IKT-KO KAPSULA - 1 LANTEGIA
Bideoa
IbilbideaGaitasun-mapaYouTubeYouTube. Erabiltzeko adibideakYouTube. Erabiltzeko adibideakYouTube. Erabiltzeko adibideakYouTube. Erabiltzeko adibideakYouTube. Informazio gehiagoYouTube. IKT hiztegiaGoogle VideosGoogle Videos. Erabiltzeko adibideakGoogle Videos. Informazio gehiagoAvidemuxAvidemux. Erabiltzeko adibideakAvidemux. Erabiltzeko adibideakAvidemux. Erabiltzeko adibideakAvidemux. Informazio gehiagoAvidemux.IKT hiztegiaOpenShotOpenShot. Erabiltzeko adibideakOpenShot. Erabiltzeko adibideakOpenShot. Erabiltzeko adibideakOpenShot. Informazio gehiagoOpenShot. IKT hiztegia
1 de 24
0%

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan, bideoen bilaketa eta edizioarekin lotutako lau tresna landuko ditugu:

Munduko web-orri ospetsuenetako bat da. Lekua doan eskaintzen duen webgunea da, erabiltzaileek beren bideoak jar ditzaten.

Gaur egun, YouTuben, gai-mota eta kalitate-maila guztietako bideoak aurki daitezke. Hori dela-eta, baliabide interesgarria da ikasgelarako. Bestalde, nork bere gunea sortzeko aukera dago, bideoak igotzeko eta bete erabiltzaileekin konpartitzeko.

Jatorrian, YouTuberen antzeko zerbitzua zen, baina Googlek YouTube erosi ondoren, enpresa horrek (YouTube) bideoak gordetzen espezializatzea erabaki zuen, eta Google Videos, berriz, jada argitaratutako bideoen bilaketan. Gaur egun, Google Video webguneak du Interneten argitaratutako filmen aurkibiderik handiena, eta zerbitzu horretako programatzaileak lanean ari dira, bilaketa eraginkorragoak egiteko aukera ematen duten tresnak garatzeko, bideoen edukia ere arakatzeko aukera eta guzti.

Programa libre eta multiplataforma da, bideoak editatzeko eta prozesatzeko diseinatua. Aukera ematen du bideoak mozteko, eransteko, bideoei iragazkiak gehitzeko, formatua aldatzeko edo soinua eta azpitituluak lantzeko.

Tresna librea da, Linux sistemetarako. Tresna horri esker, aukera dago hauek intuizioz egiteko: formatu askotako bideoak editatu, haien efektuak eta trantsizioak aprobetxatu, soinu-pista landu (abiadura- eta bolumen-aldaketak egin) eta beste aukera asko.

Zer urrats egingo ditugu?

Aplikazio horietako bakoitza aurkeztea, eduki-egitura honi jarraiki:

  • Deskribapena eta funtzio nagusiak

  • Erabilera-adibideak

  • Informazio gehiago

  • IKT hiztegia (hala behar izanez gero)

Nola aurkeztuko dizkizuegu materialak?

Zenbait formatu konbinatuko ditugu, kapsula-lantegiko edukiak lantzeko zenbait aukera emateko:

  • Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.

  • Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.

  • Zenbait ataletan, bideo bidezko tutoriala.

Beste kapsula-lantegi batzuetan, beste aplikazio batzuk jorratuko ditugu. Zuentzat erabilgarriak izango direla espero dugu.

Gaitasun-mapa

IKTko gaitasunak*
(ardatzetan sailkatuta)

G. Kudeaketa eta garapen profesionala

D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma

C. Hiritartasun digitala

G2. Ulertzea zer aukera ematen duten IKTek, administrazioko eta irakaskuntzako kudeaketa errazteko materialak sortzeko (bideoak)
G4.
Tutorialak zer diren ulertzea, eta laguntza gisa erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko.
G7. Oinarrizko eragiketak egitea multimedia-edukiekin(bideoak editatzea eta ikustea)
G8. Interneteko zerbitzuak erraztasunez erabiltzea, informazioa bilatzeko(bideoen bilaketa).
D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatuz eta IKTko baliabideak erabiliz beren jarduerak ebaluatuz.
D6. Mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo benetako arazoak konpontzeko aukera ematen duten IKTko baliabideak erabiltzea.

IKT edukiak
  • Youtuberen deskribapena eta funtzionalitatea.
  • Bideoak argitaratzea Youtuben.
  • Bideoak bilatzea Google Bideoetan.
  • Avidemux deskargatzea eta instalatzea.
  • Bideoak Avidemux erabiliz editatzea(ebakitzea, iragazkiak erabiltzea, audioa ateratzea)
  • OpenShot deskargatzea eta instalatzea(Linuxentzat baino ez)
  • Bideoak sortzea OpenShot erabiliz
Gutxieneko ezagutzak
  • Oinarrizko kontzeptuak tresna informatikoei eta sistema eragileari buruz.
Autoebaluaziorako irizpideak
  • Bideo bat bilatzea Youtuben edo Google Bideoetan.
  • Kontu bat sortzea Youtuben.
  • Avidemux instalatzea eta film baten zati bat ebakitzea edo audioa ateratzea.
  • OpenShot instalatzea eta bideo bat sortzea irudietatik abiatuta (Linuxen erabiltzailea bazara).

* "Eskola 2.0" proposameneko LH 5. mailako ikasleentzako IKT konpetentzien itemak. Eranskinatik aterata "IKT Konpetentzia mapak".

YouTube

Deskribapena eta funtzio nagusiak

YouTube

www.youtube.com

Youtube onlineko zerbitzua da, erabiltzaileek sortutako bideoak gordetzeko.

Bisitariek bilaketak egin ditzakete, edo beste erabiltzaile baten kanala ikusi, bai eta nork bere nabigazio-historialean sartu ere. Halaber, zerrenda bizkor bat egin daiteke, bideo-multzo bat ordena jakin batean ikusteko.

Erabiltzailea sortzean, nabigatzaileak bere bideoak igo eta editatu ahal izango ditu, eta haiei legendak eta erreferentziak gehitu. Erregistratzean, erabiltzaileak kanal pertsonal bat sortzen du, eta aukera izango du beste erabiltzaile batzuen kanaletara harpidetzeko, bideo gogokoenen zerrenda sortzeko, eta beste erabiltzaile batzuekin komunikatzeko.

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

  • YouTube erabiltzeko, ez da ezer deskargatu beharrik. Nahikoa da web-orrian sartzea:

www.youtube.es

YouTube. Erabiltzeko adibideak

Hasteko, erabili YouTube erabiltzaile berririk sortu gabe.

  • Lehenik eta behin, idatzi hitz batzuk bilaketa-koadroan, interesatzen zaizkizun bideoak aurkitzeko, eta sakatu Intro (Sartu) tekla:

Bilaketaren emaitzen artean, lehenbizi, bilaketa egitean idatzi dituzun hitzak dituzten -izenburuan edo deskribapenean- bideo batzuk ikusiko dituzu.

  • Bideoa ikusteko, egin klik izenburuaren estekan (1). Erabiltzaileek bideoari zer-nolako puntuazioa eman dioten jakin dezakezu (2), zenbat denbora daraman online (3), zenbat aldiz erreproduzitu duten (4) eta bideo hori igo duen pertsonaren erabiltzaile-izena (5).

YouTube. Erabiltzeko adibideak

Bideoa erreproduzitu ahal izateko, deskargatu egin behar da, baina Video Streaming izeneko teknologiari esker, bi gauza horiek aldi berean egin daitezke, deskargatze-abiadurak horretarako aukera ematen badu.

Deskargatze-abiadura erreproduzitze-abiadura baino handiagoa izatea da egokiena, baina hori ez da beti lortzen.

Bideo bat erreproduzitzean, bi adierazle ikusiko dituzu beheko barran:

  • Jada deskargatutako bideoaren ehunekoa (2)

  • Jada erreproduzitu den bideoaren ehunekoa (1)

  • Eskuinean, lotutako bideoen zerrenda ikusiko duzu. Egin klik plus ikurrean, bideoen koadro txikiaren ezkerreko behealdean, ikusi nahi dituzunak zure zerrenda bizkorrera gehitzeko, ikusi nahi dituzun ordenan.

  • Gero, egin klik Reproducir todos (Erreproduzitu denak) aukeran, sortutako sekuentzia ikusteko:

YouTube. Erabiltzeko adibideak

Kontu bat sortzea

Bideo-multzo bat erabiltzaile batzuei (adibidez, lagunei edo ikaskideei) eskaini nahi izanez gero, edo bideo gogokoenak eta zure bideoak gordetzeko gune bat izan nahi baduzu, kontu bat sortu behar duzu.

  • Erabiltzaile-izen bat aukeratu eta zure jaiotze-data adierazi ondoren, YouTubek Gmaileko konturen bat duzun galdetuko dizu (1), edo kontu berri bat sortu nahi duzun (2).

Erabiltzailea sortu ondoren, kanalaren web-orria pertsonalizatu ahal izango duzu, bideoak igo, edo zure kontuko zenbait elementu konfiguratu.

Personalizar la página del canal (Kanalaren web-orria pertsonalizatzea) aukeran klik egiten baduzu, zure kanalaren helbidea ikusi ahal izango duzu nabigatzailearen helbide-barran. Hau izango da:

http://www.youtube.com/user/tuNombre

Adibidean bezala, zure erabiltzaile izena ProfesorDeCiencia (ZientziaIrakaslea) bada:

http://www.youtube.com/user/ProfesorDeCiencia

YouTuben zauden bakoitzean, Subir (Igo) botoia ikusiko duzu, bideo bat zure kontura gehitzeko.

  • Klik egin beharko duzu Subir vídeo (Igo bideoa) aukeran, eta zure disko gogorrean fitxategia aukeratu:

YouTube. Erabiltzeko adibideak

  • YouTuberen web-orrira bideoa igotzen den bitartean, izenburu bat, deskribapen bat eta zenbait etiketa idatzi ahal izango dituzu, beste erabiltzaileek (eta zuk ere bai) material hori aurkitu ahal izateko. Hautatu kategoria bat, eta erabaki bideo hori edozein erabiltzailek ikusi ahal izango duen (publikoa), edo soilik zuk baimendutakoek ikusteko aukera izango duten (pribatua).
  • Azkenik, egin klik Guardar Cambios (Gorde aldaketak) aukeran.

Baliteke igotzeko prozesuak denbora dezente irautea, bideoaren kalitatearen eta iraupenaren arabera.

  • Zure bideoei (igotakoak edo prozesatzen daudenak) buruz informazio gehiago izateko, zabaldu zure erabiltzailearen menua eta egin klik Mis Vídeos (Nire bideoak) aukeran.

Zure bideoetako bakoitzean, bideoaren esteka (1) ikusiko duzu, bai eta konfigurazioa (2), azpitituluak (3) edo soinua beste soinu-pista bat gehituz aldatzeko (4) botoiak ere.

Bideo tutoriala

YouTube. Informazio gehiago

Zure bideoetan erabil dezakezun tresna berria eta oso erabilgarria oharrak gehitzea da (Anotaciones).

  • Bideoa ikusten ari zarenean, egin klik une jakin batean, eta gelditu egingo da, sartu nahi duzun oharra adieraz dezazun:

  • Gero, testua adierazi beharko duzu, eta oharra pantailan zenbat denbora egongo den. Idatzi testua laukian, eta arrastatu iraupenaren adierazlea bideoaren beheko aldean, edo bestela, idatzi testua eskuinean eta hautatu legendak agertzeko eta desagertzeko denborak.
  • Ezaugarri guztiak konfiguratu ondoren, egin klik Guardar (Gorde) aukeran.

  • Gorde eta gero, egungo bertsioa argitaratu beharko duzu, erabiltzaile guztiek ikus dezaten.

YouTube. IKT hiztegia

  • Video Streaming: Bideo bat deskargatzen ari den bitartean ikusteko aukera ematen duen teknologia. Deskargatze-abiadura erreproduzitze-abiadura baino txikiagoa izan daitekeenez, batzuetan bisualizazioa geratu egiten da, datu-pakete berriak lortzen diren arte. Kasu horietan, komeni da erreprodukzioa etetea, deskargak aurrera egin arte.

  • Hosting / Ostatu-ematea: Bideo bat YouTubera igotzen duzunean, web-zerbitzari batean gordetzen da. Horri informazioari ostatu ematea esaten zaio. YouTubek lekua du doan erabiltzaileentzat. Leku hori finantzatzeko, publizitatea erakusten da gainjarrita, bideoak ikusten diren bitartean.

Google Videos

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Google Videos bideoak bilatzeko zerbitzua da. Zerbitzuaren bidez, Interneteko bideo-mota guztiak ikus ditzakegu: telebista-saioak, musika-klipak, bideo pertsonalak, familia-bideoak, hezkuntzakoak, etab.

Sartzean, une horretako bideo ospetsuenak ikusiko dituzu -gehien ikusten direnak-, eta hauek egin ahal izango dituzu: zenbait bilaketa-ikuspegiren artean aukeratu, bilaketa aurreratuko aukerak erabili, bideo gogokoenak konpartitu, bideoa zure web-orrian txertatzeko kodea lortu, eta beste aukera asko.

Instalazioa eta deskarga/ Web-lokalizazioa

Google Videos erabiltzeko, sartu web-orri honetan:

http://video.google.com/

Halaber, Googleren web-orri nagusitik sartzeko aukera dago. Horretarako, Vídeos (Bideoak) aukera hautatu behar da bilaketa egitean.

Google Videos. Erabiltzeko adibideak

  • Bilaketa arrunta egiteko, idatzi bilaketaren terminoak testu-koadroan, eta sakatu Intro (Sartu) aukeran.

  • Bilaketaren ondorioz, bideoen zerrenda bat ikusiko duzu, bai eta bideoa ikusteko esteka, eta bideoaren deskribapena, iraupena eta jatorrizko web-orria ere (YouTube.com, video.google.com, dailymotion.com, etc.)

  • Mostrar opciones (Erakutsi aukerak) hautatzen baduzu, bideoak iragazi ahal izango dituzu, iraupenaren, argitaratze-dataren edo kalitatearen arabera. Halaber, dataren edo garrantziaren arabera ordenatu ahal izango dituzu.

Hautatutako aukera guztiak ikusiko dituzu, estekarik gabe, eta hautatzeko moduan dituzun aukera guztietan, klik egiteko aukera egongo da (kolore urdinez eta azpimarratuta ageri dira):

  • Zerrendaren goiko aldean, aktibatuta dauden iragazkiak adierazita egongo dira. Aukerak ezkutatu ahal izango dituzu:
  • Vídeos (Bideoak) hitzan klik eginez gero, lehenetsitako aukerak aktibatuko dira:

  • Bilaketaren emaitzen azpian, hauek izango dituzu:

    • zure bilaketarekin lotutako terminoak (1). Horietan klik eginez gero, beste bideo batzuk bila ditzakezu, termino berria bilaketaren oinarritzat erabilita,

    • beste orrialde batzuk zure bilaketaren emaitzarekin (2). Orrialde horietan sartzeko, klik egin dezakezu orrialde-zenbakietan edo Siguiente (Hurrengoa) hitzan,

    • Google alerta bat sortzeko gonbidapena, argitaratze-abisua jasotzeko posta elektronikoko zure helbidean, Google Vídeos zerbitzuak haren datu-basean zure bilaketaren terminoekin bat datorren eduki berririk erregistratzen duenean (3).

  • Bideo baten gainean klik egitean, bideoa irekiko da haren jatorrizko helbidean.

Google Videos. Informazio gehiago

  • Beste bilaketa-zerbitzu batzuetan bezala Googlen aukera duzu bilaketa aurreratua egiteko.

Bilaketa arruntetan, Googlek esaldiak sinplifikatzen ditu, eta ez ditu kontuan hartzen oso arruntak diren terminoak. Hala ere, hori ez da mesedegarria esaldi jakin batekin bat datorren bilaketa egiten ari bagara.

Kasu horietan, bilaketa aurreratuak aukera ematen digu esaldi zehatz bat (esaterako, “10en berreturak”) duten bideoak bilatzeko, eta bideo jakin bat berehala aurkitzeko.

Era berean, bilaketa aurreratuko aukerak erabil ditzakegu, besteak beste, hizkuntza jakin bateko bideoak aurkitzeko, edo iraupen labur, ertain edo luzekoak.

Avidemux

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Avidemux programa libre eta multiplataforma da, bideoa editatzeko eta bihurtzeko. Linux, MacOS eta Windows sistemetarako dago.

Avidemuxi esker, hauek egin ahal izango dituzu: bideo bat moztu, haren tamaina eta formatua aldatu, zenbait efektu egiteko iragazkiak gehitu, eta beste aukera asko.

Programa horrekin, formatu asko erabil daitezke; besteak beste, AVI, DVD, MPEG, MP4 eta ASF.

Instalazioa eta deskarga/ Web-lokalizazioa

  • Sartu Avidemuxen deskarga-orrian:

http://fixounet.free.fr/avidemux/download.html

  • Hautatu deskargatzeko web-gune bat, zure sistema eragilearen arabera. Adibidez, Windowsen erabiltzaile bazara, Berlios.de edo SourceForge hauta ditzakezu.

  • Gainera, baliteke zerbitzari bat hautatu behar izatea, aukeratu duzun webguneak zerbitzari bat baino gehiago baditu.

Windowsen erabiltzaile bazara, jarraitu ahal izateko, fitxategia zure ordenagailuan gorde beharko duzu:

Fitxategia deskargatzen amaitu eta gero, exekutatu egin behar duzu. Horretarako, egin klik bikoitza fitxategiaren gainean. Windowsek segurtasun-ohar bat erakutsiko dizu; hala ere, onartu fitxategia exekutatzea.

Avidemuxen instalaziorako morroia exekutatzen hasiko da. Onartu lehenetsitako konfigurazio-aukerak; horretarako, pantaila guztietan, egin klik Next (Hurrengoa) aukeran.

Avidemux GPL lizentzia duen programa da; hau da, programa hori eragozpenik gabe kopia dezakezu, eta komunitatearekin konpartitu. Zerbitzuaren baldintzak onartu beharko dituzu, jarraitu ahal izateko. Horretarako, egin klik I Agree (Ados) aukeran.

Behin instalazioa amaitu eta gero, egin klik Finish (Amaitu) aukeran, jarraitzeko.

Avidemux. Erabiltzeko adibideak

Film bat moztea

Lehenik eta behin, ireki zure ordenagailuko bideo bat, zati bat moztu nahi diozuna.

  • Erabili Open (Ireki) ikonoa.

  • Bistaratu bideoa: erabili erreproduzitzeko, gelditzeko eta koadroz koadro aurrera egiteko ikonoak (pantailaren behealdean daude).

  • Orain, bideo horren zati baten kopia egingo dugu. Horretarako, sortuko duzun bideo berri horren hasiera- eta amaiera-puntuak aukeratu behar dituzu.

    • Filmean, joan zaitez bideo berria hastea nahi duzun une zehatzeraino.

    • Egin klik [A botoian

    • Joan zaitez bideo berriak amaitzea nahi duzun une zehatzeraino.

    • Egin klik B] botoian

  • Azkenik, erabili gordetzeko botoia (Save Video).

  • Fitxategi berriaren izena eta luzapena idatzi behar dituzu: Avidemuxen pantailan, Format (Formatua) goitibeherako zerrendan konfiguratutako irteera-formatua errespetatu behar duzu. Adibidez: Proba.avi
  • Aldaketak ez dira Avidemuxen aplikatuko. Egiaztatu bideoa behar bezala sortu duzula. Horretarako, ireki fitxategi berria hautatutako formatua onartzen duen bideo-erreproduzigailu bat erabiliz.

Avidemux. Erabiltzeko adibideak

Iragazkiak erabiltzea

Avidemuxen iragazkiak erabiltzen dira, adibidez, bideo bat tamaina batetik beste tamaina batera bihurtzeko, filmaren kalitatea hobetzeko edo efektu jakin bat lortzeko.

Beltzera urtzeko efektua sortuko dugu film baten amaieran.

  • Lehen urratsa irteera-formatua aukeratzea izango da, iragazkiak ez baitu funtzionatzen kopia moduan. Izan ere, bideoa berregin beharko dugu, eta horregatik aukeratu behar da kodetze-mota.

MPEG-4 Asp (Xvid) formatua asko erabiltzen da.

  • Beltzera urtzeko efektua zer fotogramatatik (frame) aurrera aplikatuko den jakitea izango da bigarren urratsa. Arakatu filma eta hartu kontuan zer fotogramatatik aurrera aplikatu nahi duzun iragazkia.

  • Erabili Video (Bideoa) menua, Filters (Iragazkiak) aukera (edo sakatu CTRL + ALT + F)

  • Egin klik bikoitza Fade in / out efektuan.

Fade in (pantaila beltzetik irudira) edo Fade out (iruditik pantaila beltzera) den adierazi behar duzu.

Halaber, efektua zer fotogramatan (frame) hasten den idatzi behar duzu; esate baterako, filma amaitu baino berrogeita hamar bat fotograma lehenago.

  • Amaitzeko, egin klik Ok botoian.

  • Aplikatuko den iragazkia ikusi ahal izango duzu Active Filters (Aktibatutako iragazkiak) atalean.

Avidemux. Erabiltzeko adibideak

  • Egin klik Preview (Aurrebista) aukeran, efektua nola aplikatuko den ikusteko.

  • Mugitu korritze-barra, iragazkia nola aplikatuko den ikusteko.

  • Zuk nahi zenuen efektua ez bada, klik egin dezakezu efektuaren gainean, eta iragazkia ezabatzeko botoia sakatu (Remove filter)

  • Efektuaren aurrebistarekin ados bazaude, egin klik Close (Itxi) aukeran, iragazkien leihoa ixteko, eta gero, gorde filma, Save Video (Gorde bideoa) botoia erabiliz. Film berriak iragazkia aplikatuta izango du.

Zure lanaren emaitza ikusteko, grabatu duzun filma ireki beharko duzu bideoak erreproduzitzeko programa bat erabiliz.

Avidemux. Informazio gehiago

Avidemux erabil dezakezu film batetik soinua ateratzeko.

  • Hori egiteko, hautatu audioko irteera-formatu bat; esaterako, MP3.

  • Gero, besterik gabe, Audio menuko Save (Gorde) aukera erabili beharko duzu, eta fitxategiaren izena eta luzapena idatzi; adibidez, Pianoa.mp3

Avidemux.IKT hiztegia

  • Kodek: Kodetzaile – Deskodetzaile hitzetatik sortutako terminoa. Software- edo hardware-tresna bat da, beharrezkoa zenbait fitxategi-mota ikusteko.

  • AVI: Zenbait formatutako audio- eta bideo-pistak gordetzeko aukera ematen duen kabinete-formatua. Kabinete-formatua denez, funtzionatzeko, baliteke edukiak zenbait kodek behar izatea. AVI fitxategi bat erreproduzitzeko, baliteke hauek behar izatea: bideoa deskodetzeko softwarea, audioa deskodetzeko softwarea eta bideoa erreproduzitzeko softwarea, AVI formatua onartzen duena.

OpenShot

Deskribapena eta funtzio nagusiak

OpenShot programa libre bat da eta bideoak editatzeko balio du. Besteak beste, aukera ematen du bideoak mozteko, bideoak bata besteari eransteko, haien soinua aldatzeko, eta efektuak eta trantsizioak gehitzeko. Linux sistemetan soilik funtzionatzen du.

Argazki-sekuentzia bat eta audio-pista bat erabiliz bideoa sortzeko aukera ere ematen du, eta bideoa beste formatu batzuetara esportatzekoa ere bai.

Oso erraza da erabiltzeko, aukera ematen duelako bideo-zatiak, argazkiak, efektuak eta trantsizioak arrastatu eta beste nonbait jartzeko, eta nola geratzen den berehala ikusteko.

Instalazioa eta deskarga/ Web-lokalizazioa

  • Erabili gehigarrien menua Terminaleko leiho bat irekitzeko.

  • Gehitu OpenShoterako errepositorioak. Horretarako, idatzi komando hau: sudo add-apt-repository ppa:jonoomph/openshot-edge

  • Prozesua gelditu egingo da, paketearen instalazioa berretsi nahi duzun galdetzeko. Sakatu Y (“yes”; hau da, "bai") eta Enter (Sartu) aukera.

  • Eguneratu errepositorioei buruzko informazioa. Horretarako, erabili: sudo aptitude update
  • Azkenik, OpenShot instalatzeko, idatzi hau Terminalean: sudo aptitude install openshot

  • Prozesua amaitzean, openshot idatzi ahal izango duzu terminalean, aplikazioan sartzeko:

  • Aplicaciones (Aplikazioak) menutik ere sar zaitezke, Sonido y vídeo (Soinua eta bideoa) aukera erabiliz:

OpenShot. Erabiltzeko adibideak

OpenShot exekutatzean, pantaila bat ikusiko duzu, lau zati oso ondo bereizita dituena:

  1. Lehen sektorea proiekturako baliabideak dira:

    • Audio-, irudi- edo bideo-fitxategiak.

    • Trantsizioak eta efektuak. Filma osatzeko denbora-lerrora arrastatu ahal izango dituzu.

  2. Denbora-lerroa. Bertan, filmaren zatiak antolatu ahal izango dituzu.

  3. Aurrebistaren sekzioa.

  4. Menua eta tresna-barra.

Bideo bat sortzea argazkiak erabiliz

  • Aurkezpen bat sortzeko, argazki-multzo bat erabiliz, lehenik eta behin, inportatu irudiak lehenespenezko proiektura (Proyecto por defecto; hau da, programan sartzean sortzen den proiektua). Horretarako, erabili Importar archivos (Inportatu fitxategiak) botoia.

Fitxategiak Archivos del Proyecto (Proiektuko fitxategiak) sektorean ageriko dira.

Filma denbora-lerroan egingo da (pantailaren beheko aldean dago).

  • Irudi bakoitza denbora-lerroko pista batera arrastatu beharko duzu:

  • Irudi guztiak arrastatu ondoren, bideoa nola geratzen ari den ikus dezakezu. Horretarako, egin klik Reproducir (Erreproduzitu) botoian:

OpenShot. Erabiltzeko adibideak

  • Zenbait bideo-zati eta argazki erabiliz film bat sortu nahi baduzu, inportatu fitxategi guztiak eta, gero, arrastatu denbora-lerrora:

Bideo bakoitzaren iraupena ikusiko duzu adierazita denbora-lerroan. Hurrengo kapturan, denbora-lerrora erantsitako lehen zatia hasieratik 15. segundora arte adierazita dago; bigarren zatia, 15. segundotik 37:30. segundora arte; eta hirugarrena, 37:30. segundotik 45:00. segundora arte.

  • OpenShotek trantsizio-multzo bat du, bideoaren edozein zatitan aplika daitezkeenak. Egin klik Transiciones (Trantsizioak) aukeran zerrenda ikusteko.

Arrastatu trantsizio bakoitza denbora-lerroan dagokion lekura. Zatiaren azpiko pistan edukirik ez badago, trantsizioa kolore beltzekoa izango da.

  • Ikusi bideoa aurretik, nola geratu den jakiteko:

  • Argazkien eta bideo-zatien artean trantsizio-efekturik gehitu nahi izanez gero, pista desberdinak erabili beharko dituzu.

Bideo-zatiek denbora-lerroaren zati bat konpartitu behar dute. Bi zatiak batera dauden tartean, trantsizioak bat ezkutatuko du, eta bestea erakutsiko.

Hurrengo kapturan, lehenbiziko eta bigarren zatia gainjarrita ageriko dira, 10. segundotik 15. segundora arte, gutxi gorabehera.

Bideoa editatzen amaitzen duzunean, esportatu egin behar duzu.

OpenShot. Erabiltzeko adibideak

Esportatu bideoa

Bideoa editatzen amaitzen duzunean, esportatu egin behar duzu.

  • Egin klik Exportar Vídeo (Esportatu bideoa) botoian.

  • Formatua hautatzeko aukera izango duzu; adibidez, OGG:

Esportatze-prozesua amaitzean, leiho bat ageriko da, film berria zer karpetatara esportatu den adieraziko dizuna.

  • Esportatzean sortutako fitxategiak ez du proiektuaren informazio osoa gordeko, baizik eta film bukatua. Zatiak, efektuak eta trantsizioak aldatzeko, proiektua gordetzea komeni da.

  • Beste proiektu bat hasi nahi izanez gero, egin klik tresna-barrako lehen ikonoan:

OpenShot. Informazio gehiago

Bideo-zati bat txertatzean, aukera dago haren soinua isilarazteko, beste pista bateko soinua entzun dadin edo bideoak soinurik ez izateko.

Zati bat ezkutarazteko aukera ere badago, film horretako soinua soilik erabiltzeko.

  • Denbora-lerroan jada txertatutako bideo baten zati bat moztu behar baduzu, erabili mozteko tresna. Lehenik eta behin, egin klik Herramienta de corte (Mozteko tresna) ikonoan. Gero, egin klik mozketa egin nahi duzun une zehatzean.

  • Ekintza horren bidez, bideoa bi zatitan banatzen da. Orain, aukera duzu zatiak leku batetik bestera mugitzeko, pista batetik bestera aldatzeko edo gainjartzeko. Baina, zati bat ezabatu nahi bazenuen, erabili saguaren eskuineko botoia, eta hautatu Quitar fragmento (Kendu zatia) aukera.

OpenShot. IKT hiztegia

  • Proiektua: film bat sortzeko egiten dugun lanari buruzko informazio osoa duen fitxategia: pistak, efektuak eta trantsizioak. Lana esportatzean, formatu estandarreko bideo bat lortzen da, bideoa erreproduzitzeko programak erabilita ikus daitekeena.

  • Pistak edo trackak: elkarrekin parez pare exekutatzen diren geruzak, film bat osatuz. OpenShot programan, zenbait bideo- eta audio-pista izateko aukera dago.

  • Errepositorioa: software-bilgune moduko bat. Errepositorioetatik, sistema jakin batzuetarako programak eskura daitezke. Ubunturen bertsio bat instalatzean, zenbait errepositoriotan sar daiteke, baina programa bakoitzaren bertsio berriak sortzean, baliteke Ubuntuk baliabide berriak lortzeko zerrendara errepositorioak gehitu behar izatea, edo jada daudenak eguneratu behar izatea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Ocultar opciones

Escoger servidor