KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Diseina ezazu ikastetxearen web-orrialdea Google Sites-ekin
IbilbideaZer da Google Sites?Zer da Google Sites?Gaitasun MapaKasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortuKasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortuKasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortuKasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortuKasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortuKasu praktikoa: gelaren web-orrialdea sortuKasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortuAriketa: edukia diseinatu eta gehitu web-orrialdeanAriketa: edukia diseinatzen eta gehitzen web-orrialdeanAriketa: edukia diseinatzen eta gehitzen web-orrialdeanAriketa: edukia diseinatzen eta gehitzen web-orrialdeanAutoebaluazio jarduerakGaldetegia
1 de 17
0%

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

2.0 tresna baten bidez web-orrialde bat modu errazean nola erabili eta diseinatu daitekeen azalduko dugu kapsula-lantegi honetan. Web-orrialdeari esker, ikasturtean lantzen diren jarduera asko ikusteko aukera izango da, eta modu horretan, ikasleak nola familiak webgunearen parte-hartzaile bilakatuko dira.

Zein urrats emango ditugu?

  • Hasteko, ikuspuntu orokorretik lantegia garatzeko erabiliko dugun tresna aurkeztuko dugu: Google Sites.
  • Eskumen-mapa.
  • Tresna honen erabilera ezagutzeko, Google Sites-en bidez irakasleei zuzendutako kasu praktiko bat garatuko dugu, urratsez urrats: Ikasturteari buruzko web-orrialde bat eraiki.
  • Norbanakoak praktikatu ahal izateko, Googles Sites aplikatuarekin egindako ariketa bat planteatuko dugu: Ikasturtearen web-orrialdea diseinatu eta edukia sartuko diogu familiekin partekatu ahal izateko.
  • Bukatzeko, kapsula-lantegiko autoebaluaziorako hainbat jarduera proposatuko ditugu, landutako kontzeptu eta prozedurak bereganatu eta ulertzen lagunduko dutenak.

Nola aurkezten dizkizuegu materialak?

Kapsula-lantegiko edukiekin, lanerako hainbat aukera eskaintzeko helburuari begira, formatu desberdinak konbinatuko ditugu:

  • PDF formatuko material guztiaren bertsio inprimagarria.

  • Bertsio elektronikoa WEB formatuan.

  • Sailetako batzuen bideo bidezko tutoretzaren bertsioa.

Has gaitezen!

Zer da Google Sites?

Aurkezpena

Google Sites doako eta lineako tresna da eta taldeko webgune bat oso erraz sortzeko aukera ematen du. Orrialde honetan testuak edo ikus-elementuak sar daitezke, hala nola, bideoak, aurkezpenak edo fitxategi erantsiak. Google Sites Google-ek sortutako tresnetako bat da eta tresna horiek euren artean lotuta daude; esaterako, Gmail (posta elektronikoa), Picasa (argazki-galeria), Google Docs (dokumentuak linean) eta Google markako beste hainbat zerbitzu.

Gainera, Google markako aplikazio gehienen kasuan izan ohi den bezala, orrialde hau pertsona-talde txiki batekin eta ikastetxe osoarekin partekatu eta editatu daiteke edo Interneten murrizketarik gabe argitaratu.

http://sites.google.com/site

Sonia Carolinaren argazkia Flickr-en, CC azpian


Behin sartu eta orrialdea sortu ondoren, hau da Google Sites-en hasierako itxura:

  1. Google aplikazioen menua

  2. Orrialdea sortu, Orrialdea editatu eta Ekintza gehiago botoiak

  3. Orrialdearen izenburua

  4. Bilaketa-eremua

  5. Webgunearen menua

  6. Orrialde nagusia


Eta honako hauek dira Google Sites-en ezaugarri nagusiak:

  • Web-orrialdearen interfazea erraz pertsonalizatzeko ahalmena.

  • Azpiorrialdeak sortzeko erraztasuna.

  • Handituz doan zerrenda batean orrialde-motak aukeratzeko erraztasuna: web-orrialdea, iragarkiak, artxibategia.

  • Informazio zentralizatua: eduki multimediak edozein orrialdetan txertatzen ditu (bideoak; Google Docs-eko dokumentuak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak, Picasako argazki-aurkezpenak, iGoogle-eko gadgets-ak) eta fitxategi erantsiak kargatzen ditu.

  • Webgunea zuk nahi duzun bezain pribatua izan dadin edo alda dadin baimenak konfiguratzea.

  • Google Sites-eko edukian bilaketa, Google teknologia erabiliz.

Ezaugarri horiek hobeto ezagutu ditzagun.

Zer da Google Sites?

Pertsonalizatu daitekeen interfazea

Google Sites-ek dituen 50 baino gai gehiagoren artean aukeratzea oso azkarra eta erraza da.

Azpiorrialdeak sortzeko erraztasuna

Sortu orrialdea botoian klik eginda, automatikoki orrialde berri bat gehitzen zaio webguneari.

Handituz doan zerrenda batetik orrialde-motak aukeratzea: web-orrialdea, iragarkiak, artxibategia.

Sortu orrialdea atalean nahi dugun orrialde-mota aukeratzeko hainbat txantiloi daude.

Informazio partekatua: eduki multimediak edozein orrialdetan txertatzen ditu (bideoak; Google Docs-eko dokumentuak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak; Picasako argazki-aurkezpenak; iGoogle-eko gadgets-ak) eta fitxategi erantsiak kargatzen ditu.

Artxibo bat kargatzea webguneko azpiorrialdeetan aukera hau erabiltzea bezain erraza da.

Webgunea zuk nahi duzun bezain pribatua izan dadin edo alda dadin baimenak konfiguratzea.

Erabiltzaileak posta elektronikoak bidaliz gonbidatu daitezke eta webguneko jabe, laguntzaile edo irakurle gisako rolak eman. Webgunea publiko egiteko aukera ere badago, Baimen aurreratuak atalean.

Google Sites-en bilaketa, Google-eko bilaketa-teknologia erabiliz.

Eta Google Sites zertxobait hobeto ezagutzen duzunez, programazioa ezagutu dezagun.

Gaitasun Mapa

IKT eskumenak*

(ardatzen arabera sailkatuak)

G. Kudeaketa eta garapen profesionala

D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma

C. Herritartasun digitala

G4. Tutoretzaren kontzeptua ulertzen saiatu eta edozein IKT baliabide ikasteko laguntza gisa erabiltzeko gai izatea.

G2. Administrazio- eta irakaskuntza-kudeaketa laguntzeko materialak sortzeko IKTek duten gaitasuna ulertzea.

G3. Bikoteekin konektatzeko IKTen erabilgarritasuna ulertzea.

G8. Interneteko zerbitzuak arintasunez erabiltzea (webgunea, posta elektronikoa, foroa, txata, mezularitza eta besteak), informazioa bilatu, ikastetxe barruan eta kanpoan lagunekin harremanetan jartzeko eta esperientziak partekatzeko.

D2. Ikasleak euren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dien ikaskuntza-giroak garatzea, euren esperientziak, euren helburuak diseinatuz eta IKT baliabideak erabiliz euren jarduerak ebaluatuz.

C1. Pertsonen datuak eta nortasuna babesteari buruzko erabilera onargarrien araudiak eta politikak ezagutu, errespetatu eta errespetaraztea, bereziki ikasteko adinean dauden gazteenak.

C2. Ikasleekin lan egiteko orduan, IKT baliabideen erabilera onargarriaren politikak moldatu eta babestuko dituzten esperientziak diseinatu, abian jarri eta ebaluatzea.

C7. Sartzeko pasahitz pertsonalak erabiltzerakoan pribatutasuna gordetzea.

IKTen helburu bereziak

  • Google Sites-en gune bat sortzea.

  • Google Sites-en oinarrizko funtzioak erabiltzea: orrialdea sortu, orrialdea editatu, formatua.

  • Gunearen itxurarekin praktikatzea.

  • Gunea partekatzea.

IKT edukiak

  • Google Sites-erako sarbidea. Google-eko posta-kontua sortzea.

  • Google Sites-en oinarrizko funtzioak erabiltzea. Orrialdeak sortu eta editatzea.

  • Gunearen administrazioa.

  • Gunearen itxura.

Gutxieneko baldintzak

  • Ekipo informatikoei eta sistema eragileari buruzko oinarrizko kontzeptuak.

  • Interneten nabigatzeko oinarrizko ezagutzak.

  • Testuak prozesatzeko oinarrizko ezagutzak.

Autoebaluaziorako irizpideak

  • Google Sites-en gune bat zuzen sortzea.

  • Google Sites-en oinarrizko funtzioak eta funtzio aurreratuak irizpideekin erabiltzea.

  • Ikasgelarako hezkuntza-jarduerak Google Sites erabiliz diseinatzea.

Kasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortu

Jarraian, urratsez urrats, Google Sites-en bidez gelaren web-orrialde bat nola diseinatu eta hainbat aplikazio interesgarri azalduko ditugu. Honako ibilbidea egingo dugu:

  1. Oraindik erabiltzailea ez bazara, Google Sites-en kontu bat sortu.

  2. Gune bat sortu. Orrialdeak sortu eta editatu.

  3. Gunearekin praktikatu: fitxategiak, bideoak, barruko eta kanpoko estekak nola txertatu.

  4. Gunea administratu.

Prest al zaude? Has gaitezen bada!

Google Sites-en sartu

Google Sites-en sartzeko, hiru aukera daude:

  • Gmail kontu bat baldin baduzu.

  • Google Sites-en erregistratu (Google-en kontu bat sortu beharko duzu).
  • Hemen duzu prozesua erakusten duen tutoretza-bideo bat Gmail-en kontu bat sortu.

  • Google Apps-en kontua baldin baduzu (Gmail-etik bereizia).

Ikus dezagun kasu bakoitzean nola sartu:

  • Gmail kontu bat baldin baduzu

Sar zaitez Google Sites-en zure posta elektronikoaren goiko menuaren bidez (http://www.gmail.com ); bertan Google-ek eskaintzen dituen doako tresna guztiak biltzen dira.

Halaber, Google Sites-en bere orrialdetik ere sar zaitezke, posta irekitzeko beharrik izan gabe: http://sites.google.com

Google Sites-en erregistratu

Konekta zaitez http://sites.google.com orrian eta klik egin Guneetan Erregistratu aukeraren gainean.

Bete ezazu Google Cuentas-en ikusiko duzun formularioa. Gogoratzeko datu errazak erabiltzea gomendatzen da, pertsonalak izan edo hezkuntza-zentroarenak izan. Beharrezkoa da posta elektronikoaren kontu bat izatea (ez du Gmail izan beharrik).

Zerbitzuaren baldintzak osatu eta onartu ondoren, kontua automatikoki sortuko da.

  • Badut kontua Google Apps-en

Google kontua baldin baduzu, zoaz zuzenean Google Sites-en orrialde nagusian dagokion atalera.

Bertan sartzeko, zure posta elektronikoaren helbidea eskatuko dizu sistemak

Kasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortu

Google Sites-en gune bat sortu eta orrialdeekin lan egin

Orain urrats gutxitan web-orrialde bat sortuko dugu, zuk zeuk ikus dezazun oso erraza dela. “Guneaz” hitz egiten dugunean, Interneteko gure espazioaz ari gara eta web-orrialde modukoa izango da. Beraz, gune honetan euren artean lotuta dauden orrialde desberdinak izango dira.

Honako ibilbidea jarraituko dugu:

  • Gunea sortzea.

  • Orrialde berria eta oinarrizko edizioa sortzea: formatua, estekak sartzea, fitxategiak eta iruzkinak argitaratzea.

Has gaitezen!

Jada Google Sites-en gaude eta gure gunea sortu nahi dugu. Horretarako, Sortu gunea atalean klik egingo dugu.

Irudian zehazten den moduan, gunearen izena (1) eta haren deskribapena (hautazkoa) idazten ditugu. Norekin partekatu nahi dugun (2) zehazten dugu eta aurretik zehaztutako gaia (3) aukeratzen dugu.

Bukatzeko, idatzi kodea eta klik egin Sortu Gunea atalean.

Gunea orrialde nagusian agertuko da.

Kasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortu

Orrialdeak sortu

Zure webgunea osatuko duten orrialdeak sortzeko, klik egin gunearen izenean (ikasgela digitala) eta zoaz Orrialdea sortu botoira.

Gunea sortzearen antzeko menua agertuko da berriz ere, baina orrialde bati buruzkoa izango da. Berriz ere Web-orrialdea txantiloia aukeratu.

Iragarkiak atalak iragarkiak edo argitalpenak blog-moduan zerrendatzeko aukera emango digu. Artxibategia, partekatzeko disko gogor baten moduan dokumentuak karpetetan argitaratu ahal izateko eta Zerrenda, informazio-zerrenden jarraipen erraza egin ahal izateko.

Izen bat emango diogu eta orrialdea sortuko dugu.

Orrialde berria webgunearen nabigazio-menuan agertuko da:

Orain sortu dugun orrialde berria editatuko dugu. Jar zaitez Ikasturtea orrialdean eta klik egin Orrialdea editatu atalean.

Tresna-barra agertuko da eta orrialdeko kutxa nagusiak editatu ahal izango dira. Orrialdean nahi duzuna idatz dezakezu.

Testuaren formatua aldatzeko, aukeratu eta tresna-barraren bidez lan egin, esaterako, beste letra-mota, tamaina edo kolorea aukeratuz.

Horrela, orrialde berriak sortzen dira eta edizioa erraza da. Aldez aurretik webgunearen egitura lantzea eta sortuko diren atalak garbi izatea beharrezkoa da.

Kasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortu

Gunearekin praktikatu: fitxategiak, irudiak, taulak, barruko eta kanpoko estekak nola txertatu.

Orrialde berak fitxategi bat modu errazean argitaratzeko aukera eskaintzen du. Egin bilaketa zure ekipoan eta klik egin argitaratu atalean.

KAPTURA GABEZIA

Baina eragiketa hau Txertatu goiko menuaren bidez ere egin dezakegu.

Lehenik eta behin, menuari jarraituz irudi bat sartuko dugu.

Ikusi duzun bezala, irudi pare bat kargatu ditugu. Aukeratu zein nahi duzun sartu eta klik egin Onartu botoian.

Irudiaren oineko menuak irudiaren tamaina eta orrialdean duen kokapena aldatu edo ezabatzeko aukera ematen du.

Irudia sarean baldin badago, bere web-helbidea menuaren aukera honetan idatz dezakegu, deskargatu eta kargatzeko beharrik izan gabe.

Jarraitu eta esteka bat txertatzeko, idatzi testu bat eta aukera ezazu webguneari lotu nahi diozun testua.

Txertatu- esteka atalera zuzentzerakoan, leiho hau agertuko da, eta esteka bat sortzeko aukera ematen du gunearen orrialdeen artean (Dagoen orrialdea) edo bestelako web-helbide bati lotzea ere.

Adibide honetan, sortu dugun wiki orrialdearekiko lotura sortu nahi dugu. Beraz, Web-helbidea aukera hautatzen dugu, url-a dagokion eremuan idazten dugu eta Onartu botoia sakatzen dugu. Baita ere, “Ireki lotura hau leiho berri batean” aukera markatu dezakegu, gure gunetik bereizteko.

Gehiago jakiteko

Menuan ikusten duzunez, elementu askorekin praktikatu dezakezu eta zure web-orrialdean islatu nahi duzuna txertatu dezakezu.

Adibidez, taula bat marrazteko Taula- Taula txertatu atalera joko dugu. Aukera honetan, saguaren kurtsorearen bidez, taula osatuko duten errenkadak eta zutabeak aukeratu behar dituzu.

Kasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortu

Ekintza gehiago - Gunea administratu

Google Sites-ek gure webgunearekin lan egiteko erabilera interesgarriak eskaintzen dizkigu. Eta administratzaile nagusi gisa, Gunea administratu menuaren egitura ezagutzea ezinbestekoa da.

Horretarako, zoaz Ekintza gehiago goiko menura.

Goitibeherako menu honetan, hainbat aukera daude, esaterako, Orrialdea inprimatu, Orrialdea ezabatu, Txantiloi bezala gorde edo Gunea administratu. Orain, azken honetan jarriko dugu arreta.

Gunearen administrazioak hiru ardatz nagusi ditu: Edukia, Konfigurazioa eta Itxura. Ikus ditzagun blokez bloke.

Lehen atalean, gunearen edukiari dagokion guztia jasotzen da. Azken jarduera atalean egindako azken ekintzak ikus daitezke.

Orrialdeak atalean, gune zehatz hau osatzen duten orrialdeen zerrenda dago.

Fitxategi erantsia atalean, argitaratutako fitxategiak zerrendatzen dira eta atal honetatik kargatzeko aukera ere eskaintzen du.

Eta Orrialdeen txantiloiak atalean txantiloi desberdinak jasotzen dira eta berriak ere sor daitezke.

Kasu praktikoa: gelaren web-orrialdea sortu

Gunearen konfigurazioa

Lehen atalean, Orokorra izenekoan, gunearen izena eta erabiltzen ari den biltegi-gaitasuna zehazten da.

Eta formularioaren bigarren atalean, webgunea ezabatzeko aukera ere badago.

Partekatu atalean erabiltzaileak gure gunera gonbida ditzakegu eta eskuineko taulan sarbidea duten pertsonei jarraipena egin diezaiekegu.

Landu nahi duzun webguneak merkataritza-interesak izanez gero edo enpresa-eremuaren barruan egonez gero, diru-sarrerak lortzea interesgarria da.

Web-helbidea: zure gunearen helbidea guztiz lotuta egongo da “sites.google” domeinuari, baina domeinu bat baldin baduzu, posible da beste helbide bat kudeatzea.

Kasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortu

Gunearen diseinua

Azkenik, Gunearen Itxura atalean gunearen aurkezpenaren gainean lan egingo dugu.

Gunearen diseinua aldatu atalean klik egingo dugu.

Hainbat datu dituen leiho bat ageri da eta markatuta daudenak aurretik zehaztuta bezala utziko ditugu:

Koloreak eta iturriak izeneko menura pasatuko gara.

Atal honetan webgunearen atal desberdinak ageri dira eta egitura hori letra lodiz ageri da: Orrialde osoa, Gunearen goiburua eta Edukiaren eremua, eta Gadgets (edukiarenak, alboko barra eta nabigazio-barra)

Azkenik, Gaiak atalean, Google Sites-eko gaiekin proba egin dezakezu eta horien artean webgunerako egokiena zein iruditzen zaizun ikusi.

Esaterako, Rounders gaia aukeratzen badugu eta Aurrebista sakatzen badugu, itxura guztiz aldatzen dela ikusiko dugu:

Kasu praktikoaren amaiera.

Ariketa: edukia diseinatu eta gehitu web-orrialdean

Aurreko puntuetan webgune batek Google Sites-en dituen ezaugarri nagusiak nola erabili ikusi dugu. Atal honetan ikasturtearen webgunea sortu eta modu egokian administratzeko oinarrizko urratsak ematen lagundu nahi dizugu.

Honako hauek dira ariketa gauzatzeko eman beharreko urratsak:

Gune berri bat sortu Google Sites-en, Gure webgunea izena duena eta ikasleekin edukia landu.

Bere itxura pertsonalizatu.

Gunearen dinamika garatu ahal izateko beharrezkoak diren sarbiderako eta parte hartzeko baimenak konfiguratu.

Abiatzeko hipotesia

2.0 tresnak oso erabilgarriak izan daitezke ikasleekin lan egiteko. Guk hori horrela izatea proposatzen dugu, baina irakasleak erabaki beharko du lan egiteko zein den tresnarik egokiena eta zein helburutarako erabiliko den: soilik gelako ariketa izango den, ikuspena, segida emango zaion, etab.

Beste kapsula-lantegietan landu ditugun eta atzetik egitura tekniko sendoa duten beste laguntza-tresnetan egin bezala, gure webgunearen mapa eta atalak lantzeko aurretiazko lana ezinbestekoa da.

Hasi aurretik, Gure webguneak dituen atal adina talde sortuko ditugu, ikasleek izena eman eta banaka parte hartu behar izan arren.

Praktika dezagun bada!

Ariketa: edukia diseinatzen eta gehitzen web-orrialdean

Gure webgunea sortu

  • Sar zaitez Google Sites-en sortu duzun kontuaren bidez, edo zure Gmail postaren bidez edo zuzenean Sites-etik (kapsularen aurreko puntuan ikusi dugu).

  • Behin sartu ondoren, gune berri bat sortu dagokion botoiaren bidez.

  • Gunea sortzeko oinarrizko formularioa bete, izena eta deskribapena idatzi, adierazi ez dela publikoa, idatzi erakutsitako kodea eta Sortu gunea botoia sakatu.
  • URLa erabilgarri ez zegoenez, azkenean gure web-helbidea honako hau izango da: http://sites.google.com/site/nuestraweb5

  • Behin gunea sortuta, sortu orrialde berriak eta webgunearen egitura landu. Hasteko, Orrialde nagusiaren barruan, Orrialdea editatu botoian klik egin.

  • Aukeratu izenburua eta aldatu Aurkezpena izenarengatik. Aldaketak gorde, nahiz eta sistemak zirriborroak sarritan automatikoki gordetzen dituen.

  • Orain sortu orrialde berri bat Orrialdea sortu atalean eta egin oinarrizko edizio-prozesu bera.

  • Jarraitu urrats horiek egoki deritzozun egitura izan arte eta webgunearen helburuaren arabera. Gure proposamena ikasleekin batera ikasturteko webgunea lantzea da; beraz, ondorengo atalak egon daitezke:
    • Nortzuk gara?

    • Jarduerak eta ikasturteak

    • Argazki-galeria

    • Zirkularrak

    • Gure irakasleak

    • Harremana

  • Beraz, Orrialde berri bat sortu eta Gorde gauzatzean datza mekanika, eta modu horretan gure egitura izan arte.

Ariketa: edukia diseinatzen eta gehitzen web-orrialdean

  • Orrialde berriak sortzeko orduan, Google Sites-ek orrialdeak ordena alfabetikoan eta orrialde nagusiaren menpe erakutsiko ditu (gure kasuan Aurkezpena). Orrialde bat zuzenean beste baten mende egon dadin, aukeratu “Aukeratu kokapen desberdin batean” aukera hautatu. Adibidez, Harremana orrialdea “Gure irakasleak” atalean markatuko dugu (irudian ageri den bezala).

  • Gunearen itxura blokean egongo zara.

Gure webgunearen itxura

Koloreak eta iturriak hautatuz, webgunea nahi bezala diseinatu ahal izango duzu.

  • Esaterako, klik egin Pertsonalizatua aukeran eta hautatu ezazu kolore-paneletik nahi duzun kolorea. Aurrebistak nola geratuko den ikusteko aukera ematen du:

  • Gogoan izan Gorde botoia sakatzea irten aurretik.
  • Gauza bera egin dezakezu iturriarekin Orrialdearen iturria atalean klik eginez. Aukeratu zerrendakoen artean, esaterako, Trebuchet. Eta aurrebistan iturria aldatu egingo da.

  • Aurrez zehaztutako gaia aukeratzen baduzu, iturriak eta atzealdeko irudiak gaiari lotutakoak izango dira. Aurrebistak gaiak erakutsiko dizkizu eta gehien interesatzen zaizuna aukeratu ahal izango duzu.

Ariketa: edukia diseinatzen eta gehitzen web-orrialdean

    Sartzeko eta parte hartzeko baimenak

  • Webgunearen egitura antolatzen bukatzeko, webgunea publiko izan ez dadin konfiguratuko dugu. Horretarako, goiko menuko Gune hau partekatu atalera joan.

  • Idatzi webgunea partekatu nahi duzun pertsonen helbideak. Kasu zehatz honetan, ikasleen helbideak idatz ditzakezu (banakakoak edo taldekoak). Klik egin Erabiltzaile hauek gonbidatu botoian.

Ariketaren amaiera.

Autoebaluazio jarduerak

Jarraian, zure gogoetetan orientatuko zaituzten esteka batzuk bisita ditzakezu

Galdetegia

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Crear cuenta

Página de Google Sites

Página principal Sitios

Crear página

Editar página

Insertar archivo

Dirección web

Crear un enlace

Menú Insertar

Apariencia del sitio

Opciones de diseño

Página completa

Cabecera y Área

Gadgets

Tema Rounders

Formulario

Aceptar condiciones