KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Glogster - Poster digitalak
IbilbideaZer da Glogster?Zer da Glogster?Zer da Glogster?Gaitasunen mapaKasu praktikoa: Marie Curie-ren inguruko glog bat Kasu praktikoa: Marie Curie-ren inguruko glog batKasu praktikoa: Marie Curie-ren inguruko glog batMarie Curie-ren inguruko glog batUn glog sobre Marie CurieMarie Curie-ren inguruko glog batMarie Curie-ren inguruko glog batMarie Curie-ren inguruko glog batMarie Curie-ren inguruko glog batMarie Curie-ren inguruko glog batMarie Curie-ren inguruko glog batMarie Curie-ren inguruko glog batMarie Curie-ren inguruko glog batMarie Curie-ren inguruko glog batMarie Curie-ren inguruko glog batMarie Curie-ren inguruko glog batAriketa: ikasgelarako GlogakAriketa: ikasgelarako GlogakAriketa: ikasgelarako GlogakAutoebaluazio jarduerakAutoebaluazio jarduerakAutoebaluazio jarduerakAutoebaluazio jarduerakAutoebaluazio jarduerakAutoebaluazio jarduerak
1 de 30
0%

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan, ikusiko dugu nola egin poster digitalak Glogster erabiliz. Aplikazioak hezkuntzarako bertsioa du, Glogster Edu. Horrek, gainera, aukera emango digu ikasleek posterrak egin eta taldeko kideentzat soilik den espazio batean jartzeko.

Horrez gain, ikusiko dugu tresna horren bidez nola diseinatzen diren eta jartzen diren praktikan hezkuntza-jarduerak, oso lagungarri izan baitaiteke edozein curriculum-helburu edo gaitasun-helburu lortzeko.

Zer urrats egingo ditugu?

  • Lehendabizi, Glogster tresna aurkeztuko dugu eta ikusiko dugu zer-nolako posterrak egin daitezkeen eta nola jarduten den, oro har, programarekin.

  • Bigarrenik, kapsula-lantegiaren gaitasun-mapa ikusiko dugu, jardueran kokatzen laguntzeko.

  • Horren ondoren, kasu praktiko bat egiteari ekingo diogu: poster digital bat nola egiten den azalduko dugu, urratsez urrats.

  • Jarraian, ikasleekin gelan egiteko jarduera bat proposatuko dugu. Horrek aukera emango digu sakonago ezagutzeko zer-hezkuntza aukera ematen dituen Glogster Edu baliabideak.

  • Kapsula-lantegia ixteko, autoebaluaziorako jarduerak proposatzen ditugu. Garatutako proposamenak nola baloratzen eta ulertzen dituzten jakitea da helburua.

Nola aurkezten ditugu materialak?

Zenbait formatu konbinatuko ditugu, kapsula-lantegiko edukiak lantzeko zenbait aukera emateko:

  • Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.

  • Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.

  • Zenbait ataletan, bideo bidezko tutoriala.

Has gaitezen lanean!

Zer da Glogster?

Glogster online aplikazioa da, Web 2.0 belaunaldiko tresna bat. Horrek esan nahi du ez dagoela programarik deskargatu eta instalatu beharrik; lan guztia Interneteko gune batean egiten da eta gune horretan bertan gordeko da.

Glogster posterrak formatu digitalean egiteko tresna da. Beste programa askoren bidez ere egin daiteke lan hori. Edozein testu-prozesadore erabil genezake horretarako, irudiak, grafikoak eta abar sartzeko aukera ematen dute eta.

Glogster programaren bi bertsio daude:

  • Bat, jendearentzat oro har: Glogster. Hona hemen haren helbidea: http://www.glogster.com/

  • Beste bat, hezkuntza-erabilerakoa: Glogster Edu.http://edu.glogster.com/ Hor irakasleak, bere posterrak egiteaz gain kontu arruntean bezala, aukera du ikasleen kontuak kudeatzeko.

Ezaugarri hauek ematen diote abantaila Glogsterri.

  • Espezifikoa izatea: bereziki posterrak egiteko pentsatutako programa denez, horretarako propio diseinatutako tresnak ditu.

  • Erabiltzeko erraza: funtzionamendu intuitibo samarra du, eta edozein tresna erabiltzerakoan, jarraibideak agertzen dira pantailan.

  • Formatu digitala izatea: aukera ematen du probak egiteko, zuzentzeko, eransteko, ezabatzeko... Horrez gain, irudiak, argazkiak eta bideoa txerta ditzakegu.

  • Online izatea: aukera ematen du estekak sortzeko; posterrak blog, wiki eta webetan erabiltzeko; posterrak beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko...

Ezaugarri hori oso garrantzitsua da guretzat, aukera ematen baitigu elkarlanean jarduteko eta ekarpenak egiteko guztion jakintzari.

“Glogster” hitzak “global” eta “poster” ideiak ekartzen ditu gogora, hau adierazteko: zertarako den (posterrak egiteko), dokumentu bakarrean hainbat fitxategi-mota (audioa, bideoa, testua) erakusteko duen gaitasuna, eskuragarri dagoela munduko edozein lekutatik. Hitz laburra denez, erraztasuna eta azkartasuna ere erakusten du.

Glogsterrek lexiko propioa sortu du: poster digital bat glog bat da, eta glog baten egilea, berriz, gloggerra.

Zer da Glogster?

Adibide bat

Argitaratutako poster baten adibidea ikusiko dugu, programarekin zer egin daitekeen ikusteko aukera emango digu eta. Hona hemen:

http://ncaballe.glogster.com/saxofon/

Inprimatzeko prest dagoen poster bat dirudi, baina estekan klik egin eta Glogsterren ikusten badugu, guztiz elkarreragilea dela ikusiko dugu:

  1. Bilaketa-barra eta Glogsterrera sartzeko botoiak

  2. Posterraren edo glogaren datuak: titulua, egilea, eguneratzea...

  3. Testuak, zenbait modutan enkoadratuta, zabalduz joan daitezkeela.

  4. Irudiak: gure ordenagailutik har ditzakegu, Internetetik estekatu, edo unean bertan egin web-kameraren bidez.

  5. Grafikoak: formak eta marrazkiak, horietako zenbait irudidunak.

  6. Bideoak: gure ordenagailutik karga ditzakegu, web-orri batetik estekatu edo unean bertan egin web-kameraren bidez. Erreprodukzio-botoi asko ditugu aukeran.

  7. Audioa: kantak sar ditzakegu, soinuak, azalpenak... Ordenagailuaren mikrofonoaz graba ditzakegu, Internetetik aukeratu, edo gure soinu-fitxategitik hartu.

  8. Hondoa, estiloa, koloreak... aukera daitezke.

  9. Estekak: edozein irudi edo testu web-orri baterako esteka izan daiteke. Irudiaren edo testuaren gainetik igarotzean zirkulu gorri bat agertuko da esteka bada.

  10. Posterra partekatzeko aukerak.

Zer da Glogster?

Probako glog bat

Glogster ingeles soilik dago, baina oso erabilera intituiboa du, eta ikonoak dituenez, oso erraz ulertzen dira programaren aukerak. Programa pixka bat aztertu nahi badugu Glogster sakon arakatu baino lehen, tresnak probatzeko aukera dugu erregistratu gabe:

Glogsterren hezitzaileentzako orrialdera sartuko garahttp://edu.glogster.com/

Botoi hau aukeratuko dugu: TRY TO CREATE YOURS (saiatu zurea sortzen).

Berehala, poster batean sartuko gara. Zenbait elementu ditu haiekin jardun ahal izateko, eta zenbait aukera dituen menuak ere baditu:

  • Titulua: laukian idatziz alda dezakegu.

  • Objektuak: lekualdatu egin daitezke, handitu edo txikitu, biratu... Objketuko menuaren bidez haren edukia edita dezakegu, kolorea aldatu, itzalak jarri...

  • Menu lerrakorra:

    Lehenengo bi aukerak galeriako grafikoak eta zenbait estilotako testu-koadroak jartzeko dira.

    Irudia, bideoa eta soinua botoiek aukera ematen digute gure ordenagailuko edo Interneteko multimedia-materiala txertatzeko edo web-kamara bidez zuzenean grabatzeko.

    “Wall” botoiak posterraren hondoa aldatzeko aukera ematen digu.

  • Glogaren menu horizontala:

    • Lehen hiru botoiek ikus-entzunezko materiala berehala txertatzeko aukera ematen digute: gure fitxategietatik igo, Internetetik estekatu edo zuzenean grabatzekoa.

    • PREVIEW: aurrebista, posterra nola geratzen ari den ikusteko erabiltzen da.

    • SAVE AND PUBLISH: gorde eta argitaratu. Erregistratu gabe ere badugu hori egiteko aukera.

    • EXIT: posterretik ateratzeko, aldaketak gorde gabe.

Orain badugu Glogsterri buruzko zenbait gauzaren berri, eta badakigu, gutxi gorabehera, nola erabiltzen den. Orain kapsula-lantegiaren kontzeptu-mapa jorratuko dugu, jakin dezagun zer-nolako lana egiteari ekin behar diogun.

Gaitasunen mapa

IKT gaitasunak* (ardazka sailkatuta)

G. Kudeaketa eta garapen profesionala

P. Pedagogia, didaktika eta curriculuma

C. Hiritartasun digitala

G2. Ulertzea zer aukera ematen duten IKTek, administrazioko eta irakaskuntzako kudeaketa errazteko materialak sortzeko (zerrendak, ikasgelarako txartelak, karatulak, gurasoentzako informazio-buletinak, mahai-jokoak, ikasturteko lanerako bizikidetza-arauak...)

G7. Oinarrizko eragiketak egitea multimedia-edukiarekin (formatua; irudi bat, soinua, testua, bideoa txertatu, irudi bat jaitsi webgune batetik).

D1. Ikaskuntza-esperientzia jakin batzuk diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea, dagoeneko erabiltzen diren IKT baliabideak erabiliz, ikasle bakoitzak bere interesen, erritmoaren, ikasteko moduaren eta trebetasunen arabera lan egin dezan.

D2. Ikasleari bere ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dioten ikaskuntza-giroak garatzea, bere esperientziak, bere helburuak diseinatuz eta IKT baliabideak erabiliz bere jarduerak ebaluatuz.

D3. Dagokion diziplinako IKT baliabide espezifikoen bidezko ikaskuntza sustatzea ikasleen artean, direla online, direla lineaz kanpo.

D5. Honelako IKT baliabideak identifikatzea eta ebaluatzea: aukera ematen dutenak zenbait komunikazio-forma desberdin erabiltzeko diziplinaren berezko genero eta sinbolo-sistemekin, entzuleak eta testuingurua kontuan hartuta.

D12. Pentsamendu sortzailea, berrikuntza eta aurkikuntza sustatu, babestu eta modelatzen duten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

D13. IKTak erabiltzea multimedia-material didaktikoak sortzeko; esaterako, atlas interaktiboak, demostrazioak, animazioak, simulazioak eta ariketak.

C3. Lizentzia-eskemak aplikatzea ikasleen ekoizpenetarako, GPL edo Creative Commons esaterako.

C6. Webean informazioa erabiltzeari buruzko araudia zein den jakin, bete eta betearaztea, egileak egiletzat aitortzeko eta iturriak behar bezala aipatzeko.

IKTko helburu zehatzak

  • Glogster Edun alta ematea.
  • Kontuko aukerak arakatu eta aldatzea.
  • Poster bat sortzea.
  • Posterra editatzea: objektuak ezabatu edo txertatzea, haren itxura aldatzea.
  • Interneten fitxategiak bilatu eta estekatzea.
  • Multimedia-fitxategiak grabatzea web-kameraren bidez, web-ingurunean.
  • Ikasleen kontuak sortzea eta kudeatzea Glogster Edu gelan.
  • Ikasleen arteko elkarrekintza sustatzea gela birtualean.

IKT edukiak

  • Glog (poster) bat sortzea Glogster erabiliz.
  • Norberaren kontua eta ikasleena kudeatzea glogster gelan.
  • Ingurune birtualetan, balorazioak eta ebaluazioak egiteko dinamikak.

Gutxieneko eskakizunak

  • Interneteko nabigazioari buruzko oinarrizko ezagutzak.
  • Testu-prozesadoreen erabilerari buruzko oinarrizko ezagutzak.
  • Fitxategi digitalen oinarrizko kudeaketa.
  • Posta elektronikoaren oinarrizko kudeaketa.
  • Multimedia-kontrolen oinarrizko ezagutza

Ebaluazio-irizpideak

  • Behar bezala ematea alta Glogsterren eta glog bat sortzea.
  • Poster bat behar bezala editatzea, eta irudiak, bideoak, soinua eta estekak txertatzea.
  • Audioa eta irudia grabatzea glog batean.
  • Hondoa eta objektuak aldatzea.
  • Kontua pertsonalizatzeko aukerak zein diren jakitea, eta aldatzen jakin eta irizpide propioekin erabiltzea.
  • Ikasleen kontuak sortzea eta kudeatzea.
  • Glogsterren erabilera sartzea hezkuntza-jardueren programazioan.

* IKT gaitasunei buruzko “Eskola 2.0” proposamenean sartutako elementuak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. “IKTko gaitasun-mapak izeneko erantsitako materialetatik hartuak.

Kasu praktikoa: Marie Curie-ren inguruko glog bat

Orain, poster bat sortuko dugu Glogsterren. Gai jakin bati buruzkoa izango da, eta urratsez urrats azalduko dugu nola egingo dugun eta zer aukera ditugun.

Gure Proposamena Marie Curie gaitzat hartzea da. Dena den, egoki deritzogun beste edozein gai aukera genezake.

Hona hemen urratsak:

A) Kontu bat sortu Glogster Edun.

B) My Dashboardek (kontrol panela)zer aukera dituen aztertu.

C) Glog bat (poster digital bat) egin:

      1. Hondoa pertsonalizatu

      2. Titulua jarri

      3. Objektuak ezabatu

      4. Menu lerrakorra erabili

      5. Hondoa aldatu

      6. Tituluaren etiketa egin

      7. Testu-koadro bat itsatsi

8. Esteka bat jarri

9. Argazki bat itsatsi

10. Bideo bat txertatu

11. Soinu-fitxategi bat txertatu

12.

Soinua, bideoa, irudia grabatu

13. Irudiak txertatu

14. Gorde eta argitaratu

D) Ikasleen kontuak sortu eta kudeatu (Glogster Edun soilik).

A. Kontu bat sortu Glogster Edun

  • Glog bat sortzeko, alta eman behar dugu. Glogster Edun sartuko gara:

http://edu.glogster.com/

  • Gure gela birtuala sortuko dugu hemen klik eginda EDU BASIC:

  • Erregistro-inprimaki bat irekiko da. Bete eta bidali egin behar dugu:

  • Eremu hauek bete behar dira:

(1) Erabiltzaile-izena: hitz bat aukeratuko dugu, nahi duguna. Horrek identifikatuko gaitu Glogsterren.

(2) Pasahitza: zenbakien eta letren konbinazio bat aukeratuko dugu. Hori izango da Glogsterren sartzeko gakoa.

(3) Idatzi berriz pasahitza: akatsik egon ez dadin.

(4) Posta elektronikoa: gure helbide elektronikoa jarriko dugu, Glogsterrek guri mezuak bidaltzeko aukera izan dezan; esaterako, gure erregistroa onartu duela.

(5) Datuak gogoratu: laukia markatuko dugu ordenagailuak gure izena eta pasahitza gogoratzea nahi badugu.

(6) Izen osoa: Gure benetako izena; ez da beharrezkoa ofiziala izatea. Familia-izenak jar daitezke, abizena bakarrik erabili...

(7) Irudiaren kodea idatzi: Datuen transmisioan segurtasuna areagotzeko erabiltzen da.

(8) Kontuz! Litekeena da Glogsterrek ez onartzea gure datuak “Termes of Use” aukera ireki arte. Horretarako, egin klik estekan. Gero, leihoa itxi eta erregistroan alta emateko eskaera bidal dezakegu (SIGN UP).

(9) Bidali: gure datuak bidali eta Glogster Edun sartuko gara.

Datu horiek guztiak gerora alda daitezke, Profila editatu aukera erabiliz.

Seguruenik, berehala sartu gara Glogster Edun. Baina alta ematean, mezu bat bidaliko digute guk emandako posta elektronikoko helbidera, zenbait jarraibide emateko. Hori dela eta, hobe da Glogsterren leihoa itxi, gure posta-kontuan sartu eta Glogsterrek bidalitako mezua irekitzea.

Mezuan, erregistratuta gaudela jakinarazten digu. Gure erabiltzaile-izena (Nickname) eta pasahitza (Password) gogorarazten digu, eta eskatzen digu mezua jaso dugula berresteko, esteka honetan klik eginez: Confirm your account by clicking here, please Zuzenean gure Glogster Edura eramango gaitu.

Kasu praktikoa: Marie Curie-ren inguruko glog bat

B. Aztertu My Dashboardek (kontrol-panelak) zer aukera dituen

  • Glogster Eduren gure kontuan sartuko gara. Horretarako, joan gaitezen hona:

http://edu.glogster.com/

  • Egin dezagun klik Loginen.

  • Pantaila bat zabalduko zaigu. Han, gure erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi beharko ditugu. Ondoren, klik egingo dugu LOG INen (Sartu).

Pasahitza ahaztu badugu, klik egingo dugu Lost your password? aukeran. Mezu bat bidaliko digute posta elektronikoko helbidera, eta han pasahitza berreskuratzeko jarraibideak emango dizkigute.

Hau da gure Kontrol-panela (My dashboard) sartzean:

Bloke bakoitzaren aukera nagusiak ikusiko ditugu:

  • (1) Glogster Eduren menu horizontala

  • (2) Erabiltzailearen kontuari buruzko informazioa

    • (A) Kontuaren konfigurazioa: hiru fitxa dituen menua ikusiko dugu:

1. fitxa: Pasahitza aldatu

  • Egungo pasahitza idatzi.

  • Pasahitz berria idatzi.

  • Pasahitz berria berriro idatzi.

  • Egin klik “Change password” aukeran.

2. fitxa: Posta elektronikoko kontua aldatu

  • Egungo pasahitza idatzi.

  • Posta elektronikoko helbide berria idatzi.

  • Egin klik “Change email” aukeran.

Berreste-mezu bat bidaltzen da.

3. fitxa: Blokeatutako erabiltzaileak

  • Glogsterrek erabiltzaileak blokeatzeko aukera ematen du. Horiek ezin dute iritzirik utzi, eta ezin diete glogei punturik eman. Fitxa honetan kendu dakieke blokeoa.

Kasu praktikoa: Marie Curie-ren inguruko glog bat

    • (B) Norberaren profila editatu

    • (3) Mezuak

Mezu-zerrenda bat agertuko zaigu. Irakurtzeko, mezuan klik egin beharko dugu.

    • (4) Ikasleen kontrola

Hor dugu ikasleen kontuak sortzeko botoia. Ondoren, kontuak eta ikasleen lanak kontrolatzeko beste tresna batzuk agertuko dira. Geroago azalduko ditugu sakonago, ikasleekin egin beharreko lanaz jarduten dugunean.

    • (5) Glogen kontrola

Pantailaren alde honetan agertuko dira gure glogak koadro txikitan. Editatzeko aukera ematen digute, ezabatzekoa... Atal hori zehatz-mehatz aztertuko dugu glog bat sortu ondoren.

    • (6) Glogster Eduri buruzko informazioa

Orri-oineko zenbait aukera ikusiko ditugu, Glogster Eduri buruzko informazioaren osagarri direnak.

Marie Curie-ren inguruko glog bat

C. Glog (poster digital) bat egin

Glogster Eduko gure kontuan gaude, eta panelaren aukerak ikusi ditugu. Lanari ekiteko unea da: gure lehen gloga diseinatzeko ordua da.

Gai bat aukeratu dugu, adibide moduan: Marie Curie.

Garrantzitsua da gogoratzea beti nabigatzailearen leiho honetan egingo dugula lan, eta, beraz, ezin izango dugu itxi.

  • Gloga sortuko dugu My dashboard (kontrol-panela) pantailako dagokion botoia erabilita.

Glog berri bat zabalduko zaigu. Litekeena da segundu batzuk behar izatea irudia kargatzeko. Kargatu bitartean, zirkulu animatu bat agertuko zaigu, arrosa-kolorez margotzen joango dena.

Glog bat agertuko da, lehenespenez zenbait objektu dituena:

  • Titulu bat idatziko dugu. Hau jarriko dugu 'Maria Skłodowska-Curie', Glog name laukian.

  • Orain objektuak manipulatuko ditugu. Hasteko, ditugunak ezabatuko ditugu. Objektu baten gainean egingo dugu klik. Menua agertuko zaigu, eta handik zakarrontzia aukeratuko dugu:

  • Irudia desagertu egingo da, berehala. Banan-banan, objektu guztiak ezabatuko ditugu, eta azkenean, menu lerrakorra soilik geratuko zaigu. Zergatik deritzo menu lerrakorra? Bada, lekuz alda daitekeelako ezkerreko alboan. Gora edo behera lekualdatu dezakegu.
  • Xaguaren gezia posterraren ezkerreko ertzetik igarotzen badugu, barra bertikal bat agertuko zaigu, barra magnetiko bat bailitzan. Menu lerrakorra “magnetikoa” ere bada (horrela adierazten du ingelesezko hitzak), eta barran zehar klik egiten dugun lekuan itsatsiko da.

Ezkutatzeko aukera ere badugu. Horretarako, gezi gorrian klikatu eta alboko barraren atzean ezkutatuta geratuko da, mihi gorri bat agerian duela. Oraingoz, ikusteko moduan utziko dugu, lan egin behar baitugu harekin.

  • Glogaren hondoa aldatuko dugu. Horretarako, menu lerrakorrera joan eta WALL botoiaren gainean egingo dugu klik. Diseinuen galeria agertuko zaigu:

Un glog sobre Marie Curie

  • Ondoren galeria bat zabaldu zaigu, bi fitxa dituena:

    • Glog wall: glogaren hondoa aldatzeko.

    • Page wall: orrialdearen hondoa aldatzeko.

Glog wall aukeratuko dugu.

  • Hondoa aldatzeko hiru aukera ditugu. Horietako edozeinetan egin dezakegu klik:

  • Gallery: hondo bat hautatu galeriatik

  • My pictures: gure ordenagailuko irudi bat jarri

  • Solid color: kolore laua jarri

Gauden fitxan geratuko gara: Gallery:

  • Orrialdearen erdian diseinu asko daude aukeran. Behealdeko lauki zenbakidunek adierazten dute diseinuen orrialde gehiago daudela. Laukian klik eginez ikus ditzakegu.

  • Orrialdeak kategorien arabera sailkatuta daude (diseinuen ezkerraldean agertzen da kategoria), errazago aurkitzeko. Haietan nabigatu, eta klik egingo dugu diseinu batean. Eskuineko laukian jarriko zaigu, eta USE IT (Erabili) botoian klik egiten badugu, aldatuta izango dugu hondoa.

  • Guk hau aukeratu dugu: EDU kategoriako hondo urdin bat, zenbait koloretako zirkuluak dituena. Diseinu diskretu bat aukeratzen badugu, gehiago nabarmenduko dira sartzen ditugun objektuak. Saiatu behar dugu kolore eta estilo asko ez nahasten. Hobe da kolore-gama baten barruan aukeratzea, eta pentsatzea zer iradoki nahi dugun.

  • Menua ixteko, gurutzetxo gorria klikatu behar da. Orain, horma-irudi osoa dugu ikusgai.

  • Nola geratu den atsegin ez badugu, orain alda dezakegu, edo geroago.

  • Berriro zabalduko dugu Wall, baina orain, Page Wall fitxan egingo dugu klik, orrialdearen ondoa aldatzeko. Galeriak beste diseinu batzuk eta aukera gehiago erakusten dizkigu:

Modu lehenetsia mosaikoa da (“Tile”). Diseinua errepikatu, eta hondo guztia hartzen du. Modu normalean, laukia behin bakarrik bikoizten da. Non jarri aukera dezakegu, Align (Lerrokatu) laukitxoetan aukeratuz.

Itzala (“Shadow”) efektuak 3D efektu erakargarria sortzen du glogaren ertzetan.

  • Probatzen ditugun aukerak egokiak iruditzen ez bazaizkigu, kolore lau bat aukera dezakegu. Horixe egin dugu guk. Horretarako Solid color aukeratuko dugu (goian, ezkerretara). Beste leiho bat zabalduko zaigu:

Kolorea aukeratzeko, tonuen laukiko gustuko dugun tonuan egingo dugu klik, edo kolorearen kode hexadezimala zein den badakigu, dagokion laukian idatziko dugu.

Tonua aukeratu nahi badugu, beste uneren batean erabiltzeko, klik egingo dugu Add (Gehitu) botoian, eta Mi colors (Nire koloreak) barran gordeta geratuko da. Tonu urdin ilun bat aukeratu dugu, eta gorde egin dugu.

Marie Curie-ren inguruko glog bat

Orain koadro txikiko irudia ezabatu behar dugu “REMOVE IMAGE” erabiliz. “SHADOW” aukera ere aukeratuko dugu.

  • Hauek dira hurrengo urratsak: APPLY eta USE IT. Aldatu dugu hondoa!
  • Nola geratu den ikusteko, menuak itxiko ditugu gurutze gorrian klik eginez. Hau agertuko zaigu:

  • My Pictures aukerak hondo moduan erabiltzeko beste irudi batzuk eransteko aukera ematen digu. Ordenagailutik txerta ditzakegu, edo Internetetik hartzeko, edo unean bertan grabatu, web-kamera erabiliz.

Posterrean sartzeko irudiak, soinuak edo bideoak lortzeko prozesu berbera da, eta geroago ikusiko dugu nola egiten den.

“My Pictures” erabiliz hondoa izateko irudi bat lortzen badugu, aukera gehiago ere baditugu: unitate moduan erabil dezakegu, mosaiko moduan, zabalduta...

Egina dugu hondoa. Jar ditzagun, orain, edukiak horma-irudian. Lehenik eta behin testu-koadro bat jarriko dugu, titulu hau duena:

  • Menu lerrakorrera joan, eta klik egingo dugu TEXT (testua) botoian. Etiketen galeria bat zabalduko zaigu, bai eta testua txertatuta izan dezaketen zenbait irudi ere.

  • Ikusten dugunez, bi kategoria-mota daude: formatua eta gaia.

    • Formatuan, forma aukeratu behar dugu (obalatua, laukizuzena...). Formatua bera ezin da aldatu, bai ordea tamaina eta kolorea.

    • Gaietan, kontuz ibili behar dugu estiloak nahasterakoan, harmoniarik gabeko zerbait atera daiteke eta.

  • Zenbait kategoria eta orrialdetan nabiga dezakegu, eredu bat aukeratzeko.

  • Klik egingo dugu USE IT! (Erabili) botoian, eta leihoa itxiko dugu.

  • Guk pegatina bat (sticker) aukeratu dugu “EDU” gaitik. Gainean egingo dugu klik, editatzeko.

  • Etiketaren inguruan agertzen den koadroan zenbait elementu daude. Hainbat aukera ditugu:

Erpinetako geziak

Gezia arrastatuz objektuaren tamaina alda dezakegu, haren proportzioa aldatu gabe.

Tarteko gezi zirkularrak

Objektua biratzeko aukera ematen dute, geziak adierazitako puntua ardatz duela.

Beste edozein puntu

Objektua arrastatu eta haren kokapena aldatzeko aukera ematen digu.

Horrenbestez, etiketa arrastatuko dugu, zertxobait biratuko dugu geziaren bidez, eta tamaina aldatuko diogu, erpinetan klik eginez.

  • Orain EDIT (Editatu) botoian egingo dugu klik. Beste menu bat zabalduko zaigu. Letradun ikonoan egingo dugu klik: testu-aukerak dituen menua zabalduko da.

  • “Anivers” letra-tipoa aukeratu, testua zentratu, '62' letra-neurria hautatu, eta kolore beltza utziko dugu.

  • Menuan APPLY klikatu, eta, ondoren, OK sakatuko dugu.

Marie Curie-ren inguruko glog bat

Interneten, Marie Curieri buruzko material digitala bilatuko dugu.

Gogoratu ezin dela Glogsterren leihoa itxi, gure posterrean itsatsi nahi baitugu materiala.

  • Nabigatzailean (Explorer, Mozilla...) leiho berri bat zabaldu, eta Googlen sartuko gara (http://www.google.es/ . ) Bilaketa erraz bat egingo dugu: “Marie Curie” idatziko dugu bilatzailearen leihoan.

