako umeekin erabiltzen dituzte hizkuntza ikasteko.

#PraktikaOn @BGNagusia-k ekoiztutako serie bat da, ikastetxeen praktikak ezagutzera emateko. Aitortza CCbySA 2019 denez, erabili partekatzeko lasai asko.

GONBITEA LUZATZEN DIZUEGU

Zuen ikastetxean egiten duzuena PARTEKATU nahi baduzue, eskema hau jarraituz egin dezakezue: IZENA, IZANA, PROIEKTUA eta IKASITAKOA&ERRONKAK. Gure laguntza behar baduzue, jarri gurekin kontaktuan.

Kurtzebarri BHIko Irakurriaren Ulermena #PraktikaON

Kurtzebarri BHIn Irakurketaren Ulermena esperientzia egin dute #praktikaON bat bezala. Zuzendaritza taldearekin eta irakasleekin hitz egin dugu lortutakoa, ikasitakoak eta erronkak ezagutzeko.
@BGNagusia-k ekoiztuta CCbySA 2018

Sare Hezkuntza Gelan Topaketaren bideoak

Maiatzaren 30ean egin genuen topaketan, aurkeztu ziren esperientziak (horrela nahi zutela adierazi dutenak) GRABATU egin genituen. Hona hemen bideo zerrenda, Berritzegune Nagusiaren kanalean partekatuta:

Aurkeztutako esperientziak hauexek dira

Lehen Hezkuntzan:

  • Donostiako Arantzazuko Ama HLHI.
  • Bilboko Intxixu ikastola HLHI.
  • Laukizko Lauxeta eskola HLHI.
  • Bilboko Artatse HLHI.

Bigarren Hezkuntzan:

  • Arrigorriaga BHI
  • Lekeitioko BHI (Bideokonferentziaz)
  • Aretxabaletako Kurtzebarri BHI (Bideo grabazioa)
  • Muskiz BHI
  • Berriz BHI

Sare Hezkuntza Gela II. Topaketa (Konklusioak)

Maiatzaren 30ean elkartu dira Gasteizen Sare Hezkuntza proiektuan dauden 46 ikastetxe,  60 irakasle.

Topaketaren akta eskuragarri dago.

Bertan jaso diren konklusioak:

  • Sare_Hezkuntzaren deialdiaren zenbait baldintzak berrikusi beharko lirateke, esatebaterako: lehenengo ikasturtean diru guztia (kopuru handiak) gastatu behar izateak ikastetxeko berezko dinamika zailtzen duelako. Hezkuntza Sailaren ekimenak eta ikastetxeen beharrak -dinamikak batera joan beharko lirateke.
  • Egindako formazio saioek klaustro osoan dute eragina.
  • Sare_Hezkuntzaren onuretako bat da ikastetxe barruan dauden dinamikei bultzada ematen diela, erabakiak hartzeko autonomia eta heldutasuna indartuz.
  • Zuzendaritza taldeek erabili beharko lukete SHg proiektua irakaspraktikak eraldatzeko-tresna bezala,  etorkizunari begira beraien proiektuetan txertatuz.
  • Ikastetxeak jakitun eta partaide izan beharko lirateke Hezkuntza Sailak hartzen dituen erabakietan,  etorkizunean bidelagun izateko .
  • Hezkuntza Sailak hezkuntzarako aplikazioak sortu edota eskaini behar lituzke “bezeroengan” (ikastetxeak, ikasleak, irakasleak, familiak) pentsatuz,   ikastetxeei laguntzeko eta oztopoak ekiditzeko.
  • Edukiak partekatzeko kultura oraindik ez dago hedatua gurean. Irakasleak bere ikasleen aurrean edukiak sortzeko eta aurkezteko eredu izan behar dira, gerora edukiak modu publikoan argitaratzea errazago egingo baitzaie.
  • Ikastetxe txikienetatik hasita handietaraino proiektu digital orotan ezinbestekoak dira erreferentziazko pertsonak. Batetik, gailuen parkea gero eta ugariagoa delako, bestetik erabilera areagotu egin delako. Alderdi bakoitzak bere arduradunak eta erantzuteko moduak eskatzen du. Irakaskuntza metodologia berriak, praktika onen ereduak, arazo teknikoei aurre egin, lanerako baldintza tekniko egokiak bermatu… eta horretarako etengabeko prestakuntza behar dute.
  • Ikastetxeen digitalizazioa, konpetentzia digitalak, aldaketa metodologikoa lantzea aspalditik datorren erronka da eta ez da bukatzen “Sare Hezkuntza Gela” proiektuan bi urtean parte hartu izanagatik.

 

Sare Hezkuntza Gela II. Topaketa 2018-05-30

2018ko Sare_Hezkuntza Gela-ko II. Topaketa

Maiatzaren 30ean elkartuko dira Gasteizen  Sare Hezkuntza proiektuan dauden ikastetxeak.

Egindakoaren berri elkarri emateko unea izango da. Esperientziak kontatu, egindakoa baloratu eta etorkizunerako bideak marrazteko aukera paregabea.

Eguna aprobetxatuko dugu lankidetza proiektu batzuk hurbilagotik ezagutzeko, Txikipedia, DBHrako wikipedia proiektua, Gasteizkada Gymkana.

Ez ahaztu inskripzioa egitea hemen.

Prestakuntzaren bidez aldaketa metodologikoa egiten (San Adrian BHI)

Bilboko institutu honetan 3 urte daramatzate irakaslegoaren prestakuntza egiten: alde teknologikoa eta metodologikoa zainduz: zeren material digitalak berrikuntza metodologikoa lortzeko erabili nahi dituzte. Erronka handi bat daukate aurretik: Konektibitatea hobetzea

Irakasleen beldurrak arazorik handiena da, gurasoen partehartzearekin kontatzen dutelako. Tramankulu digitalekin egingo dute lan 17/18 kurtso hasieratik: lehenego maila DBHn ikasle guztiekin 4 lerroetan. Ikasle guztiek erabiliko dute dispositibo berdina: Chromebook bana.

San Adriango Ikasleria
San Adrian BHI

Erabiltzen dituzten zenbakiak hauexek dira:

  1. 2020an klaustro erena jubilatuko da
  2. ikasleen ehuneko 80piku bekadunak dira: ezin dugu iPadak erosi: gure errealitatea da
  3. Zentroak lortu du azken 3 urteetan aldaketa metodologiko itzela.

Diru guztia inbertitu dute formakuntzan. Gurasoek ez dute arazorik planteatu: aurre egingo diote hilabetero diru txiki bat ordaintzen, 4 urtetan zehar. Eta lizentzia digitalak ere 4 urtetan ordainduko dituzte.

Info + web orrian: www.sanadrianinstitutua.eus