IKT-KO KAPSULA - LANTEGIA
Ikasgelarako Wiki bat Wikispaces programarekin
Lehenengo urratsak Wikiarekin
3 de 23
0%

Lehenengo urratsak Wikiarekin

Puntu horietan gehiago sakonduko dugu, azaletik Wikispaces programarekin egin dezakeguna ezagutzeko:

WIKIAREN IZENBURUA : izenburu hau pertsonalizatu eta beste irudi bat txerta diezaiokegu, lehenetsita Wikispacesen logoa erakutsiko baita.

Programaren AUKERA orokorrak:

  • Nire wikiak, guk sortutako edo editore gisa parte hartu dugun wikien zerrenda kontsultatzeko.
  • Nire kontua, erabiltzailearen datuak dituen formulariora joateko, berritzeko eta gure profilarekin eta gure avatarrarekin edo argazkiarekin orrialde bat argitaratzeko.
  • Laguntza, programaren funtzioen inguruko zalantzak dugunerako. Ingelesez dago. Hori arazoa bada, gaztelaniazko bertsioa ere kontsulta dezakegu http://www.wikispaces.com/help-spanish helbidean.
  • Saio itxi, programatik irteteko.

wikiaren AUKERA orokorrak:

  • Home, wikiaren hasierako orrialdera itzultzeko.
  • Orrialdea, wikiaren orrialde bat ikuskatu nahi badugu. Orain portada edo hasierako orria besterik ez dugu, eta orrialde bakar horretara eramango gaitu. Orrialde gehiago sortzen goazen heinean, horietako bakoitza editatzeko aukera izango dugu.
  • Eztabaida, orrialdea eraikitzeari dagokion bilakaeraren inguruko xehetasunak komentatzen joateko foro-espazioa. Orrialde bakoitzak eztabaida-gunea du.
  • Historia, gure wikian egiten diren aldaketen historia biltzen duen atala: orrialdea sortu badugu, testua txertatu badugu, ondoren berritu bada, etab. Kronologikoki antolatzen da, aldaketa berrienetik zaharrenera arte. Bertan, eraikitze-prozesua ikuskatu eta parte hartu duten erabiltzaileak ezagut ditzakegu.
  • Jakinarazi, wikian aldaketa bat gertatu den aldiro posta elektroniko bidez abisua pasatzeko zerbitzua gaitzeko aukera ematen du.

EDITATU aukera, wikiaren aukeren Blokearen orrialdea fitxan gaudenean baino ez da agertuko. Orrialdearen editorera joateko aukera ematen du, bertan testu- eta grafiko-edukiak sortzeko eta editatzeko.

Kurtsorea orrialdearen erdialdean kokatzen badugu (7. blokea), testua editatzen has gaitezke.

Wikiaren administrazio-aukerak

  1. Orrialde berria, gure wikiari orrialde berriak txertatzeko.
  2. Azken aldaketak, wikian egindako azken ekintzen kontrol azkarra, orrialdeen edizioari nahiz eztabaida-guneei dagokienez edo kide berriak sartzea.
  3. Wikia administratzea, wikiaren kontrol-gunera joatea. Bertatik, gure wikiaren konfigurazioa pertsonalizatzeko eta beste erabiltzaileen sarbide- eta edizio-baimenak ezartzeko aukera izango dugu.
  4. Bilatzailea, hitz gakoetatik abiatuz, gure wikian edukiak kokatzeko bilaketa-motorea.

Wikiaren orrialdeen menua

  • Gure wikian sortzen goazen orrialdeak zerrendan agertuko zaizkigun gunea da. Orain Home bakarrik dugu. Horren ordena eta formatua editatzea oso erraza da.

Orrialdearen EDUKIA

  • Gure wikiaren orrialdeen edukia bistaratzeko eta editatzeko gunea. Wikispacesen kokatuago zauden honetan, kapsula-lantegiaren gaitasun-mapa aurkezten dizugu, landuko dugun IKT programazioa ezagut ezazun.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Antonio Cara
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest