KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Glogster - Poster digitalak
Ariketa: ikasgelarako Glogak
24 de 30
0%

Ariketa: ikasgelarako Glogak

B) Abian jartzea ikasleekin

  • Gaiari ekiteko, Marie Curieri burzko gloga aztertzeko esango diegu ikasleei. Eskatuko diegu deigarrienak zaizkien elementuei erreparatzeko, garrantzitsuenak deritzonei, edo gehiago sakondu nahi dituzten gauzei erreparatzeko.
  • Ondoren, ikasleek pentsatutakoaren bateratze-lana egingo dugu taldean. Talde osoarekin batera jardungo dugu: posterra gelako pantailan ikusiko dugu.
  • Gloga aldatuz joango gara: apaingarriak kenduko ditugu eta edukiak birkokatuko, testu-koadro berri bat sartu ahal izateko. Testu-koadro horretan, ikasleei interresgarri iruditu zaizkien gaiak adieraziko ditugu.
  • Posterrari buruzko galderak egingo ditugu ikasleak gidatzeko. Horrela, guk bereziki garrantzitsutzat jotako gaiak azaltzeko aukera izango dugu.
  • Une horretan adieraziko diegu ikasleei zein den hurrengo lana: lan-talde txikiak (bizpahiru ikaslekoak) sortu, eta horietako bakoitzak glog bat egin beharko du guztion artean egin dugun posterrean adierazten diren gaietako bati buruz.
  • Posterrak zer-nolako edukiak izan behar dituen azalduko diegu, eta nola ebaluatuko dugun jarduera. Idatziz jasoko dugu posterreko beste testu-koadro batean.
  • Garrantzitsua da material hori grabatuta edukitzea, ikasleak fitxategian sartu ahal izateko; izan ere, horixe da jardueraren abiapuntua. Agian, egokiena PDF bat sortzea izango da, errazago eskuratu ahal izan dezaten. Beste aukera bat posterra inprimatzea litzateke.
  • Ikasleei taldetan antolatzen lagunduko diegu, eta gaien banaketa negoziatuko dugu. Gairik ez errepikatzen saiatuko gara, adierazi behar baitiegu asmoa lan komun bati ekarpenak egitea dela.
  • Une horretan, talde bakoitzari Glogsterreko bere kontua emango diegu. Ingurune horretan lan egiten duten lehen aldia bada, programarekin probak egiten utzi behar diegu, kontuak pertsonalizatzen, probako glogak egiten... Seguruenik, taldeei azaldu egin beharko diegu nola erabiltzen diren tresna batzuk. Ziur egongo gara ulertu dutela programa multimedia dela eta badakitela nola gorde eta berreskuratzen den lana.
  • Hurrengo lana informazioa da. Lagundu egin behar ditugu landu nahi duten gaiari buruzko beren mailako azalpen-testuak aurki ditzaten. Idatzitako informazio-iturriak ere kontsulta ditzakete, zuzeneko grabaketak egiteko erabil daitezke eta. Garrantzitsuena da edukiak izatea eta ulertzea. Argazkiak, pelikulak, dokumentalak, biografiak datu-iturri garrantzitsu-garrantzitsuak dira, eta oso erakargarriak, gainera, ikasleentzat.
  • Behin informazio guztia bildu dutela, lagundu egin behar zaie erabakitzen zein iruditzen zaizkien azpimarragarrienak, zer ideia adieraziko dituzten posterrean. Agian, lortutako materialak beste ideia batzuk ekarriko dizkiete burura, aurretik lehentasunezkotzat jo ez zituztenak, baina zuzenak direnak. Zenbait gertaeraren garrantzia zenbatekoa izan zen neurtzen ere lagun diezaiekegu. Haiekin lan egin behar dugu, argudiatuz; ez diegu utzi behar beren kasa jarduten, ez baitute, seguruenik, nahikoa ezagutza izango datuak behar bezala interpretatzeko irizpide garbiak izateko.
  • Egokia litzateke idatziz jasotzea hausnarketa horien emaitza. Zerrenda batean adieraz dezakete zer nahi duten sartu posterrean, edota krokis edo proiektu txiki bat egin. Talde bakoitzak erabaki dezala, bere estiloa kontuan hartuta. Lana banatu behar dute: atazatan zatitu eta bakoitzaren arduraduna nor izango den erabaki behar da. Saiatu behar dugu proiekturako daukagun denboraren araberakoa izatea proiektuen konplexutasun-maila, bai eta lanean diharduten pertsonen mailaren araberakoa ere. Egoki neurtu behar da, esaterako, zenbateko lana ematen duten zuzeneko grabazioek, mikrofonoz nahiz bideo-kameraz egiten direnek.
  • Glogak egiten hasteko unea da! Hasi aurretik oso argi izan behar dituzte edukiak, alderdi teknikoek eta estetikoek itsutu egin ditzakete-eta une horretan.
  • Glogak egiten ari diren heinean, negoziatu beharreko gai berriak sortuko dira, bai eta ideia berriak ere. Une garrantzitsuak dira taldearentzat, eta gure lana izango da saiatzea denek proiektu komunari ekarpenak egiteko aukera dutela, eta taldeak balioetsi egiten duela kide guztien lana.
  • Posterrak bukatuta dituztenean, bateratze-lana egiteko unea izango da. Talde bakoitzak azkar-azkar azalduko du bere gloga. Ondoren, denbora-tarte bat utziko dugu taldeek beste taldeen posterrak ikus ditzaten, eta idatzizko iritziak utz ditzaten, horretarako gordetako lekuan.
  • Gero, ebaluazio-irizpideak gogoraraziko dizkiegu ikasleei, eta eskatuko diegu beren taldea ez den beste hiru talderen glogak puntua ditzatela, izar-kodea erabiliz. Idatzizko iritzi gehiago ere jar ditzakete, egokia iruditzen bazaie.
  • Azkenean, eskatuko diegu bakoitzak autoebaluazioko testu labur bat idatzi (5-6 lerrokoa) eta irakasleari bidal diezaiola mezu batean.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Nuria Caballería
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest