Ibilbidea
Zer egingo dugu?
Kapsula-lantegi honetan, ikusiko dugu nola egin poster digitalak Glogster erabiliz. Aplikazioak
hezkuntzarako bertsioa du, Glogster Edu. Horrek, gainera, aukera emango digu ikasleek posterrak egin eta taldeko kideentzat
soilik den espazio batean jartzeko.
Horrez gain, ikusiko dugu tresna horren bidez nola diseinatzen diren eta jartzen diren praktikan hezkuntza-jarduerak,
oso lagungarri izan baitaiteke edozein curriculum-helburu edo gaitasun-helburu lortzeko.
Zer urrats egingo ditugu?
-
Lehendabizi, Glogster tresna aurkeztuko dugu
eta ikusiko dugu zer-nolako posterrak egin daitezkeen eta nola jarduten den, oro har, programarekin.
-
Bigarrenik, kapsula-lantegiaren gaitasun-mapa
ikusiko dugu, jardueran kokatzen laguntzeko.
-
Horren ondoren, kasu praktiko bat egiteari ekingo
diogu: poster digital bat nola egiten den azalduko dugu, urratsez urrats.
-
Jarraian, ikasleekin gelan egiteko jarduera
bat proposatuko dugu. Horrek aukera emango digu sakonago ezagutzeko zer-hezkuntza aukera ematen dituen Glogster Edu
baliabideak.
-
Kapsula-lantegia ixteko, autoebaluaziorako jarduerak
proposatzen ditugu. Garatutako proposamenak nola baloratzen eta ulertzen dituzten jakitea da helburua.
Nola aurkezten ditugu materialak?
Zenbait formatu konbinatuko ditugu, kapsula-lantegiko edukiak lantzeko zenbait aukera emateko:
-
Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.
-
Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.
-
Zenbait ataletan, bideo bidezko tutoriala.
Has gaitezen lanean!