IKT KAPSULA-LANTEGIA
Edukien sindikatzea eta laster-marka sozialak
IbilbideaIKT gaitasunakNetVibesNetVibesNetvibesNetvibesNetVibesNetVibesMozilla FirefoxMozilla FirefoxMozilla FirefoxMozilla FirefoxMozilla FirefoxGoogle ReaderGoogle ReaderGoogle ReaderGoogle ReaderGoogle ReaderDeliciousDeliciousDeliciousDelicious
1 de 22
0%
Aurkibidea
Glosategia
Kredituak
Glosategia
  • Agregatzailea: RSS kanalak irakurtzeko erabiltzen den softwarea.

  • RSS kanala: XML formatuko web-orriak dira, eta haien edukiak aldizka eguneratzen dira. Kanal horiek egunkari bateko web-orriarekin, blog batekin, gizarte-sare batekin edo eduki dinamikoko edozein web-gune batekin lotuta egon daitezke.

  • Etiketa: hitz edo esaldi laburra, argitalpen baten ezaugarriren bat adierazteko erabiltzen dena. Adibidez, “ikastaroa”, “hizkuntza”, “ikusi segituan”, “lana”, “jokoak” etiketak webgune bererako erabil ditzakegu. Lanarekin lotutako argitalpen guztiak ikusi nahi izanez gero, “lana” etiketan klik egin beharko dugu. Horrela, elementu bakoitza sailkatuta dago, baina talde batean baino gehiagotan egon daiteke.

  • Feed: ingeleseko hitza da eta elikagaia esan nahi du. Gaiarekin lotuta erabiltzen denean, kanaletako bat adierazten du (programa agregatzailearen elikagaia).

  • Folksonomia: taxonomia (sailkapena) eta herria (folk; alemaneko Volk hitzetik dator) kontzeptuak uztartzen dituen hitza. Termino horrek laster-marka sozialen sistema bat adierazten du. Sistema horretan, erabiltzaileek webguneak multzokatzen dituzte, zenbait kontzepturen arabera.

  • Hasiera-orria: programa nabigatzailean sartzean ikusten den lehen webgunea. Zer webgune izango den konfiguratu daiteke. Mozilla Firefox nabigatzailean, Herramientas / Opciones (Tresnak / Aukerak) aukeran konfiguratzen da, eta Internet Explorerren, berriz, Herramientas / Opciones de internet (Tresnak / Internet aukerak) aukeran.

  • Kontaktu baten jarraitzaile izatea: esamolde horrek microbloggingeko gizarte-sareetan du jatorria. Pertsona jakin baten argitalpenak jasotzea da. Harremana elkarrekikoa izan daiteke, edo ez (baliteke erabiltzaile batek jarraitzaile asko izatea, eta erabiltzaile gutxi batzuen jarraitzaile izatea).
  • Web 2.0: Kontzeptu horren bidez zenbait web-orri adierazten dira. Erabiltzaileak edukien sortzaileak izatea da ezaugarri nagusia. Delicious da mota horretako webgune tipiko bat, bai eta Wikipedia, YouTube eta Flickr ere.

Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan, webean edukiak sindikatzeko edo konpartitzeko aukera emango diguten tresnak landuko ditugu. Hauek dira tresna horiek:

NetVibes

Doako webgune bat da, eta aukera ematen du hasiera-orria pertsonalizatzeko, gadgetak, jokoak, gizarte-sareak, argazkiak eta, oro har, estekaz erabiliz.

Erabiltzaile bakoitzak bere orria konfiguratzen du, bai eta nabigatzailea ere, irekitzean web-orri hori ager dadin. Ordenagailuan posta-kontua, sindikazioak eta zenbait elementu erraz eskuratzeko moduan izateaz gain, web-orri hori bera erabil dezake edozein ordenagailutan, helbideak gogoratzen jardun beharrik gabe.

NetVibes ezagutu nahi dut.

Firefox

Mozilla Firefox azken aldian hazkunde handien izan duen nabigatzailea da. Interneten nabigatzeko aukera emateaz gain, albiste-webguneetara edo aldizka eguneratzen diren webguneetara harpidetzeko tresnak ditu.

Tresna horri esker, RSS kanalak eskaintzen dituzten webguneak oso erraz sindika ditzakegu, edo osagarri batzuk gehitu, sindikatutako gure webguneak hobeto antolatzeko, alerten bidez edo jasotako albisteei formatu errazagoa emanez.

Firefox ezagutu nahi dut.

Google Reader

Googleren tresna da eta aukera ematen du zenbait webguneetara harpidetzeko edo web-orri gogokoenak beste erabiltzaile batzuei gomendatzeko.

Oso ondo integratzen da Google Buzz kontaktu-sisteman, Bloggerren bidez jarraitzen dituzun webguneetan eta Googleren beste zerbitzu batzuetan, baina, horiek gabe ere erabil daiteke, webguneak eta kontaktuak eskuz gehituz.

Google Reader ezagutu nahi dut.

Delicious

Folksonomiako edo laster-marka sozialetarako tresna tradizionala da. Erabiltzaileek webguneak gehitzen dituzte eta beren kontaktu-sarearekin konpartitzen dituzte.

Horrela, erabiltzaileek etiketa-sistema bat sortu eta partekatzen dute. Sistema horrek bilaketak errazten ditu, eta erabiltzaileei erraztu egiten die webgune gogokoenak markatzeko, haietara geroago itzultzeko.

Delicious ezagutu nahi dut.

Zer urrats egingo ditugu?

Aplikazio horietako bakoitza aurkeztuko dugu, eduki-egitura honi jarraiki:

  • Deskribapena eta funtzio nagusiak

  • Erabilera-adibideak

  • Informazio gehiago

  • IKT hiztegia (hala behar izanez gero)

Beste kapsula-lantegi batzuetan, beste aplikazio batzuk jorratuko ditugu. Zuentzat erabilgarriak izango direla espero dugu.

IKT gaitasunak

IKT gaitasunak*
(ardatzetan sailkatuta)

G. Kudeaketa eta garapen profesionala

D. Didaktika, pedagogia eta kurrikuluma

C. Hiritartasun digitala

G4. Tutorialaren kontzeptua ulertzeko gai izatea, bai eta edozein IKT baliabide ikasteko laguntza gisa erabiltzeko gai izatea ere.
G8. Interneteko zerbitzuak erraztasunez erabiltzea, informazioa bilatzeko.
D14. Informazioa, eta batez ere web-informazioa, bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu eta sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

IKT edukiak
  • Edukien bilatzaileak eta RSS bidezko sindikazioa: Mozilla Firefox.
  • NetVibes.
  • Edukietara harpidetzea: Google Reader.
  • Folksonomia edo gizarte-etiketatzea: Delicious.
  • Etiketen erabilera (tags)
Gutxieneko eskakizunak
  • Informatika-ekipamenduei eta sistema eragileei buruzko oinarrizko ezagutzak.
  • Internet.
Autoebaluaziorako irizpideak
  • NetVibes, Mozilla Firefox, Google Reader eta Delicious aplikazioetan sartzea eta, hala behar izanez gero, aplikazio horiek instalatzea.
  • Pertsonalizatu daitekeen webgune baten, bilatzaile baten, harpidetze-tresna baten eta gizarte-etiketatzeko tresna baten ingurunean moldatzea.
  • Bilaketa aurreratuak behar bezala egitea.
  • Web-eremu propioa pertsonalizatzea.
  • Web-orri interesgarrietara behar bezala harpidetzea.

* IKT gaitasunei buruzko “Eskola 2.0” proposamenean sartutako elementuak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. “IKTko gaitasun-mapak izeneko erantsitako materialetatik hartuak.

NetVibes

Deskribapena eta funtzio nagusiak

NetVibes web-orri bat da, erabiltzaileari aukera ematen diona erregistratzeko eta bertan ikusi nahi dituen elementuak pertsonalizatzeko.

Web-orrian sartzean, pantaila ondo zehaztutako bloke batzuetan antolatuta dagoela ikusiko dugu, zenbait iturritako edukiez: eguraldiaren iragarpena, Google bilatzailea, Googleren albisteak, Flickrreko argazkiak, etab.

Web-orria pertsonalizatzeko, erabiltzaile bat sortu behar dugu eta blokeak konfiguratzen hasi. Besterik ez.

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

Netvibes online erabiltzen da, helbide honetan: http://www.netvibes.com/

NetVibes

Erabilera-adibidea

Sartu NetVibesen web-orrian:http://www.netvibes.com/

Egin klik Registrarse (Izena ematea) aukeran, web-orri pertsonalizatu bat sortzeko.

Erabiltzaile-izena idatzi behar duzu: letra minuskulak, marratxoak eta zenbakiak erabil daitezke. Gainera, pasahitza bi aldiz idatzi beharko duzu, eta zerbitzuaren baldintzak onartu.

E-mail bat jasoko duzu. Bertan, esteka bat izango da, posta-kontuaren jabea zarela eta helbidea behar bezala idatzi duzula berresteko.

Confirmar mi dirección de e-mail (Berretsi posta elektronikoko nire helbidea) estekan klik egin behar duzu.

Lehen aldiz sartzean, zenbait iradokizun jasoko dituzu. Iradokizunak ixteko, egin klik pop-up leihoetako bakoitzaren gurutzetxoan.

Hasteko, web-orriaren izenburua alda dezakezu, eta haren ordez, identifikatuko zaituen testuren bat erabili:

  • Egin klik Introduce el título de tu página aquí (Idatzi hemen zure orrialdearen izena) testuan

  • Idatzi beste izenburu bat

  • Sakatu Intro (Sartu) tekla

Netvibes

Pantailan ikusten dituzun moduluetako bakoitza Widget bat da; hau da, Netvibesen integratzen den programatxo bat. Programa horrek zure konfigurazioaren arabera funtzionatuko du. Interesatzen ez zaizkizun moduluak ken ditzakezu. Horretarako, egin klik goiko eskuineko ertzean duten gurutzean:

Modulu batzuen konfigurazioa ere alda dezakezu. Adibidez, klimaren gadgetean, egin klik Editar (Editatu) hitzan, zure hiriaren izena idazteko:

Aceptar (Onartu) botoian klik egin eta gero, zenbait tokitako hirien zerrenda ikusiko duzu, zure hiria horien artean dela. Klik egin beharko duzu zure eskualde edo herrialdekoan.

Modulu bakoitza (widget) ezkutatu daiteke (1) edo berriro agerrarazi (2):

Widgets

Halaber, moduluak lekuz aldatzeko aukera dago, goiko barran sakatu eta arrastatuz gero:

Internet fitxan klik egiten baduzu, Netvibeseko zure hasiera-orriko elementu gehiago pertsonalizatu ahal izango dituzu: posta elektronikoko zure kontua, Facebookeko zure erabiltzailea, edo zure hiriko mapa.

NetVibes

Diversión (Dibertimendua) fitxan, onlineko jolasekin edo bideoekin lotutako widgetak aurkituko dituzu.

Netvibes

Lector RSS (RSS irakurlea) bista

Orain arte, Netvibes Widgets bistan ikusi dugu. Bista horretan, lehentasuna ematen zaie blokeei, blokeek pantailan duten kokapenari eta blokeak tolesteko edo zabaltzeko aukerari.

Orain, Lector RSS (Reader View) -hau da, RSS Irakurlea- bistara aldatuko dugu

Bista horretan, elementu beretan sar zaitezke, baina lehentasuna ematen zaio albiste-kanalen irakurketari.

Albiste batean klik egiten baduzu, irakurtzen jarraitu ahal izango duzu Anterior (Aurrekoa) eta Siguiente (Hurrengoa) botoietan klik eginez gero:

Halaber, zenbait aukera daude albisteak bistaratzeko: zerrenda, bista zabaldua edo mosaikoa.

Bistaratze-mota guztietan, jada irakurri diren albisteek kolore argiagoa izango dute.

NetVibes

Zenbait kanaletako albisteak jasotzeko, erabili Añadir contenido (Gehitu edukia) botoia.

Idatzi albiste-kanala duen web-orri baten helbidea (adibidez, http://www.elmundo.es) , eta gero, egin klik Añadir canal (Gehitu kanala) botoian.

Gero, Añadir (Gehitu) botoian klik egin behar duzu:

Webgune batzuetan, zenbait albiste-kanal (RSS) daude, edo Netvibesek ez ditu erraz bilatzen. Horrelakoetan, teknologia horren bidez banatzen diren informazio-kanalen sinboloa bilatu behar duzu. Web-orriaren oinean edo atal baten oinean egoten dira.

Adibidez, http://www.elpais.es web-orrian:

RSS

Harpidetu zaitezkeen kanalen zerrenda ikusiko duzu. Azal-orriko titularrak, azken albisteak, gehien bidalitakoak edo atal jakin bat jaso ditzakezu.

Hautatu gogokoen duzun kanala eta erabili saguaren eskuineko botoia bide-izenaren esteka kopiatzeko.

Gero, itsatsi arbelean kopiatu duzun helbidea (erabili CTRL+V, edo saguaren eskuineko botoiko Itsatsi aukera), eta sakatu Añadir canal (Gehitu kanala):

Añadir (Gehitu) botoian klik berriz egin ondoren, eduki berriak ikusiko dituzu albisteen pantailan:

Feeds

NetVibes

Informazio gehiago

Añadir contenidos (Edukiak gehitzea) atalean, zenbait widget-en artean aukeratu ahal izango duzu, zure web-orria pertsonalizatzeko: ataza-zerrenda, kalkulagailua, kalkulu-orria, estekak, Twitter eta beste asko.

Halaber, zure web-orriaren itxura are gehiago pertsonalizatu ahal izango duzu, Ajustes (Doikuntzak) aukeran klik eginez gero:

Netvibes konfigura dezakezu zure hasiera-orri gisa, zure nabigatzailea exekutatzen duzun bakoitzean bertan sartzeko. Horretarako, arrastatu Netvibesen logotipoa Inicio (Hasiera) aukeraren ikonora.

IKT hiztegia

  • RSS kanala: XML formatuko web-orriak dira, eta haien edukiak aldizka eguneratzen dira. Kanal horiek egunkari bateko web-orriarekin, blog batekin, gizarte-sare batekin edo eduki dinamikoko edozein web-gune batekin lotuta egon daitezke.

  • Hasiera-orria: programa nabigatzailean sartzean ikusten den lehen webgunea. Zer webgune izango den konfiguratu daiteke. Mozilla Firefox nabigatzailean, Herramientas / Opciones (Tresnak / Aukerak) aukeran konfiguratzen da, eta Internet Explorerren, berriz, Herramientas / Opciones de internet (Tresnak / Internet aukerak) aukeran.

Mozilla Firefox

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Mozilla Firefox nabigatzaile bat da. Hazkunde handia izan du azken aldian, estandarrak betetzen dituelako, seguruagoa delako eta osagarri asko dituelako, kalitatezkoak direnak eta aukera ematen dutenak pertsonalizatzeko eta zenbait funtziotara egokitzeko.

Programa librea da, erabiltzaileei askatasuna ematen baitie programa eskuratzeko, edozertarako erabiltzeko, konpartitzeko eta hobetzeko. Bestalde, multiplataforma da: sistema eragile desberdinak dituzten ordenagailuetan erabil daiteke. Besteak beste, Windows, Mac OS, eta GNU-Linux sistemekin erabil daiteke.

Nabigatzailea izatea da programaren funtzio nagusia; hau da, web-orrietara eta onlineko materialera sartzeko balio duen softwarea da. Hala ere, Mozilla Firefoxen bidez, zenbait kanaletara harpidetu gaitezke, albisteak jasotzeko, eta osagarriak ere instalatzeko aukera dugu, albisteak jasotzeko ataza errazteko.

Instalazioa eta deskarga/ Web-lokalizazioa

Mozilla Firefox nabigatzailea erabiltzeko, sartu haren web-orrian: http://www.mozilla-europe.org/es/firefox/

Nabigatzaileak fitxategia exekutatu edo gorde nahi duzun galdetuko dizu. Egin klik Ejecutar (Exekutatu) botoian.

Programak segurtasun-ohar bat erakutsiko dizu. Egin klik berriz Ejecutar (Exekutatu) botoian.

Onartu instalatzailearen lehenespenezko aukerak; horretarako, egin klik Siguiente (Hurrengoa) botoian.

Aukeratu instalazio estandarra:

Programa instalatzen amaitzean, ordenagailua berrabiarazi behar duzu. Firefoxek berak egiteko agindua eman dezakezu, Reiniciar ahora (Berrabiarazi orain) aukeraren bidez, edo zuk zeuk eskuz egin, beste aplikazioak irekita izan eta informazioa galtzeko beldur bazara.

Hona hemen prozesuaren bideo bidezko tutoriala Firefox instalatzea.

Mozilla Firefox

Erabilera-adibidea

Mozilla Firefoxen funtzio nagusia nabigatzailea izatea da.

Nabigatzaile gisa erabiltzeko, ireki nahi duzun web-orriaren helbidea idatzi behar duzu helbide-barran.

Adibidez, Teknologia Institutuaren (Instituto de Tecnología) web-orria ikusi nahi baduzu, kopiatu helbide hau eta itsatsi nabigaziorako tresna-barran: http://www.isftic.mepsyd.es/


Nabigazio-barran, halaber, zenbait botoi dituzu: historialeko aurreko edo hurrengo web-gunera joatekoa (1); unean uneko web-orria berriz kargatzekoa (2); web-orri bat kargatzen etetekoa, behar bezala funtzionatzen ez badu; (3) eta hasiera-orrira joatekoa (4).

Mozilla Firefox


Eduki-sindikazioa Mozilla Firefox erabiliz

RSS kanalak dituen web-orri batean sartzean, RSS kanalen ikonoa ikusiko duzu, helbidearen eskuinaldean:

Egin klik ikono horretan.

Zenbaitetan, Firefoxek webguneak kanaletarako dituen aukera batzuk erakutsiko ditu.

Hautatu aukeretako bat, eta albiste-kanalaren web-orria ikusiko duzu, laster-marka dinamikoak erabiliz harpidetzeko aukera duena. Egin klik Suscribirse ahora (Harpidetu orain) aukeran.

Firefoxek zenbait aukera emango dizkizu, RSS kanalak irakurtzeko instalatuta duzun softwarearen arabera. Kanalari izena jarri ondoren, hautatu Barra de herramientas de marcadores (Laster-marken tresna-barra) aukera eta egin klik Suscribirse (Harpidetu) botoian.

Webgune berria ikusiko duzu laster-marken tresna-barran:

Elementu berrian klik egiten baduzu, goitibeherako menu bat ikusiko duzu, RSS kanal horren artikuluak dituena.

Mozilla Firefox

Hona hemen beste aukera interesgarri bat: kanal batera harpidetzea Marcadores (Laster-markak) menura gehituz.

Sartu blog batean edo gizarte-sare bateko web-orrian. Egin klik RSS ikonoan (helbidearen eskuinaldean dago):

Egin klik Suscribirse ahora (Harpidetu orain), suscribirse usando Marcadores dinámicos (Harpidetu laster-marka dinamikoak erabiliz) aukerari eutsiz.

Gero, hautatu Menú Marcadores (Laster-marken menua) karpeten zerrendan:

RSS kanalaren edukia ikusiko duzu, Marcadores (Laster-markak) menuaren karpeta batean.

Mozilla Firefox

Informazio gehiago

Mozilla Firefox nabigatzaile bat da, mota askotako osagarri ugari instalatzeko aukera ematen duena.

RSS kanaletarako zure sindikazioak antolatzen laguntzeko, zabaldu Herramientas (Tresnak) menua, eta hautatu Complementos (Osagarriak) aukera.

Zenbait osagarriren zerrenda ikusiko duzu; baina zerrenda osoa ikus dezakezu, Examinar todos los complementos (Arakatu osagarri guztiak) aukeran klik eginez gero.

Idatzi RSS bilaketa-koadroan, eta hautatu RSS, noticias y blogs (RSS, albisteak eta blogak) aukera.

Erreparatu puntuazioari eta boto-kopuruari, eta hautatu deigarriena iruditzen zaizuna. Horretarako, egin klik Añadir a Firefox (Gehitu Firefoxera) aukeran.

Egin klik Instalar ahora (Instalatu orain) aukeran (agian, segundo batzuk itxaron beharko duzu mezua ikusten, botoian klik egin ahal izan aurretik).

Firefox berrabiarazi behar duzu, osagarri berria funtzionatzen ikusteko:

Firefox berrabiarazi ahal izango duzu, botoia erabiliz, edo beste ataza batzuk egiten jarraitu, jakinda aldaketak ikusiko direla Firefoxetik irten eta berriz sartzean.

Instalatutako osagarriarekin gustura ez bazaude, sartu Herramientas / Complementos (Tresnak / Osagarriak) aukeran, egin klik Extensiones (Luzapenak) ikonoan, bilatu eta desaktibatu osagarria, edo desinstalatu.

IKT hiztegia

  • Agregatzailea: RSS kanalak irakurtzeko erabiltzen den softwarea.

  • Feed: ingeleseko hitza da eta elikagaia esan nahi du. Gaiarekin lotuta erabiltzen denean, kanaletako bat adierazten du (programa agregatzailearen elikagaia).

Google Reader

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Google Reader programa agregatzaile bat da (RSS kanalen irakurlea), Googleren beste zerbitzu batzuekin integratzen dena; esaterako, Gmail eta Buzz zerbitzuekin.

Badu oso ezaugarri interesgarri bat: posta elektronikoa irakurtzeko programen antzeko formatua du; hau da, zutabe bat ezkerrean, taldeak dituena, eta eremu zabalago bat, bakoitzaren edukiak erakusten dituena.

Gizarte-sareko funtzioak dituenez, Google Readerren zure estekak konpartitu ahal izango dituzu zure kontaktuekin, eta haiek gomendatzen dizkizuten oharrak irakurri.

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

Google Reader online erabiltzen da, zuzenean, helbide honetan: http://www.google.com/reader

Google Reader

Erabilera-adibidea

Sartu Google Readerren helbidean:

Googleren zenbait talde ikusiko duzu, harpidetzeko gomendatuak.

Feedak (harpidetzeko kanalak) bila dezakezu, Buscar (Bilatu) fitxa erabiliz.

Idatzi hiz gako bat; esaterako “Educación” (Hezkuntza).

Halaber, zure kontaktu baten izena idatz dezakezu, harekin estekak konpartitu nahi badituzu.

Edukiak gehitzen hastean, Recomendaciones (Gomendioak) fitxan, zenbait feed ikusiko dituzu, zure interesen antzekoak dituzten erabiltzaileak kontuan hartuta hautatuak. Feed horien ondoan, zenbat harpide dituzten adierazten da.

Descubrir y buscar feeds (Feedak aurkitzea eta bilatzea) ataleko azken fitxan, jarraitzaile zaren pertsonen feedak erakusten dira; hau da, Googleren zerbitzuetako zure kontaktuak.

Google Reader

Webgune batera harpidetzeko, Google Reader erabiliz, lehenik eta behin, bilatu webguneko RSS kanalak. Firefox erabiltzen baduzu, RSS ikonoan klik egin dezakezu, helbidearen eskuinaldean.

Gero, hautatu Google agregatzaileen zerrendan, eta sakatu Suscribirse ahora (Harpidetu orain) aukera.

Nabigatzaileak Google reader irekiko du, eta ohar baten bidez adieraziko zaizu Feed horretara harpidetuta zauden ala ez. Sakatu Suscribir (Harpidetu) aukera.

Ezkerrean, kanal berriaren izena ikusiko duzu, eta eskuinean, berriz, edukia.

Badago beste modu bat kanal batera harpidetzeko: webguneko RSS ikonoan klik egitea, kanalaren edukietara sartzeko.

Google Reader

Gero, kopiatu helbidea arbelean. Hori egiteko, helbidea hautatu eta CTRL+C aukera sakatu dezakezu, edo bestela, sakatu saguaren eskuineko botoia helbidearen gainean eta hautatu Copiar (Kopiatu) aukera.

Itzuli Google Readerrera, eta egin klik Añadir una Suscripción (Gehitu harpidetza bat) aukeran. Gero, itsatsi arbelean kopiatu duzun helbidea: sakatu CTRL+V, edo bestela, erabili saguaren eskuineko botoia, eta hautatu Pegar (Itsatsi) aukera.

Ezkerrean, Feed berria ikusiko duzu harpidetzen zerrendan. Mostrar: Lista (Erakutsi: Zerrenda) aukeran klik egiten baduzu, artikuluen izenburuak soilik ikusiko dituzu.

Erabili Configuración de feed (Feedaren konfigurazioa) goitibeherako zerrenda, zenbait irizpide erabiliz ordenatzeko, harpidetza ezeztatzeko, eta beste ekintza batzuk egiteko:

Google Reader

Informazio gehiago

Estekaren bat interesgarria dela uste baduzu eta Google Readerrerako hurrengo bisitan irakurtzeko markatu nahi baduzu, izenburuan klik egin dezakezu, eta estekari izar bat gehitu, Destacar (Nabarmendu) aukera sakatuz.

Marka kentzeko, egin klik berriz izarrean.

Esteka bat gustatzen zaizula adieraz dezakezu, Me gusta (Gustatzen zait) aukeran klik eginez. Elementu hori ikusten duten Google Readerreko erabiltzaile guztiek informazio hori ikusiko dute.

Zure kontaktuek esteka bat ikustea nahi baduzu, egin klik Compartir (Konpartitu) aukeran.

Halaber, aukera dago estekari ohar bat gehitzeko, eta ohar hori duela konpartitzeko, zure kontaktuak estekari buruzko zure iritzia jaso dezaten.

Antolatu zure estekak etiketak gehituz (sarrerak edukiaren arabera multzokatzen dituzten hitzak).

Etiketa bakoitzak hitz bat baino gehiago izan ditzake; esaterako, “vídeo” (bideoa), “sonido” (soinua), “informática educativa” (hezkuntzarako informatika). Bereizi etiketak koma bat erabiliz.

Egin klik etiketa baten gainean, hitz horrekin markatutako esteka guztiak ikusteko.

IKT hiztegia

  • Kontaktu baten jarraitzaile izatea: esamolde horrek microbloggingeko gizarte-sareetan du jatorria. Pertsona jakin baten argitalpenak jasotzea da. Harremana elkarrekikoa izan daiteke, edo ez (baliteke erabiltzaile batek jarraitzaile asko izatea, eta erabiltzaile gutxi batzuen jarraitzaile izatea).

  • Etiketa: hitz edo esaldi laburra, argitalpen baten ezaugarriren bat adierazteko erabiltzen dena. Adibidez, “ikastaroa”, “hizkuntza”, “ikusi laster”, “lana”, “jokoak” etiketak webgune bererako erabil ditzakegu. Lanarekin lotutako argitalpen guztiak ikusi nahi izanez gero, “lana” etiketan klik egin beharko dugu. Horrela, elementu bakoitza sailkatuta dago, baina talde batean baino gehiagotan egon daiteke.

Delicious

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Delicious asko erabiltzen den webgunea da, estekak beste erabiltzaile batzuekin konpartitzeko.

Oso erraza da erabiltzeko eta, aldi berean, ahalmen handia du. Webgune horretan, erabiltzaile bakoitzak web-orri gogokoenak gehitzen ditu (Mozilla Firefoxen laster-marketan bezala), eta etiketen bidez sailkatu. Sailkatze-forma horrek aukera ematen du sarrera bakoitza talde batean baino gehiagotan sailkatzeko.

Bestalde, erabiltzaile bakoitzak bere laster-markak konpartitzen ditu beste erabiltzaile batzuekin, eta horiek beren etiketak gehi diezazkiekete konpartitutako webguneei. Horrela, laster-marka sozialen sarea handitzen da, eta webguneen sailkapena eta boto-kopurua erabiltzaileen iritziaren araberakoa da, eta ez ebaluatzaile-talde baten araberakoa. Ezaugarri demokratiko hori dela-eta (sailkapena jendeak egitea, alegia), Folksonomia kontzeptua sortu da (hau da, herri-taxonomia).

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

Delicious, batez ere, online erabiltzen da, helbide hauetan:

Nolanahi ere, oso erraza da Deliciousen tresna-barra instalatzea.

Lehenik eta behin, sortu erabiltzaile bat. Horretarako, egin klik Join Now (Egin kide orain) aukeran.

Yahooko kontu bat erabil behar duzu (1) . Konturik ez baduzu, sortu (2).

Erabiltzaile-izen bat hautatu behar duzu Deliciouserako, zure laster-marken helbidea osatzeko erabiliko dena:

delicious.com/tunombre

Aukera bat bera ere ez bazaizu gustatzen, idatzi beste bat, eta sakatu Check (Egiaztatu) aukera, libre dagoen ikusteko:

Behin libre dagoen helbide bat aurkitzen duzunean, sakatu Save (Gorde).

1. urratsaren (Step 1) azpian, 2. urratsa zabalduko da (Step 2).

Nabigatzaileak software berria instalatzeko baimena eskatuko dizu. Egin klik Instalar ahora (Instalatu orain) aukeran. Segur aski, segundo batzuez itxaron beharko duzu, botoia aktibatzen den arte.

Behin osagarria instalatu eta gero, nabigatzailea berrabiarazi beharko duzu.

Firefox berrabiaraztean, ohar bat ikusiko duzu, osagarri berri bat instalatu duzula adierazten duena. Itxi leihoa, eskuineko goiko aldeko ikonoa erabiliz.

Delicious

Erabilera-adibidea

Hori egin eta gero, nabigatzaileak zenbait botoi berri izango ditu.

Erabili Bookmarks (Laster-markak) botoia, zure laster-marken zerrenda erakusteko edo ezkutatzeko.

Ireki zure laster-marketan gorde nahi duzun web-orri bat. Egin klik Tag (Etiketa) botoian.

Leiho bat irekiko da, web-orriari buruzko zenbait datu dituena. Izenburua alda dezakezu (Title), ohar bat gehitu (Notes), eta laster-markak pribatua izan behar duen hautatu (Mark as Private):

Etiketa berriak idatz ditzakezu, edo Deliciousek proposatutakoak erabili, etiketen azpian klik eginez:

Halaber, berehala konpartitu dezakezu esteka berria Deliciouseko edo Twitterreko zure kontaktuekin, edo posta elektronikoko helbide batera bidali. Sakatu Save (Gorde) laster-marka bidaltzeko prest dagoenean.

Orain zure laster-marka laster-marken (Bookmarks) atalean eta Deliciousen barran ikus ditzakezu:

Delicious

Estekak gehitu ahala, laster-marken zerrendan ikusiko dituzu.

Halaber, etiketa bakoitzaz sailkatutako esteken kopurua ikusi ahal izango duzu.

Egin klik etiketa batean (1), kontzeptu horren arabera multzokatutako webguneak ikusteko (2). Gero, erabili Search bilaketa-koadroaren eskuinean dagoen ikonoa(3), laster-marka guztiak berriz ikusteko.

Delicious

Informazio gehiago

Zure laster-markak antolatzeko tresna aparta izateaz gain, Deliciousen erabilgarritasuna are handiagoa da, estekak zure kontaktuekin konpartitzerakoan.

Gehitutako lehen botoia erabil dezakezu Deliciousen web-orria irekitzeko (ikus irudia).

Zabaldu People menua (Jendea), zure sarera (My Network) edo erabiltzaile baten profilera sartzeko.

Hautatu My Network (Nire sarea), eta egin klik Add a user to Network (Gehitu erabiltzaile bat sarera), kontaktuak gehitzen hasteko.

Idatzi erabiltzaile-izena eta egin klik Add (Gehitu) botoian.

Erabiltzaile-izena ikusten duzun bakoitzean, klik egin ahal izango duzu izenean, haren web-orrian sartzeko:

Arakatu erabiltzailearen etiketak, zer webgune konpartitu dituen ikusteko.

Delicious

Etiketa batean klik egitean, kontzeptu horren arabera multzokatutako estekak ikusi ahal izango dituzu:

  • Elementu bakoitzaren azpian, zer etiketaz sailkatu duten ikusiko duzu. Etiketa batean klik egiten baduzu, erabiltzaile horrenak izan eta etiketa hori duten webgune guztiak ikusiko dituzu.

  • Pantailaren eskuinaldean, zerrendatutako elementuak dituzten etiketak ikusiko dituzu. Zerrenda horretako etiketa batean klik egiten baduzu, egungo etiketaz sailkatutako elementuak ikusiko dituzu, bai eta etiketa berria ere:

Etiketa bat ken dezakezu, iragazkietako bat ezabatzeko:

Egin klik Save (Gorde) botoian, zure laster-markak beste erabiltzaile baten argitalpenean gehitzeko:

Erabiltzaile bat zure saretik kentzeko, sartu haren web-orrian eta egin klik Remove from my Network (Ezabatu nire saretik) aukeran. Gero, egin klik Ok aukeran, berreste-galderaren eskuinaldean:

Deliciouseko erabiltzaile guztien etiketetan nabigatzeko, erabili Tags (Etiketak) menuko Explore (Arakatu) aukera.

IKT hiztegia

  • Folksonomia: taxonomia (sailkapena) eta herria (folk; alemaneko Volk hitzetik dator) kontzeptuak uztartzen dituen hitza. Termino horrek gizarte-markatzeko sistema bat adierazten du. Sistema horretan, erabiltzaileek webguneak multzokatzen dituzte, zenbait kontzepturen arabera.

  • Web 2.0: Kontzeptu horren bidez zenbait web-orri adierazten dira. Erabiltzaileak edukien sortzaileak izatea da haien ezaugarri nagusia. Delicious da mota horretako webgune tipiko bat, bai eta Wikipedia, YouTube eta Flickr ere.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Permiso instalación

Reiniciar Firefox

Clasificación