ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan argazkiak antolatu eta argitaratzeko bi tresnekin lan egingo dugu:
Erabiltzaileen komunitateak gora kargatutako argazkien bidez, munduko leku desberdinak arakatzeko webgunea da.
Erabiltzaileek edukia zehazten dute eta euren lanak munduak ikus ditzan erakusleiho gisa erabiltzen dute Panoramio. Izan ere, euren argazkiak Google Earth-en bidez sartzeko hautagaiak dira.
Informazio geolokalizatutik abiatuta, argazkiak antolatzeko aukera ematen duen orrialdea da. Eskuz sar daitezke edo GPS gailuaren bidez.
Argazkiak oso erraz topatzeko eta informazio geografikoaren arabera deskribapen automatikoak gehitzeko aukera ematen du webguneak.
Halaber, argazkiak lagun eta familiarekin partekatzeko geotags (geoetiketak) delakoak erabil daitezke.
Panoramion publikatutako materiala arakatzen hasiko gara; erabiltzaile bat sortuko dugu eta zerbitzu honen aukera desberdinak ikusiko ditugu.
Jarraian, Locr bisitatuko dugu: erabiltzaile bat sortuko dugu eta gure materiala argitaratuko dugu.
Kapsula hau interesgarri izango zaizuelakoan gaude!
IKTko gaitasunak* G. Kudeaketa eta garapen profesionala D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma C. Hiritartasun digitala |
G4. Tutorialak zer diren ulertzea, eta laguntza gisa erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko. |
IKT edukiak |
|
Gutxieneko ezagutzak |
|
Autoebaluaziorako irizpideak |
|
* “Eskola 2.0” proposameneko IKTko gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Erantsitako material honetatik hartuak: "IKTko gaitasun-mapak".
Panoramio webgune bat da eta bertan, komunitate honek argitaratutako irudi-multzoa aurki dezakegu. Berezitasun gisa, irudi bakoitza munduko mapako leku bati lotuta dago. Panoramioko irudi asko ondoren Google Earth-en txertatzen dira.
Argitaratutako argazkiak errepasatzen hasteko, sar zaitez Panoramioren orrialdean: http://www.panoramio.com/
Klik egin Mundua exploratu loturan.
Munduko mapa bat ikusiko duzu eta tamaina desberdineko argazkiak ikus daitezke. Argazkia handiagoa denean, ospe handiagoa duelako da.
Ospea zehazteko, 20 aldagai baino gehiago konbinatzen dira. Hala nola, zenbat aldiz ikusi den argazki bat, zenbat erabiltzailek gorde duten gogokoenen artean, zenbat iruzkin dituen, erresoluzioa, etab.
Erabili saguaren gurpila edo urrundu (1) edo hurbildu (2) kontrolak maparen eremu bat handitu edo txikitzeko.
Saguaren erakusleak esku ireki baten itxura hartzen duenean mugitu mapa, saguaren ezkerreko botoia sakatuta mantenduz eta mugituz.
Mapa horizontalean edo bertikalean mugitzeko geziak (3) erabili, edo bilaketen azken emaitzara itzultzeko erdiko gezi laukoitza.
Soilik mapa ikusteko, sateliteko argazkia ikusteko edo biak gainjarrita ikusteko (hibridoa) botoiak (4) erabil ditzakegu. Hiri bati begira bazaude lehen modua erabilgarriagoa izango da, eta ikusi beharreko erliebe interesgarri bat dagoenean, berriz, bigarrena.
Argazkia bistaratzeko, klik egin argazkiaren gainean:
Aurreikusitako argazkiaren gainean klik egin bere orrialdean sartu eta ondorengo xehetasunak ikusi ahal izateko:
Aktibatu goiko loturak erabiltzaileek gomendatutako lekuak ikusi ahal izateko. Hurrengoa ikusi botoian klik egin, bereziki interesgarriak diren munduko lekuetan barrena ibiltzen jarraitzeko.
Aukeratu Etiketak aukera etiketa-multzoa ikusi ahal izateko: zeintzuk dira arruntenak, eta horietatik, erabileraren proportzioa, tamainaren arabera adierazia (tamaina handiena duena, erabiliena).
Klik egin hitzetako batean modu horretan etiketatutako argazki guztiak ikusi ahal izateko, edo idatzi hitz bat ospe gutxien duten etiketak bilatzeko. Kontuan izan hein batean etiketaren hizkuntzak bere kokapena zehaztuko duela -edo gutxienez, argazkiaren egilearen jatorria-:
Zure argazkiak Panoramion gora kargatzeko, klik egin Erregistratu aukeran.
Bete formularioa zure datuekin:
Behin erregistratuta, zure argazkiak gora kargatu ditzakezu:
Klik egin Aztertu... botoian lehen irudia kargatzeko.
Fitxategia ezin da 10 MB baino handiagoa izan.
Idatzi argazkiaren deskribapena eta erraz bilatzea ahalbidetuko duten hitzak (etiketak). Klik egin Map this photo botoian argazkia mapan kokatzeko:
Idatzi leku baten izena eta Bilatu sakatu.
Bilatzen duzun lekutik hurbilenen dagoen lotura aukeratu, ondoren argazkiaren kokapen zehatza doitzeko:
Bistaratzea hurbildu xehetasunak ikusteko, saguaren gurpila edo - eta + ikonoak erabiliz. Markatzailea argazkia atera zen leku zehatzera arrastatu.
Urrutitik ateratako argazkien kasuan, Panoramiok markatzailea argazkilaria kokatzen den lekuan jartzea gomendatzen du, eta ez irudian ikusten dena agertuz.
Klik egin Kokapena gorde botoian.
Kargatu dituzun argazki guztiekin pantaila bat ikusiko duzu eta maparen loturan klik egin dezakezu zure argazkiak Panoramion edo Google Earth-en mapan ikusteko. .kml fitxategia eskuratzeko, programa horren gune bat bisitatu behar da (hori ikusteko Google Earth instalatua izan behar duzu).
Argazkiren baten gainean sakatu ondoren, honakoa egin dezakezu:
Irudiaren eskuinean lizentziari buruzko informazioa ageri da. Zure argazkia beste pertsona batek erabiltzea nahi ez baduzu, ez aldatu lehenetsita dagoen lizentzia (eskubide guztiak erreserbatuak).
Baina aurkakoa pentsatzen baduzu (beste pertsona batzuei euren lanetarako zure argazkiak erabiltzeko baimena ematen diezu, etab.), klik egin [Change] loturan zure lanaren lizentzia-mota aldatzeko.
Irudiaren gaineko eskubide guztiak erreserbatu nahi badituzu, utzi lehenetsitako aukera (Use the default licence).
Zure argazkia leku desberdinetan argitaratzea nahi baduzu, erabili daitekeen lizentzia aukeratu dezakezu, honako baldintzekin:
|
Argazki-multzo bat gora kargatu ondoren, modu desberdinetan multzokatzeko etiketak erabil ditzakezu: ikasle talde batekin lantzen ari zaren gaiaren arabera, dataren arabera edo argazkiak atera ziren egoeraren arabera, edo agian, leku geografikoaren arabera multzokatuta.
Sakatu Etiketa sortu aukeraren gainean multzo berri bat zehazteko:
Aplikatu botoiaren gainean klik egin, etiketaren ondoan, eta klik egin etiketatu nahi duzun argazki bakoitzaren gainean.
Argazki-multzo hori zure lagun edo ikasleekin partekatzeko, sakatu argazkiaren azpian ageri den etiketaren gainean:
Helbide-barraren lotura kopiatu eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera izango duzu:
Jarraian, Locr-en aukera osagarriak ikusiko ditugu eta kapsula-lantegi honen lan praktikoarekin jarraituko dugu.
![]() |
Locr webgune bat da eta bertan, erabiltzaileek euren argazkiak kargatu eta partekatu,
geoetiketatze-teknika desberdinen bidez markatu, taldeak sortu eta testuinguruari buruzko informazioa eskura dezakete. Konekta
zaitez bere http://es.locr.com/ helbidean gunea arakatzen
hasteko. |
Klik egin Mapa botoian argazki publikoak ikusteko:
Mapan bistaratzeko hiru modu ikusiko dituzu:
Erabili saguaren gurpila edo (1) eta (2)kontrolak bistaratzea hurbildu edo urruntzeko. Puntu zehatz batera hurbildu nahi duzunean, klik bikoitza egin haren gainean. Halaber, mapa arrastatu dezakezu (saguaren ezkerreko botoia sakatuta mantendu eta mugitu), edo geziak (3) erabil ditzakezu mapa bertikalki edo horizontalki mugitzeko. Gezi laukoitzak mapa berriz ere bilaketaren azken emaitzan kokatzen du. |
Orratz horiek eskuinean ikusten dituzun argazkiak adierazten dituzte. Sagua haien gainean mugitzen duzunean, argazki-kamera duen ikonodun orratza nabarmentzen da:
Klik egin argazkian eta informazio gehiago izango duzu:
|
Halaber, argazkia atera zuen kameraren inguruko informazioa, zein talderi dagokion, egilearen beste argazki batzuk, etab. eskura ditzakezu.
Argazkiak atalean argazki publikoak irizpide desberdinen arabera antolatuta ikus ditzakezu:
Soilik zure argazkiak ikus ditzakezu sagua Argazki publikoak loturaren gainean utzi eta Nire argazkiak / Argazki publikoak atalean klik egiten baduzu.
Argazki publikoak album eta taldeen bidez ere ikusteko aukera izango duzu, alegia, argazkiak antolatzeko modu desberdin horien bidez: albumak erabiltzaile baten argazki-multzoak dira eta data, gai edo egoeren arabera multzokatzen ditu; eta taldeetan erabiltzaile desberdinen argazkiak daude. Erabiltzaile horiek gonbidatu daitezke edo taldean sar daitezen eskatu.
Argazkiak bidali, iruzkinak egin eta Locr-en funtzio gehienetara sartzeko, erregistratu beharra dago. Horretarako:
Posta-kodea eta hiriaren izena idaztea nahitaezkoa da; halaber, goitibeherako zerrendan maparen erdian dagoen hiriaren izena aukeratu behar da. Formulario gizaki batek betetzen duela eta datuak eskuratzeko erabiltzaileak sortzen dituen softwarea ez dela egiaztatzeko modu bat da.
Posta-helbidea zuzen adierazi dela egiaztatzeko, zure posta-kontura mezu bat iritsiko zaizu eta Click here loturaren gainean klik egin beharko duzu.
Pantailaren eskuinean zure doako kontuari buruzko informazioa eskuratuko duzu: 5 album posibleetatik 0; guztizko 100 megabyteetatik 0.
Klik egin Nire argazkiak aukeraren gainean kargatu den materiala ikusi edo irudi berriak gehitzeko.
Sakatu Kargatu aukera Locr-era bidaliko dituzun argazkiak aukeratzeko.
Zure ordenagailutik argazkiak banan-banan gora kargatzeko, klik egin Single photos botoian.
Arakatu… aukera hautatu zure ordenagailuko fitxategi bat aukeratzeko.
Soilik Jpeg formatuko irudiak kargatu daitezke.
Osatu irudiaren deskribapena eta erabaki nortzuk ikus dezaketen: erabiltzaile guztiek (publikoa), zure kontaktuek soilik (lagun gisa edo familia gisa sailkatu dituzun horiek soilik) edo zuk soilik (pribatua).
|
Gogoan izan etiketak irudiak identifikatzen dituzten hitzak direla eta irudia bilaketetan aurkitzeko balio dutela. Etiketek bilaketak erraztuko dituzte, argazki guztiak edo zureak multzokatzeko aukera emango dute. Saiatu irudia identifikatu dezaketen hitz adina etiketa erabiltzen (ikusten den objektuaren izena, lekuaren izena, transmititzen duen kontzeptua, etab.). Etiketak bigarren laukian erakutsiko dira. |
Aukeratu irudi horrekin lotuko dituzunak eta klik egin geziaren gainean ezkerrerantz:
Lehen laukian oraingo irudiari lotutako etiketak daude. Sakatu Onartu botoia irudia zuzen etiketatu ostean.
Argazki berria zure profilean ikusiko da, Argazki berrienak atalean. Linean dauden gainerako erabiltzaileek ere ikusteko aukera izango dute, erabiltzaile guztiek gora kargatutako azken argazkien panelean:
Nire albumak atalean zure argazkientzako multzoak sor ditzakezu. Doako kontua izanez gero, soilik bost album sor daitezke.
Sakatu Albuma sortu ikonoaren gainean.
Idatzi albumaren izena eta deskribapena. Jarraian Albuma sortu lotura sakatu.
Argazkia aukeratzeko, klik egin ezkerreko goiko muturrean:
Eta prozedura bera egin ezazu beste irudi batzuekin aukeratzen jarraitzeko.
Arrastatu irudi-multzoa pantailaren goiko sektorera:
Edo klik egin goranzko gezian:
Albumari erantsitako argazkiak laukian agertuko dira. Atzera aukeraren gainean edo albumaren izenean sakatu albuma ikusteko.
Albuma bistaratzeko, klik egin ondorengo botoietan [1]:
|
Helbide-barrako helbidea kopiatu zure harremanekin partekatu ahal izateko.
Argazki berak album eta talde desberdinetan sar ditzakezu.
My Groups pantailan zure taldeei buruzko informazioa ageri da. Bertatik hainbat taldetara sartzeko gonbidapenak jasoko dituzu.
Klik egin Bai edo Ez aukeretan gonbidapen hau baieztatu edo baztertzeko:
Taldeko kide izatea onartzen baduzu, My groups memberships atalean ikusiko duzu (kide naizen taldeak).
Talde berri bat sortzeko, klik egin Create a new group botoian edo “+” zeinua duen ikonoan:
Lehen urratsa talde-mota zehaztea izango da. Ondoren ezingo duzu erabaki hau aldatu, beraz, jarraitu aurretik behar duzuna modu egokian aztertu beharko duzu:
Talde publikoak:
Public group
Bertako kide izateko ez da baimenik behar.
Soilik argazki publikoak sar daitezke.
Kideen eta argazkien zerrenda erabiltzaile guztiek ikus dezakete.
Gonbidapena duten talde publikoak:
Public group with invitation
Bertako kide izateko baimena behar da.
Soilik argazki publikoak sar daitezke.
Kideen eta argazkien zerrenda erabiltzaile guztiek ikus dezakete.
Talde pribatuak:
Private group
Horiek sortzeko, PRO kontu bat (ordainketa bidezkoa) izan behar da.
Gainerako erabiltzaileek ezin dituzte kideak eta argazkiak ikusi (argazki publikoak ez dira taldeko parte bezala identifikatzen).
Idatzi taldearen izena eta deskribapena. Jarraian, Create group hautatu:
Taldearen orria agertuko da.
Argazki batzuk sartzen has zaitezke, Edit botoian klik eginez.
Argazkiak sartzeko metodoa albumen antzekoa da: argazkiak arrastatu, edo aukeratu eta ondoren klik egin goranzko gezian.
Taldearen orrialdera itzultzeko, taldearen izena edo Atzera lotura sakatu.
Une horretatik aurrera kide berriak gonbidatu ditzakezu. Soilik Locr-en erregistratutako erabiltzaileak gonbidatu ditzakezu. Horretarako:
Idatzi erabiltzailearen izena. Poliki egin, Locr-ek idatzi duzun katearekin hasten diren erabiltzaileen izenak proposa ditzan. Ondoren, Invite! aukera sakatu
Zerrendako kideak moderatzaile bihurtu edo ezabatu ditzakezu, eskuineko ikonoak erabiliz:
Talde bateko administratzaileak moderatzaileen eskubideak erabakiko ditu (Moderators are allowed to):
Kide berriak gonbidatu.
Kideak kaleratu.
Argazkiak eta eztabaidak ezabatu.
Gaiak premiazko gisa markatu.
Kideen eskubideen inguruan ere erabaki dezake:
Kideek eztabaidarako gai berriak sor ditzakete (Members are allowed to: Create new topics).
Azkenik, bisitariek taldean izena eman dezaketen definituko du:
Gonbidatuak taldeko kide izan daitezke (Guests are allowed to: join this group).
Erabiltzaile gonbidatu bakoitzak taldeko kide dela edo ez dela baieztatu beharko du eta aukeren artean, taldea uzteko aukera ere izango du.
Talde bat sortzerakoan, Welcome to my group izeneko eztabaida lehenetsita sortzen da.
Foroa erabiltzen hasteko, klik egin Editatu botoian, ongietorrirako mezua aldatuz.
Mezuaren gaia zure ongietorri pertsonalizatuaren ordez aldatu:
Klik egin (Gehiago) loturan mezuaren mamia ikusteko.
Klik egin berriz ere Edit botoian testua aldatzeko:
Testu automatikoa zurearen ordez aldatu eta Ok sakatu:
Taldeko kide den beste erabiltzaile batek orrialde hau bisitatzerakoan, ezingo du mezua editatu, baina bai, ordea, erantzun.
Horretarako, (Gehiago) loturan klik egin beharko du.
Eta jarraian Erantzun aukera hautatu beharko du:
Erabiltzaileak soilik mezuaren mamia idatziko du eta bukatzeko Ok botoian klik egingo du.
Oso garrantzitsua da erabiltzaile berriei elkarrizketak publikoak izango direla gogoraraztea.
Taldearen orrialdean sartzen den edozein pertsonak mezuak irakur ditzake eta halaber, eztabaidan parte hartzeko taldeko kide izatea eska dezake:
Hemendik aurrera, Locr eta Panoramioren aukera guztiak praktikatu eta arakatu zure erabilera pertsonalerako, eta zergatik ez?, baita zure ikasleekin irteera edo ibilaldiren bat lantzeko, ibilaldi horretan argazkiak atera eta geoerreferentziak jartzeko aprobetxatzen denean.
Bukatzeko
Kapsula-lantegi honekiko interesa piztu bazaizu eta gehiago jakin nahi baduzu, erreferentzien aukeraketa hau bisitatzea gomendatzen dizugu.
Panoramioren laguntza (ingelesez)
Locr bisita gidatua (ingelesez)
Pau Casacuberta
Itinerarium: http://www.itinerarium.cat/