IKT-KO KAPSULA - 1 LANTEGIA
FIREFOX web arakatzailearekin nabigatu eta web orrialde interesgarriak bilatu
Erabilera adibideak
10separador_indice_X_de_N17
0%

Erabilera adibideak

Nola kopiatu, gorde eta inprimatu web-orrialdeak?

Orrialde bateko testua kopiatzeko, saguarekin kopiatu beharreko testua aukeratu behar da, Editatu menua ireki eta klik egin Kopiatu botoian. Ondoren, informazioa kopiatu nahi den programa ireki behar da eta berriz ere Editatu menuan, itsatsi aukera hautatu. Saguaren eskuineko botoian klik eginez ere kopiatu eta itsatsi daiteke, behin kopiatu beharreko testua hautatuta.

Irudi bat, lotura bat (link) edo irudia+lotura kopiatu nahi badugu, kurtsorea lotura edo irudiaren gainean kokatu behar dugu. Ondoren, saguaren eskuineko botoian klik egin behar dugu eskuragarri dauden aukera anitzen menua zabaltzeko. Soilik irudia, lotura edo biak kopiatu, gorde, lotura leiho berri batean zabaldu edo zuzenean posta elektronikoaren bidez Lotura bidali botoian klik eginez bidaltzeko aukera izango dugu.

Web-orri oso bat gorde

Web-orri oso bat gordetzeko, Fitxategia fitxaren goitibeherako menuan Gorde honela… aukera hautatu. Leiho bat irekiko da eta orrialdea non gorde, zein izenarekin gorde eta orri horretan gorde nahi dugun informazioaren formatua aukeratu ahal izango dugu. Informazioaren formatua edo Mota aukeren artean, ondorengo aukerak izango ditugu:

  • Web-orria, osoa irudiak barne web-orri osoa gordetzeko. Horri esker, ondoren irudiekin batera jatorrizkoa bezala ikusteko aukera izango dugu, baina HTML loturen egitura izan gabe.

  • Web-orria, HTMLa soilik, jatorrizko web-orria gordeko du baina irudirik gabe. Formatu honek HTML loturen egitura mantentzen du.

  • Testu-fitxategiak, jatorrizko web-orria testu-fitxategi bezala gordetzen du. Ez du loturen egitura mantentzen, baina edozein testu-editoretan ikusteko bertsioa eskuratzeko aukera ematen du.

  • Fitxategi guztiak, web-orria bere ezaugarri guztiekin gordetzen du.

Azkenik, izena, kokapena eta fitxategi-mota aukeratu ondoren, klik egin Gorde botoian.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Paradigma

Bere elementuak txandaka testuinguru zehatz batean ager daitezke.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Eskola 2.0
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez

Glosarioa

  • Paradigma: Bere elementuak txandaka testuinguru zehatz batean ager daitezke.
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable