IKT-KO KAPSULA LANTEGIA
Irudi-tratamendu digitala Tux Paint eta Gimp editoreekin
Argazkiak Gimp bidez editatzea
11 de 30
0%

Argazkiak Gimp bidez editatzea

The Gimp: Lehen urratsak

Argazki bat editatuko dugu Gimp erabilita. Hasteko, argazki bat hautatuko dugu, bertan objekturen bat isolatzeko asmoz.

Adibidez, jabari publikoko erabilera-lizentzia duen tximeleta-argazki hau erabil dezakegu: http://commons.wikimedia.org/wiki/File:Mariposa_023.jpg

  • Deskargatu fitxategia, edo objekturen bat bereizi nahi duzuneko edozein argazki aukeratu. Fitxategi hori deskargatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin irudiaren gainean eta hautatu Gorde irudia honela aukera.

  • Abiarazi Gimp. Baliteke lehen sentsazioa arraroa izatea, programa gehienak ez bezala, Gimp ez baita leiho bakarrean irekitzen, gutxienez bi leihotan irekitzen baita: Lanerako leihoa, editatzen ari garen irudia ikusteko gunea batetik, eta tresna-kutxa, bestetik.

Lanean ari zarenean, leiho horien tamaina eta lekua aldatu ahal izango dituzu zure beharren arabera.

  • Erabili Fitxategia menuko Ireki aukera, argazkia editatzen hasteko.

Ezkerraldean, fitxategia dagoen karpeta hautatu beharko duzu. Gimpek erdialdean karpetaren edukia erakutsiko dizu (karpeta edo fitxategi gehiago). Irudi bakoitzean klik egitean, eskuinaldean haren miniatura ikusiko duzu:

  • Egin klik bikoitza fitxategiaren gainean, edota klik bakarra fitxategiaren gainean eta beste bat Ireki botoiaren gainean.

Lehenik eta behin, fitxategia Gimpen jatorrizko formatuan gordeko dugu (xcf luzapenaz identifikatzen da). Izan ere, formatu horrek besterik ez du fitxategiaren inguruko informazio osoa gordetzen. Edizioa amaitzen dugunean, emango diogun erabilerarako egokiagoa izango den formaturen batera esportatuko dugu.

  • Sakatu Fitxategia / Gorde honela eta ezabatu fitxategiaren jatorrizko luzapena (.jpg). .jpg

Gordetzean, Gimpek automatikoki osatuko du fitxategiaren izena .xcf luzapenarekin.
Hori egiaztatzeko, erreparatu izenburu-barrari:

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest