IKT-KO KAPSULA - 1 LANTEGIA
FIREFOX web arakatzailearekin nabigatu eta web orrialde interesgarriak bilatu
Firefoxen gehigarria bilatu eta instalatu
14separador_indice_X_de_N17
0%

Firefoxen gehigarria bilatu eta instalatu

Adibide gisa, gehigarri bat nola bilatu eta instalatzen den azalduko dugu. Gainera, gehigarri horiek gure nabigatzailearen itxura eta funtzionalitateak nola alda ditzaketen azalduko dugu. Alboko barra bat instalatuko dugu eta barra horrek, besteak beste, hainbat leiho irekitzeko eta batetik bestera aldatzeko, markatzaileak, gehigarriak edo historia ikusteko eta deskargen aurrerapenari jarraipena egiteko balio du. Gehigarri horrek All-in-One Sidebar izena du.

Gehigarriaren izenaren azken bi hitzak erabiliz bilaketa egingo dugu (izen osoa jakingo ez bagenu bezala). Gehigarrien leihoko bilaketa-barran one sidebar idazten badugu, ondorengo leihoa agertuko da:

Bilatzen dugun gehigarria bilaketaren emaitzen bigarren lekuan dago. Instalatzeko,

botoian klik egin. Gehigarriak garatzeko orduan, software horiek sortzeak adierazten duen ahalegina konpentsatzeko, laguntza boluntarioa eskatzen da. Hala ere, gehigarriak deskargatzea doakoa da.

Firefox-era gehitu botoian klik egin ondoren, segurtasun-oharra duen leihoa agertuko da. Instalazioarekin jarraitzeko, klik egin orain instalatu botoian. Instalazioa bukatu ondoren, goiko aldean berrabiarazteko leihatila agertuko da; klik egin Firefox berrabiarazi botoian zure gehigarriaren funtzionalitateez gozatu ahal izateko.

Berriabarazi firefox

Jarraian, jatorrizko instalazioaren itxura duen FIREFOX-en pantaila erakutsiko dugu. Ondoren, beste bat agertuko da eta All-in-One Sidebar-ez gain, nabigatzaileari gaien gehigarri bat

Gaiak
gehitu diogu itxura aldatzeko.

Lehen pantailan (gehigarririk gabe), alboko panelak eskaintzen dituen aukera bakarrak Markatzaileak edo Historia ikustea dela ikus dezakegu. Bigarren pantailan, berriz, nabigatzailearen aurkezpenaren itxura aldatzeaz gain, alboko panelean goitibeherako menu askoz ere zabalago bat ikus dezakegu gehitutako gehigarriaren funtzionalitate guztiekin.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Paradigma

Bere elementuak txandaka testuinguru zehatz batean ager daitezke.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Eskola 2.0
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez

Glosarioa

  • Paradigma: Bere elementuak txandaka testuinguru zehatz batean ager daitezke.
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable