Nutrizioa Arazo Egoeran oinarrituta Kantauri BHIn #PraktikaON

Santurtziko Kantauri BHIn Gizakion Nutrizio funtzioa Arazo Egoeran oinarrituta #PraktikaON bat da. Leticia Plaza Izurieta irakasleak azalduta, Miren Urutxurtu & Agurtzane Goitia aholkularien laguntzarekin;
@Josi Sierra Sestaoko Berritzeguneko lankideekin & @BGNagusia-k elkarlanean ekoiztuta CCbySA 2019

#PraktikaON #BCNADA18 gogoratzen #BCNada19-ra begira

#PraktikaON bat da BARCELONADA gazteen ingurune urbanoa ezagutzeko #teknologia erabiliz. Ramon @rbarlam & @EquipLaceNet posiblea egiten dute urtean behin esperientzia paregabe hau.
@Josi Sierrak errealizatuta & @BGNagusiak ekoiztuta CCbySA 2019

#PraktikaON Geroa ikastolan Komunikazioa bideoekin aberastuz

Nako Cadiernok Geroa Ikastolako IKT dinamizatzailea eta Eskolaz Kanpoko Ekintzen arduraduna, #PratikaON bat partekatzen du gurekin: Bideoak egiteko Kroma Teknikaren funtzionamendua eta zehaztasunak azaltzen dizkigu ikasle sortzaileak izateko euren konpetentzia komunikatiboa garatuz. Seigarren mailakoek kroma teknikarekin eginten dituzten ipuinak, Haur Hezkuntzako umeekin erabiltzen dituzte hizkuntza ikasteko.

#PraktikaOn @BGNagusia-k ekoiztutako serie bat da, ikastetxeen praktikak ezagutzera emateko. Aitortza CCbySA 2019 denez, erabili partekatzeko lasai asko.

GONBITEA LUZATZEN DIZUEGU

Zuen ikastetxean egiten duzuena PARTEKATU nahi baduzue, eskema hau jarraituz egin dezakezue: IZENA, IZANA, PROIEKTUA eta IKASITAKOA&ERRONKAK. Gure laguntza behar baduzue, jarri gurekin kontaktuan.

Kurtzebarri BHIko Irakurriaren Ulermena #PraktikaON

Kurtzebarri BHIn Irakurketaren Ulermena esperientzia egin dute #praktikaON bat bezala. Zuzendaritza taldearekin eta irakasleekin hitz egin dugu lortutakoa, ikasitakoak eta erronkak ezagutzeko.
@BGNagusia-k ekoiztuta CCbySA 2018

Sare Hezkuntza Gelan Topaketaren bideoak

Maiatzaren 30ean egin genuen topaketan, aurkeztu ziren esperientziak (horrela nahi zutela adierazi dutenak) GRABATU egin genituen. Hona hemen bideo zerrenda, Berritzegune Nagusiaren kanalean partekatuta:

Aurkeztutako esperientziak hauexek dira

Lehen Hezkuntzan:

  • Donostiako Arantzazuko Ama HLHI.
  • Bilboko Intxixu ikastola HLHI.
  • Laukizko Lauxeta eskola HLHI.
  • Bilboko Artatse HLHI.

Bigarren Hezkuntzan:

  • Arrigorriaga BHI
  • Lekeitioko BHI (Bideokonferentziaz)
  • Aretxabaletako Kurtzebarri BHI (Bideo grabazioa)
  • Muskiz BHI
  • Berriz BHI

DIGCOMPORG Euskaraz

Easo Politeknikoak antolatuta, Azaroaren 15ean euskaratu berri duten DIGCOMPORG txostena ezagutzera emateko eta partekatzeko jardunaldia ospatu dugu Donostian. IPTSko Yves Punieren azalpenen ondoren, zenbait esperientzia aurkeztu ziren, tartean Sare_Hezkuntza Gelan dauden Arantzabela eta Koldo Mitxelenarena. “DIGCOMPORG Euskaraz” irakurtzen jarraitu