#PraktikaON Geroa ikastolan Komunikazioa bideoekin aberastuz

Nako Cadiernok Geroa Ikastolako IKT dinamizatzailea eta Eskolaz Kanpoko Ekintzen arduraduna, #PratikaON bat partekatzen du gurekin: Bideoak egiteko Kroma Teknikaren funtzionamendua eta zehaztasunak azaltzen dizkigu ikasle sortzaileak izateko euren konpetentzia komunikatiboa garatuz. Seigarren mailakoek kroma teknikarekin eginten dituzten ipuinak, Haur Hezkuntzako umeekin erabiltzen dituzte hizkuntza ikasteko.

#PraktikaOn @BGNagusia-k ekoiztutako serie bat da, ikastetxeen praktikak ezagutzera emateko. Aitortza CCbySA 2019 denez, erabili partekatzeko lasai asko.

GONBITEA LUZATZEN DIZUEGU

Zuen ikastetxean egiten duzuena PARTEKATU nahi baduzue, eskema hau jarraituz egin dezakezue: IZENA, IZANA, PROIEKTUA eta IKASITAKOA&ERRONKAK. Gure laguntza behar baduzue, jarri gurekin kontaktuan.