Locr-en erabiltzaile bat sortu
Argazkiak bidali, iruzkinak egin eta Locr-en funtzio gehienetara sartzeko, erregistratu beharra dago.
Horretarako:
- Itzul zaitez azalera logotipoan klik eginez eta sakatu
Sign up for free
botoia.
- Bete erregistroaren formularioa.
Idatzi erabiltzailearen izen berri bat eta pasahitz berri bat. Pasahitza idazterakoan mekanografia akatsik egon ez dadin,
bi alditan sartu beharko duzu. Soilik izartxoa* duten datuak dira nahitaez bete behar direnak (erabiltzailearen izena, pasahitza,
posta elektronikoa eta herrialdea).
Posta-kodea eta hiriaren izena idaztea nahitaezkoa da; halaber, goitibeherako zerrendan maparen erdian
dagoen hiriaren izena aukeratu behar da. Formulario gizaki batek betetzen duela eta datuak eskuratzeko erabiltzaileak sortzen
dituen softwarea ez dela egiaztatzeko modu bat da.
Posta-helbidea zuzen adierazi dela egiaztatzeko, zure posta-kontura mezu bat iritsiko zaizu eta Click here loturaren
gainean klik egin beharko duzu.