  • Klik egingo dugu Bilatu Googlerekin aukeran eta esteken zerrenda bat agertuko da:

Horietako askok material erabilgarria izan dezakete. Agertzen lehenengoa Wikipedia lankidetzako entziklopediako artikulua da (http://es.wikipedia.org/wiki/Marie_Curie ). Dibulgazio-artikulu onak izan ohi dira, baina irakurketa kritikoa egin behar izaten da, ikasleei informazio-iturri moduan eman baino lehen. Edukiaz ez bagara fio, estrategia egokia izaten da beste iturri batzuekin kontrastatzea.

  • Esteka zabalduko dugu. Kasu honetan, edukia zuzena da, baina egitura kronologikoa ez da oso argia.

  • Gure posterrean azaltzea nahi dugun paragrafo bat aukeratuko dugu. Hasiera aukeratuko dugu, hor baitago informaziorik garrantzitsuena. Aukeratu eta memorian gordeko dugu Ctrl+C tekla-konbinazioa erabiliz.

  • Orain gure glogera itzuli, eta testu-koadro bat zabalduko dugu (menuko TEXT aukera). Esate baterako, zinta itsasgarriz itsatsitako paper-orri bat aukeratuko dugu EDU kategorian.
  • Onartu, eta irudia editatuko dugu, edukia aldatu ahal izateko. Wikipediatik kopiatutako testua itsatsiko dugu, Ctrl+V tekla-konbinazioa erabiliz.
  • Hala nahi izanez gero, beste zati batzuk kopiatuz eta pegatuz osa dezakegu.

Letrak beste kolore eta tamaina batekoak jar ditzakegu. Azentuak eta karaktere bereziak jarri nahi baditugu (esaterako, “ñ” letra) arial letra-tipoa erabili beharko dugu. Horrela eginda ere arazoak baditugu azentuekin, “Characters” fitxan sartu beharko dugu eta egiaztatu bigarren aukera dagoela aktibatuta, karaktere bereziak erabiltzeko aukera ematen duena, alegia.

  • Aldaketak ezarri eta menua itxiko dugu. Aurrebistaren bidez ikus dezakegu zer itxura ari den hartzen horma-irudia:

  • Ikusten dugunez, editatu dugun testu-koadroak alboko barra bat du. Testu ezkutua ikusteko aukera ematen du, eta testuaren gainetik pasatzen garenean agertzen da.

  • Glogaren ediziora itzuli nahi badugu, klik egin beharko dugu BACK TO EDIT botoian.

Marie Curie-ren inguruko glog bat

Sortu berri dugun testu-koadroa esteka bihurtuko dugu, Wikipediako Marie Curieri buruzko artikuluaren esteka.

  • Horretarako, klik egingo dugu irudiaren gainean, eta, ondoren, EDIT botoian. Funtzioen menua agertuko da. Elkarri lotutako bi zirkuluen ikonoa aukeratuko dugu:

URLa web-orri batean sartzen garenean nabigatzailearen leihoan agertzen den espresioa. Hasiera hau izan ohi du: http://

Wikipedian, Marie Curieri buruzko web-orria hau da: http://es.wikipedia.org/wiki/Marie_Curie

  • Kopiatu egingo dugu, aplikatu APPLY klikatuta, eta OK botoia sakatuko dugu.

Gloga argitaratzen denean bakarrik nabaritzen da esteka dagoela. Irudiaren gainetik pasatzean zirkulu gorri bat agertzen da, eta bertan klik eginez gero, estekatutako orria irekitzen da.

Orain, Marie Curieri buruzko argazkiak bilatuko ditugu.

  • Kontu handiz jokatu behar da Internetetik materialak kopiatzerakoan, egile-eskubideak baitituzte guztiek, eta besterik adierazi ezean, ezin dira baimenik gabe erabili. Erabilera askeko multimedia-materialen biltegi batean sartuko gara: Wikimedia Commons gunean.

  • Leiho berri bat zabalduko dugu nabigatzailean, eta Wikipediakoa itxiko dugu, ez baitugu erabiliko. Gogoratu ez dela Glogsterren leihoa itxi behar. Hona joango gara: http://commons.wikimedia.org/wiki/Portada .

  • “Marie Curie” idatziko dugu bilatzailean, eta klik egingo dugu Go botoian, biltegiratuta dauden fitxategiak ikusteko. Irudien galeria bat zabalduko zaigu:

  • Irudietako bat aukeratu eta horri buruzko fitxa zabalduko zaigu. Hor agertuko da zein den egilea, zer formatu duen, zer erreprodukzio-baimen dituen... eta zenbait xehetasun tekniko ere agertuko dira.

  • Argazkira eramango gaituen estekaren gainean egingo dugu klik:

  • Beste pantaila bat agertuko zaigu argazkia erakusteko. Haren URLa lortu nahi dugu, hots nabigatzailearen leihoan agertzen den helbidea:

  • Sagua erabiliz aukeratu, eta kopiatu egingo dugu Ctrl+C eginez.

Marie Curie-ren inguruko glog bat

  • Orain, gure glogera itzuli eta klik egingo dugu menu lerrakorreko IMAGE botoian. Hiru aukera ditugu:

  • LINK aukeratuko dugu, Interneteko argazkia baitaukagu eta haren URLa zein den baitakigu.
  • Beste pantaila bat zabalduko zaigu. Kurtsorea idazteko lekuan jarri, eta Ctrl+V eginez, Marie Curieren argazkiaren URLa itsatsiko dugu.
  • Ondoren, ADD TO YOUR FILES (Erantsi zure fitxategiei) aukeran klikatuko dugu.

  • Segundu batzuk egongo gara zain, lerroa zuri geratu arte (beste URL bat sartzeko), eta leihoa itxiko dugu gurutze gorrian klik eginez.

  • Argazkia gure irudi-galerian txertatu da, eta dugun bakarra denez, eskuineko koadro txikian agertzen da, posterrean itsasteko prest.

  • Itsatsi baino lehen, ordea, marko bat jarriko diogu. Klik egingo dug ADD A FRAME botoian. Markoen galeria zabalduko zaigu. Kategorietan eta orrietan zehar nabigatuko dugu, bat aukeratzeko. Marko-motan jarriko dugu arreta, eta ez kolorean, aldatzeko aukera dago eta.

  • Gustukoen dugunean egingo dugu klik: argazkia inguratuko du. Zenbait proba egin ditzakegu. Aukeratzen dugunean, USE IT klikatu, eta posterrean itsatsiko da.
  • Orain, leihoa itxiko dugu gurutze gorrian klik eginez, eta argazkia nahi dugun lekura eramango dugu. Aukera dago handiago egiteko, biratzeko... eta markoaren kolorea aldatzeko.
  • Horretarako, klik egingo dugu lehen menuko EDIT botoian, eta, ondoren, koloretako laukitxoa duen ikonoan. Tonua aldatzeko menua zabalduko zaigu.

  • Kolore berria aukeratu (memorian sar dezakegu “Add” eginez), aplikatu APPLY klikatuz, leihoa itxi gurutze gorrian klik eginez, eta OK sakatuko dugu argazkiaren menuan.
  • Honela ari da geratzen glogaren erdigunea:

Marie Curie-ren inguruko glog bat

Orain, YouTubeko bideo bat jarriko dugu.

Wikimedia Commonsen leihoa itxi dezakegu, baina EZ Glogsterrena. Leiho (edo fitxa) berri batean, hemen sartuko gara: YouTube (http://www.youtube.com/ ).

  • YouTuben gaudela, “Marie Curie” idatzi eta Buscar (Bilatu) sakatuko dugu. Hau ikusiko dugu:

  • Bideoaren URLa bilatu, aukeratu, eta kopiatu egingo dugu Ctrl+C eginez. Ondoren, Glogsterrera itzuliko gara. Hor VIDEO aukera klikatu eta argazkiarekin egindako gauza berbera egingo dugu: LINK aukera hautatu eta URLa itsatsi Ctrl+V eginez.

  • Bideoetan, marko soil bat jarri beharrean, kontrolagailu batzuk jarriko ditugu, erreproduzitu, geratu eta abar egin ahal izateko. Horretarako, ADD A PLAYER aukera erabiliko dugu. Argazkietan markoak jartzeko modu bertsuan egingo dugu.

  • VIDEO aukeratik eSchool Tube bideoetara sar daiteke, eskola-erabilerako bideo-bildumara, alegia. "Curie" idatzi, SEARCH (Bilatu) klikatu, eta zenbait bideo agertzen zaizkigu. Haien gainetik pasatzean, edukiaren laburpentxo bat agertzen zaigu.

Zaila da Glogsterretik aukeratzea. Interesgarriak iruditzen bazaizkigu, hobe da zuzenean School Tuben kontsultatzea (http://www.schooltube.com/ )

  • Honela geratzen da bideoa glogean:

Marie Curie-ren inguruko glog bat

Orain, soinu fitxategi bat bilatuko dugu.

  • Orrialdeko erreproduzigailuaren bidez entzun dezakegu fitxategia. URLa ez dago agerian, eta beraz, beste modu batean jokatuko dugu.

  • Soinu-fitxategia gure ordenagailuan gordeko dugu Descargar (Deskargatu) linkaren bidez. Horretarako, klik egingo dugu eskuineko botoiaz “Descargar” aukeraren gainean, eta Guardar destino como (Gorde helbidea honela) aukeratuko dugu. Agian, beste nabigatzaile batekin aukera egokia beste bat izan daiteke: Gorde honela, Gorde estekaren edukia edo horrelako zerbait.

Litekeena da ordenagailua automatikoki hastea fitxategia gordetzen, edo, agian, non gorde nahi dugun galdetuko digu. Dena dela, fitxategiaren izenari erreparatu behar diogu, eta ikusi programa non ari den gordetzen fitxategia, gero aurkitu ahal izateko. Deskargako pantailan ikusiko dugu:

  • Orain, Glogsterrera itzuli eta SOUND irekiko dugu. Bideoan eta irudietan agertu zaizkigun aukera berberak ditugu: UPLOAD, LINK eta GRAB.
  • Oraingoan lehenengoa aukeratuko dugu, gure ordenagailuan gordetako soinu-fitxategi bat igo nahi dugu eta.
  • Leiho bat zabalduko zaigu, eta ordenagailuan nabigatu beharko dugu fitxategiaren kokapena aurkitu arte. Aukeratu eta Abrir (Ireki) sakatuko dugu, Glogsterrera igotzeko.

  • Segundu batzuk itxarongo dugu. Fitxategia zerrendan agertuko da, eta erabiltzeko aukeratuta, daukagun fitxategi bakarra da eta. Onartu aurretik, erreproduzigailuaren itxura alda dezakegu ADD A PLAYER aukeran klikatuta. Bideoekin bezala, kolorea alda diezaiokegu glogean itsatsi ondoren. Onartu egingo dugu USE IT klikatuz, eta txantiloi guztiak itxiko ditugu.

  • Honela geratuko da:

Marie Curie-ren inguruko glog bat

Orain arte, testu-koadroak jarri ditugu gure kartelean, bideo-fitxategiak, audio-fitxategiak, estekak... Badakigu nola txertatu Interneteko eta gure ordenagailuko materiala.

Orain, gure web-kameraren eta mikrofonoaren bidez zuzenean nola grabatu ikusiko dugu (ordenagailura konektatutako beste gailuren baten bidez ere egin dezakegu). Soinua, bideoak edo irudia graba ditzakegu dagokion menua erabiliz; baina azkarrago egin nahi izanez gero, menu horizontaleko sarbidea erabil dezakegu.

Menuak lasterbideak ditu gure ordenagailutik edo Internetetik fitxategiak igotzeko.

  • Klik egingo dugu grabatzeko botoian: GRAB. Leiho beltz bat zabalduko da, hiru aukera dituena: (agian, ez da leiho hori zabalduko eta zuzenean joango gara hurrengora)

  • Bat aukeratuko dugu; esaterako Grab still image (irudi bat grabatu). Orduan, Glogsterrek gure kamera eta mikrofonoa bilatu eta haiek erabiltzeko baimena eskatuko digu. Permitir(Baimena eman) aukera hautatu behar dugu.

Ordenagailuak mikrofonoa badu baina ez web-kamerarik, aplikazioak audioa grabatzeko aukera soilik emango du, eta bideoa eta irudiak aukerak ezkutuan egongo dira.

  • Segundo batzuk igarotakoan, grabazio-pantaila agertuko da:

  • Irudia enkoadratu eta TAKE A SNAPSHOT lasterbidea erabiliz. Atzerako kontaketa egiten hasi (3-2-1), eta kamerak argazkia hartuko du.

  • CONTINUE klikatu, eta pantaila bat zabalduko da, gorde ahal izateko:

  • Datuak jarri eta klik egingo dugu SAVE botoian. Irudia IMAGE galerian izango dugu eskuragarri, bai eta WALLen, aurreko pantailan aukera hori markatu badugu.

  • Beste argazki bat hartuko dugu: berriro klikatuko dugu Grab still image botoian, baina orain konfigurazio-aukerak aztertuko ditugu: Show settings.

  • Nahi ditugunak aukeratu eta menua ezkutatuko dugu HIDE SETTINGS erabiliz. Jarraitzeko, bi aukera ditugu: CONTINUE edo TAKE A SNAPSHOT.

  • Irudiak gordeta ditugula, galerian ikusiko ditugu. Horretarako, webcamaren pantaila itxi eta glogera itzuliko gara. Menuan, izartxo bat egongo da dir-dir egiten, fitxategi berriak daudela jakinarazteko. IMAGE zabaldu, eta gure grabazioen koadro txikiak ikusiko ditugu, erabiltzeko prest.

  • Orain, soinu bat grabatuko dugu mikrofonoa erabiliz. Berriro joango gara GRAB botoira. AUDIO aukeratuko dugu eta baimena emango diogu Glogsterri mikrofonoa erabiltzeko.

  • Bolumena graduatu eta RECORD botoian klikatuko dugu, grabatzen hasteko.

  • Beheko barran kontrolatu dezakegu grabazioa eta nahi dugunean geratu STOP RECORDING botoiari emanda.

  • STOP sakatzen dugunean beste pantaila batera igaroko gara. Han, grabatutakoa entzuteko aukera dugu. Errepikatu nahi izanez gero, aurreko pantailara joango gara berriro PREVIOUS botoia sakatuz, eta berriro hasiko gara. Gorde egin nahi badugu, hurrengo pantailara igaroko gara (CONTINUE emanda) edo STOP sakatuko dugu.

  • Orain, aukera dugu fitxategiari izena jartzeko. Etiketatu eta gure soinu-galerian gordeko dugu.

  • Bideoa grabatzeko prozesua aurrekoaren berbera da: Grab new video klikatuta hasten da. Bideo berria galerian ikus dezakegu:

Marie Curie-ren inguruko glog bat

  • Gloga apaintzen amaitzeko, irudi batzuk sartuko ditugu. Menu lerrakorrean, GRAPHICS aukeran klikatuko dugu. EDU kategorian nabigatu eta matematikako eta kimikako ikurrak aukeratuko ditugu. Azkarrago itsasteko, posterrera eramango ditugu arrastaka, zuzenean.
  • Hutsik dauden guneetan kokatuko ditugu, estetikoki antzekoak direnak taldetan bilduta, eta pixka bat aldatuko ditugu, horien menuko tresnak erabilita.

Esate baterako, probeta hauek nahierara gainjarri eta antolatu ditugu objektuan klik eginez zabaLtzen den menuko bi ikono erabiliz:

  • 2. aukera “ekarri aurrera” da, eta 3., berriz, alderantzizkoa “eraman atzera”. Beraz, nahi dugun ordena lortuko dugu

  • 4. ikonoa, klonazioarena da, objektuak kopiatzeko nahi dugun aldi guztietan. Esate baterako, geziak kopia ditzakegu. Ondoren, biratu, kolorea aldatu eta abar egin dezakegu, eta efektu dinamikoa lortuko dugu.

  • 5. aukerarekin aldaketak desegiten dira, eta 6. aukera, berriz, irudia ezabatzeko da.

  • 1. botoiaz, EDIT, efektu berezien beste menu bat zabaltzen da. Horietako ia guztiak ikusi ditugu beste adibide batzuetan.

  • b, objektuen kolorea aldatzeko. Esate baterako, probetak urdinak ziren eta ez ziren ongi ikusten hondoan. Tresna horren bidez konpondu dugu.

  • c, objektuak web-orrietarako esteka bihurtzeko.

  • d, letra-tipoak editatzeko, tamaina, kolorea, justifikazioa eta abar aldatzeko.

  • e aukerak bi fitxa ditu. Itzalak jartzeko eta objektu gardenak egiteko erabiltzen da. Hori ere erabili dugu probetetan:

  • Ikusten dugunez badira objektu animatuak ere: geziak, ikurrak... Galeriatik aukeratu behar ditugu. “Animated” etiketa daramatenak dira.

  • Gure ordenagailutik irudi bat igo nahi badugu edo Internet hartu, menu lerrakorreko IMAGE aukeratik egin beharko dugu.

Marie Curie-ren inguruko glog bat

Amaitu dugu gloga. Ikusi egingo dugu:

http://aula5.edu.glogster.com/maria-skodowska-curie/

  • Eta gorde egingo dugu menu horizontaleko SAVE AND PUBLISH botoia erabiliz.

SAVE AND PUBLISH botoiaren bidez bi gauza egin ditzakegu: gloga gorde egiten ari garen heinean, edo behin betirako gorde.

  • Gorde eta argitaratu botoian klikatu ondoren, leiho hau agertzen zaigu:

  • Glogster Eduren panela aukeratuko dugu. Ikusten dugunez, behealdean glogaren koadro txikia agertzen zaigu, bai eta zenbait aukera ere:

        1. Web inguruneetan txertatutako (embed) elementuak, koadro txikiko iruditan agertzen dira. Glogak pantaila osoan ikusi nahi baditugu, “View full size” aukeran klikatu behar dugu (irudiaren gainetik igarotzean agertzen da).

  • Gloga inprimitzeko, glogak pantaila osoan egon behar du. Hondoaren guneren batean klik egingo dugu saguaren eskuineko botoiaz. Agertzen zaigun menuan Print Glog aukera hautatuko dugu. Instalatuta ditugun inprimagailuak aukeratu ahal izango ditugu. PDF Creator edo antzeko programaren bat badugu, aukera dugu formatu horretako fitxategi bat sortu eta gure ordenagailuan gordetzeko.

Marie Curie-ren inguruko glog bat

D. Ikasleen kontuak kudeatzea.

Berriro ere gure dashboarden gaude (kontrol-panelean). Ikusi dugu nola sortzen den glog bat, eta, orain, ikasleen kontuak nola kudeatzen diren ikusiko dugu. Hori Glogster Eduko kontuen bereizgarria da, kontu orokorrek ez dute horrelakorik.

  • Hasteko, kontuak irekiko ditugu. Klik egingo dugu Add new students aukeran.

  • Fitxa berri bat zabalduko da. Zenbat kontu nahi ditugun idatzi, eta Add accountsen (erantsi kontuak) klikatuko dugu.

  • Sortu ditugu kontuak jada, eta mezu bat dugu. Klik egingo dugu mezuan, irakurtzeko.

  • Kontu guztien zerrenda dugu. Kontu bakoitzak erabiltzaile-izena (nickname), pasahitza (password), eta esteka bat ditu, lehen aldiz sartzeko.

  • Sortu diren bezala banatu ditzakegu kontuak, edo, bestela, pertsonalizatu egin ditzakegu. Ikasleek beraiek ere egin dezakete hori. Ikus dezagun nola egiten den. Show allen klikatuko dugu, kontu guztiak ikusteko. Lehenengoari ekingo diogu:

  • Hasteko, Edit klikatuko dugu, kontua editatzeko. Profilaren pantaila agertuko zaigu. Ikasle baten izena jarri eta gorde egingo dugu SAVE CHANGES aukeratuta.

  • Mezu bat agertuko zaigu, jakinarazteko aldaketak gorde direla. Gu panelera itzuliko gara menu nagusiko My Dashboard klikatuta.

  • Ikusten duzunez, koadro txikiak ikaslearen izena erakusten du. Sexua zein den, halako kolorea agertuko da avatarraren arropan.

  • Pasahitza ere alda dezakegu. Horretarako, egin klik Change Passworden. Pantaila bat agertuko zaigu; hor bi aldiz idatzi beharko dugu pasahitz berria eta CHANGE PASSWORD (aldatu pasahitza) klikatu.

Marie Curie-ren inguruko glog bat

  • Ikasleren bati mezua bidaltzeko, gutunazalaren ikonoan egingo dugu klik. Zabaldu egingo da:

  • Koadroan mezu bat idatzi eta bidali egingo dugu SEND klikatuz.
  • Irakasleak ikasleen kontuak ikus ditzake, haien glogak eta glogei egindako iruzkinak.
  • Ikaslearen izenaren ondoan, zirkulu berde bat agertuko da ikaslea une honetan lanean ari bada. Zirkulua laranja bada, ikaslea lanean aritu da Glogsterren. Sortuta dituen glog-kopurua ere agertzen da.

  • Ikasle batek glog bat bukatutzat eman eta gorde egiten badu Finished emanda eta SAVE & PUBLISH eginda, glogaren koadro txiki bat agertzen da gelako glogen galerian:

  • Irakasleak glogaren gainean klik egiteko aukera du. Leiho handi bat zabalduko da, irakaslearentzako menua duena, eta bertan, izena alda dezake, URLa, etiketak, kategoria eta ikusgaitasuna:

  • Halaber, aukera dugu glogari buruzko iritzia emateko, izarrak erabiliz baloratzeko (zenbat eta izar gehiago, orduan eta balorazio hobea izango du glogak), edo desegokia dela adierazteko.

  • Ikasle bakoitzak, bere kontuaz gain, beste ikasleen kontuak eta irakaslearena ikus ditzake. Ikaskideen glogei buruzko iritziak eman ditzake, baloratu, baina irakasleari soilik bidal diezazkioke mezu pribatuak.

Ikusi ditugu jada Glogster Eduren aukera nagusiak, bai posterrak egitekoak, bai irakaslearen kontua eta ikasleena kudeatzekoak.

Ariketa: ikasgelarako Glogak

Orain, Glogster erabiliz, gelan egiteko ariketa praktiko bat planteatuko dugu. Hona hemen proposamena: Marie Curie pertsonaia aztertuko dugu, diziplina anitzeko ataza bati ekiteko.

Helburua da pertsonaiaren aurkezpenak iradoki dien azterketa-gai bat proposatzea ikasleek. Informazioa bildu beharko dute, laburtu eta glog batean aurkeztu gainerako ikaskideei. Glogak testu-koadroak, irudiak, soinua eta bideoa izan behar ditu.

Lana zenbait urratsetan antolatuko dugu:

A) Prestaketa, gelan lantzen hasi aurretik:

  • Glogster Eduko kontua behar bezala gaitzea.

  • Blogak sorraraz ditzakeen interes-gaiak aurreikustea.

B) Abian jartzea ikasleekin:

  • Ikasleek banan-banan aztertzea Marie Curieren gloga. Edukiak irakurri, ikusi eta entzutea.

  • Taldean, elkarri jakinaraztea glogak sorrarazitako hausnarketak eta iritziak.

  • Marie Curieren gloga birmoldatzea, ikasleen lanen abiapuntu moduan erabiltzeko. Glog bat nola egin erakusteko ere baliagarria izan behar du.

  • Lan-taldeak antolatzea.

  • Ikasleek glogak egitea.

  • Posterrak ikusi eta lanaren ebaluazioa egitea.

Ariketa: ikasgelarako Glogak

A) Prestaketa

  • Gure plataforma nola dagoen aztertzea. Lehendabizi, gure profilaz arduratu behar dugu. Bete egin beharko dugu, ikasleentzat eredu izan dadin: datuak, zaletasunak eta abar adierazi behar ditugu. Komenigarria da argazki bat jartzea, edo irudi adierazgarri bat, bederen.
  • Ikasleen kontuak pertsonalizatzea. Ikasleek talde txikian egingo dute lan, bi edo hiru kideko taldeetan. Komeni da nahikoa kontu izatea zabalduta. Fitxa txiki bat prestatuko dugu talde bakoitzerako: erabiltzaile-izena, pasahitza eta kontuaren URLa adieraziko ditugu. Adibidez:

1. TALDEA

Nickname: sv98cx3
Password: qmb738hlti
First login link: http://edu.glogster.com/go/w75o4g

  • Blogak sorraraz ditzakeen interes-gaien zerrenda bat egitea: matematika, fisika, kimika, esperimentuak, ikerketa zientifikoa, x izpiak, erradioaktibitatea, Nobel sariak, Polonia, Errusia, Frantzia, herrialde bakoitzeko hizkuntzak, Lehen Mundu Gerra, gizonen eta emakumeen berdintasuna, beste emakume zientzialari batzuk, biografia literatura-genero moduan...
  • Gai horiei buruzko informazio-iturriak eta material digitalak aurreikustea.
  • Egiaztatzea behar bezala dabiltzala gelako ordenagailuen web-kamerak eta mikrofonoak.

Ariketa: ikasgelarako Glogak

B) Abian jartzea ikasleekin

  • Gaiari ekiteko, Marie Curieri burzko gloga aztertzeko esango diegu ikasleei. Eskatuko diegu deigarrienak zaizkien elementuei erreparatzeko, garrantzitsuenak deritzonei, edo gehiago sakondu nahi dituzten gauzei erreparatzeko.
  • Ondoren, ikasleek pentsatutakoaren bateratze-lana egingo dugu taldean. Talde osoarekin batera jardungo dugu: posterra gelako pantailan ikusiko dugu.
  • Gloga aldatuz joango gara: apaingarriak kenduko ditugu eta edukiak birkokatuko, testu-koadro berri bat sartu ahal izateko. Testu-koadro horretan, ikasleei interresgarri iruditu zaizkien gaiak adieraziko ditugu.
  • Posterrari buruzko galderak egingo ditugu ikasleak gidatzeko. Horrela, guk bereziki garrantzitsutzat jotako gaiak azaltzeko aukera izango dugu.
  • Une horretan adieraziko diegu ikasleei zein den hurrengo lana: lan-talde txikiak (bizpahiru ikaslekoak) sortu, eta horietako bakoitzak glog bat egin beharko du guztion artean egin dugun posterrean adierazten diren gaietako bati buruz.
  • Posterrak zer-nolako edukiak izan behar dituen azalduko diegu, eta nola ebaluatuko dugun jarduera. Idatziz jasoko dugu posterreko beste testu-koadro batean.
  • Garrantzitsua da material hori grabatuta edukitzea, ikasleak fitxategian sartu ahal izateko; izan ere, horixe da jardueraren abiapuntua. Agian, egokiena PDF bat sortzea izango da, errazago eskuratu ahal izan dezaten. Beste aukera bat posterra inprimatzea litzateke.
  • Ikasleei taldetan antolatzen lagunduko diegu, eta gaien banaketa negoziatuko dugu. Gairik ez errepikatzen saiatuko gara, adierazi behar baitiegu asmoa lan komun bati ekarpenak egitea dela.
  • Une horretan, talde bakoitzari Glogsterreko bere kontua emango diegu. Ingurune horretan lan egiten duten lehen aldia bada, programarekin probak egiten utzi behar diegu, kontuak pertsonalizatzen, probako glogak egiten... Seguruenik, taldeei azaldu egin beharko diegu nola erabiltzen diren tresna batzuk. Ziur egongo gara ulertu dutela programa multimedia dela eta badakitela nola gorde eta berreskuratzen den lana.
  • Hurrengo lana informazioa da. Lagundu egin behar ditugu landu nahi duten gaiari buruzko beren mailako azalpen-testuak aurki ditzaten. Idatzitako informazio-iturriak ere kontsulta ditzakete, zuzeneko grabaketak egiteko erabil daitezke eta. Garrantzitsuena da edukiak izatea eta ulertzea. Argazkiak, pelikulak, dokumentalak, biografiak datu-iturri garrantzitsu-garrantzitsuak dira, eta oso erakargarriak, gainera, ikasleentzat.
  • Behin informazio guztia bildu dutela, lagundu egin behar zaie erabakitzen zein iruditzen zaizkien azpimarragarrienak, zer ideia adieraziko dituzten posterrean. Agian, lortutako materialak beste ideia batzuk ekarriko dizkiete burura, aurretik lehentasunezkotzat jo ez zituztenak, baina zuzenak direnak. Zenbait gertaeraren garrantzia zenbatekoa izan zen neurtzen ere lagun diezaiekegu. Haiekin lan egin behar dugu, argudiatuz; ez diegu utzi behar beren kasa jarduten, ez baitute, seguruenik, nahikoa ezagutza izango datuak behar bezala interpretatzeko irizpide garbiak izateko.
  • Egokia litzateke idatziz jasotzea hausnarketa horien emaitza. Zerrenda batean adieraz dezakete zer nahi duten sartu posterrean, edota krokis edo proiektu txiki bat egin. Talde bakoitzak erabaki dezala, bere estiloa kontuan hartuta. Lana banatu behar dute: atazatan zatitu eta bakoitzaren arduraduna nor izango den erabaki behar da. Saiatu behar dugu proiekturako daukagun denboraren araberakoa izatea proiektuen konplexutasun-maila, bai eta lanean diharduten pertsonen mailaren araberakoa ere. Egoki neurtu behar da, esaterako, zenbateko lana ematen duten zuzeneko grabazioek, mikrofonoz nahiz bideo-kameraz egiten direnek.
  • Glogak egiten hasteko unea da! Hasi aurretik oso argi izan behar dituzte edukiak, alderdi teknikoek eta estetikoek itsutu egin ditzakete-eta une horretan.
  • Glogak egiten ari diren heinean, negoziatu beharreko gai berriak sortuko dira, bai eta ideia berriak ere. Une garrantzitsuak dira taldearentzat, eta gure lana izango da saiatzea denek proiektu komunari ekarpenak egiteko aukera dutela, eta taldeak balioetsi egiten duela kide guztien lana.
  • Posterrak bukatuta dituztenean, bateratze-lana egiteko unea izango da. Talde bakoitzak azkar-azkar azalduko du bere gloga. Ondoren, denbora-tarte bat utziko dugu taldeek beste taldeen posterrak ikus ditzaten, eta idatzizko iritziak utz ditzaten, horretarako gordetako lekuan.
  • Gero, ebaluazio-irizpideak gogoraraziko dizkiegu ikasleei, eta eskatuko diegu beren taldea ez den beste hiru talderen glogak puntua ditzatela, izar-kodea erabiliz. Idatzizko iritzi gehiago ere jar ditzakete, egokia iruditzen bazaie.
  • Azkenean, eskatuko diegu bakoitzak autoebaluazioko testu labur bat idatzi (5-6 lerrokoa) eta irakasleari bidal diezaiola mezu batean.

