IKT-KO KAPSULA - LANTEGIA
Ikasgelarako Wiki bat Wikispaces programarekin
Ariketa: ikasgelarako wiki bat
14 de 23
0%

Ariketa: ikasgelarako wiki bat

Aurkezpena

Atal honetan, Wikiespaces-ekin ikasgelako lana egiteko ariketa “wiki-matematiko-gastronomikoa” egitea proposatzen dizugu. Zehazki, ikasgelako ikasle-talde bakoitzak espaziora gehituko duen sukalde-errezeten osagaien testuinguruan, masa-unitateen eta zatikien curriculum-edukiaren inguruko wiki bat egitea proposatzen dugu.

Beraz, ariketa egiteko jarraitu beharreko pausoak honako hauek dira:

  1. Wiki bat sortu ikasgelarako: nabigazio-menua eta zerbitzuak.

  2. Itxura eta diseinua pertsonalizatu.

  3. Ariketa hasi: ikasleentzat kontuak sortu.


Hasierako hipotesia

Munduko errezeten inguruko wikia gaiaren inguruan ikasleak elkarlanean aritzeko hipotesia proposatuko dugu. Wikiaren helburua diziplina artekoa izango da: errezeten moduko testu hezigarriak, matematiken inguruko edukiak (osagaiei loturiko unitateak) eta talde-laneko eta elkarlaneko metodologiak landu.

Ariketa hasi baino lehen, ikasleak 5 taldetan banatuko ditugu eta, talde bakoitzak, wikia osatzeko errezeta bat pentsatu beharko du.

Taldean bertan eta taldeen artean elkarlan-dinamikak sustatzeari arreta berezia jarri behar zaio, nahiz eta ariketa garatzeko aurretik ikasle bakoitzak indibidualki izena eman behar duen Wikispaces programan eta, kasua balitz, ikasleek banaka ere parte har dezakete.

Jarraian, talde-ikasgelari, edukiekin lan egiteko pauso espezifikoak zehaztuko zaizkio. errezetentzat osagaien kantitateak erabiltzean masa-unitateak, eta irakasleak diseinatu duen txantiloi baten euskarriarekin testu hezigarriak idatzi.

Ondoko jarraibideen antzekoak zehaztuko ditugu:

  • Errezeta aztertu platera osatzeko: osagaiak, prestaketa, etab.
  • Prestatzeko pausoak ongi zerrendatu.
  • Esaldi laburrak eta errazak erabili.
  • Ondoko aditz-formak erabili: irabiatu, zuritu, etab.

Errezeta hauek wikiaren orrialde bakoitzean nola irudiztatu behar denaren inguruko ideiak emango ditugu, baita taldearen partaide bakoitzak bete behar duen papera azaldu ere: batak orrialdearen itxura zaindu dezake, besteak irudiak bila ditzake, hirugarrenak kanpo-estekak, besteak ortografia berrikus dezake, etab.

Ariketaren aurkezpen-orrialde berria sortu baino lehen, aurreko ariketako wikiaren helbidea edo URLa aldatuko dugu, ariketa honetara moldatzeko. Horren lekuan wikierrezetakmatematika jarriko dugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest