Kasu praktikoa: Marie Curie-ren inguruko glog bat
Mezu-zerrenda bat agertuko zaigu. Irakurtzeko, mezuan klik egin beharko dugu.
Hor dugu ikasleen kontuak sortzeko botoia. Ondoren, kontuak eta ikasleen lanak kontrolatzeko beste tresna batzuk agertuko
dira. Geroago azalduko ditugu sakonago, ikasleekin egin beharreko lanaz jarduten dugunean.
Pantailaren alde honetan agertuko dira gure glogak koadro txikitan. Editatzeko aukera ematen digute, ezabatzekoa... Atal
hori zehatz-mehatz aztertuko dugu glog bat sortu ondoren.
Orri-oineko zenbait aukera ikusiko ditugu, Glogster Eduri buruzko informazioaren osagarri direnak.