Autoebaluazio jarduerak

Lantegi honetako autoebaluazioa galdera batean laburbil daiteke: Gelako hurrengo jardueraren batean Glogster erabiltzea erabaki al duzu? Ziur gauza asko ikasi duzula, baina, agian, programaren aukerak gehiago probatu behar dituzu, edota Glogster zure hezkuntza-helburuak lortzeko erabiltzeko moduari buruzko beste ideia batzuk behar dituzu.

Autoebaluazioaren azken atal honetan, Glogsterren balio pedagogikoari buruzko hausnarketa egingo dugu, norberak izandako lorpenei buruz, eta nola sakondu Glogsterren hezkuntza-erabileran:

A) Zerbait gehiago…

B) Balio pedagogikoak eta aplikazio-adibideak

C) Galdetegia eta azken jarduera

Lagungarriak izatea espero dugu.

Autoebaluazio jarduerak

A) Zerbait gehiago…

Atal honetan,Glogsterrekin egindako lankidetzazko jarduera bat aurkeztuko dugu. Irakasle-talde batek Miguel Hernandezi buruzko glogen erakusketa bat antolatu du, poeta omentzeko jardueren proiektu baten barruan.

Proiektuan jarduten duten irakasleek leku desberdinetan egiten dute lan. Lotzen dituena irakasle-espezialitatea da (gaztelania eta literaturako irakasleak dira), tresna digitalak gelan erabiltzeko eta komunikatzeko erabiltzeko interesa, eta hezkuntzako blogen egile izatea:

  • A pie de Aula hizkuntza eta literaturako irakasle-blog bat da. Lourdes Domenech arduratzen da hartaz (Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaslea da Blaneseko (Girona) IES Serrallarga ikastetxean).

  • Blogge@ndo baliabideen talde-bloga da, Bigarren Hezkuntzako Gaztelania eta literatura irakasgairako. Hauek arduratzen dira blogaren kudeaketaz: Adela Fernández, Getxoko Berritzeguneko Bigarren Hezkuntzako aholkularia; Irene González, Zaratamoko Berritzeguneko Bigarren Hezkuntzako aholkularia; eta Marimar Pérez, Berritzegune nagusiko Gaztelera irakasgaiko aholkularia.

  • Re(paso) de Lengua Hizkuntza eta literaturako hezkuntza-blog bat da, eta Antonio Solano du arduradun (Bigarren Hezkuntzako irakaslea da Castellón de la Planako IES Bovalar ikastetxean.

  • Tres Tizas Bizkaiko Hizkuntza eta literaturako irakasleen talde-glog bat da. Hauek osatzen dute: Marcos Cadenato, Carlos Diez, Gorka Fernández, Patxo Landa eta Aster Navas irakasleek.

Miguel Hernandezi buruzko proiektua webgune baten bidez dinamizatu eta egiten da: http://sites.google.com/site/homenajeamiguelhernandez/

Ikusten duzunez, bi jarduera proposatzen dira: glogen erakusketa eta errezitatutako poesiaren antologia.

Glogaren lanerako (hori da guri interesatzen zaiguna), hau sartu da webgunean:

Diseinu bikaineko proiektua da, biziki interesgarria, eta oso erraza da bertan parte hartzea. Gida didaktikoa aztertuko dugu, ideiak jaso baititzakegu gure gela-programazioak egiteko.

Autoebaluazio jarduerak

Miguel Hernándezi buruzko kartel elkarreragileak Glogster erabiliz - Gelako jarduerarako proposamen didaktikoa

Esteka honetan ikus dezakezu proposamen didaktikoa osorik: http://sites.google.com/site/homenajeamiguelhernandez/propuesta-didactica

Gure irakaskuntza-planteamenduan lagungarri izan dakizkigukeen elementu guztiak ditu proposamenak:

  • Irakasgaiak eta gaitasunak zehazten ditu.
  • Zer adinetako ikasleentzat den adierazten du. Aipa liteke IKTko gutxieneko zer trebetasun izan behar diren glog erraz bat egiteko.
  • Lan-metodologia azaltzen du.
  • Jardueraren garapena fasetan sekuentziatuta dago.
  • Aholku praktikoak ematen ditu. Horrek eta materialei buruz egiten dituen oharrek glogetarako baliabideak lortzeko moduei buruzko ideia gehiago ematen dizkigute.
  • Erabilitako baliabideen egile-eskubideen aipamena egiten du.

Eskema gure jarduerak programatzeko erabiltzen badugu, ebaluaziorako atal bat ere sartzea proposatzen dugu.

Glogsterrek jardueren programazioaren adibideak ematen ditu (ingelesez daude). Adibide osoak dira, eta horiek ere ideiak eman diezazkigukete. Deskargatzeko aukera ematen duen materiala da. Hemen dago: http://edu.glogster.com/download/glogster-edu-educator-resource-library.pdf

Fitxategi horrek errubrika bat ere badu. Oso interesgarria da ebaluazio-gida moduan erabiltzeko (edota autoebaluazioa egiteko). Material horren egokitzapen bat ikusiko dugu:

Glogsterren poster digital bat diseinatzeko errubrika:

Proiektua: _____________

Puntuazioa, 88tik: ______/88

Irakaslea: ________________________________________

Ikaslea: _________________________________________

Puntuazioa

8

6

4

2

Grafikoak

Grafikoak glogaren gaiarekin edo helburuarekin lotuta daude. Kontuz-kontuz aukeratu dira, kalitatekoak dira eta irakurlearen interesa pizten eta ulermena handitzen dute.

Grafikoak glogaren gaiarekin edo helburuarekin lotuta daude. Kalitatekoak dira eta irakurlearen interesa pizten eta ulermena handitzen dute.

Grafikoak glogaren gaiarekin edo helburuarekin lotuta daude eta kalitatekoak dira.

Badirudi grafikoak ausaz hautatu direla, kalitate eskasekoak dira edo irakurlearen arreta galarazten dute.

Estekak (edukia)

Esteka guztiak kalitatekoak dira, egungoak, eta leku fidagarrietakoak.

Esteka gehienak kalitatekoak dira, egungoak, eta leku fidagarrietakoak.

Esteka batzuk kalitatekoak dira, egungoak, eta leku fidagarrietakoak.

3 edo 4 esteka baino gutxiago dira kalitatekoak, egungoak, eta leku fidagarrietakoak.

Soinua

Musika, audio-fitxategiak edo soinua arretaz editatuta daude, eta informazioa emateko soilik edo ikusmen gutxitasuna duten pertsonentzat eskuragarriago egiteko soilik erabiltzen dira.

Musika, audio-fitxategiak edo soinua informazioa emateko soilik edo ikusmen gutxitasuna duten pertsonentzat eskuragarriago egiteko soilik erabiltzen dira.

Musika, audio-fitxategiak edo soinua arretaz editatuta daude, baina 1ek edo 2k glogerako maila handiegia dute.

Musika, audio-fitxategiak edo soinua anabasan erabiltzen dira, edo glogerako maila handiegia dute.

Edukia

Helburu argi-argi bati erantzuten dio, eta gaia glog guztian garatzen da.

Helburu eta gai argiak ditu, baina badirudi elementu bat edo pare bat ez daudela gaiarekin lotuta.

Glogaren helburua edo gaia lausoa edo zehaztugabea da.

Glogak ez du gairik edo helbururik.

Glogaren ezagutza

Ikasleak oso ondo ezagutzen du glogean sartutako materiala, eta badaki non aurkitu informazio gehiago. Erraztasunez erantzuten dio glogaren edukiei eta egiteko moduari buruzko galderei.

Ikasleak ondo ezagutzen du glogean sartutako materiala. Erraztasunez erantzuten dio glogaren edukiei eta egiteko moduari buruzko galderei.

Ikasleak ez du ondo ezagutzen glogean sartutako materiala. Erraztasunez erantzuten dio glogaren edukiei eta egiteko moduari buruzko galderei.

Ikasleak proiektuari buruzko oso ezagutza urria du. Ezin die erantzun glogaren edukiei eta egiteko moduari buruzko galderei.

Kolorearen hautaketa

Hondoaren, letren eta esteken koloreek konbinazio harmoniatsua sortzen dute, ez dute edukia desitxuratzen eta koherenteak dira glog osoan.

Hondoaren, letren eta esteken koloreek ez dute edukia desitxuratzen eta koherenteak dira glog osoan.

Hondoaren, letren eta esteken koloreek konbinazio harmoniatsua sortzen dute, eta ez dute edukia desitxuratzen.

Hondoaren, letren eta esteken koloreek zaildu egiten dute edukia ikustea edo arreta galarazten diote ikusleari.

Tipografia

Letra-tipoak koherenteak dira, irakurtzeko errazak eta proportzionalak testuaren kategoriarekiko (tituluak...) Estiloak (beltza, etzana) koherentziaz erabili dira eta ez dute irakurketa zailtzen.

Letra-tipoak koherenteak dira, irakurtzeko errazak eta proportzionalak testuaren kategoriarekiko (tituluak...)

Letra-tipoak koherenteak dira eta proportzionalak testuaren kategoriarekiko (tituluak...)

Letra-tipo asko eta tamaina askotakoak erabili dira.

Diseinua

Glogaren diseinua oso erakargarria eta erabilgarria da. Erraza da elementu garrantzitsu guztiak aurkitzen. Zuriuneak, elementu grafikoak eta banaketa eraginkortasunez erabili da materiala antolatzeko.

Glogaren diseinua erakargarria eta erabilgarria da. Erraza da elementu garrantzitsu guztiak aurkitzen.

Glogak diseinu erabilgarria du, baina oso betea dirudi, edo oso hutsa. Erraza da elementu garrantzitsuenak aurkitzea.

Gloga desordenatuta dago edo nahasgarria da. Zaila da elementu garrantzitsuenak aurkitzea.

Autoebaluazio jarduerak

B) Balio pedagogikoak eta aplikazio-adibideak

Iturria: Glogster Edu (http://edu.glogster.com/).

Glogster EDU hezkuntzako plataforma da, mundukoa, ezagutzen eta trebetasunen sormenezko adierazpena egiteko ikasgelan. Glogster EDUk tresnak ematen dizkie irakasleei eta ikasleei onlineko multimedia-txartelak edo "glog"ak egiteko, ingurune seguru eta babestu batean. Testua, bideoak, argazkiak, irudiak, musika eta beste elementu batzuk txerta daitezke.

  • Glogster Edu erabiltzeak irakasleei dakarzkien abantailak:

    • Sormen digitaleko ingurune dinamiko eta berritzailea jartzen du haren eskura, ikasleak onlineko sormenekiko interesa izatea eragiten du, ikasleek edukietan interesatuta jarrai dezaten eragiten du, eta irakaskuntza eta ikaskuntza dibertigarriagoak izatea.

    • Plataforma pribatua eta segurua da, irakasleak zuzenean kontrolatua, ikasleen jarduera guztietarako sarbidea baitu.

    • Irakaskuntza-tresna baliotsua da, eta zenbait curriculum-gai bil ditzake ikasle bakoitzarentzako karpeta pertsonal batean: matematika, zientzia, historia, artea, argazkigintza, musika... Irakaskuntza tradizionalaren alternatiba bat da.
  • Glogster Edu erabiltzeak ikasleei dakarzkien abantailak:

    • Ikaskuntza-esperientzia dibertigarria, irudimenezkoa eta sendoa eskaintzen du, adierazpen askerako eta sormen-prozesu askerako bide ematen duena. Irakaslearen eta ikaslearen arteko harreman positiboa eta talde-lana sustatzen ditu, gelako elkarlaneko proiektuetan.

    • Ikastea zentzumen anitzeko ikaskuntza-esperientzia bihurtzen du, ezagutza eta ikaskuntza-trebetasunak biltzen dituen esperientzia (lehen testu hutsera mugatzen ziren). Ikasleak zenbait gai esploratzeko motibazioa sustatzen du, lehen interes handirik sortzen ez zioten gaiekiko arreta.

Glogster erabiliz egindako hezkuntza-proposamenen adibideak:

Altxorraren bila: Titanic

Lourdes Domenech

http://apiedeaula.blogspot.com/2009/11/glogster-actividad.html

Gloga aurkezpen moduan erabiltzen da Titanic ontzian altxorraren bila ibiltzeko.

Gabonetako zorion-txartela: Gabon-kantak.

Felipe Zayas

http://www.fzayas.com/darlealalengua/?p=1280

Glogean 5 gabon-kanta agertzen dira, Gabonak zoriontzeko.

Gabonetako zorion-txartela: kontaketa laburrak.

Elisa Armas

http://actimoliner.wordpress.com/2009/12/25/glogster/

Glogaren bidez kontaketa laburren zerrenda batera sartzen da. Kontaketak audio, bideo zein testu moduan aurkezten dira.

Gai bat berrikusteko laburpena: Gaztelaniaren dialekto-aldagaiak

Silvia González Goñi

http://lenguetazosliterarios.blogspot.com/2009/12/variedades-dialectales-del-espanol-con.html

Gloga laburpenak egiteko eta ikasteko materiala sortzeko baliabidea

Tutoriala: Glogsterri buruzko glog bat

Ángel Puente

http://angelpuente.blogspot.com/2009/07/glogster-posters-multimedia.html

Glogak Glogsterrek dituen elementuak azaltzen ditu

Dokumentazioa ekarri: Bigarren Mundu Gerra

Conchita López

http://blogmaniacosunidos.blogspot.com/2009/04/segunda-guerra-mundial-en-liverpool.html

Gelako iruzkin batean oinarrituta, gloga erabiltzen da taldearen interesa piztu duen gai bati buruzko informazioa emateko, adituen informazioa emateko

.

Adorea emateko mezuak: Besarkada bat Alexi

Conchita López

http://blogmaniacosunidos.blogspot.com/2009/12/abrazos-para-alex.html

Taldearen mezuak edo iritziak jendaurrean adieraztea.

Ibilbide turistikoak

Lola Torres

http://lolatorres.net/2009/03/glogster/

Ibilbide turistikoen aurkezpena edo laburpena.

Autoebaluazio jarduerak

  • Hautatutako glogen adibideak:

Odisea

actimoliner

http://actimoliner.glogster.com/odisea/

Mini-unitate didaktikoa

Klonazioa

gonjosemi93

http://gonjosemi93.glogster.com/la-clonacion/

Kontsulta-materiala

Kubako denboraren lerroa

diggadigga

http://diggadigga.glogster.com/cuba-timeline/

Kubaren bilakaera historikoa, denboraren lerro batez adierazia

Picasso

AsianRicky114

http://asianricky114.glogster.com/apwh-picasso/

Obra eta egilea

Antonio Machado

Arabella13

http://arabella13.glogster.com/Antonio-Machado/

Haren lanen erakusketa

  • Glogen bidez egin daitezkeen jarduerak:

  • Gai baten aurkezpena

  • Ikerketa-proiektu baten erakusketa

  • Iritziak biltzea, zorionak ematea, hausnarketak egitea

  • Biodibertsitatearen erregistroak

  • Laneko eskemak

  • Literatura-aldizkariak

  • Zenbait iturritatik ateratako edukiak alderatzea

  • Publizitatea

  • Mezu politikoak zabaltzea

  • Gertaerak jakinaraztea

  • Esperimentuen erregistroa

  • Erabilera-jarraibideak

  • Sukaldaritzako errezetak

  • Kontzeptuak irudiz adieraztea

  • Oroitzapen digitalak

  • Sekuentzia historikoak

  • Kontzeptu abstraktuen ikusizko interpretazioa

  • Pinakotekak

  • Bideotekak

  • Disko-zerrendak

  • Argazki-albumak

  • Esteken orriak

  • Laburpenak, ikasteko

  • Gai bati buruzko baliabideak biltzea

  • Bibliografiak

  • Altxorraren bila

  • Mini-unitate didaktikoak

  • Biografiak

  • Egunkariak

  • Aldizkariak

  • Irrati-programak

  • Denboraren lerroak

  • Ibilbide turistikoak

  • Tutorialak

  • ...

Autoebaluazio jarduerak

C) Autosatisfazioa-galdetegia

Badakit egiten

Laguntza piska bat behar dut

Ez dakit egiten

Kontu bat sortu Glogster Edun

Nire profila pertsonalizatu Glogsterren

Glog bat sortu

Hondoa aldatu

Irudiak, bideoak eta abar txertatu, galeriatik

Objektuen itxura aldatu: kolorea, itzala...

Interneterako estekak egin

Bideoak, soinua, argazkiak... grabatu webcamaren bidez

Gloga gorde eta argitaratu

Gloga berreskuratu, editatzeko

Glog bat inprimatu

Ikasleen kontuak sortu

Ikasleen kontuen sarbideko datuak aurkitu

Ikasleen glogei iruzkinak egin eta baloratu

Pentsatu al duzu gelako jardueraren bat Glogsterren bidez egitea? Adieraz ezazu.

Jardueraren zer atal landu beharko dituzu sakonen?

Zure ustez, zer jarrera izango dute ikasleek jarduerarekiko?

Emaitza onak lortuko dituzula uste duzu?

Beste azalpen batzuk:

SAKONTZEKO

  • Glogster 2.0 tresna bat da, zein dira, benetan, tresna horien abantailak, eta, bereziki, Glogsterrena? Ikusi Maria Jesús Uriagaren aurkezpen hau:

http://www.slideshare.net/aulablog/glogster-1706668

  • Glogsterren erabilera gogoratu nahi al duzu, labur-labur, diapositiba batzuetan? Hona hemen tutorial bat, Marisa de Diosek egindakoa:

http://www.youtube.com/watch?v=_TSNAuwWzq8

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta