CopyRightLeft . Informazio gehiago
Zenbait lizentzia-mota desberdin daude irudi eta testuetarako.
Lizentziak testuak dira, eta egileek beren lanentzat hautatzen dituzten zenbait baimen adierazten dituzte. Legezko izaera
dute eta obren egileak babesten dituzte.
Irudi baten egilea bazara, aukera hauek dituzu:
Besteei ez uztea zure irudia zure baimenik gabe erabiltzen. Eskubide guztiak zuretzat gordetzen dituzu.
Besteei uztea zure irudia erabiltzen, baldin eta zure aipamena egiten badute. Zuretzat gordetzen duzu egiletzat
aipatua eta aitortua izateko eskubidea.
Besteei ez uztea zure irudia merkataritza-helburuetarako erabiltzen (lizentzia “ez-komertziala”)
Besteei ez uztea zure irudia erabiltzen beste irudi batzuk sortzeko (“eratorritako obretarako” baimena ematen
ez duen lizentzia)
Besteei uztea zure irudiaren edozein erabilera egiteko, zure aipamenik egin gabe (“domeinu publikoa”).
Eta nola babesten dira irudi baten egile-eskubideak?
Ez baduzu nahi beste inork zure obra bat erabiltzea, hobe duzu Interneten
ez argitaratzea. Zenbait herrialdetan, jabetza intelektualari buruzko legedia ez da oso zorrotza edo ez da betearazten.
-
Eskubide guztiak zuretzat gorde nahi badituzu, idatzi zure izena eta “eskubide guztiak gordeta”
legenda. Kultura Ministerioaren web-orrian,
jabetza intelektuala erregistratzeari buruzko informazio
gehiago eskuratu ahal izango duzu.
-
Hala ere, zure lana konpartitu nahi baduzu, nahikoa da legenda bat gehitzea irudia argitaratzen duzun
webgunean, erabiltzaileei eman nahi dizkiezun baimenak adieraziz, eta, horrez gain, zure herrialdeko Creative Commonseko webgunerako esteka bat jartzea, hautatutako lizentzia
adieraziz.
-
Irudian edo irudia argitaratzen duzun webgunean, idatzi “eskubide batzuk gordeta” legenda, eta hautatu
lizentzia-mota bat Creative Commons Españako
lizentzien zerrendatik. Halaber, hau idatz dezakezu “Obra hau babestuta dago, Creative Commons Reconocimiento lizentziako
baldintzen arabera” (edo “ez-komertziala – eratorrietarako ez – berdin konpartitu”, eta horien konbinazio guztiak).
-
Behin inprimaki bateko galdera batzuei erantzun eta gero, zure obran txertatzeko kodea ikusiko
duzu, hautatutako lizentzia adierazten duena, bai eta dagozkion logotipoak ere:
-
Kodea kopiatu beharko duzu (“<a rel=’licence’ href=”http://creativecommons.org/licences/…”
hitzez hasten den testu-koadrotik), eta zure web-orriko kodean itsatsi, logotipoa eta lizentziaren testurako esteka ikus dadin: