ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan wiki bat zer den aurkeztuko dugu, nola diseina dezakeen aurretiko ezagutzak ez dituen norbaitek, eta, azkenik, nola proposa daitekeen web 2.0 aplikazio hau erabiliz ikasgelan ikasleekin egiteko irakaskuntza-ikaskuntza ariketa bat. Helburu horiek lortzeko, Wikispaces doako gunea erabiliko dugu. |
![]() sirwiseowl-en argazki bat Flickr -en CC pean |
Hasteko, Wiki tresna hau eta Wikispaces aplikazioa, ikuspuntu panoramiko batetik bere funtzionaltasun nagusiekin batera aurkeztuko dugu.
Kapsula-lantegiaren IKT programazioa kokatzeko, beraren gaitasun- mapa aurkeztuko dizugu.
Tresna ezagutzen joateko, pausoz pauso azaldu dugun Wikispaces programarekin kasu praktiko bat garatu dugu: Nire lehen Wikia.
Programa lantzeko praktikan era autonomoan sakontzeko asmoz, Wikispaces programarekin ariketa bat egitea proposatzen dugu, ikasgelaren testuingurura aplikatuko dena: Wiki bat ikasgelarako.
Amaitzeko, kapsula-lantegiaren autoebaluazio-jarduera batzuk proposatzen dizkizugu, landutako kontzeptuak eta prozeduren inguruan hausnartzeko eta horiek hobe ulertzeko.
Kapsula-lantegiko edukiekin, lanerako hainbat aukera eskaintzeko helburuarekin, formatu desberdinak erabiliko ditugu:
PDF formatuko material guztiaren bertsio inprimagarria.
Bertsio elektronikoa WEB formatuan.
Sailetako batzuen bideo bidezko tutoretzaren bertsioa
Has gaitezen!
Web 2.0 tresna askoren artean beste tresna bat gehiago da, ezagutzak partekatzerakoan eta eraikitzerakoan erraztasunak ematen dituenez, hezkuntza-alorrean interes handia duena.
Wiki deitzen zaio elkarren artean lotutako orrialde-multzoak osatzen duen webguneari. Erabiltzaileek orrialde horiek elkarlanean sortu, aldatu edo ezaba ditzakete. Orrialde horiek sortzeko, aldatzeko edo ezabatzeko aplikazioak eskaintzen duen erraztasunetik eta bizkortasunetik dator bere izena (“wiki wiki” hitzak hawaiiarrez “azkar” esan nahi du). Testuinguru honetan, aplikazio ezagunena elkarlaneko entziklopediena da, Wikipedia eta bere bertsio idiomatikoak kasu.
Wikiak sortzeko hainbat eta hainbat doako zerbitzu daude. Kapsula-lantegi honetan, irakasleen artean ezagunena den eta gehien erabiltzen dutenarekin lan egingo dugu: Wikispaces (http://www.wikispaces.com ).
Izena eman dugunean, honakoa da bere itxura:
|
Puntu horietan gehiago sakonduko dugu, azaletik Wikispaces programarekin egin dezakeguna ezagutzeko:
WIKIAREN IZENBURUA : izenburu hau pertsonalizatu eta beste irudi bat txerta diezaiokegu, lehenetsita Wikispacesen logoa erakutsiko baita.
Programaren AUKERA orokorrak:
wikiaren AUKERA orokorrak:
EDITATU aukera, wikiaren aukeren Blokearen orrialdea fitxan gaudenean baino ez da agertuko. Orrialdearen editorera joateko aukera ematen du, bertan testu- eta grafiko-edukiak sortzeko eta editatzeko.
Kurtsorea orrialdearen erdialdean kokatzen badugu (7. blokea), testua editatzen has gaitezke.
Wikiaren administrazio-aukerak
|
|
Wikiaren orrialdeen menua
Orrialdearen EDUKIA
IKT gaitasunak (arloka sailkatuak) M. Metodologikoa P. Profesionala T. Teknologikoa
| M. Wikispaces erabiltzea material didaktikoa prestatu eta horrela praktika pedagogikoei laguntzeko, etorkizuneko lan-jarduera hobetzeko asmoz. M. Curriculum-arlo bakoitzetik, ikasleek bilaketak antolatzeko, era seguruan nabigatzeko eta ikasturtean edo etapan zehar jarduera hauek planifikatzeko prestatzea. P. Bere curriculum-sektoretik ahalik eta etekin handiena lortu, IKTek irakasten duen alorrean dituen eraginek lagunduta. P. Teknologiak hezkuntza-komunitate osoarekin komunikatzeko eta elkarlanean aritzeko erabiltzea, Interneten denon lan-tresnak erabiliz, sarean beraren presentzia zuzen kudeatzeko asmoz. T. Wiki orrialde batean argitara daitezkeen (aurkezpenak, irudiak, testuak) produktibitate-tresnak erabiltzea, hainbat konponbide-mota sortzeko. T. Wikispaces informaziora sarbidea izan eta hedatzeko eta urruneko komunikazioak ezartzeko erabiltzea. T. Wikispaces moduko inguruneak arakatzea eta aztertzea, berezko lengoaiak interpretatzeko eta ulertzeko eta parte-hartzean autonomia lortzeko jarrera kritikoa mantenduz. J. Etengabeko berrikuntza teknologikoen aurrean jarrera baikorra izatea. J. IKTak ikasgelan txertatzeak dakartzan onurak onartzea. |
IKT helburu espezifikoak |
|
IKT edukiak |
|
Gutxieneko baldintzak |
|
Ebaluazio-irizpideak |
|
* IKT gaitasunei buruzko “Eskola 2.0” proposamenean sartutako elementuak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. “IKTko gaitasun-mapak izeneko erantsitako materialetatik hartuak.
Jarraian, Wikispaces programan kontu bat nola ireki eta funtzionaltasun azpimarragarrienak nola erabili pausoz pauso azalduko dugu.
Elkarrekin egingo dugun ibilbidea hau izango da:
Prest al zaudete? Ziur? Has gaitezen!
Wiki bat sortzeko eman behar den lehen pausoa, zerbitzu hori emango digun webgune batera joatea izango da. Gure kasuan, erraza delako eta iragarkirik gabeko espazio bat sortzeko aukera ematen digulako, Wikispaces erabiliko dugu.
Formularioa bete bat egin orain gunetik. Gogoratzeko errazak diren datuak erabiltzea gomendatzen dizugu, norberarenak edo ikastetxekoak badira ere. 6. puntuan dagoen (wikiaren baimenak) Protected aukera hautatu, horrela wikia guk gonbidatzen ditugun pertsonen artean editatu ahalko da. Jada kidea bazara, formularioaren amaieran saioa has dezakezu, berriz bete beharrik gabe. Bat egin botoian klik egin eta segituan formularioan jarri dugun wikiaren izena ikusi ahal izango duzu, URL helbide bihurtuta: http://wikiejemplotaller.wikispaces.com/ |
Gure wiki orrialdea prest dugu!
Editatu baino lehen, sortu dugun kontuaren aukerak ezagut ditzagun. Goiko menuan Nire kontua sakatuko dugu:
Sistemak ongietorria emango digu eta hiru fitxa ezberdinduko ditugu: kontrol-panela, email bidez bidali eta konfigurazioak.
Kontrol-panelean “Ongi etorri auladigital15era” ongietorri-mezua identifikatzen dugu, Wiki
Gogokoenen gune bat, Sarrera-ontzia , Wikispacesen inguruko Albisteen panela eta
aldaketen Jarraipena atala. |
Ekintzak goitibeherakoan, wikientzat interesgarriak izango zaizkigun lau aukera dituen panela aurkituko dugu. Kideak gonbidatu, wiki hau Utzi , azken Aldaketak edo gogokoenak Kendu:
Goazen hurrengo fitxara, email bidez bidali fitxara.
Posta elektronikoaren eremuak dituen orrialde bat agertuko zaigu, hortik, adibidez, gure wikian parte hartzen dutenei mezuak bidal diezazkiekegu.
Azkenik, konfigurazioen atala ikusiko dugu.
Hiru bloke agertuko zaizkigu: Zure ingurukoa, Zure profila eta Zure lehentasunak:
Aldaketa horiek egin ostean, Nire Wikiak menu nagusitik wikira itzul gaitezke. Wiki bat baino gehiago izango bagenu, ireki nahi duguna hautatuko genuke izenburuaren gainean klik eginez.
Edita dezagun sortu dugun wiki-orrialdea. Gure adibidean hautatu dugun gaia gastronomikoa da: munduko errezetak.
Edukia txertatzen hasteko, Editatu botoia sakatu eta erdiko panelean idatzi, kurtsorea orrialdearen testuaren gainean kokatuz.
Editorea barra agertuko da:
Barraren ikonoetan irudikatuta dauden funtzionaltasunak, ezkerretik eskuinera, hurrengoak dira:
Nahi duzun testua idatzi. Nola ari zaren ikus dezakezu Aurrebista aukeran. Aukera horietatik orrialdea editatzen jarrai dezakezu, edo bestela zuzenean gorde.
Hala ere, wiki-orrialdea editatzen ari den heinean, programa zirriborroak gordetzen doa. Editatzen amaitutakoan, Gorde sakatuko dugu, une horretara arte egindako aldaketak ziurtatzeko eta orrialdea editatzeko aukeratik irteteko.
Wikiaren multimedia-aukerei etekina ateratzeko, orrialdeetan testua idazteaz gain, irudiak, bideoak edo aurkezten ari garen edukiak laguntzeko estekak txertatzea gomendatzen dizugu.
Lehenbizi, irudiak txertatuko ditugu. Horretarako, Irudiak eta fitxategiak txertatu ikonoa sakatu:
Nabigatzailean leiho berri bat ireki eta konekta zaitez, adibidez, Google-en irudi-bilatzailera: http://images.google.es/. Bilaketaren hitz gakoak idatz itzazu. Gure adibidean “icono wiki” aukeratu dugu.
Google Irudiak-ek ematen dizkizun emaitzetatik irudia hauta ezazu.
Irudiaren jatorrizko web orrialdea agertuko da pantaila berri batean eta deskribapen labur bat. Egin klik miniaturan.
Irudia duen orrialde berri bat irekiko da. Nabigatzailearen web-helbidearen gelaxkan agertzen den URLa hautatuko dugu.
Jarraian, wikiaren formularioaren gainean kopiatu eta itsatsi funtzio bikoitza egingo dugu.
URLa sartu dugunean, Kargatu botoia sakatuko dugu. Irudia karga-leihoaren azpialdean agertuko da. Irudia behin-betiko txertatzeko, bere gainean klik bikoitza egin beharko dugu.
Orain, ikus dezagun nola txerta daitezkeen bideoak wikian.
Lehenbizi, bideoa bilatuko dugu. Google -en edo Youtube -en bideo-bilatzailea erabil dezakegu, aurretik irudia bilatu dugun bezala, wikiaren leihoa itxi gabe. Gure adibide gastronomikoarekin jarraitu eta “ogiaren errezetarekin” lotutako bideoak bilatuko ditugu.
Kokatu ditugunean, jatorrizko kokapenean irekitzen utziko digun estekan klik egingo dugu. Baliteke bere jatorrizko webgunea Youtube, TeacherTube, Google vídeo edo Blip.tv izatea, besteak beste.
Web bakoitzak bideoaren inguruko informazioa era ezberdinean erakutsiko du, baina guztietan Txertatu, Embed edo Gehitu izena duen lauki bat egon behar da.
Gelaxka horretan dagoen kodea da hautatu eta kopiatu eta wikiaren formularioan itsatsi behar duguna.
Aurreko pausoa egin ostean, wikiaren leihora itzuli eta kurtsorea bideoa kokatu nahi dugun orrialdearen kokapenean jarriko dugu, Txertatu widget-a botoia sakatuz. Jarraian, widget-zerrendatik Bideoa aukera sakatuko dugu. Gure kasu honetan Youtube hautatuko dugu.
Azken laukian, kodea agertzen den formulario berrian itsatsiko dugu. Eta, azkenik, Gorde botoia sakatuko dugu, sartu dugula ziurtatzeko.
Ezbairik gabe, wikiarentzat beste aukera interesgarri bat da edukiak lotzea eta, horrela, orrialdeak hipertestu bihurtzen dira esteken bitartez.
Lotura bat egiteko, lehenbizi estekatu nahi dugun hitza hautatuko dugu. Gure adibidearen testuan “esteka” hautatu dugu:
Editorearen botoiaren gainean Esteka txertatu sakatuko dugu
Edukiak barnean lot daitezke (orrialdeak berauek lotuz) edo kanpotik (wikiaren kanpoko orrialdeekin).
Ziurtatzeko, esteka gehitu botoia sakatuko dugu.
Zuzen funtzionatzen dutela probatzeko, bistaratu botoia sakatu, Editorearen aukeretan dagoena.
Gure wiki-orrialdearen administratzaile-panel nagusiaren funtzionaltasunak ezagutzeko, alboko menuan dagoen Wikia administratu aukera sakatuko dugu.
Gaika sailkatuta dagoen konfigurazio-aukeren pantaila bat agertuko da. Guri interesatzen zaiguna, erabilgarri izango zaigulako, Jendea deiturikoa izango da. Bertan, Baimenak botoia sakatuko dugu.
Pauso hau oso garrantzitsua da, aukera horretatik ezartzen baititugu gure wikiaren pribatutasun-irizpideak. Besterik adierazi ezean, sistemak sarbide Publikoa aukera hautatzen du eta gure gomendioa, Babestua aukerara aldatzea da. Horrela, edukiak editatzea eta sartzea kontrola dezakegu.
Freskatu botoian klik egitean, aldaketak gordeko dira. Orrialdearen goiburuak prozesua zuzen egin dugula adieraziko digu.
Wikispaces-en inguruan gehiago ezagutzeko, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat laguntza espazioa kontsulta dezakezu: http://web20-educacion.wikispaces.com/help+Teachers+Espanol
Kasu praktikoaren amaiera.
Atal honetan, Wikiespaces-ekin ikasgelako lana egiteko ariketa “wiki-matematiko-gastronomikoa” egitea proposatzen dizugu. Zehazki, ikasgelako ikasle-talde bakoitzak espaziora gehituko duen sukalde-errezeten osagaien testuinguruan, masa-unitateen eta zatikien curriculum-edukiaren inguruko wiki bat egitea proposatzen dugu.
Beraz, ariketa egiteko jarraitu beharreko pausoak honako hauek dira:
Wiki bat sortu ikasgelarako: nabigazio-menua eta zerbitzuak.
Itxura eta diseinua pertsonalizatu.
Ariketa hasi: ikasleentzat kontuak sortu.
Hasierako hipotesia
Munduko errezeten inguruko wikia gaiaren inguruan ikasleak elkarlanean aritzeko hipotesia proposatuko dugu. Wikiaren helburua diziplina artekoa izango da: errezeten moduko testu hezigarriak, matematiken inguruko edukiak (osagaiei loturiko unitateak) eta talde-laneko eta elkarlaneko metodologiak landu.
Ariketa hasi baino lehen, ikasleak 5 taldetan banatuko ditugu eta, talde bakoitzak, wikia osatzeko errezeta bat pentsatu beharko du.
Taldean bertan eta taldeen artean elkarlan-dinamikak sustatzeari arreta berezia jarri behar zaio, nahiz eta ariketa garatzeko aurretik ikasle bakoitzak indibidualki izena eman behar duen Wikispaces programan eta, kasua balitz, ikasleek banaka ere parte har dezakete.
Jarraian, talde-ikasgelari, edukiekin lan egiteko pauso espezifikoak zehaztuko zaizkio. errezetentzat osagaien kantitateak erabiltzean masa-unitateak, eta irakasleak diseinatu duen txantiloi baten euskarriarekin testu hezigarriak idatzi.
Ondoko jarraibideen antzekoak zehaztuko ditugu:
Errezeta hauek wikiaren orrialde bakoitzean nola irudiztatu behar denaren inguruko ideiak emango ditugu, baita taldearen partaide bakoitzak bete behar duen papera azaldu ere: batak orrialdearen itxura zaindu dezake, besteak irudiak bila ditzake, hirugarrenak kanpo-estekak, besteak ortografia berrikus dezake, etab.
Ariketaren aurkezpen-orrialde berria sortu baino lehen, aurreko ariketako wikiaren helbidea edo URLa aldatuko dugu, ariketa honetara moldatzeko. Horren lekuan wikierrezetakmatematika jarriko dugu.
Wikia administratu menura joan eta, eta Egokitzapenak atalean, Domeinuaren izena ikonoaren gainean sakatu.
Dagokion atalean helbidea edo URLa aldatu, aurrekoa ezabatu eta Domeinuaren izena aldatu sakatu. Automatikoki, domeinu hori beste wiki-orrialde batek erabiltzen ez badu, sistemak zuzen aldatu dela esango dizu eta helbide edo URL berria aurkeztuko dizu:
Pantailaren ezkerreko menuan dagoen Orrialde berria aukera sakatu.
Formularioan Orrialdearen izena sartu.
Wikiaren izenburua idatzi, hitz gako batzuk (Tag-ak) eta, aldaketak gordetzeko, Sortu aukeran klik egin.
Edukiaren aurkezpen labur bat idatzi edo bere egile guztiak aurkeztu, adibidez. Jarraian, sakatu Gorde.
Automatikoki, orrialdea wikiaren menuaren orrialdeen zerrendan agertuko da. Gogora ezazu, hasierako orrialdea edo home deritzona gure wikiaren erreferentzia izango dela eta, beraz, ez legoke gaizki irudi bat edo izenburu ikusgarri bat sartzea.
Orain, egungo wikiaren itxura zertxobait aldatuko dugu. Horretarako:
Wikia administratu estekan klik egin eta, Doikuntzen atalean, Itxura eta giroa
Sakatu Aldatu edo gai berri bat sortu , egungoaren ezberdina izango den gai bat aukeratzeko (orrialdearen diseinua), hori Wikispaces-en Gaien eskaintzaren artean aurki dezakezu.
Aukera ezazu, adibidez, “AquaFluid” Gaia eta, jarraian, Aurrebista sakatu emaitza ikusteko. Gogoko baduzu, Aplikatu botoia sakatu. Ikus ezazu orain duen itxura:
Orrialdearen itxura aldatzeko beste aukera bat, egungo txantiloia mantentzea baina Koloreak aldatzea da.
Gai lehenetsi bat hautatzen duzunean aurkituko duzun oztopoa, jada koloreak aurretik definituta daudela da eta zure wikia diseinatzeko aukerak urriagoak izango dira. Adibidez, “Aquafluid” gaiarekin, sistemak esteken kolorea baino ez digu aukeratzen utziko.
Baina beste gaiek aukera gehiago emango dizkizute.
|
Gure wiki-orrialdeak beste itxura bat du orain:
Orrialde berria atalera zuzendu eta ikasle/talde bakoitzeko orrialde berri bana txertatu (1). Orrialde berriari izena jarri (2) eta sakatu Sortu (3).
Wikia administratu-Edukia atalera joan. Orrialde bakoitzari aplika diezaiokezu ekintzak ikusi, hala nola, inprimatu, ezabatu, izena jarri, etab. :
Ariketa hasi zure ikasleek alta egin dutenean. Taldea-ikasgelarekin saioaren zati bat hori egiteko har dezakezu. Kapsula-lantegi honetan alta egiteko deskribatutako prozedura bera jarraitu. Alta bakoitzak erabiltzaile bakoitzarentzat wiki berri bat sortuko duela gogoan izan.
Ikasleei, oraingoz, “wikierrezetak eta matematikak ” atalean lan egingo dutela esango diegu. Ondoren, honako pauso hauek jarraitu:
Zure wiki ariketa has dezakezu!
Gaiaren inguruan gehiago sakondu nahi izatekotan, ondoko esteka honetan Wikien inguruko tutoretza aurkituko duzu: edita daitezkeen orrialdeen webguneak
Tutoretzaren autoebaluaziorik onena gauza berriak ikasi izana eta proposatutako edukiekin praktikatu izana delakoan gaude. Aurrekoa azalduta, baina oraindik wikiaren kontzeptuaren, Wikispaces-en funtzionaltasunaren eta erabilera posibleen inguruko zalantzarik balego, zuen autoebaluazio pertsonalena egiteko asmoz, ondorengo ariketa hauek egitea proposatzen dizuegu:
|
![]() Ross Mayfield-en argazkia Flickr-en CC pean |
Espero dugu erabilgarri izatea.
Wikipediak (http://es.wikipedia.org), beste entziklopedien kontsultaren aldean, abantaila osagarri batzuk eskaintzen ditu, informazioaren maneiuaren inguruan gaitasunak garatzerakoan irakasleek etekina atera behar dituztenak:
Wikipediari laguntzea ikaskuntzarako oinarrizko baliabidea den iturriari laguntzea da. Wikipedia da ziurrenik, ikasleentzat informazio-iturririk onena, bere fidagarritasunagatik eta eskura izateko erraztasunagatik. Hobetzen laguntzea gure ikasleek eta besteek etekina atera diezaioketen prestakuntzarako baliabide-inguruneari laguntzea da.
Irakasleek Wikipedian hainbat eratan lagun dezakete:
Wikipedian artikuluetan laguntzeaz gain, proiektu irekietako batean parte hartzen ere lagun daiteke. Komunitatea Atariak laguntzeko behar duzun informazio guztia du. Garrantzitsua da arauak irakurtzea. Laguntzen hasteko abiapuntu onena Atarira joan eta laguntza erabiltzen hastea da, tutoretzak jarraitu eta oinarrizko informazioa kontsultatzea: http://eu.wikipedia.org/wiki/Laguntza:Edukiak (…).
Wikipedia fundazioak interesezko beste proiektu asko ditu. Hauek dira horietako batzuk:
WIKIZTEGIA http://es.wiktionary.org/wiki/Portada
| Gure hizkuntzen artean hitzen edo esaeren itzulpena aurkitzeko aukera ematen duen elkarlaneko hiztegia. |
WIKIBERRIAK http://es.wikinews.org/wiki/Portada
| Irakurleek idatzitako berriak. |
WIKIQUOTE http://es.wikiquote.org/wiki/Portada
| Esaldi ospetsuen entziklopedia. |
WIKITURRIAK http://es.wikisource.org/wiki/Portada
| Jatorrizko testuen liburutegia. |
WIKISPEZIEAK http://species.wikimedia.org/wiki/Portada
| Biologiako entziklopedia, espezie guztien ingurukoa. |
WIKILIBURUAK http://es.wikibooks.org/wiki/Portada
| Gidaliburuak, tutoretzak, hezkuntza-testuak... |
WIKIMEDIA COMMONS http://commons.wikimedia.org/wiki/Portada
| Irudi-, audio- eta bideo-gordailua. |
Liburutik ateratako testua: Antonio Bartolomé irakasle zibernauta, Graó argitaletxea.
Wikiaren balio pedagogikoak, Renée Fountain-en iritziz:
Ikasleentzat:
Irakasleentzat:
Zein abantaila ditu Wikiak, Web estatiko baten, blog baten edo idatzizko lan baten alboan? Aurkezpen honetan gai honen inguruko informazio gehiago izango duzu: http://www.slideshare.net/tiscar/blogs-y-wikis-322866. Zure ondorioak atera itzazu.
Hauta ezazu aukera egokia. Bat bakarra dago galdera bakoitzeko.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.