ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan Interneten bilaketak egiteko, gehien bisitatzen ditugun orrialdeetara estekak gordetzeko FIREFOX web nabigatzailearen ezaugarrietako batzuk ezagutuko ditugu, eta baita Internet erabiltzeko orduan arinago ibiltzeko erabilgarri izango zaizkigun programaren aplikazioak eta gehigarriak ere.
Microsofteko Internet Explorer eta beste batzuk bezala, FIREFOX nabigatzailea erabili ahal izateko, lehenik eta behin ordenagailuan deskargatu eta instalatu behar da.
Aplikazioetako bakoitza ondorengo edukien egituraren baitan aurkeztuko dugu:
Beste kapsula-lantegi batzuetan aplikazio berriak landuko ditugu. Zuentzat erabilgarri izatea espero dugu.
IKTko gaitasunak* G. Kudeaketa eta garapen profesionala D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma C. Hiritartasun digitala |
G4. Tutorialak zer diren ulertzea, eta laguntza gisa
erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko. G8. Erraztasunez erabiltzea Interneteko zerbitzuak informazioa bilatzeko. D14. Informazioa eta, batez ere, web-informazioa, bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatzen eta sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea. |
IKT edukiak |
|
Gutxieneko ezagutzak |
|
Autoebaluaziorako irizpideak |
|
* IKT gaitasunei buruzko “Eskola 2.0” proposamenan sartutako elementuak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. “IKTko gaitasun-mapak izeneko erantsitako materialetatik hartuak.
FIREFOX Mozilla fundazioaren ekimenetako bat da. Mozilla komunitate global bat da eta teknologiaren botereak pertsonen bizitza aberasten duela sinesten du. Jendearen onerako erakunde bat da eta mundu osoko pertsonek Internet erabiltzeko modua hobetzeko lan egiten du. Mozillak garatzen dituen aplikazioak software librea dira (open source software), Internet baliabide publikoa dela eta aske eta publiko guztiari zabalik egon behar dela dira bere oinarriak. FIREFOX nabigatzaileak bezala egituratu eta aplikazioak sortzeko helburua lortzeko, Mozillak milaka boluntario ditu mundu osoan eta aplikazioa garatzeko eta etengabe hobetzeko laguntza ematen dute. Ahalegin horiek guztiak Mozilla korporazioko langile-kopuru txiki batek koordinatzen ditu. |
|
Internet Exploreren atzetik, FIREFOX Interneten gehien erabiltzen diren arakatzaileen artean bigarrena da. % 24,43ko erabiltzaile-kuota du (2010eko urtarrileko datua) eta etengabe hazten ari da. Egun, zuzenean sistema eragile zehatz bati lotuta ez dauden arakatzaileen artean lehena da.
FIREFORX instalatu eta zuzen funtziona dezan, honakoa behar da PCa konfiguratzeko: Konfigurazioa
FIREFOX erabili ahal izateko, beharrezkoa da programa ordenagailuan deskargatu eta instalatzea. Bere web-orrialdean sartuz egin dezakezu http://ww.mozilla-europe.org/es/firefox / eta Doako deskarga dioen botoi berdea aukeratu.
FIREFOX-eko deskargen orrialdera sartu zure egungo Interneteko nabigatzailearen bidez. Orrialde honek, zure sistemaren ezaugarrien arabera, automatikoki FIREFOX-en bertsio onena gomendatuko dizu.
FIREFOX-en instalatzailea deskargatzeko botoian klik egin ondoren, segurtasun-oharra adierazten duen leihoa agertuko da. Fitxategia exekutatzeko, klik egin Exekutatu botoian. Komeni da erabiltzen ari zaren gainerako programak ixtea.
Zure egungo nabigatzailearen konfigurazioaren arabera, beste leiho bat ager daiteke segurtasun-ohar berri batekin. Aurrera
egiteko, klik egin Exekutatu botoiaren gainean.
Ondoren ongi etorria emateko leihoa agertuko da, eta bertan, instalazioarekin jarraitzeko Hurrengoa botoia sakatu behar dugu.
Hemendik instalazioaren aukeraketa-pantailara iritsiko gara. Estandarra aurrez aukeratuta egongo da; FIREFOX-eko erabiltzaile gehienek erabiltzen duten konfigurazioa instalatuko da. Klik egin Hurrengoa botoian.
Instalazio pertsonalizatua soilik erabiltzaile aditu batzuentzat da gomendagarria, hain zuzen ere, nabigatzaileak izango duen erabilerari gehien komeni zaizkion aukerak hautatzeko gai direnentzat.
Posta elektronikoaren aplikazioaren barruan esteka bat, Interneteko lotura bat edo HTML dokumentu bat irekitzean FIREFOX erabiltzeko, aukeratu Firefox nire lehenetsitako nabigatzaile gisa erabili eta klik egin Instalatu botoian.
Instalazioa amaitzerakoan, Firefox orain exekutatu dioen aurrez hautatutako aukerarekin leiho bat agertuko da. Instalazioaren laguntza ixteko, klik egin Amaitu botoian.
Jarraian, FIREFOX-ek aukerak, markatzaileak, historia, pasahitzak eta gure aurreko nabigatzailearen bestelako datuak inportatzeko aukera emango digun leihoa erakutsiko digu (berez aurrez aukeratuta egongo da). Ondoren, hasierako orria inportatzeko edo Firefox Start ezartzeko (berez aurrez aukeratuta egongo da) beste leiho bat agertuko da.
|
|
Instalazioa amaitu aurretik Firefox orain exekutatu aukera aukeratuta uzten badugu, nabigatzailea berehala irekiko da, nabigatzailearen irudia pertsonalizatzera gonbidatzen gaituen leiho baten bidez.
Hemen duzu bideo bidezko tutoretza bat prozesua ikusteko Mozilla Firefox eskuratu eta instalatzea.
Windows sistema eragilea duten Interneteko erabiltzaile gehienek nabigatzaile gisa lehenetsita Internet Explorer erabiltzen dute, Windows aplikazioen paketean datorrena baita. Internet Exploreren funtzionalitate asko ditu FIREFOX-ek, nahiz eta horiek izen desberdinak izan. Beraz, nabigatzailea erabiltzeko adibideekin hasi aurretik, erabilitako terminologian aldaketa horietako batzuk adieraziko ditugu.
Internet Exploreren erabiltzaileentzako terminologiaren desberdintasunak eta konfigurazioaren doiketa:
INTERNET EXPLORER | FIREFOX |
Interneteko aukerak | |
Interneteko aldi baterako fitxategiak | |
Gogokoak | |
Helbide-barra | Helbide-barra |
Eguneratu | Birkargatu |
Gogokoak | |
Kopiatu lasterbidea | Lotura-bidea kopiatu |
Gorde helburua honela | Gorde lotura honela |
FIREFOX lehen aldiz abiatzerakoan Internet Exploreretik informazioa inportatzea aukeratu ez baldin bada, geroago ere egin daiteke. Honela:
Fitxategia menua ireki eta Inportatu botoian klik egiterakoan, leiho bat irekiko da, eta bertan, Internet Exploreretik inportatu nahi dugun informazioa aukeratu ahal izango dugu. Berez dena aurrez aukeratuta egongo da. Guztia inportatu nahi ez badugu, nahi ez den aukera kendu egin behar da.
FIREFOX abiatzean, hasierako orri gisa ezarritako web-orria irekiko da. Hasierako instalazioan aurkakoa ez bada adierazi, Firefox Start orria lehenetsiko da. Hasierako orria edozein unetan alda daiteke nabigatzailearen aukerak aldatuz eta hasierako orri gisa Markatzaileak , atalean ditugunen artean (URLa ezagutzen dugunean) edo une horretan zabalik dugun edozein orrialde aukeratuz. Leiho horretara sartzeko, soilik Nabigatzailearen tresnak fitxan klik egin behar duzu eta ondoren goitibeherako menuan Aukerak aukeratu.
Beste orrialde batean nabigatzeko, bisitatu nahi dugun orriaren URL helbidea ezagutzen badugu, zuzenean idatz dezakegu bilaketa-barran. URLak normalean http:// hizkiekin hasten dira eta jarraian helbidea identifikatzen duen izena daramate.
Esaterako, Espainiako Futbol Federazioaren orrialdea ikusi nahi badugu eta aurretik bere URLa ezagutzen badugu (http://www.rfef.es/ ), bilaketa-barran sartuko dugu, teklatuan intro tekla
sakatu eta ondorengo pantaila ikusiko dugu:Ikusi nahi dugun orrialdearen URLa ezagutzen ez badugu, Google-en bidez bilatu dezakegu FIREFOX-en hasierako orritik. Aurreko adibidearekin jarraituz, idatz dezagun bilaketa-leihoan futbol selekzioa esaldia, ondoren teklatuan intro
tekla sakatu edo klik egin Google-en bilatu, gure bilaketaren emaitzak eskuratu ahal izateko.Gure bilaketari (futbol selekzioa) buruzko informazioa duten web-orriak erakutsiko ditu Google-ek. Kasu honetan, hurrengo irudian ikus daitekeen bezala, bilatzen dugun orrialdea (http://www.rfef.es/ ) emaitzen bigarren tokian dago. Esan beharra dago orri zehatz bat bilatzeko erabiltzen ditugun hitzak gero eta zehatzagoak izan, gero eta aukera gehiago izango ditugula bilaketaren lehen emaitzetan arrakastaz aurkitzeko.
Halaber, bilaketaren hitzak edo esaldiak zuzenean idatz ditzakegu bilaketa-barran.
Bilaketa-barran bilatzen ditugun hitzak idazteko orduan, FIREFOX Google bilaketa-motorrarekin lan egiteko lehenetsita dago. Hori edozein unetan alda daiteke, pantailaren goiko aldean eskuinean bilaketa-motorraren ikonoan klik eginez. Menu bat agertuko da eta bertan bilaketarako eskuragarri dauden aukeren artean hautatu ahal izango dugu, edo aukera gehiago ikus ditzakegu Bilaketa-motorrak administratu… botoian klik eginez eta Bilaketa-motor gehiago eskuratu… atalean sartuz. Horrela, FIREFOX-en gehigarrien orrialdeetara joango gara. Gida honetan bertan aurrerago xehetasun gehiagorekin azalduko ditugu horiek.
Web-orriaren barruan testu bat eskuratzeko, Ctrl+F tekleatu edo Editatu fitxaren goitibeherako menuan Bilatu aukeratu, pantailaren behealdean bilaketa tresna-barra irekitzeko.
Bilatzen dugun hitza Bilatu leihatilan idatzi orduko hasiko da bilaketa. Emaitzan kurtsorearen kokapenetik hurbiltzen dagoen hitza nabarmenduta agertuko da (maiuskulak/minuskulak bat etorri gabe). Gainera, tresna-barra honek ondorengo 4 aukerak eskaintzen ditu:
![]() |
Kurtsorea baino aurrerago kokatzen den bilatutako hurrengo hitza nabarmentzen du. |
![]() |
Kurtsorea baino lehenago dagoen bilatutako hitza nabarmentzen du. |
![]() |
Web-orriko bilatutako hitz guztiak nabarmentzen ditu. |
![]() |
Aukera hau hautatuz, idatzitako maiuskula eta minuskulei dagokienez soilik bilatutako hitzarekin zehatz-mehatz bat etortzen diren hitzak nabarmentzen dira. |
FIREFOX-ek Interneten bilaketak egiteko aukera ematen du, alegia, bisitatzen ari garen web-orriaren barruan dauden hitzak edo esaldiak. Jarraian adibide bat ikus dezakegu. Bidaien orrialde batean nabigatzen gaudela, kurtsorea bilatu beharreko hitz edo esaldi baten hasieran jartzerakoan (Santiago, gure adibidean), klik egin eta sagua testuaren gainera mugitu. Aukeratzeko aukera ematen du eta hori egin ondoren, klik egin eskuineko botoian eta menu bat zabalduko da. Besteak beste, hautatu dugun bilaketa-motorrarekin nabarmendutako testua bilatzeko aukera emango digu.
Nabarmendutako testua bilatzeko aukerari eman ondoren, gure kasuan Santiago, fitxa berri bat irekiko da bilaketaren emaitzekin. Fitxa hori aukeratu beharko dugu bilaketa-motorrak aukeratutako orrialdeak ikusteko. Horrela, ikertzen ari garen gaiaren inguruko informazioa zabaltzeko aukera izango dugu. Hurrengo irudian gure adibidearen bilaketaren emaitzak ikus daitezke.
Orrialde bateko testua kopiatzeko, saguarekin kopiatu beharreko testua aukeratu behar da, Editatu menua ireki eta klik egin Kopiatu botoian. Ondoren, informazioa kopiatu nahi den programa ireki behar da eta berriz ere Editatu menuan, itsatsi aukera hautatu. Saguaren eskuineko botoian klik eginez ere kopiatu eta itsatsi daiteke, behin kopiatu beharreko testua hautatuta.
Irudi bat, lotura bat (link) edo irudia+lotura kopiatu nahi badugu, kurtsorea lotura edo irudiaren gainean kokatu behar dugu. Ondoren, saguaren eskuineko botoian klik egin behar dugu eskuragarri dauden aukera anitzen menua zabaltzeko. Soilik irudia, lotura edo biak kopiatu, gorde, lotura leiho berri batean zabaldu edo zuzenean posta elektronikoaren bidez Lotura bidali botoian klik eginez bidaltzeko aukera izango dugu.
Web-orri oso bat gordetzeko, Fitxategia fitxaren goitibeherako menuan Gorde honela… aukera hautatu. Leiho bat irekiko da eta orrialdea non gorde, zein izenarekin gorde eta orri horretan gorde nahi dugun informazioaren formatua aukeratu ahal izango dugu. Informazioaren formatua edo Mota aukeren artean, ondorengo aukerak izango ditugu:
Web-orria, osoa irudiak barne web-orri osoa gordetzeko. Horri esker, ondoren irudiekin batera jatorrizkoa bezala ikusteko aukera izango dugu, baina HTML loturen egitura izan gabe.
Web-orria, HTMLa soilik, jatorrizko web-orria gordeko du baina irudirik gabe. Formatu honek HTML loturen egitura mantentzen du.
Testu-fitxategiak, jatorrizko web-orria testu-fitxategi bezala gordetzen du. Ez du loturen egitura mantentzen, baina edozein testu-editoretan ikusteko bertsioa eskuratzeko aukera ematen du.
Fitxategi guztiak, web-orria bere ezaugarri guztiekin gordetzen du.
Azkenik, izena, kokapena eta fitxategi-mota aukeratu ondoren, klik egin Gorde botoian.
Aurretik ikusitako orriak berreskuratzeko hainbat modu daude:
Orrialde batean aurrera edo atzera joateko, klik egin joan hurrengo orrialdera
Orrialde bat baino gehiago aurrera edo atzera egiteko, klik egin
Bilaketa-barran zuzenean idatzi duzun URLen zerrendan sartzeko, klik egin barra horren
Azken saioan zehar bisitatu dituzun orrialdeen artean aukeratzeko, klik egin Historia fitxan, bisitatutako orrialde guztien goitibeherakoa irekitzeko. Aurreko saioetan bisitatutako orrialdeak ikusi nahi badituzu, Historia guztia erakutsi botoian klik eginez horietan sar zaitezke. Historia fitxaren goitibeherako menuan kokatzen da.
Web-orrialde bat kargatzeko (bere edukia zabaltzeko) denbora luzea behar bada, orrialde honen karga gelditu
Fitxa berri bat sortzeko hiru modu daude. Fitxategia fitxan klik egin eta Fitxa berria aukeratu egin daiteke, fitxa-barraren espazio huts batean klik bikoitza egin daiteke edo soilik irekitako azken fitxaren eskuinaldean dagoen
Fitxa berri batean lotura bat kargatzeko, aukeratu lotura, arrastatu eta fitxa horretan utzi. Baita ere, saguaren eskuineko botoiaren bidez loturaren gainean klik egin daiteke eta goitibeherako menuan agertuko den Fitxa berrian lotura ireki aukera hautatu.
Fitxak ireki diren ordenaren arabera agertzen dira. Hori aldatu nahi izanez gero, fitxaren gainean klik egin eta saguaren botoia askatu gabe nahi den lekuraino arrastatu behar da. Gezi txiki bat agertuko da, saguaren botoia askatzerakoan fitxak izango duen azken kokapena adieraziko duena.
Uneko fitxa ixteko, klik egin Fitxa itxi
botoian, edo nabigatzailearen Fitxategia fitxan klik egin eta goitibeherako menuan Fitxa itxi aukera hautatu. Uneko fitxaren eskuineko botoian klik eginez eta goitibeherako menuan Gainerako fitxak itxi aukera hautatuz fitxa guztiak itxi daitezke, unekoa salbu.Hasierako orri gisa web-orri bakar bat erabili beharrean, fitxa bat baino gehiago erabil daitezke. Hori egiteko, leiho berdinean fitxa desberdinak ireki behar ditugu gure hasierako orrian izan nahi ditugun webguneekin. Hori egin ondoren, klik egin Tresnak fitxan, Aukerak hautatu, klik egin Uneko orrialdeak erabili botoian eta ondoren, Onartu botoia sakatu.
Historia fitxaren menuan orain dela gutxi itxitako fitxak berreskura daitezke.
Gehigarriak mundu guztiko boluntarioek garatutako software aplikazio txikiak dira eta horiek FIREFOX-i hainbat funtzionalitate gehitzen dizkiote, erabiltzailearen behar eta gustuen arabera nabigatzailea pertsonalizatzeko aukera emanez. Gehigarriak hiru taldetan banatzen dira:
Luzapenek
Gaiek
Pluginak
Egun instalatuta dauden gehigarriak ikusteko, Tresnak menura sartu eta Gehigarriak aukeratu. Klik egin gehigarri mota bakoitzari dagozkion botoietan.
Bestalde, leiho honen bidez gehigarri askoz ere gehiago deskargatzeko aukera dugu. Gehigarriak eskuratu
Aurretik aipatu bezala, FIREFOX-en gehigarrien orriak gehigarri kopuru handia eskuratzeko aukera ematen digu, nabigatzailea gure beharretara egokitu eta Interneten nabigatzea eraginkorragoa izan dadin. Gehigarri horiek kategoriaka sailkatuta daude, gure beharren arabera egokiena dena bilatzeko lana errazte aldera.
Deskargatu nahi dugun gehigarriaren izenaren zati bat edo izen osoa jakinez gero, gehigarrien leihoko bilaketa-barratik zuzenean egin dezakegu bilaketa.
Adibide gisa, gehigarri bat nola bilatu eta instalatzen den azalduko dugu. Gainera, gehigarri horiek gure nabigatzailearen itxura eta funtzionalitateak nola alda ditzaketen azalduko dugu. Alboko barra bat instalatuko dugu eta barra horrek, besteak beste, hainbat leiho irekitzeko eta batetik bestera aldatzeko, markatzaileak, gehigarriak edo historia ikusteko eta deskargen aurrerapenari jarraipena egiteko balio du. Gehigarri horrek All-in-One Sidebar izena du.
Gehigarriaren izenaren azken bi hitzak erabiliz bilaketa egingo dugu (izen osoa jakingo ez bagenu bezala). Gehigarrien leihoko bilaketa-barran one sidebar idazten badugu, ondorengo leihoa agertuko da:
Bilatzen dugun gehigarria bilaketaren emaitzen bigarren lekuan dago. Instalatzeko,
Firefox-era gehitu botoian klik egin ondoren, segurtasun-oharra duen leihoa agertuko da. Instalazioarekin jarraitzeko, klik egin orain instalatu botoian. Instalazioa bukatu ondoren, goiko aldean berrabiarazteko leihatila agertuko da; klik egin Firefox berrabiarazi botoian zure gehigarriaren funtzionalitateez gozatu ahal izateko.
Jarraian, jatorrizko instalazioaren itxura duen FIREFOX-en pantaila erakutsiko dugu. Ondoren, beste bat agertuko da eta All-in-One Sidebar-ez gain, nabigatzaileari gaien gehigarri bat
Lehen pantailan (gehigarririk gabe), alboko panelak eskaintzen dituen aukera bakarrak Markatzaileak edo Historia ikustea dela ikus dezakegu. Bigarren pantailan, berriz, nabigatzailearen aurkezpenaren itxura aldatzeaz gain, alboko panelean goitibeherako menu askoz ere zabalago bat ikus dezakegu gehitutako gehigarriaren funtzionalitate guztiekin. |
Ondorengo tekla-konbinazioen bidez, FIREFOX nabigatzailea teklatua erabiliz kontrola daiteke:
3.0:
Komandoa |
Windows |
Aurrekoa |
AltOpt+Ezkerreko gezia |
Hurrengoa |
AltOpt+eskuineko gezia |
Hasi |
AltOpt+Hasi |
Fitxategia ireki |
CtrlCmd+O |
Birkargatu |
F5 |
Birkargatu (cachea ezeztatu) |
CtrlCmd+F5 |
Gelditu |
CtrlCmd+. |
Komandoa |
Windows |
Orrialdearen amaierara joan |
Amaiera |
Orrialdearen hasierara joan |
Hasiera |
Hurrengo markora pasatu |
F6 |
Aurreko markora pasatu |
Maiuskulak+F6 |
CtrlCmd+I |
|
Orriaren iturri-kodea |
CtrlCmd+U |
Inprimatu |
CtrlCmd+P |
Gorde orria honela |
CtrlCmd+S |
Testuaren tamaina txikitu, Txikitu |
CtrlCmd+- |
Testuaren tamaina handitu, Handitu |
CtrlCmd++ |
Testuaren tamaina leheneratu Zooma leheneratu |
CtrlCmd+0 |
Komandoa |
Windows |
Kopiatu |
CtrlCmd+C |
Ebaki |
CtrlCmd+X |
Ezabatu |
Supr |
Itsatsi |
CtrlCmd+V |
Berregin |
CtrlCmd+YCtrlCmd+Maiuskulak+Z |
Hautatu dena |
CtrlCmd+A |
Desegin |
CtrlCmd+Z |
Komandoa |
Windows |
Bilatu |
CtrlCmd+F |
Bilaketa errepikatu |
F3 |
Loturak bilatu idazten den bitartean |
' |
Testua bilatu idazten den bitartean |
/ |
Aurrekoa bilatu |
Maiuskulak+F3 |
CtrlCmd+K |
Komandoa |
Windows |
Fitxa itxi |
CtrlCmd+W |
Leihoa itxi |
CtrlCmd+Maiuskulak+W |
Fitxa ezkerrera mugitu (fitxak puntua duenean) |
CtrlCmd+Ezkerreko gezia |
Fitxa eskuinera mugitu (fitxak puntua duenean) |
CtrlCmd+Eskuineko gezia |
Fitxa hasierara mugitu (fitxak puntua duenean) |
CtrlCmd+Hasi |
Fitxa bukaerara mugitu (fitxak puntua duenean) |
CtrlCmd+Fin |
Fitxa berria |
CtrlCmd+T |
Leiho berria |
CtrlCmd+N |
Hurrengo fitxa |
Ctrl+Fitxa |
Fitxa berrian helbidea ireki |
AltOpt+EnterReturn |
Aurreko fitxa |
Ctrl+Maiuskulak+Tab |
Itxi berri den fitxa berreskuratu |
CtrlCmd+Maiuskulak+T |
Fitxa hautatu (1etik 8ra) |
CtrlCmdAltOpt+(1etik 8ra) |
Azken fitxa hautatu |
CtrlCmdAltOpt+9 |
Komandoa |
Windows |
Fitxa guztiak markatzaileei gehitu |
CtrlCmd+Maiuskulak+D |
Orri hau markatzaileei gehitu |
CtrlCmd+D |
Markatzaileak |
CtrlCmd+B |
Kurtsorearen modua |
F7 |
Deskargak |
CtrlCmd+JCtrlCmd+Y |
Historia |
CtrlCmd+HCtrlCmd+Maiuskulak+H |
Informazio pribatua garbitu |
CtrlCmd+Maiuskulak+Supr |
Komandoa |
Windows |
Helbidea .com osatu |
CtrlCmd+EnterReturn |
Helbidea .net osatu |
Maiuskulak+EnterReturn |
Helbidea .org osatu |
CtrlCmd+Maiuskulak+EnterReturn |
Ezabatu hautatutako automatikoki osatutako sarrera |
SuprMaiuskulak+Supr |
Pantaila osoa |
F11 |
Helbide-barra hautatu |
AltOpt+D |
Bilaketa-motorrak hautatu eta administratu |
AltOpt+Goiko gezia |
FIREFOX desinstalatzeko, sar zaitez ordenagailuaren kontrol-panelean zure mahaigainetik, Hasi - Kontrol-panela , botoian klik eginez. Ondoren, duzun Windows bertsioaren arabera, Programak gehitu edo kendu edo programak (programa bat desinstalatu) aukeratu. Windowsek leiho bat irekiko du ordenagailuan instalatutako programa guztien zerrendarekin. Hautatu Mozilla Firefox eta klik egin Kendu edo Desinstalatu botoian.
Datu pertsonalak eta Firefox-en lehentasunak Ezabatu aukera duen leihoa agertuko da. Aukera hori markatu gabe lehenetsia dago eta horrek esan nahi du informazio hori ordenagailuan geratuko dela, berriz ere FIREFOX instalatuz gero berrerabiltzeko. Informazio guztia ezabatu nahi izanez gero, aukera hori markatu behar da eta klik egin Desinstalatu botoian. Mozilla Firefox-en Desinstalazio laguntzailearen leiho berri bat agertuko da.
Programa desinstalatzen hasteko Hurrengoa botoian klik egiterakoan, leiho berri bat agertuko da desinstalazioaren bilakaera erakutsiz. Bukaeran, Amaitu botoia duen leiho bat ikusiko dugu. Desinstalazioa bukatzeko, haren gainean klik egin behar da.
HTML: HyperText Markup Language-n (Hipertestua Markatzeko Lengoaia) siglak dira. Web-orrialdeak eraikitzeko markatzeko lengoai nagusia da. Egitura eta edukia testu moduan deskribatzeko eta testua irudiak bezalako objektuekin osatzeko erabiltzen da.
Markatzaileak: Gure ordenagailuan edo beste batean informazioa antolatu eta sailkatzeko eta informazio hori berehala eskuratzeko gorde ditzakegun loturak dira.
Web nabigatzailea: Web-orri baten informazioa ikustea ahalbidetzen duen softwarea da eta tokiko zerbitzari batean edo Interneten dago ( W orld W ide W eb). Nabigatzaileak web-orri baten HTML kodea interpretatzen du eta erabiltzeari bere edukiaren bidez elkarri eragiteko aukera ematen dio.
Pluginak: bata besteari lotuta funtzionatzen duten eta programaren funtzionalitateak osatzea ahalbidetzen duten aukerako programak dira.
Softwarea: Ordenagailu digital baten ekipamendu logikoa edo euskarri logikoa da, eta lan berezi bat egiteko behar diren osagai logikoen multzoa osatzen du.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Behar den gutxieneko konfigurazioa (Windows) | Gomendatutako konfigurazioa | |
Sistema eragilea: | Windows 2000, XP, Server 2003, Vista edo Windows 7 | Windows XP, Vista edo 7. |
PUZ: | Pentium 233 Mhz | Pentium 500Mhz edo handiagoa |
Memoria (RAM): | 64 MB | 128 MB edo gehiago |
Disko gogorra: | 52 MB-ko espazio librea diskoan |