Saltatu nabigazioa

Galdeketen diseinua: estrategiak

Galdetegi bat diseinatzeko estrategiak, zenbait alderditan fidagarria izan dadin

Prozedura klasiko bat erabiliz ebaluatu nahi badugu, hau da, IKT tresna batzuekin egindako galdetegien bidezko azterketa eginez, kontuan har daitezke irakasle gisa lasaitasuna emango dizkiguten zenbait gauza.

1.- Inprimatu eta partekatu ditzakete galderak!

Sisteman erantzun zuzenak erakusten direnean, ikasleek emaitzak inprimatu eta partekatu ditzakete, edo, besterik gabe, galderak inprimatu eta beraientzat gorde.

Estrategiak

  • Sistemak galderak ausaz ordenatzea, erantzunen hurrenkera bezalaxe. Horrela, galdera-sorta erantzunekin inprimatzea ez da hain erabilgarria izango ikaslearentzat.
  • Galdera-banku handi bat sortzea eta galdera-sortak ausaz egitea. Horrela, ikasleek galderen kopuru osoaren zati bat baino ezin izango dute inprimatu. Askotan sartu beharko lukete galdera guztiak inprimatzeko.

2.- Testuliburua edo apunteak erabil ditzakezue!

Ikasleek beren apunteetan edo testuliburuetan bila ditzakete galderen erantzunak.

Estrategiak

  • Galdetegia diseinatu, proposatutako irakurketa irakurri eta ulertu dutela helburuarekin.
  • Galdera-sortak erantzuteko denbora zehatza izan behar du, galdera kopuru nahikoekin eta behar bezain denbora laburrarekin. 30 segundo aukera anitzeko galdera bakoitzerako, neurri ona da. Azkar erantzuten badituzte eta, hala ere, erantzun batzuk bilatzeko astia badute, esan nahi du nahikoa badakitela erantzun bat edo bi bilatzea merezi izateko.
  • Ezagutzak egoera berrietan laburtzeko edo aplikatzeko galdetegiak diseinatzea, eta, horrela, ikasi beharra izango dute benetan erantzun ahal izateko.

3.- Taldean erantzun dezakete!

Ikasleek azterketa elkarrekin egiten badute, neurri batzuk har daitezke.

Estrategiak

  • Galderak galdera-banku batetik ausaz aukeratzeko sistema erabiltzea. Ikasle bakoitzak galdetegi desberdin bat erantzungo du.
  • Aurrekoari gehitzen badiogu galdetegia denbora baten barruan egin beharra, zailagoa da tranpak egitea.

4.- Azterketa beste norbaitek egin lezake!

Ez dakigu nor den azterketa on-line egiten ari den pertsona.

Estrategiak

  • Azterketaren zati bat gainbegiratuta egin, adibidez bideokonferentzia-gela bat erabil daiteke. Aurreko testak egin ez badituzte edo ordura arteko lana egin ez badute, nahiko gaizki egingo dute gainbegiratua den azterketaren zati hau.
  • Azterketa denbora mugatu batean eskuragarri egotea.
  • Galderen ausazkotasuna erabiltzea.

Inozoa litzateke tranpak ez direla gertatuko pentsatzea, on-lineko ingurunean tranpatientzako bide berriak sor ditzake, baina ez da aurrez aurreko klaseetatik oso desberdina. Pertsona batzuek ahal duten guztia egiten dute engainatzeko, baina gehienak zintzoak izango dira, beti ere eurenarekin ateratzea erraza ez bada. Neurri batzuek tranpa erraz gehienak ezabatuko lituzkete, eta estrategia klasikoak beste tranpez arduratuko lirateke.

Galderen diseinua

Galderak ondo diseinatzeak ikasleen bilakaerari eta edukien asimilazio-mailari buruzko datu baliagarriak lortzeko aukera ematen digu. photo-of-girl-writing-on-white-paper

Estrategiak

  • Galdera bat ikastaroaren helburu bakoitzeko: ikasleak ikastaroaren helburuak lortzen ari diren jakin nahi izanez gero, zuzenean galde dakieke.
  • Kontzeptu batzuk garrantzitsuak direnean bakoitzari buruzko hainbat galdera egin daitezke, ikasleen ulermen mailari buruzko datu gehiago izateko.
  • Aukera anitzeko galdera bat idazten duzunean, ziurtatu erantzun oker bakoitzak pentsamendu oker komun bat adierazten duela. Horrek ikasleen pentsamendua ebaluatzen eta ausaz asmatutakoak baztertzen lagunduko digu.
  • Ikasleak hainbat zailtasun-mailatan pentsatzera behartzen dituzten galderak idaztea:
    Indartzeko, ulertzeko eta arrazoibideak aplikatzeko eta analizatzako galderak. Arrazoitzeko arazoak dituzten ikasleek edukiak gogoratu ahal izango dituzte, baina ez aplikatu.


Galderen kalitatea

  • Egiaztatu galderak
    Ahal izanez gero eta galdera-banku bat edukiz gero, sistemaren informazioa erabili behar da zehazteko zein galdera diren erabilgarriak, eta zeintzuk ez. Galdera berriak idazten dituzunean, jarri puntuazio baxua eta probatu (galdetegian denbora pixka bat mantenduz), fidagarritasuna ezartzeko.
  • Galdetegiko txostenak eta estatistikak erabiltzea eskolen garapena kontrolatzeko
    Txosten xehatuak eta eskura dituzun estatistikak tresna baliotsuak dira ikasleek edukia zenbateraino barneratu duten ulertzeko.
  • Sormenezko galdetegiak muga teknologikoak gainditzen ahaleginduko diren galderak egitean planteamendu berriak bilatzea eta, horrela, itxuraz neurtzeko zailak diren alderdiak neurtu ahal izateko.