Kalitate sarearen kurtso bukaerako bileran #BERRITSUtaberna izeneko ekimena antolatu dute
11 pilula kondentsatu aurkeztu zituzten, horrenbeste PraktikaON partekatzeko
Egilea: Sierra(e)ko Josi
Nutrizioa Arazo Egoeran oinarrituta Kantauri BHIn #PraktikaON
Santurtziko Kantauri BHIn Gizakion Nutrizio funtzioa Arazo Egoeran oinarrituta #PraktikaON bat da. Leticia Plaza Izurieta irakasleak azalduta, Miren Urutxurtu & Agurtzane Goitia aholkularien laguntzarekin;
@Josi Sierra Sestaoko Berritzeguneko lankideekin & @BGNagusia-k elkarlanean ekoiztuta CCbySA 2019
#PraktikaON Lekeitio BHIn Matematika irakasten flipatuta
Jesus M.ª Rey, Eneritz Maguregi eta Ane Ribera irakasleek Lekeitio BHIn Matematika irakasteko erabiltzen duten Flipped Classroom metodologia azaltzen digute.
@Josi Sierrak @BGNagusia-n ekoiztuta CCbySA 2019
#PraktikaON #BCNADA18 gogoratzen #BCNada19-ra begira
#PraktikaON bat da BARCELONADA gazteen ingurune urbanoa ezagutzeko #teknologia erabiliz. Ramon @rbarlam & @EquipLaceNet posiblea egiten dute urtean behin esperientzia paregabe hau.
@Josi Sierrak errealizatuta & @BGNagusiak ekoiztuta CCbySA 2019
#PraktikaON Geroa ikastolan Komunikazioa bideoekin aberastuz
Nako Cadiernok Geroa Ikastolako IKT dinamizatzailea eta Eskolaz Kanpoko Ekintzen arduraduna, #PratikaON bat partekatzen du gurekin: Bideoak egiteko Kroma Teknikaren funtzionamendua eta zehaztasunak azaltzen dizkigu ikasle sortzaileak izateko euren konpetentzia komunikatiboa garatuz. Seigarren mailakoek kroma teknikarekin eginten dituzten ipuinak, Haur Hezkuntzako umeekin erabiltzen dituzte hizkuntza ikasteko.
#PraktikaOn @BGNagusia-k ekoiztutako serie bat da, ikastetxeen praktikak ezagutzera emateko. Aitortza CCbySA 2019 denez, erabili partekatzeko lasai asko.
GONBITEA LUZATZEN DIZUEGU
Zuen ikastetxean egiten duzuena PARTEKATU nahi baduzue, eskema hau jarraituz egin dezakezue: IZENA, IZANA, PROIEKTUA eta IKASITAKOA&ERRONKAK. Gure laguntza behar baduzue, jarri gurekin kontaktuan.
Kurtzebarri BHIko Irakurriaren Ulermena #PraktikaON
Kurtzebarri BHIn Irakurketaren Ulermena esperientzia egin dute #praktikaON bat bezala. Zuzendaritza taldearekin eta irakasleekin hitz egin dugu lortutakoa, ikasitakoak eta erronkak ezagutzeko.
@BGNagusia-k ekoiztuta CCbySA 2018
Sare Hezkuntza Gelan Topaketaren bideoak
Maiatzaren 30ean egin genuen topaketan, aurkeztu ziren esperientziak (horrela nahi zutela adierazi dutenak) GRABATU egin genituen. Hona hemen bideo zerrenda, Berritzegune Nagusiaren kanalean partekatuta:
Aurkeztutako esperientziak hauexek dira
Lehen Hezkuntzan:
- Donostiako Arantzazuko Ama HLHI.
- Bilboko Intxixu ikastola HLHI.
- Laukizko Lauxeta eskola HLHI.
- Bilboko Artatse HLHI.
Bigarren Hezkuntzan:
- Arrigorriaga BHI
- Lekeitioko BHI (Bideokonferentziaz)
- Aretxabaletako Kurtzebarri BHI (Bideo grabazioa)
- Muskiz BHI
- Berriz BHI
Prestakuntzaren bidez aldaketa metodologikoa egiten (San Adrian BHI)
Bilboko institutu honetan 3 urte daramatzate irakaslegoaren prestakuntza egiten: alde teknologikoa eta metodologikoa zainduz: zeren material digitalak berrikuntza metodologikoa lortzeko erabili nahi dituzte. Erronka handi bat daukate aurretik: Konektibitatea hobetzea
Irakasleen beldurrak arazorik handiena da, gurasoen partehartzearekin kontatzen dutelako. Tramankulu digitalekin egingo dute lan 17/18 kurtso hasieratik: lehenego maila DBHn ikasle guztiekin 4 lerroetan. Ikasle guztiek erabiliko dute dispositibo berdina: Chromebook bana.
Erabiltzen dituzten zenbakiak hauexek dira:
- 2020an klaustro erena jubilatuko da
- ikasleen ehuneko 80piku bekadunak dira: ezin dugu iPadak erosi: gure errealitatea da
- Zentroak lortu du azken 3 urteetan aldaketa metodologiko itzela.
Diru guztia inbertitu dute formakuntzan. Gurasoek ez dute arazorik planteatu: aurre egingo diote hilabetero diru txiki bat ordaintzen, 4 urtetan zehar. Eta lizentzia digitalak ere 4 urtetan ordainduko dituzte.
Info + web orrian: www.sanadrianinstitutua.eus
Sare propioa laguntzarekin (Fray Juan de Zumarraga)
“Sare Hezkuntza Gelan” topaketak Gasteizen, 2017-06-31
Durangoko ikastetxe honetan sare propioa montatu dutela, teknikari baten laguntzarekin: pertsona batek laguntzen die euren helburuak lortzeko (baina geure baliabideekin) azaltzen dute Margak eta Estebanek.
Autonomoki ikasi dute: euren burua kapaz ikusi behar zuten metodologia aldaketa egiteko eta aplikazio batzuk manejatzeko
Kontaktatzeko: ikt@durangobhi.net
Weba: http://www.frayjuandezumarraga-durangobhi.hezkuntza.net
Argi esaten dute: EZIN diegu familiei fraude egin: animatu aurrera egiten beldurra eta zailtasunak egon arren
ON LINE ikastaro bat ere sortu dute irakasleen prestakuntzarako: exportablea dena (eskuragarri hementxe)
Baita Kurtsoko honetako Memoria ere gurekin partekatu dute FJZumarrga Memoria
DIGCOMPORG Euskaraz
Easo Politeknikoak antolatuta, Azaroaren 15ean euskaratu berri duten DIGCOMPORG txostena ezagutzera emateko eta partekatzeko jardunaldia ospatu dugu Donostian. IPTSko Yves Punieren azalpenen ondoren, zenbait esperientzia aurkeztu ziren, tartean Sare_Hezkuntza Gelan dauden Arantzabela eta Koldo Mitxelenarena. “DIGCOMPORG Euskaraz” irakurtzen jarraitu