Pasa den ikasturtean Sare Hezkuntza Gela kideentzat egin genuen prestakuntza saioen laburpena ekarri dizuegu hona.
Hain zuzen ere, Mari Mar Perez, Berritzegune Nagusiko aholkulariak sekuentzia didaktikoak egiterakoan kontuan hartu behar diren hainbat aholku utzi zizkigun:
Lehenik eta behin irakas-ikaskuntza inguruan nagusitzen ari diren IDEIA emergenteak azpimarratu zituen, besteak beste :
- SORMEN gaitasunaren garrantzia, arazoei erantzunak emate aldera.
- Neurozientziak egindako aurkikuntza: garunaren malgutasuna.
- Ikasleen adimen anizkunak.
- Oinarrizko konpetentzien ikuspegia.
- Pentsamendu kritikoaren garrantzia informazio gizartean.
- Lan kooperatiboa ikaskuntza eta elkarbizitza hobeste aldera.
- IKT baliabideen aukera ugaritasuna.
- Eskolatik haratago “bizialdian zehar ikasten” jarraitzeko erronka.
Konpetentzietan oinarritutako Hezkuntza ikuspegiaren paradigma:
- Edukietatik … Konpetentzietara: egoera konplexuak, bizitzaren esparru guztikoak, jardunbide eraginkorrak, irtenbideak sortuz eta komunikatuz.
- Heziberrin: konpetentziak ikasleen irteera profila zehazten dute.
- Ahalegina irakaste-tik … ikaskuntza-ra eraman behar da, alegia, transmisiotik ekintzaletzara, jakintza eraikitze aldera.
Zein ikasmaterial mota behar da ?
- Euskarria ez da garratzitsuena, baina ikastetxe bakoitzak erabaki behar du zein euskarri eta zertarako erabili.
- Ikuspegi pedagogikoa: proiektuak, atazak, ABP, sekuentzia didaktikoa …. Errezetarik ez dago. Baina, ikuspegi transmisiboak ez du balio iada konpetentziak jorratzeko.
- Irakasleok baliabide remix- zaleak gara, ikastalde bakoitzari berea eman nahian.
DEKALOGOA |
- Ikasketa AKTIBOA sustatzea, pentsamendu maila goreneko jarduerak proposatuz: sortuz ikasi. Horrek eragina izan behar du metodologian eta ebaluazioan.
- Jardueren antolaketa osatua eskaintzea. Ez analitikoa (informazioa+ariketak). Sintetikoa izatea: jardueren antolaketa egitura batean lotuta (BN GIDA)
- Faseak: Hasiera fasea (Problema Egoera) + Aplikazio fasea + Orokortzea-transferitzea (integrazio egoera)
- EBALUAZIOA fase guztietan
- Problema-egoera esanguratsuak formulatzea. Ad: martxoak 8 /gertaera bat / BN bilduma Ad: txertoa
- Problema egoera bakoitzetik UD ezberdinak atera daitezke.
- INFORMAZIOAren sarbideak ugariz baliatzea: bilatu, kudeatu, baloratu, pentsamendu kritikoa.
- Ad. Flipped clasrom ( ikasleek jakintza sortzaile, beste kideentzat)
- Ikasketa kooperatiboa: jakintza sormen kolaboratiboa. Ad: irakurketa kolaboratiboa
- Heziberrin: Helburuak/Konpetentziak- Ebaluazio irizpideak …
- Ikaskuntza kooperatiboen teknikak txertatu.
- IKTen erabilera areagotzea
- Informazioa eskuratzeko prestatzea ikasleak.
- Edukiak sortzea ikasleek.
- Garrantzitsua xedea da ez erraminta.
- Konpetentzia digitalak.
- Partekatzea sarean.
- Metakognizioa
- Ikasten ikasi . Nola ikasten dut ? Non ditut arazoak? Pentsamendu errutinak. Autoebaluazioa-Autoerregulazioa
- Ad. “Diario de Aprendizaje” CEDEC Portfolioa ebidentziak jasotzeko.
- ANDAMIAJE tresnak behar dituzte ikasleek, gidoiak/txantiloiak testuak eraikitzeko eta atazak burutzeko.
- Ebaluazioa (konpetentziak)
- Esperientzia guztiak ebaluatu.
- Tresna / erraminta ezberdinak erabili ikaskuntza prozesurako batez ere … errubrikak lorpen-etarako.
- Azken ekoizpena komunikatu eta zabaldu.
Aurrera egiteko gakoak:
- Irakasleon talde lana (dpto – zikloa …)
- Pausu txikiak gauzatzen joatea (ad. webquest-ak)
Hemen duzue Marimar lankidearen hitzaldia osorik: