IKT KAPSULA-LANTEGIA
Multimedia tailerra: irudiak
InfarView. Informazio gehiago
15 de 26
0%

InfarView. Informazio gehiago

Diapositiben aurkezpenak sortzea

  • Egin klik Presentación de imágenes (Irudien aurkezpena), pantaila osoko aurkezpena sortzeko.

Presentación de imágenes

  • Hautatu irudiak. Horretarako, goiko laukitik beheko laukira arrastatu behar dituzu:

Arrastrar imagen

  • Zehaztu diapositiba bakoitzaren esposizio-denbora:

    • Automático tras … segundos (Automatikoa, … segundo ondoren). Adierazitako denbora-tartea igaro eta gero, aurkezpenak aurrera egingo du eta zerrendako hurrengo irudia erakutsiko du.

    • Automático tras presionar ratón/teclado (Automatikoa, sagua/teklatua sakatu ondoren). Aurkezpena irudi guztietan geldituko da, eskuineranzko gezia sakatu arte. Orduan, zerrendako hurrengo irudia ageriko da.

    • Aleatorio tras … segundos – (Ausazkoa, … segundo ondoren). Adierazitako denbora-tartea igaro eta gero, aurkezpenak aurrera egingo du eta zerrendako irudi bat erakutsiko du, ausaz hautatua.

    • Aleatorio tras presionar ratón/teclado - (Ausazkoa, sagua/teklatua sakatu ondoren). Aurkezpena irudi guztietan geldituko da, eskuineranzko gezia sakatzen den arte. Orduan, zerrendako irudi bat ageriko da, ausaz hautatua.

  • Halaber, aurkezpena etengabe errepikatzeko aukera dezakezu, Presentación en bucle (Begiztako aurkezpena) kontrol-laukia aktibatuz gero.

Presentación en bucle

  • Hautatutako irudiak gehitzeko (Agregar; hau da, Gehitu) edo karpetako irudi guztiak gehitzeko (Agregar todo; hau da, Gehitu dena) botoiak ere erabil ditzakezu.
  • Egin klik zerrendako irudi bakoitzean, bistaratzeko, eta aurkezpenetik kendu nahi baduzu, egin klik Quitar (Kendu) botoian.

Quitar imagen

  • Erabili Reproducir presentación (Erreproduzitu aurkezpena) botoia, diapositibak ikusteko, eta Guardar como archivo EXE/SCR (Gorde EXE/SCR fitxategi gisa), berriz, aurkezpenarekin fitxategi exekutagarri bat sortzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest