Pentsamendu-trebetasunak
Bloomen taxonomia
Nola ikasten den eta ikasleek beren gaitasun kognitiboa nola garatzen duten ulertzen saiatzen da Bloomen sailkapena. Sei kategori orokor hartzen ditu trebetasunak sailkatzeko: gogoratu, ulertu, aplikatu, aztertu, ebaluatu eta sortu. Behe-mailako pentsamendu-gaitasunetatik (Lower Order Thinking Skills, lots) goi-mailako pentsamendu-gaitasunetara (Higher Order Thinking Skills, Hots) antolatzen dira.
Bloomen sailkapenaren berrikuspen desberdinak egin dira eta Andrew Churchesek egindakoa da gaur egun onartuena. Churchesek aro digitalarekin lotutako aditzak eta tresnak gehitu zituen, Bloomen proposamena eguneratuz.
Kategoria edo elementu taxonomiko bakoitzak funtsezko aditz kopuru bat du, hari lotuta. Aditz hauek izango dira hain zuzen ikasleentzako jarduerak diseinatzerakoan kontuan hartzea proposatzen duguna ingurune digitalean ikasteko egoerak aberasteko helburuarekin.
Gogoratzea |
Funtsezko aditzak |
|
|
Memorian dagoen ezagutza berreskuratzea, gogora ekartzea edo aitortzea. Memoria definizioak, gertakariak edo zerrendak sortzeko edo materiala aipatzeko edo berreskuratzeko erabiltzen denean nabarmentzen da. |
Ezagutu, zerrendatu, deskribatu, identifikatu, berreskuratu, izendatu, lokalizatu, aurkitu, binetak erabili (bullet pointing), nabarmendu, markatu (bookmarking), sare sozialean parte hartu (social bookmarking), leku gogokoenak markatu (favouriting/local bookmarking), bilatu, bilaketak egin Googlen (googling). |
Jarduera digitalak |
|
|
Ulertzea |
Funtsezko aditzak |
|
|
Esanahia eraikitzea funtzio mota desberdinetatik abiatuta, funtzio horiek idatzizkoak edo grafikoak izan. |
Interpretatzea, laburtzea, inferitzea, parafraseatzea, sailkatzea, konparatzea, azaltzea, adibideak jartzea, bilaketa aurreratuak egitea, bilaketa boolearrak egitea, kazetaritza egitea blog formatuan (blog jurnalism), "Twittering" (utilizar http://twitter.com/eduteka Twitter), kategorizatzea, etiketatzea, komentatzea, idaztea, izenpetzea. |
Jarduera digitalak |
|
|
Aplikatzea |
Funtsezko aditzak |
|
|
Prozedura bat gauzatzea edo erabiltzea irudikapen edo inplementazio bat garatzen den bitartean. Ikasitako materiala eredu, aurkezpen, elkarrizketa eta simulazioak bezalako produktuen garapenean erabiltzen den egoerekin erlazionatzen eta aipatzen da. |
Inplementatzea, gauzatzea, erabiltzea, exekutatzea, korritzea, kargatzea, jolastea, operatzea, "Hackeatzea" (hacking), fitxategiak zerbitzari batera igotzea, partekatzea, editatzea. |
Jarduera digitalak |
|
- |
Analizatzea |
Funtsezko aditzak |
|
|
Zati material edo kontzeptualetan deskonposatzea, eta zehaztea nola erlazionatzen edo interrelatzen diren, elkarren artean, egitura oso batekin edo helburu jakin batekin. Prozesu honen ekintza mentalak bereiztea, antolatzea eta esleitzea dira, baita osagaien arteko desberdintasunak ezartzeko gaitasuna ere. |
Konparatzea, antolatzea, deseraikitzea, esleitzea, delitu egitea, aurkitzea, egituratzea, integratzea, birkonbinatzea, lotzea, balidatzea, alderantzizko ingeniaritza egitea (rever engineering), "Cracking", hedabideen informazioa biltzea (media clipping) eta mapa mentalak. |
Jarduera digitalak |
|
|
Ebaluatzea |
Funtsezko aditzak |
|
|
Irizpideetan eta estandarretan oinarritutako judizioak egitea, egiaztapena eta kritika erabiliz. |
Berrikusi, hipotesiak formulatu, kritikatu, esperimentatu, epaitu, probatu, detektatu, monitorizatu, blog batean komentatu, berrikusi, argitaratu, moderatu, lagundu, sareetan parte hartu (networking), berregin, probatu. |
Jarduera digitalak |
|
|
Sortzea |
Funtsezko aditzak |
|
|
Elementuak elkartzea osotasun koherente eta funtzional bat osatzeko; elementuak patroi edo egitura berri batean berrantolatzeko sortzea, planifikatzea edo ekoiztea. |
Diseinatzea, eraikitzea, planifikatzea, ekoiztea, asmatzea, trazatzea, lantzea, programatzea, filmatzea, animatzea, blogeatzea, bideo blogearra (bideo blogging), nahastea, berriz nahastea, wiki (wiki-ing) batean parte hartzea, "Videocasting" argitaratzea, "Podcasting", zuzentzea, transmititzea. |
Jarduera digitalak |
|
|
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia