IKT-KO KAPSULA - LANTEGIA
Ikasgelarako Wiki bat Wikispaces programarekin
Autoebaluazioa
21 de 23
0%

Autoebaluazioa

Balio pedagogikoak eta aplikatutako adibideak

Wikiaren balio pedagogikoak, Renée Fountain-en iritziz:

  • Wikiak demokratikoak dira: Erabiltzaileei edozein orrialde webgune batean editatzeko aukera ematen die eta, beraz, webaren erabilera demokratikoa sustatzen du eta teknikoak ez diren erabiltzaileek edukiak idaztera bultzatzen ditu.
  • Wikiek etengabe berritzen doan eduki dinamikoaren ideia dute beren baitan. Edukia editatzeko prozesua hain azkarra izanik, erabiltzaileek wiki-dokumentuaren testu-corpusera etengabe ekarpenak egitea errazten du.
  • Wiki-teknologiak idazketa bultzatzen du: Wikien hipertestu-formatu sinplifikatuak testu-edukian arreta jartzeko aukera ematen du, hau da, testuak editatzeko beste programen apaingarriei lotutako distrakziorik gabe idazteko prozesuan arreta jartzeko alegia.
  • Wikiek dokumentu publikoen autoretza partekatua errazten du. Baterako sorkuntza konplexua da, mundu errealean nahiz alegiazko munduan. Konplexutasun hori badago ere, wikiek irismen handiko elkarlaneko dokumentuak sortzeko duen indarra erakutsi dute.
  • Wikiek interakzioa areagotzen dute: Wikiekin, ahozko lengoaiaren zenbait ezaugarri berreskuratzen dira, hala nola, jabetzaren eta jolasaren ezaugarriak. Gainera, idatzizko hitzaren abantailak ere maximizatzen dituzte, adibidez, hausnarketa eta aipamena, baita gehitzen doazen emaitzen argitalpena ere.
  • Wikiek negoziazioa sustatzen dute: Wiki askok duten foroek edo eztabaida-guneek eztabaida irekirako, argudiaketarako eta kontra-argudiaketarako onak dira, adostasuna bilatzea eta hierarkizatuta ez dauden erabakiak hartzea sustatzen dute.
  • Wikiek elkarlaneko edizioa eta edizio irekia errazten dute: Idazten den oro komunitateak aztertzen du etengabe. Elkarlaneko edizioak azaldutako ideien kalitatea hobe dezake. Diskurtsoa eta aldaketak esplizitu daude, idazketaren aldaketek aztarnak uzten dituzte eta diskurtsoaren bilakaera arazorik gabe jarrai daiteke.
  • Wikiek luzaroko ondasun kultural kolektiboa sortzen dute: Ikastetxeetan proposatzen diren lan gehienek irakurle gutxi dituzte (irakaslea baino ez da izaten askotan). Eskolako lan batek dimentsio publiko zabala eskuratzen duenean, eta iraunkorra izan nahi denean, ikasleentzat ere beste dimentsio bat hartzen du. Benetako irakurle batentzat idazteak gehiago motibatzen du eta norberari gehiago eskatzen zaio. Horrek komunikazio-gaitasun hobeak ikastea eragin dezake.
  • Wikiek borondatezko lana sustatzen dute: Borondatezko lanaren balioak wikiaren proiektu askori atxiki zaizkio. Irakasleek, ikasleek wikipedia bezalako proiektuetan egiten dituzten ekarpenak balioesteko eta ebaluatzeko mekanismoak bilatu behar dituzte, kalitateari eta kopuruari dagokionez.
  • Wikiak eta anonimatu arduratsua: Wiki-komunitateetan parte-hartze baikorraren etika sustatzea beharrezkoa da. Wiki askok eskaintzen duten anonimatua, era arduratsuan erabili behar da, pribatutasuna babesteko eta zigorgabetasun-mekanismo gisa ez erabiltzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest