2015. urtean “Digitalki konpetenteak diren Hezkuntz Erakundeentzako Marko Europearra ” (Promoting Effective Digital-Age Learning) argitaratu zen Europar Batasunaren Komisioaren eskutik . Joint Research Centre-k (JRC) eta Institute for Prospective Technological Studies (IPTS) izan zuten dokumentua idazteko ardura.
Hezkuntza erakundeentzako DIGCOMP_Org izeneko Markoaren helburuak hauek dira:
- Digitalizaziorako bidean languntza ematea era sistematizatu eta estrategikoan.
- Baita ere, politikak pentsatzen dituzten arduradunei egiten dituzten esku-hartzetan diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan laguntzea, ikasketarako teknologia digitala txertatze orduan eta erabilera eraginkorra egin dezaten Hezkuntzan eta Formazioan.
Marko eta autoebaluazio erremintak desberdinak daude Europako hainbat herritan. Horregatik, erreferentzia-markoa bat sortu nahi izan dut Europar Komisioak ikuspegi sistemikoarekin; gardentasuna, erkagarritasuna eta berdinen arteko ikasketa bultzatzeko balio izango du.
Ikasketa, irakaskuntza eta antolaketako praktiketan teknologia digitala txertatzea da bere asmoa.
DigCompOrg markoak zazpi elementu gako ditu eta hamabost azpielementu. Gainera, 74 deskribatzaile garatu dira.
Teknologia digitalen integrazio sakonari heltzeko, hezkuntza-berrikuntza adierazgarria beharrezkoa da. Plangintza prozesua sendo batean oinarritzea ezin bestekoa da nahi diren hiru dimentsio hauek aldatzeko: pedagogikoa, teknologikoa eta antolaketakoa.
DigCompOrg irakaskuntzan, ikasketan eta ebaluazioan zentratzen da batez ere. Baita laguntzarako diren beste jarduera batzutan ere, baina ez ditu era zuzenean barruan hartzen ikastetxeko informazio administratibo eta kudeaketako sistemak.
Berea egiten du digitalki konpetentea den erakunde batek orekatu behar dituela zuzendaritza sendo baten lidergo eta gobernantza praktiketatik datozen mezuak eta aginduak (goitik beherakoak), pertsonengandik eta talde desberdinetatik datozen inizitiba eta proposamenekin (behetik gorakoak).
DigCompOrg markoaz gain, JRC-IPTS-erakundeek Konpetentzia Digitaleko Markoa ere garatu du ikasleentzat (DIGCOMP), eta orain irakasleentzat Konpetentzia Digitaleko Marko bat garatzen ari da. 2017aren amaieran autebaluazio-galdeketa bat eta kontzeptu-marko sendo bat argitaratuko da DigCompOrg harira.