KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Multimedia tailerra: Irudiak
Panoramio aplikazioa.Ibilaldi bat munduan barrena
3separador_indice_X_de_N23
0%

Panoramio aplikazioa.Ibilaldi bat munduan barrena

Panoramio webgune bat da eta bertan, komunitate honek argitaratutako irudi-multzoa aurki dezakegu. Berezitasun gisa, irudi bakoitza munduko mapako leku bati lotuta dago. Panoramioko irudi asko ondoren Google Earth-en txertatzen dira.

Ibilaldi bat munduan barrena

Argitaratutako argazkiak errepasatzen hasteko, sar zaitez Panoramioren orrialdean: http://www.panoramio.com/

  • Klik egin Mundua exploratu loturan.

Munduko mapa bat ikusiko duzu eta tamaina desberdineko argazkiak ikus daitezke. Argazkia handiagoa denean, ospe handiagoa duelako da.

Ospea zehazteko, 20 aldagai baino gehiago konbinatzen dira. Hala nola, zenbat aldiz ikusi den argazki bat, zenbat erabiltzailek gorde duten gogokoenen artean, zenbat iruzkin dituen, erresoluzioa, etab.

  • Erabili saguaren gurpila edo urrundu (1) edo hurbildu (2) kontrolak maparen eremu bat handitu edo txikitzeko.

  • Saguaren erakusleak esku ireki baten itxura hartzen duenean mugitu mapa, saguaren ezkerreko botoia sakatuta mantenduz eta mugituz.

  • Mapa horizontalean edo bertikalean mugitzeko geziak (3) erabili, edo bilaketen azken emaitzara itzultzeko erdiko gezi laukoitza.

Soilik mapa ikusteko, sateliteko argazkia ikusteko edo biak gainjarrita ikusteko (hibridoa) botoiak (4) erabil ditzakegu. Hiri bati begira bazaude lehen modua erabilgarriagoa izango da, eta ikusi beharreko erliebe interesgarri bat dagoenean, berriz, bigarrena.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Equipo Itinerarium
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez

Glosarioa

    tooltip_home
    tooltip_lower
    tooltip_higher
    tooltip_ayuda
    tooltip_pre
    tooltip_next
    tooltip_secciones
    tooltip_no_visitable