Kasu praktikoa: ikasturtearen web-orrialdea sortu
Jarraian, urratsez urrats, Google Sites-en bidez gelaren web-orrialde bat nola diseinatu eta hainbat
aplikazio interesgarri azalduko ditugu. Honako ibilbidea egingo dugu:
-
Oraindik erabiltzailea ez bazara, Google Sites-en kontu bat sortu.
-
Gune bat sortu. Orrialdeak sortu eta editatu.
-
Gunearekin praktikatu: fitxategiak, bideoak, barruko eta kanpoko estekak nola txertatu.
-
Gunea administratu.
Prest al zaude? Has gaitezen bada!
Google Sites-en sartu
Google Sites-en sartzeko, hiru aukera daude:
Ikus dezagun kasu bakoitzean nola sartu:
- Gmail kontu bat baldin baduzu
Sar zaitez Google Sites-en zure posta elektronikoaren goiko menuaren bidez (http://www.gmail.com ); bertan Google-ek eskaintzen dituen doako tresna
guztiak biltzen dira.
Halaber, Google Sites-en bere
orrialdetik ere sar zaitezke, posta irekitzeko beharrik izan gabe: http://sites.google.com
Google Sites-en erregistratu
Konekta zaitez http://sites.google.com
orrian eta klik egin Guneetan Erregistratu aukeraren gainean.
Bete ezazu Google Cuentas-en ikusiko duzun formularioa. Gogoratzeko datu errazak erabiltzea
gomendatzen da, pertsonalak izan edo hezkuntza-zentroarenak izan. Beharrezkoa da posta elektronikoaren kontu bat izatea (ez
du Gmail izan beharrik).
Zerbitzuaren baldintzak osatu eta onartu ondoren, kontua
automatikoki sortuko da.
- Badut kontua Google Apps-en
Google kontua baldin baduzu, zoaz zuzenean Google Sites-en orrialde nagusian dagokion atalera.
Bertan sartzeko, zure posta elektronikoaren helbidea eskatuko dizu sistemak