Sare Hezkuntza Gela II. Topaketa (Konklusioak)

Maiatzaren 30ean elkartu dira Gasteizen Sare Hezkuntza proiektuan dauden 46 ikastetxe,  60 irakasle.

Topaketaren akta eskuragarri dago.

Bertan jaso diren konklusioak:

  • Sare_Hezkuntzaren deialdiaren zenbait baldintzak berrikusi beharko lirateke, esatebaterako: lehenengo ikasturtean diru guztia (kopuru handiak) gastatu behar izateak ikastetxeko berezko dinamika zailtzen duelako. Hezkuntza Sailaren ekimenak eta ikastetxeen beharrak -dinamikak batera joan beharko lirateke.
  • Egindako formazio saioek klaustro osoan dute eragina.
  • Sare_Hezkuntzaren onuretako bat da ikastetxe barruan dauden dinamikei bultzada ematen diela, erabakiak hartzeko autonomia eta heldutasuna indartuz.
  • Zuzendaritza taldeek erabili beharko lukete SHg proiektua irakaspraktikak eraldatzeko-tresna bezala,  etorkizunari begira beraien proiektuetan txertatuz.
  • Ikastetxeak jakitun eta partaide izan beharko lirateke Hezkuntza Sailak hartzen dituen erabakietan,  etorkizunean bidelagun izateko .
  • Hezkuntza Sailak hezkuntzarako aplikazioak sortu edota eskaini behar lituzke “bezeroengan” (ikastetxeak, ikasleak, irakasleak, familiak) pentsatuz,   ikastetxeei laguntzeko eta oztopoak ekiditzeko.
  • Edukiak partekatzeko kultura oraindik ez dago hedatua gurean. Irakasleak bere ikasleen aurrean edukiak sortzeko eta aurkezteko eredu izan behar dira, gerora edukiak modu publikoan argitaratzea errazago egingo baitzaie.
  • Ikastetxe txikienetatik hasita handietaraino proiektu digital orotan ezinbestekoak dira erreferentziazko pertsonak. Batetik, gailuen parkea gero eta ugariagoa delako, bestetik erabilera areagotu egin delako. Alderdi bakoitzak bere arduradunak eta erantzuteko moduak eskatzen du. Irakaskuntza metodologia berriak, praktika onen ereduak, arazo teknikoei aurre egin, lanerako baldintza tekniko egokiak bermatu… eta horretarako etengabeko prestakuntza behar dute.
  • Ikastetxeen digitalizazioa, konpetentzia digitalak, aldaketa metodologikoa lantzea aspalditik datorren erronka da eta ez da bukatzen “Sare Hezkuntza Gela” proiektuan bi urtean parte hartu izanagatik.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude