ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan, irudien ediziorako hiru tresna landuko ditugu:
Oso tresna sinplea da, eta testua irudietan gainjartzeko erabiltzen da. Jatorrian, irudiaren lizentzia adierazteko legenda txertatzeko asmatu zen, baina edozein motatako testua irudi batean edo irudizko fitxategi-multzo batean gehitzeko erabil daiteke.
Irudiak bistaratzeko programa da. Oso leku gutxi hartzen du eta funtzionamendu erraza du. Freeware motako lizentzia du; beraz, doan eskura daiteke.
Besteak beste, aukera hauek ematen ditu: pantaila osoko aurkezpenak sortzea; aurkezpenok CD batean grabatzea; zenbait argazki konbinatzea, irudi bakar bat sortzeko; irudietan legendak edo laukiak gehitzea; irudiak ebakitzea eta kopia bat gordetzea.
Askotan, pantaila bat edo pantailaren zati bat kapturatzeko beharra dugu, edo programa batean ekintza jakin bat nola egiten den erakusteko bideoa egin nahi dugu. Ekintza horiek guztiak egiteko, Jing erabil dezakezu, pantaila-kapturak egiteko tresna baita, irudi finkoak nahiz mugimenduzkoak kapturatzeko balio duena.
Aplikazio horietako bakoitza aurkeztuko dugu, eduki-egitura honi jarraiki:
Deskribapena eta funtzio nagusiak
Erabilera-adibideak
Informazio gehiago
IKT hiztegia (hala behar izanez gero)
Zenbait formatu konbinatuko ditugu, kapsula-lantegiko edukiak lantzeko zenbait aukera emateko:
Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.
Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.
Zenbait ataletan, bideo bidezko tutoriala.
Beste kapsula-lantegi batzuetan, beste aplikazio batzuk jorratuko ditugu. Zuentzat erabilgarriak izango direla espero dugu.
IKTko gaitasunak* G. Kudeaketa eta garapen profesionala D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma C. Hiritartasun digitala |
G2. Ulertzea zer aukera ematen duten IKTek, administrazioko eta irakaskuntzako kudeaketa errazteko materialak
sortzeko (zerrendak, ikasgelarako txartelak, karatulak, gurasoentzako informazio-buletinak, mahai-jokoak, ikasturteko lanerako
bizikidetza-arauak...). |
IKT edukiak |
|
Gutxieneko ezagutzak |
|
Autoebaluaziorako irizpideak |
|
* "Eskola 2.0" proposameneko LH 5. mailako ikasleentzako IKT konpetentzien itemak. Eranskinatik aterata "IKT Konpetentzia mapak".
| CopyRightLeft |
CopyRightLeft programa sinplea da, eta irudietan testua gainjartzeko balio du.
Jatorrian, tresna hori irudietan lizentziari zegokion legenda gehitzeko asmatu zen: copyright-a, argazkiaren egilearen izena, argazkiari buruzko beste daturen bat.
http://www.lunerouge.org/spip/rubrique.php3?id_rubrique=36
Instalazio-morroi bat exekutatuko da.
Leiho bat ikusiko duzu, eta bertan, zenbait aukera hautatu ahal izango dituzu, irudiari gehitu behar diozun testurako:
Change Background Color – (Aldatu hondoko kolorea).
Change Foreground Color – (Aldatu testuaren kolorea).
Change shadow color – (Aldatu itzalaren kolorea).
Change glow color – (Aldatu distiraren kolorea).
Change font – (Aldatu letra-tipoa).
Shift X / Shift Y – Desplazamendu bertikala / horizontala.
Transparent background – Kontrol-lauki hori aktibatzen baduzu, testuak hondo gardena izango du.
Shadows – Aktibatu lauki hori, testuari itzala gehitzeko.
Glow – Aktibatu lauki hori, testuaren inguruan argitasuna gehitzeko.
Below the image – Testua irudiaren azpian txertatzen du.
Zenbait lizentzia-mota desberdin daude irudi eta testuetarako.
Lizentziak testuak dira, eta egileek beren lanentzat hautatzen dituzten zenbait baimen adierazten dituzte. Legezko izaera dute eta obren egileak babesten dituzte.
Irudi baten egilea bazara, aukera hauek dituzu:
Besteei ez uztea zure irudia zure baimenik gabe erabiltzen. Eskubide guztiak zuretzat gordetzen dituzu.
Besteei uztea zure irudia erabiltzen, baldin eta zure aipamena egiten badute. Zuretzat gordetzen duzu egiletzat aipatua eta aitortua izateko eskubidea.
Besteei ez uztea zure irudia merkataritza-helburuetarako erabiltzen (lizentzia “ez-komertziala”)
Besteei ez uztea zure irudia erabiltzen beste irudi batzuk sortzeko (“eratorritako obretarako” baimena ematen ez duen lizentzia)
Besteei uztea zure irudiaren edozein erabilera egiteko, zure aipamenik egin gabe (“domeinu publikoa”).
Ez baduzu nahi beste inork zure obra bat erabiltzea, hobe duzu Interneten ez argitaratzea. Zenbait herrialdetan, jabetza intelektualari buruzko legedia ez da oso zorrotza edo ez da betearazten.
Eskubide guztiak zuretzat gorde nahi badituzu, idatzi zure izena eta “eskubide guztiak gordeta” legenda. Kultura Ministerioaren web-orrian, jabetza intelektuala erregistratzeari buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izango duzu.
Hala ere, zure lana konpartitu nahi baduzu, nahikoa da legenda bat gehitzea irudia argitaratzen duzun webgunean, erabiltzaileei eman nahi dizkiezun baimenak adieraziz, eta, horrez gain, zure herrialdeko Creative Commonseko webgunerako esteka bat jartzea, hautatutako lizentzia adieraziz.
Irudian edo irudia argitaratzen duzun webgunean, idatzi “eskubide batzuk gordeta” legenda, eta hautatu lizentzia-mota bat Creative Commons Españako lizentzien zerrendatik. Halaber, hau idatz dezakezu “Obra hau babestuta dago, Creative Commons Reconocimiento lizentziako baldintzen arabera” (edo “ez-komertziala – eratorrietarako ez – berdin konpartitu”, eta horien konbinazio guztiak).
CopyRight: ingeleseko hitza, egile-eskubideak adierazteko forma tradizionala; hau da, lanaren eskubide guztiak gordetzea.
CopyLeft: hitz-joko bat da. Eskuina hitza (right) ezkerra hitzaz (left) ordezten da. Ingelesez, left hitzak egiten utzi, eman adieraz dezake. Beraz, ia itzulpen literalaz gain (“egile-ezkerrak”), badago esaterik CopyLeftek egileak komunitateari uzten edo ematen dizkion eskubideak adierazten dituela.
IrfanView irudiak zure ordenagailuan ikusteko programa bat da.
Aukera ematen du irudiak ebakitzeko; irudiei zenbait elementu gehitzeko (esaterako, zirkuluak edo lerroak); irudi berriak sortzeko, irudi-multzo bat konbinatuz; eta aurkezpenak sortzeko, diapositibak erabiliz.
Banakako ikustaile bat du, irudiak banaka ikusteko, eta beste bat, karpeta bateko koadro txikiak erakusten dituena, irudi horiek lantzeko.
Fitxategi-formatu asko landu daitezke programa horren bidez, bai formatu tradizionalenak (BMP, JPEG, PNG eta TIF), bai berrienak (GIF animatuak eta ICO).
Hirugarren pantailan, Irfanview programarekin lotu daitezkeen fitxategi-moten zerrenda ikusiko duzu. Irfanviewekin lotzeak esan nahi du mota horretako fitxategi batean klik bikoitza egitean programa hori erabiliko dela fitxategia irekitzeko. Agian, ez duzu nahi horrela gertatzerik.
IrfanView programak prozesatu ahal ditzakeen fitxategi guztiak klik bikoitza egitean irekitzea nahi izanez gero, egin klik Select All (Hautatu denak) botoian.
Programarekin irudiak soilik lotu nahi izanez gero, egin klik Images only (Irudiak soilik) aukeran.
Instalatzean, ez baduzu nahi lehendik ordenagailuan irudiak ikusteko zenuen modua aldatzerik, hautatu None (Batere ez).
Hori geroago alda dezakezu, erabaki horrekin gustura ez bazaude.
Gehien egiten diren galderen eta haien erantzunen orria irekiko da nabigatzailean.
Orain, menuak hautatutako hizkuntzan egon behar du.
Tamaina (adibideko irudian, 2304 x 3072),
koloreen sakontasuna (adibidean, 24 BPP),
karpetan duen posizioa (karpetako 105 irudietatik 45.a),
irudiaren hurbiltze-maila (adibidean, irudia % 21ean ikusten ari gara),
irudiaren pisua megabytetan, bai diskoan, bai memorian,
Hautatutako zatia soilik geratuko da irudian.
Laukizuzen bat trazatuko dugu, gero bertan testu bat idazteko.
Egin klik karratuak eta laukizuzenak marrazteko tresnan (Herramienta para trazar cuadrados y rectángulos).
Zehaztu ertzaren zabalera, Ancho (Zabalera) aukerako goranzko edo beheranzko geziak erabiliz.
Aktibatu Relleno (Betegarria) kontrol-laukia.
Egin klik koloreetako bakoitzean, eta paletan, hautatu kolore bat betegarriarentzat eta beste bat ertzarentzat.
Zehaztu diapositiba bakoitzaren esposizio-denbora:
Automático tras … segundos (Automatikoa, … segundo ondoren). Adierazitako denbora-tartea igaro eta gero, aurkezpenak aurrera egingo du eta zerrendako hurrengo irudia erakutsiko du.
Automático tras presionar ratón/teclado (Automatikoa, sagua/teklatua sakatu ondoren). Aurkezpena irudi guztietan geldituko da, eskuineranzko gezia sakatu arte. Orduan, zerrendako hurrengo irudia ageriko da.
Aleatorio tras … segundos – (Ausazkoa, … segundo ondoren). Adierazitako denbora-tartea igaro eta gero, aurkezpenak aurrera egingo du eta zerrendako irudi bat erakutsiko du, ausaz hautatua.
Erabakitzen baduzu ez duzula nahi IrfanView programa erabiltzea fitxategiak irekitzeko fitxategi-motaren batean klik bikoitza egitean, programaren eta fitxategi-mota horren arteko lotura alda dezakezu.
Irudi-formatua: koloreak eta formak ordenagailuan gorde ahal izateko kodetzen diren modua da irudiaren formatua. Formatu batzuk oso onak dira argazkietarako (JPEG); beste batzuk, gardentasuna onartzen dute, baina pisu handiagoa dute (PNF); eta beste batzuk, kolore asko gordetzerik ez duten arren, aukera ematen dute animazioak sortzeko (GIF).
Koadro txikiak: karpeta bateko irudiak tamaina txikian bistaratzeko modua, direktorioaren ikuspegi orokorra izateko.
Jing pantailako irudi finkoak kapturatzeko edo pantailan ageri dena filmatzeko programa da.
Jing programa funtzionatzen ari den bitartean, eguzki bat ikusiko duzu pantailaren goiko aldean: | |
|
|
|
Hautatutako eremua ikusiko duzu, eta zenbait botoi haren azpian.
Minutu batzuk geroago, leiho bat ikusiko duzu, prozesua amaitu dela eta irudiaren helbidea itsasteko prest dagoela adierazten duena:
Bideo bidezko tutorial bat edo, besterik gabe, pantailan ikusten dena grabatuz film bat egin nahi baduzu, hori egiteko prozesua eta aurrekoa oso antzekoak dira:
Egin klik Capture (Kapturatu) aukeran.
Hautatu bideoa pantailako zer eremutan erregistratuko den.
Egin klik bigarren botoian: Capture video (Kapturatu bideoa).
Jingen hirugarren aukeran, konfigurazio-pantaila batean sartuko zara, eta bertan, teklen konbinazio bat aukeratu ahal izango duzu, une jakin batean pantailaren kaptura egiteko.
Programa baten une jakin bat kapturatu behar baduzu, hautatu teklatu-lasterbide bat. Kontuan izan lasterbide horrek ez duela lehendik ekintzarik egin behar tresna horretan.
Egin klik Capture Hotkey (Kapturarako laster-tekla) testu-koadroan.
Sakatu Jingen pantaila geldi bat kapturatzeko erabili nahi duzun teklen konbinazioa.
Egin klik Clear Hotkey (Garbitu laster-tekla) aukeran, laster-tekla ezabatzeko.
Jing instalatu duzunetik, ordenagailua abiatzen duzunean, programa exekutatzen da.
Zenbait botoi konfigura ditzakezu, zure kapturak webgune batzuetan konpartitzeko.
Pantailaren kapturak: irudizko fitxategiak dira, eta pantailaren edukiaren argazkia dute, une edo egoera jakin batean hartua.
Bideo bidezko tutoriala: pantaila batean gertatzen diren ekintzak erakusten dituen filma. Saguaz eta teklatuaz zenbait ekintza nola egiten diren erakusteko erabiltzen dira, ekintza horiek hitz hutsez azaltzea askoz zailagoa baita.
Web 2.0-ko zerbitzuak: web-orriak dira, eta haien ezaugarri nabarmenena da erabiltzaileek sortzen dituztela edukiak. Adibide batzuk: YouTube (erabiltzaileek igotako bideoak), Flickr (erabiltzaileen argazkiak) eta Twitter (erabiltzaileek idatzitako esaldiak).
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.