ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan, oso desberdinak eta, aldi berean, osagarriak diren bi editore grafikorekin egingo dugu lan:
Eskolaren esparruko editore grafikoa da, “software librearen” multzokoa. Erabilerraztasunagatik, soinu-efektuengatik eta duen maskotagatik (Tux izeneko pinguinoa), bereziki erakargarria da eskola-lanak egiteko.
Irudiak tratatzeko software profesional sendoa da. Argazki-ukituak egiteko edo irudiak sortzeko aukera ematen du, bai eta efektuak aplikatzeko edo edizio-tresna interesgarriak erabiltzeko ere. Aurrekoa bezala, doako tresna da eta “software libreko” lizentzia du. |
Cargol Flickrren CC fotoa
|
|
Has gaitezen!
IKTko gaitasunak* G. Kudeaketa eta garapen profesionala D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma C. Hiritartasun digitala |
G4. Tutorialak zer diren ulertzea, eta laguntza gisa
erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko. |
IKTekin lotutako helburu zehatzak |
|
Edukiak |
|
Gutxieneko ezagutzak |
|
Ebaluazio-irizpideak |
|
* “Eskola 2.0” proposameneko IKTko gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Erantsitako material honetatik hartuak: "IKTko gaitasun-mapak".
Tux Paintek duen software-lizentzia motari esker, ikastetxearen edota ikasleen ordenagailu guztietan instala daiteke erabilera-mugarik gabe. Kode irekiko programa denez, erabiltzaileek hura aberasteko aukera dute (zigiluak eta pintzelak erantsiz), edota aldatzeko ere.
Horretarako, programaren iturburu-kodean funtzionaltasun gehiago sar ditzakezu, beharrezko programazio-ezaguerak
baldin badituzu.
Eman ondoko urratsok Tux Paint instalatzeko:
Windowsen erabiltzaile bazara, .exe fitxategia exekutatu beharko duzu deskargen leihoan haren gainean klik bikoitza eginda. Lehendabizi Tux Paint instalatuko duzu, eta ondoren gomazko aparteko zigiluen bilduma.
Sistemak segurtasun-oharpen bat erakusten badizu ere, onartu instalazioarekin jarraitzea.
Hautatu hizkuntza bat instalaziorako:
Jarraitu instalazio-morroiaren argibideei:
Onartu lizentzia-akordioa, jarraitu ahal izateko:
Segi berezko aukerak onartzen, pantaila bakoitzean Siguiente (hurrengoa) sakatuta. Tux Paint instalatu eta gero, jarraian, Tux Paint Stampserako gomazko aparteko zigiluen instalatzailea exekutatu ahal izango duzu. Mozilla Firefoxen deskarga-leihoa ikusten ez baduzu, sakatu CTRL+J nabigatzailearen pantailan.
Tux Paint instalatzen amaitzean, Tux Paint Config exekutatuko da. Automatikoki exekutatu ez bada, ireki tresna instalatu deneko programa multzoa eta hautatu konfigurazio-utilitatea.
Goialdean fitxa multzo bat duen pantaila agertuko zaizu. Video / Sound (bideoa/soinua) fitxaren konfigurazioan, programak pantaila osoa har dezan (Full Screen) aukeratu ahal izango duzu. Hori bereziki erabilgarria da oso haur txikientzat, oraindik ez dutelako sagua menderatzen eta programaren leihotik kanpo klik egin ohi dutelako; bai eta gainerako talde eta mailetako ikasleentzat ere, pantailako lana errazten baitu.
Window Size ataleko menu zabalgarriak erabilita, pantailaren tamaina zehazki ezar dezakezu:
Mouse / Keyboard (sagua/teklatua) fitxan aukera izango duzu, adibidez, saguaren gurpila aktibatu edo desaktiba dadin ezartzeko (Mouse Wheel Support) edota, klik egitean, eskuineko, ezkerreko eta erdiko botoien artean ez bereizteko (No Button Distinction).
Simplification (sinplifikazioa) fitxan, aukera hauek dituzu: formen biraketa desaktibatzea (Disable Shape Rotation), zigiluetan laukizuzen bat besterik ez erakustea (Simple Stamp Outlines) –ekipo moteletarako erabilgarria–, testua letra larriz soilik erakustea (Show Uppercase Text Only) eta kontrol batzuk desaktibatzea (Control Simplification).
Azkenik, joan Languages (hizkuntzak) aukerara eta konfiguratu interfazearen hizkuntza.
Konfigurazioa amaitzen duzunean, egin klik Quit botoian.
Bestela, hasierako konfiguraziora itzuli nahi baduzu, egin klik Defaults (berezko balioak) botoian.Tux Painten pantailak ondo mugatutako lau eremu eta laguntza-aukera ere biltzen ditu:
|
Hasteko, egin klik Marraztu tresnan, eta hautatu pintzel-mota eta kolore bat. Eutsi zapalduta saguaren ezkerreko botoi eta arrastatu erakuslea mihisetik emaitza ikusteko:
Erabili Desegin botoia trazua ezabatzeko, edo hautatu Ezabagailua borratzeko. Ezabagailuaren tresnan klik eginez gero, eskuinaldean hainbat aukera ikusiko dituzu Ezabagailuaren formarako. Zati bat ezabatu eta gero atzera egin nahi baduzu, Desegin botoia behin eta berriz erabil dezakezu ezabatutakoa berreskuratzeko. Era berean, Berregin botoian klik egin dezakezu desegin dituzun aukerak atzera ekartzeko. |
Beheranzko gezian klik eginda, pintzeletarako aukera gehiago ikusiko dituzu:
Erabili Zigiluak tresna, aurrez diseinatutako irudi bat zure marrazkian txertatzeko. Zigiluen zerrenda azpian, zigilua itsatsi aurretik hautatu beharreko zenbait aukera topatuko dituzu:
|
Tresna bakoitza erabiltzean, Tuxen laguntza lortu ahal izango duzu pantailaren azpialdean.
Tux Paintek aurrez diseinatutako hainbat irudi eskaintzen ditu horiek koloreztatzeko edo irudi-testua eransteko.
Itxitako irudi batzuk koloreztatzeko, Bete tresna erabil dezakezu, Magia aukeraren barruan.
Erabilera errazteko, Tux Paintek ez du galdetuko fitxategiak non gorde, karpeta lehenetsi batean kokatzen baititu. Hortaz, Gorde botoian klik egiten duzunean, programak lantzen ari den irudia gorde besterik ez du egiten. Erabili Ireki botoia aurreko lanak berreskuratzeko edo hautatzen dituzun irudiak erabilita diapositiba-emanaldi bat ikusteko. Horretarako, sakatu Filminak botoia eta zein hurrenkeran emango diren zehaztu, irudi bakoitzean klik eginda. Fitxategiak ezabatzeko Ezabatu botoia ere erabil dezakezu. |
Fitxategiak gordetzeko karpeta lehenetsia aldatu behar baduzu Tux Paint Config aplikazioa erabili beharko
duzu (Saving fitxa, Use alternate save directory aukera).
Bertan, Apply botoian klik egin, aldaketak aplikatzeko, edo Defaults sakatu, aukera lehenetsietara
itzultzeko.
Gimp lizentzia libreko editore grafikoa eta plataforma anitzekoa da (hau da, zenbait sistema eragiletarako bertsioak ditu).
Bere web-orritik deskarga dezakezu Download botoian klik eginez: http://www.gimp.org/
Windows erabiltzen baduzu, instalatzailea helbide honetan eskuratuko duzu: http://gimp-win.sourceforge.net/eta egin klik Download aukeran.
Deskargatu programa (egin klik Download gainean) eta laguntza-fitxategia (egin klik hizkuntza-izenaren gainean –adibidez, Spanish–):
Mozilla Firefoxek deskargen leihoa erakutsiko dizu. Jarraian, egin klik bikoitza instalazio-fitxategiaren gainean:
Windowsek segurtasun-oharpen bat erakutsiko dizu. Hala ere, jarrai dezan onartu. Ondoren, sakatu Next instalazio-morroian:
Gimpen laguntza gaztelaniaz instalatzeko programa exekutatu. Mozilla Firefoxen deskargen leihoa ikusten ez baduzu, sakatu CTRL+J.
Argazki bat editatuko dugu Gimp erabilita. Hasteko, argazki bat hautatuko dugu, bertan objekturen bat isolatzeko asmoz.
Adibidez, jabari publikoko erabilera-lizentzia duen tximeleta-argazki hau erabil dezakegu: http://commons.wikimedia.org/wiki/File:Mariposa_023.jpg
Deskargatu fitxategia, edo objekturen bat bereizi nahi duzuneko edozein argazki aukeratu. Fitxategi hori deskargatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin irudiaren gainean eta hautatu Gorde irudia honela aukera.
Abiarazi Gimp. Baliteke lehen sentsazioa arraroa izatea, programa gehienak ez bezala, Gimp ez baita leiho bakarrean irekitzen, gutxienez bi leihotan irekitzen baita: Lanerako leihoa, editatzen ari garen irudia ikusteko gunea batetik, eta tresna-kutxa, bestetik.
Lanean ari zarenean, leiho horien tamaina eta lekua aldatu ahal izango dituzu zure beharren arabera.
Erabili Fitxategia menuko Ireki aukera, argazkia editatzen hasteko.
Ezkerraldean, fitxategia dagoen karpeta hautatu beharko duzu. Gimpek erdialdean karpetaren edukia erakutsiko dizu (karpeta edo fitxategi gehiago). Irudi bakoitzean klik egitean, eskuinaldean haren miniatura ikusiko duzu:
Lehenik eta behin, fitxategia Gimpen jatorrizko formatuan gordeko dugu (xcf luzapenaz identifikatzen da). Izan ere, formatu horrek besterik ez du fitxategiaren inguruko informazio osoa gordetzen. Edizioa amaitzen dugunean, emango diogun erabilerarako egokiagoa izango den formaturen batera esportatuko dugu.
Gordetzean, Gimpek automatikoki osatuko du fitxategiaren izena .xcf luzapenarekin. |
Tximeleta moztuko dugu hondotik banantzeko. Lehen urrats gisa, hautaketa angeluzuzena erabiliko dugu hondoaren zatirik handiena kentzeko.
Aukeratu Moztu hautapenera Irudia menuan:
Era berean, eremu poligonalak hauta ditzakegu Hautapen librea tresnarekin. Horretarako, puntu batzuetan klik egingo dugu eremu bat itxi arte (lehenengoan berriro klik eginez):
Gainera, eremuen hautaketa automatikoa balia dezakegu. Horretarako, Hurbilketazko hautapena tresna erabiliko dugu.
Tresna horrek antzeko koloreko eremuak hautatzen ditu. Kolore sorta handiagoa edo txikiagoa hauta dezan, aldaketarako tolerantzia-atalasea (Muga) igo edo jaitsi behar duzu, urrats hauek emanda:
Aukeratu hurbilketazko hautapena tresna.
Egin klik irudiaren eremu batean. Sakatu Sup. tekla, hautaketa ezabatzeko. Azaldu dugunez, tximeletaren zati bat ezabatzen ari bagara, erabili Desegin Editatu menuan.
Tximeletaren ingerada ia osorik ezabatu duzunean, erabili borragoma azken orbanak kentzeko. Borragomaren tamaina alda dezakezu Eskalatu aukeraren irristagailuaren bidez:
Kontuz! Borragomak ezer hautatuta ez badago beterik ez du ezabatzen marrazki zatia.
Borratzen saiatzen bazara eta aldaketarik ikusten ez baduzu, baliteke hautaketa bat aktibo egoteagatik izatea.
Hori konpontzeko, hautatu Bat ere ez aukera Hautatu menuan.
Xehetasunekin lan egiteko, hurbildu irudira. Horretarako, aukera duzu + tekla sakatzeko edota zabaltze-maila bat hautatzeko Ikusi menuko Zooma aukeran.
Orain, tximeleta inguratzen duten puntuak ezabatu ahal izango dituzu, borragomarekin nahiz beste edozein hautaketa-tresnarekin (angeluzuzena, eliptikoa, librea, lausoa):
Itzuli tamaina normalera 1 zenbakia sakatuta edo % 100 aukera erabilita Zooma menuan.
Orain, gure tximeletak hondoan ezer ez duenez, fitxategia gordeko dugu Gorde aukera erabilita, Fitxategia menuan, nahiz CTRL+S sakatuta.
Tximeletaren zatiren bat ezabatu baduzu, antzeko zati bat kopiatu dezakezu akatsa konpontzeko. Adibidez, antena bat ezabatu baduzu, eman urratsok:
|
Itsatsitako irudia irudiaren geruza berri batean dago: paper baten gainean beste paper bat jarri izan bagenu bezala. Orain, ebakin hori (geruza berria) bere buruaren irudi ispilatu gisa ikus dadin (ispilu-efektua) behar dugu.
Hautatu Geruza menua eta, ondoren, Eraldatu / Irauli horizontalki.
Mugitu antena bere lekura. Irudia behar bezala dagoela ikusten duzunean, geruza ainguratu dezakezu bere behin betiko lekua har dezan. Hara:
Hasteko, irudiari itzal bat erantsiko diogu.
|
|
|
Tximeletari itzala eransteko beste era bat da haren ingerada soilik hautatzea, eta ez lauki zuri osoa.
Hautatu Desegin itzal jaurtia Editatu menuan, oraintsu erantsitako itzala ezabatzeko. Era berean, fitxategia beste izen batekin gorde zenezake, eta itzala izan aurreko tximeletaren bertsioa berriz ere ireki. Jarraian, hautatu tximeleta soilik. Honela egitea izango da errazena:
|
Tximeletaren (edo hautatzen duzun zatiaren) kolore sorta aldatu nahi baduzu, Koloreak menuan Mailak aukera aktiba dezakezu.
|
Itzuli jatorrizko tximeletara.
Iragazkiak menuan, argazkia apaintzeko zenbait aukera interesgarri topatuko dituzu:
Gaizki fokatzeko efektuak:
|
|
Distortsioak
|
|
|
|
Efektu artistikoak
|
|
|
Badira beste hainbat ere. Horiek probatzen dituzunean, kontu izan jatorrizko fitxategia gordetzeko; izan ere, litekeena baita lehen emaitzak interesgarriak ez izatea.
Gimpen marraztea lan zailegia dirudi lehen begiratuan. Alabaina, irudi-editore sendo honek marrazkiak sortzeko tresna apropos ugari eskaintzen dizkigu. Horiek programa grafiko ohikoenek dituzten tresnen oso desberdinak dira.
Hasteko, sortu fitxategi bat eta aukeratu haren tamaina txantiloi-aukeren artean, edo idatzi neurri bat zabalerarako eta beste bat altuerarako:
Hautatu aurreko planoaren kolorea (trazuaren kolorea) goiko laukian klik eginda, eta hondo-kolore bat (marraztuko duzun paperaren kolorea) beheko laukian klik eginda:
Marrazkilari ona bazara, saguarekin gauzak hain sinpleak ez direla ohartuko zara. Gimpekin esku hutsez marrazteko zenbait tresna dituzu, besteak beste:
Pintzela. Trazu-mota aukeratu ahal izango duzu (Pintzela – aukera), eta trazuak margultzea edo moteltzea izango duen erabaki
Vine motako pintzela erabilita eta horren eskala aldatuta, zuhaitz ederrak marraztu ahal izango dituzu.
rkatza pintzelaren berdin-berdina da, baina ondo zehaztutako trazuarekin. Aerografoa eta tinta, bakoitza bere berezitasunekin.
Borragomak hondoko kolorera itzultzen du marrazkia. Papera zuria bada, borratzean marrazkia zuri bihurtuko da. Hondo berdea bada, borragomak trazu berdeak egingo ditu.
Gimpen erabiltzaile gehien-gehienek ez dute abileziarik (edo pazientziarik eta tresnarik) aurreko
aukerak soilik erabiliz marrazteko. Egin ditzagun zenbait irudi, hautaketa-tresnak trazu- eta betetze-tresnekin konbinatuta. Horretarako:
|
Sakatu nahasteko tresnaren gainean eta, ondoren, trazatu lerro bat hautaketaren barruan. Horrek moteltze bat sorraraziko du aurrealdeko koloretik hondoko koloreraino, trazatu duzun lerroaren noranzkoan eta norabidean.
Erabili ehundurak edo betegarri-motak sektore bat betetzeko:
Askotariko formetako irudiak sortzeko, hautaketak batu edo kentzeko aukera duzu:
|
Irudiaren ertza soilik trazatu nahi baduzu, egin hautaketa eta erabili Editatu / Trazatu hautapena aukera. Aukeratu lerroaren zabalera (pixeletan) eta beste xehetasun batzuk, adibidez, lerroaren estiloa:
Dagoeneko marraztutako irudi bati ertz bat erantsi nahi badiozu:
Lerro poligonal soilez osatutakoak baino marrazki libreagoak egin nahi badituzu, ibilbideen tresna erabil dezakezu.
Trazatu nahi duzun forma sortu duzunean, erabili Trazatu bidea aukera edo Hautapena bidetik aukera (ondoren forma betetzeko edo trazatzeko).
Ia edozein marrazkitan, gainjarritako objektuak daude. Papera eta arkatza hartzen ditugunean, edo oso editore grafiko sinplearekin lan egiten dugunean, lehenik azpian dagoena marraztu behar dugu, eta ondoren gainjarritako objektua, ondoren aldaketak egiteko aukerarik gabe.
Gimpen, geruzak erabiltzen dituenez, objektu bat beste batekin estal dezakegu, eta ondoren desestaltzeko aukera dugu, behar dugunean.
Baso baten irudian, adibidez, elementu bakoitzak geruza bat hartzen du: eskuineko zuhaitza, ezkerreko zuhaitza, belarra, landareak, loreak, zerua eta ura:
Geruza bat agertzea nahi ez badugu (marrazkia hura gabe inprimatzeko edo bertatik kanpo dagoen xehetasunen batekin lan egiteko), nahikoa da Geruzak leihoan; bakoitzaren ezkerrean dagoen Ezkutatu/Erakutsi ikonoan klik egitea:
Leihoan geruzak agertzen diren hurrenkerak ematen du aditzera zein geruza dagoen zeinen gainean. Ondorengo adibidean hurrenkera aldatu da. Hala, landarea ezkerreko zuhaitzaren atzean ezkutarazi da eta eskuineko zuhaitza loreez estalita dago:
Beste marrazki bat sortuko dugu, geruzen erabilera azaltzeko deskribatutako teknika guztiak konbinatuta. Geruzen leihoa ikusteko, sakatu CTRL+L.
Lehen geruzak marrazki bat du hondoan.
Geruzaz geruza, gortinak, ateak eta nahi dituzun elementu guztiak erantsi ahal izango dituzu, aurretik egindakoa aldatu gabe.
Zure marrazkia web-orri batean erabili edo dokumentu batean sartu nahi izanez gero, fitxategia beste formatu batean gorde beharko duzu.
Atal honetan, ikasleekin egiteko ariketa bat proposatzen dugu. Ariketak bi programekin egiteko lana barne hartzen du. Kasua azaltzen hasiko gara.
Tux Paint aztertzerakoan ikusi dugunez, aukera dago marrazki bati ekiteko jadanik marraztutako hondo
bat erabilita, hura koloreztatzeko edo erreferentziak eransteko. Adibidez, etxearen zatiekin lanean ari bagara, Tux
Painten etxe baten silueta jar genezake eta ikasleei eska geniezaieke dagozkion objektuak eransteko.
Tux Painti irudiak eransteko, nahikoa da irudiak dagokion karpetan kopiatzea PNG formatuan.
Kokaleku zehatza sistema eragilearen araberakoa izango da. Informazio hori programarekin batera instalatzen den Readme (irakur hau) fitxategian dago
Linux y Unix
Tux Paint konpilatzean "DATA_PREFIX"erako finkatutako balioaren arabera dago direktorioaren kokalekua. Xehetasun gehiagorako,
ikus INSTALACION.txt.
Berez, direktorioa hau da:
/usr/local/share/tuxpaint/
Pakete batetik instalatu bada, ziurrenik hau izango da:
/usr/share/tuxpaint/
Windows
Tux Paint-ek 'data' izeneko karpeta bat bilatzen du fitxategi exekutagarria dagoen karpeta berean. Adibidez, instalatzaileak karpeta hau erabili du Tux Paint instalatzeko:
"C:\Archivos de Programa\TuxPaint\data"
Mac OS X
Tux Paint-ek erabiltzailearen kontuko "Libraries" karpetan gordetzen ditu fitxategiak, "Preferences" barruan, adibidez:
/Users/Juan/Library/Preferences/
PNG formatuan marraztu duzun etxearen kopia sinplifikatua Starters karpetan gordetzen baduzu, fitxategi bat sortzean nahi duzunean hautatu ahal izango duzu:
Etxe osoa Stamps / HouseHold karpetan ere gordetzeko aukera duzu, gomazko zigilu gisa gaineratu dadin etxeko gauzen bilduman:
Irudi berriak eremu gardenak izatea nahi badugu, gardentasunak sortzeko Gimp erabili behar dugu.
Sortu dugun etxearen kasuan, nahikoa izango da hondoko geruza ezkutatzea eta fitxategia berriro esportatzea PNG formatuan:
Horrela, zigiluaren hondoa gardena izango da:
Tux Painterako irudi bat sortu nahi duzunean, egin geruza gardenak eta ezabatu hondoko geruza irudia esportatu aurretik:
Lehendik sortutako geruza bakarreko irudiren bat edo argazkiren bat aldatu nahi izanez gero, lehenik, ezabatu haren ertzak eta lortu koloreren bat (esaterako, zuria) gardentasunak nahi dituzun eremuetan.
Ondoren, erantsi gardentasuna geruzari aukera honen bidez: Geruza / Gardentasuna / Gehitu alfa kanala.
Orain, aukera duzu garden bihurtu nahi dituzun zatiak hautatzeko eta “suprimir” (ezabatu) sakatzeko:
Gorde fitxategia dagokion karpetan, eta zigilutxo berria lortuko duzu:
Eta guk hemen amaituko dugu... Jarrai ezazu praktikatzen!
Kapsula-lantegi hau interesatu bazaizu eta gehiago jakin nahi baduzu, hautatutako erreferentzia hauek ikustea gomendatzen dizugu
http://www.educared.org/global/software-libre/tux-paint