Zer da Google Sites?
Aurkezpena
Google Sites doako eta lineako tresna da eta taldeko webgune bat oso erraz sortzeko
aukera ematen du. Orrialde honetan testuak edo ikus-elementuak sar daitezke, hala nola, bideoak, aurkezpenak edo fitxategi
erantsiak. Google Sites Google-ek
sortutako tresnetako bat da eta tresna horiek euren artean lotuta daude; esaterako, Gmail (posta elektronikoa), Picasa
(argazki-galeria), Google
Docs (dokumentuak linean) eta Google markako beste hainbat zerbitzu.
Gainera, Google markako aplikazio gehienen kasuan izan ohi den bezala, orrialde hau pertsona-talde txiki
batekin eta ikastetxe osoarekin partekatu eta editatu daiteke edo Interneten murrizketarik gabe argitaratu.
http://sites.google.com/site
|
Sonia Carolinaren argazkia Flickr-en, CC azpian |
Behin sartu eta orrialdea sortu ondoren, hau da Google Sites-en hasierako itxura:
-
Google aplikazioen menua
-
Orrialdea sortu, Orrialdea editatu eta Ekintza gehiago botoiak
-
Orrialdearen izenburua
-
Bilaketa-eremua
-
Webgunearen menua
-
Orrialde nagusia
|
|
Eta honako hauek dira Google Sites-en ezaugarri nagusiak:
-
Web-orrialdearen interfazea erraz pertsonalizatzeko ahalmena.
-
Azpiorrialdeak sortzeko erraztasuna.
-
Handituz doan zerrenda batean orrialde-motak aukeratzeko erraztasuna: web-orrialdea, iragarkiak, artxibategia.
-
Informazio zentralizatua: eduki multimediak edozein orrialdetan txertatzen ditu (bideoak; Google
Docs-eko dokumentuak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak, Picasako argazki-aurkezpenak, iGoogle-eko gadgets-ak) eta fitxategi
erantsiak kargatzen ditu.
-
Webgunea zuk nahi duzun bezain pribatua izan dadin edo alda dadin baimenak konfiguratzea.
-
Google Sites-eko edukian bilaketa, Google teknologia erabiliz.
Ezaugarri horiek hobeto ezagutu ditzagun.