IKT KAPSULA-LANTEGIA
Edukien sindikatzea eta laster-marka sozialak
Ibilbidea
1 de 22
0%

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan, webean edukiak sindikatzeko edo konpartitzeko aukera emango diguten tresnak landuko ditugu. Hauek dira tresna horiek:

NetVibes

Doako webgune bat da, eta aukera ematen du hasiera-orria pertsonalizatzeko, gadgetak, jokoak, gizarte-sareak, argazkiak eta, oro har, estekaz erabiliz.

Erabiltzaile bakoitzak bere orria konfiguratzen du, bai eta nabigatzailea ere, irekitzean web-orri hori ager dadin. Ordenagailuan posta-kontua, sindikazioak eta zenbait elementu erraz eskuratzeko moduan izateaz gain, web-orri hori bera erabil dezake edozein ordenagailutan, helbideak gogoratzen jardun beharrik gabe.

NetVibes ezagutu nahi dut.

Firefox

Mozilla Firefox azken aldian hazkunde handien izan duen nabigatzailea da. Interneten nabigatzeko aukera emateaz gain, albiste-webguneetara edo aldizka eguneratzen diren webguneetara harpidetzeko tresnak ditu.

Tresna horri esker, RSS kanalak eskaintzen dituzten webguneak oso erraz sindika ditzakegu, edo osagarri batzuk gehitu, sindikatutako gure webguneak hobeto antolatzeko, alerten bidez edo jasotako albisteei formatu errazagoa emanez.

Firefox ezagutu nahi dut.

Google Reader

Googleren tresna da eta aukera ematen du zenbait webguneetara harpidetzeko edo web-orri gogokoenak beste erabiltzaile batzuei gomendatzeko.

Oso ondo integratzen da Google Buzz kontaktu-sisteman, Bloggerren bidez jarraitzen dituzun webguneetan eta Googleren beste zerbitzu batzuetan, baina, horiek gabe ere erabil daiteke, webguneak eta kontaktuak eskuz gehituz.

Google Reader ezagutu nahi dut.

Delicious

Folksonomiako edo laster-marka sozialetarako tresna tradizionala da. Erabiltzaileek webguneak gehitzen dituzte eta beren kontaktu-sarearekin konpartitzen dituzte.

Horrela, erabiltzaileek etiketa-sistema bat sortu eta partekatzen dute. Sistema horrek bilaketak errazten ditu, eta erabiltzaileei erraztu egiten die webgune gogokoenak markatzeko, haietara geroago itzultzeko.

Delicious ezagutu nahi dut.

Zer urrats egingo ditugu?

Aplikazio horietako bakoitza aurkeztuko dugu, eduki-egitura honi jarraiki:

  • Deskribapena eta funtzio nagusiak

  • Erabilera-adibideak

  • Informazio gehiago

  • IKT hiztegia (hala behar izanez gero)

Beste kapsula-lantegi batzuetan, beste aplikazio batzuk jorratuko ditugu. Zuentzat erabilgarriak izango direla espero dugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Glosategia

  • Agregatzailea: RSS kanalak irakurtzeko erabiltzen den softwarea.

  • RSS kanala: XML formatuko web-orriak dira, eta haien edukiak aldizka eguneratzen dira. Kanal horiek egunkari bateko web-orriarekin, blog batekin, gizarte-sare batekin edo eduki dinamikoko edozein web-gune batekin lotuta egon daitezke.

  • Etiketa: hitz edo esaldi laburra, argitalpen baten ezaugarriren bat adierazteko erabiltzen dena. Adibidez, “ikastaroa”, “hizkuntza”, “ikusi segituan”, “lana”, “jokoak” etiketak webgune bererako erabil ditzakegu. Lanarekin lotutako argitalpen guztiak ikusi nahi izanez gero, “lana” etiketan klik egin beharko dugu. Horrela, elementu bakoitza sailkatuta dago, baina talde batean baino gehiagotan egon daiteke.

  • Feed: ingeleseko hitza da eta elikagaia esan nahi du. Gaiarekin lotuta erabiltzen denean, kanaletako bat adierazten du (programa agregatzailearen elikagaia).

  • Folksonomia: taxonomia (sailkapena) eta herria (folk; alemaneko Volk hitzetik dator) kontzeptuak uztartzen dituen hitza. Termino horrek laster-marka sozialen sistema bat adierazten du. Sistema horretan, erabiltzaileek webguneak multzokatzen dituzte, zenbait kontzepturen arabera.

  • Hasiera-orria: programa nabigatzailean sartzean ikusten den lehen webgunea. Zer webgune izango den konfiguratu daiteke. Mozilla Firefox nabigatzailean, Herramientas / Opciones (Tresnak / Aukerak) aukeran konfiguratzen da, eta Internet Explorerren, berriz, Herramientas / Opciones de internet (Tresnak / Internet aukerak) aukeran.

  • Kontaktu baten jarraitzaile izatea: esamolde horrek microbloggingeko gizarte-sareetan du jatorria. Pertsona jakin baten argitalpenak jasotzea da. Harremana elkarrekikoa izan daiteke, edo ez (baliteke erabiltzaile batek jarraitzaile asko izatea, eta erabiltzaile gutxi batzuen jarraitzaile izatea).
  • Web 2.0: Kontzeptu horren bidez zenbait web-orri adierazten dira. Erabiltzaileak edukien sortzaileak izatea da ezaugarri nagusia. Delicious da mota horretako webgune tipiko bat, bai eta Wikipedia, YouTube eta Flickr ere.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest