IKT-KO KAPSULA - LANTEGIA
Ikasgelarako Wiki bat Wikispaces programarekin
Autoebaluazioa
19 de 23
0%

Autoebaluazioa

Wikipedia ikastetxean

Wikipediak (http://es.wikipedia.org), beste entziklopedien kontsultaren aldean, abantaila osagarri batzuk eskaintzen ditu, informazioaren maneiuaren inguruan gaitasunak garatzerakoan irakasleek etekina atera behar dituztenak:

  • Esanahien azalpena. Entziklopedia-testuak haur eta gazteentzat ez daude oso garbi idatziak, batez ere oraindik ezagunak ez diren terminoen erabilerari dagokionez. Wikipediak izaera hipertestuala du eta Wikipedian bertan sarrera duten terminoak lotuta agertzen dira. Beraz, beren esanahia azkar bilatzeko aukera ematen du. Gainera, on line entziklopedia izanik, Google-en hiztegiaren edo beste edozein bilatzaileen moduko baliabideak erabiltzeko aukera ematen du.
  • Iturrien egiaztagarritasuna. Wikipediaren artikuluek bertako adierazpenak oinarritzen dituzten aipamenak eta erreferentziak dituzte. Hori, artikulu bakoitzaren amaieran zerrendan aurkezten diren oharren bidez egiten da. Ohar horiek, ahal den heinean, estekak izan ohi dituzte eta, horrela, iturrira jo daiteke, beraren fidagarritasuna egiaztatzeko. Ikasleek Interneten aurkitzen duten informazioaren iturriak aldizka berrikusten ohitzea garrantzitsua da. Maiz jatorrizko iturrira joan eta horrekin lan egitea hobea da.
  • Informazioaren triangelaketa. Triangelaketa fidagarritasun-metodoa da eta hainbat informazio-iturri edo datu alderatzean datza, bat datozen ikusteko. On line entziklopedia bat izanik, ikaslea entziklopedian aurkitzen duena beste iturriekin lortu duen informazioarekin egiaztatzen ohitu daiteke. Gaitasun digitalerako oso ohitura garrantzitsua da.
  • Informazioa handitzea. WIkipediaren artikuluek, amaieran kanpo-esteka batzuk dituzte, informazioa handitzeko aukera emango digutenak. Lanaren izaeraren arabera, baliabide interesgarria izan daiteke.
  • Hizkuntza-ikuspegien arteko konparaketa, beste ikuspuntuetara joz. Kultura eta herri guztiek ez dituzte gauzak era berean ikusten. Wikipediak artikuluak era neutralean idaztea eskatzen badu ere, ikasleentzat interesgarria izan daiteke gertaera jakin batzuk bertsio idiomatiko ezberdinetan nola landu diren alderatzea. (…) Kasu guztietan, ikasleak gizarte globalizatu honetan hizkuntzek duten garrantzia ezagutzen joango dira. (…).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest