Firefoxen gehigarriak
                  	
                  		Gehigarriak mundu guztiko boluntarioek garatutako software aplikazio txikiak dira eta horiek FIREFOX-i
                  hainbat funtzionalitate gehitzen dizkiote, erabiltzailearen behar eta gustuen arabera nabigatzailea pertsonalizatzeko aukera
                  emanez. Gehigarriak hiru taldetan banatzen dira:
                  		- 
                  		  Luzapenek 
                   funtzionalitate berriak gehitzen dizkiote nabigatzaileari edo daudenak nolabait aldatzen dituzte.  Publizitatea blokeatzeko,
                  web-orrietatik bideoak modu eraginkorragoan deskargatzeko, beste nabigatzaile batzuen ezaugarriak txertatzeko eta Twiter bezalako
                  webguneekiko interakzioa hobetzeko eta beste hainbat gauzetarako luzapenak eskuragarri daude.
- 
                  		  Gaiek 
                   FIREFOX-en itxura aldatzen dute. Gai batzuk soilik tresna-barren atzealdeko kolorea aldatzen dute; beste batzuk nabigatzailearen
                  itxura osoa alda dezakete.
- 
                  		  Pluginak 
                   Interneteko edukiez baliatzen dira, FIREFOX horietarako diseinatua ez dagoen kasuetan. Eduki horiek patentatutako
                  bideo- eta audio-formatuak, lineako jokoak, aurkezpenak eta bestelakoak izan daitezke. Pluginak beste enpresa batzuek garatzen
                  dituzte.
Egun instalatuta dauden gehigarriak ikusteko, Tresnak menura sartu eta Gehigarriak
                  aukeratu. Klik egin gehigarri mota bakoitzari dagozkion botoietan. 
                  		
                  		Bestalde, leiho honen bidez gehigarri askoz ere gehiago deskargatzeko aukera dugu. Gehigarriak eskuratu
                  
                  
 botoian klik egin ondoren, gomendatutako batzuk agertuko dira. Gehigarri gehiago ikusi nahi baditugu, 
Gehigarri guztiak
                  aztertu aukeratu beharko dugu, ondorengo leihoa ireki dadin:
                  		
                  		Aurretik aipatu bezala, FIREFOX-en gehigarrien orriak gehigarri kopuru handia eskuratzeko aukera
                  ematen digu, nabigatzailea gure beharretara egokitu eta Interneten nabigatzea eraginkorragoa izan dadin.  Gehigarri horiek
                  kategoriaka sailkatuta daude, gure beharren arabera egokiena dena bilatzeko lana errazte aldera.  
                  		Deskargatu nahi dugun gehigarriaren izenaren zati bat edo izen osoa jakinez gero, gehigarrien leihoko
                  bilaketa-barratik zuzenean egin dezakegu bilaketa.