DIGCOMPORG Euskaraz

Easo Politeknikoak antolatuta, Azaroaren 15ean euskaratu berri duten DIGCOMPORG txostena ezagutzera emateko eta partekatzeko jardunaldia ospatu dugu Donostian. IPTSko Yves Punieren azalpenen ondoren, zenbait esperientzia aurkeztu ziren, tartean Sare_Hezkuntza Gelan dauden Arantzabela eta Koldo Mitxelenarena. “DIGCOMPORG Euskaraz” irakurtzen jarraitu

Bilbon eta Lasarten Sare Hezkuntzako ikastetxeak bildu dira

Urriaren bukaeran bildu ginen 2016-17 ikasturtean Sare Hezkuntza Gelan proiektua martxan jartzen ari garen ikastetxeetako hainbat ordezkari Bilbon eta Lasarten, 81 irakasle guztira zonaldeetako IKT aholkulariekin batera. Berritzegune Nagusiko IKT aholkulariek koordinatu zuten saioa.

Gaiordena: “Bilbon eta Lasarten Sare Hezkuntzako ikastetxeak bildu dira” irakurtzen jarraitu

IKT Heldutasunaren Eredutik, DIGCOMP_Org-ra

2015. urtean “Digitalki konpetenteak diren Hezkuntz Erakundeentzako Marko Europearra ” (Promoting Effective Digital-Age Learning) argitaratu zen Europar Batasunaren Komisioaren eskutik . Joint Research Centre-k (JRC) eta Institute for Prospective Technological Studies (IPTS) izan zuten dokumentua idazteko ardura.

Hezkuntza erakundeentzako DIGCOMP_Org izeneko Markoaren helburuak hauek dira: “IKT Heldutasunaren Eredutik, DIGCOMP_Org-ra” irakurtzen jarraitu

Eskola 2.0 ekipoak – LUBERRI sistema

Eskola 2.0 programako ordenadoreak berebiziko garrantzia hartzen ari dira Sare Hezkuntza Gelan proiektuak aurrera eramateko orduan. Horregatik ikastetxeetan bide diferenteak hartu dira ekipo horiek erabilgarriak mantentzeko. Ubuntu/Linux banaketak instalatu, Chromixium distroa instalatu… “Eskola 2.0 ekipoak – LUBERRI sistema” irakurtzen jarraitu

Sekuentzia didaktikoa egiteko hainbat ORIENTABIDE

Pasa den ikasturtean Sare Hezkuntza Gela kideentzat egin genuen prestakuntza saioen laburpena ekarri dizuegu hona.

gakoakok24-pdf-google-driveHain zuzen ere, Mari Mar Perez, Berritzegune Nagusiko  aholkulariak sekuentzia didaktikoak egiterakoan kontuan hartu behar diren hainbat aholku utzi zizkigun: “Sekuentzia didaktikoa egiteko hainbat ORIENTABIDE” irakurtzen jarraitu