IKT-KO KAPSULA - LANTEGIA
Zerbitzuak Sarean...
IbilbideaFitxategiak tratatzeko aplikazioakFitxategiak tratatzeko aplikazioakWinrarWinrarWinrar7-ZIPFitxategiak tratatzeko aplikazioakAplikazioakFitxategiak PCan bilatu eta lokalizatzeko aplikazioakCopernic Desktop SearchGoogle DesktopGoogle DesktopGoogle DesktopTestuak zuzendu eta itzultzeko aplikazioakXuxenGoogle TraductorGoogle Traductor
1 de 18
0%
Aurkibidea
Glosarioa
Kredituak
Glosarioa
  • Fitxategi zipeatua: Hizkera arruntean erabiltzen da trinkotutako fitxategi bati erreferentzia egiteko nahiz eta .zip ez izan.
  • Fitxategia trinkotzea/ destrinkotzea: biltegiratze-espazioa aurrezteko eta fitxategiak Internet bidez bidali edo jasotzerakoan edo segurtasun-kopiak egiterakoan denbora aurrezteko.
  • Gadget: Gadget bat helburu eta funtzio jakin bat duen gailua da, orokorrean tamaina txikikoa, praktikoa eta, aldi berean, berritzailea. Gadgetek teknologia arruntarenak baino diseinu burutsuagoa izan ohi dute.

  • Luzapena: Fitxategi-izen baten bukaeran gehitzen den karaktere-katea da eta puntu batez bereizten da (.doc, .pdf, .odf…). Luzapen horiek dagozkien fitxategi-formatua adierazten dute eta programak exekutatu egiten ditu.

  • OpenOffice: Doako erabilera eta kode irekia duen plataforma anitzeko programen multzoa, testu-prozesadorea, kalkulu-orria, aurkezpenak, marrazketa bektorialerako tresnak eta datu-baseak dituena. Sun Microsystems taldeak sortua eta banatua.

  • PDFa: Ingeleseko Portable Document Format (Dokumentu Eramangarriaren Formatua), dokumentuak biltegiratzeko formatua da, Adobe Systems enpresak garatutakoa. Beren formatuari edozein ekipotan eusten dioten dokumentuak sortzeko aukera eskaintzen du, erabiltzaileak beharrezko iturriak edo egileak jatorrizko fitxategia sortzeko erabili duen programaren iturriak izateak garrantzirik izan gabe. Gainera, inprimatze profesionalerako erabiltzen den formatua ere bada inplementatutako doikuntza guztiak mantentzeko aukera eskaintzen baitu. Testu-fitxategiak ( Word edo Writer editoreetakoak) bihurtu eta e-mail bidez bidaltzeko ere erabili ohi da, jatorrizkoarekin alderatuz, fitxategiaren pisua asko jaisten baitu.

Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Maite Vílchez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan, hainbat teknika- eta hezkuntza-testuingurutan erabilgarritasuna izan dezaketen eta Interneten erraz aurki daitezkeen erabilera libreko zenbait aplikazio aurkeztuko ditugu.

Aplikazio horiek, hasiera batean, bi talde handitan sailkatzen ditugu: PCan instalatu behar direnak, alde batetik, eta zuzenean web-orritik beste instalazioren baten beharrik gabe erabil daitezkeenak, bestetik.

Lehen taldekoen artean (instala daitezkeenak), freeware programak (erabilera libre eta doakoak) eta shareware programak (erabilera librekoak ebaluazio-epe batean eta ordaindu beharrekoak ondoren) bereiz ditzakegu.

Internet en webgune ugari daude aplikazio-mota horiek deskargatu ahal izateko. Softonic horietako bat da:http://www.softonic.com/

Bigarren taldekoei dagokienez, taldea bera ere oso zabala da eta ia egunero aldatzen da. Web 2.0 aplikazioak deiturikoak katalogo horren barruan leudeke. Orange Fundazioa k web 2.0ren inguruan eginiko koadro honek unibertso hori erakusten du.

 

Kapsula-lantegi honetan bi taldeetako programen hasierako aukeraketa labur bat aurkeztuko dugu ondorengo kategorien arabera antolatuta:

Zein urrats emango ditugu?

Aplikazio horietako bakoitza eduki-egitura honen arabera azalduko dugu:

  • Deskribapena eta funtzionalitate nagusiak
  • Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa
  • Erabilera-adibidea
  • Informazio gehiago
  • IKT hiztegia (beharrezkoa denean)

Beste kapsula-lantegi batzuetan aplikazio gehiago jorratuko ditugu. Erabilgarriak izan ditzazuen espero dugu.

Fitxategiak tratatzeko aplikazioak

Sun PDF

Deskribapena eta funtzionalitate nagusiak

http://extensions.services.openoffice.org/project/pdfimport

Sun Pdf Import Extensión freeware aplikazioa da (doakoa) eta gure PCan instalatu behar da.

Aplikazio hau, bere izenak dioen bezala, Sun Microsystems enpresak OpenOffice paketerako sortu duen hedapena da. Aplikazio horri esker, PDF dokumentuak edita ditzakegu jatorrizko fitxategira joan beharrik gabe.

Tresna oso baliagarria da, adibidez, PDF gisa editatutako fitxategi baten xehetasun txikiak zuzen baititzake jatorrizko fitxategia eskuartean izan gabe.

Halaber, baliagarria izan daiteke, adibidez, edukia zutabeka antolatuta duen PDFtik testu bat erauzteko (kopiatu eta itsatsi).

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

Hedapen hau erabat doakoa da eta OpenOffice 3.0 bertsio berriarekin bateragarria. OpenOffice web-orritik deskarga dezakezu erabiltzen duzun sistema eragilearen arabera (http://extensions.services.openoffice.org/project/pdfimport ):

  • Egin klik Guardar el archivo aukeran eta itxaron aplikazioa guztiz deskargatu arte.

  • Bilatu instalatzailea zure PCan eta egin klik bikoitza prozesua hasteko ikonoaren gainean:

  • Onartu hedapenaren instalazioa zure ekipoan Aceptar botoia aukeratuz:

  • Irakurri lizentziaren xehetasunak eta egin klik Aceptar botoian jarraitu ahal izateko:

  • Egin klik Cerrar botoiaren gainean hedapena instalatua dagoela adierazten denean OpenOffice administratzailearen panelean:

Fitxategiak tratatzeko aplikazioak

Erabilera-adibidea

Hedapen hori erabiltzeko, ireki OpenOffice eta joan goiko menuko Archivo - abrir botoira

Bilatu zure ekipoan .pdf formatua duen fitxategiren bat eta ireki:

Fitxategia OpenDraw programatik irekiko da ( OpenOffice paketearen marrazketa-programa):

Hemendik aurrera PDFaren edizioa erraza da, testuak editatzeko errazak diren testu-koadroetan irekitzen baitira:

Aldaketak egiten dituzunean, Guardar botoia sakatu eta azken emaitza egiaztatu.

Informazio gehiago

Sun PDF Import Extension programak ez du PDFa OpenWriter testu-prozesadoretik inportatzen OpenDraw editore grafikotik baizik. Hala, dokumentuaren elementuen antolaketa errespetatzen da edizio-prozesua egiteko aukera eskainiz. Gure PCak ez baditu jatorrizko dokumentuaren iturriak, aldatu egingo dira.

Gordetzerakoan, hedapenak Open Document Format (ODF) izeneko formatuan gordetzeko edo PDF hibridora esportatzeko aukera eskaintzen du. Azken hori iturburu-fitxategia jasotzen duen PDFa da. Esportatzeko Archivo-Exportar como PDF menura joatea besterik ez duzu.

IKT hiztegia
  • EXTENSIóN
  • OPENOFFICE
  • PDF

Winrar

WINRAR

Deskribapena eta funtzionalitate nagusiak

WinRAR shareware aplikazio bat denez, doako programa bat da, baina 40 eguneko probaldia du. Epe hori gainditzen denean, programak ohar bat erakusten du erabiltzen den bakoitzean. Bertan, erabiltzaileari erregistratu eta lizentziaren legaltasuna bete behar duela adierazten dio.

WinRAR fitxategiak trinkotu eta destrinkotzeko programa da, besteak beste, ZIP eta RAR bezalako formatu ezagunetan dauden fitxategiak trinkotu eta destrinkotu daitezke. Beste formatu hauek dituzten fitxategiak ere destrinkotu ditzake: RAR, ZIP, CAB, ARJ, LZH, TAR, GZ, TAR, GZ, BZ2, TAR, BZ2, ACE, UUE, XXE, JAR, ISO, 7Z, Z.

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

  • Instalazio-programa exekutatu ikonoaren gainean klik eginez:

  • Aukeratu programaren helburuko kokalekua zure PCan eta egin klik Instalar botoian.

  • Prozesua jarraitu Winrar ek lehenetsitako aukerak bere horretan utziz (guztiak interesgarri direla uste baduzu) eta egin klik Aceptar botoian.

  • Egin klik Listo botoian eta prozesua automatikoki burutuko da.

Jarraian, programaren pantaila agertuko da.

Winrar

Erabilera-adibidea:fitxategiak trinkotu eta destrinkotzea

Fitxategiak trinkotzea

Trinkotu nahi den fitxategitik abiatuta edo Winrar irekiz egin daiteke.

  • Lehen metodoarekin, trinkotu nahi diren karpeta edo fitxategiak aukeratu eta saguaren eskuineko botoian klik egitea besterik ez duzu. Gure kasuan, "adivinanzas" deituriko mahaigaineko bi fitxategiak aukeratuko ditugu.

Agertuko zaigun laster-menuan, Añadir al archivo aukera hautatuko dugu eta "adivinanzas" izena emango diogu. Pausu horretan bertan, fitxategia .rar edo .zip formatuan trinkotu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu.

Egin klik Aceptar botoian eta fitxategi trinkotua mahaigainean azalduko zaigu (pilatutako liburuen ikonoa du):

  • Bigarren metodoarekin, lehenik, WinRAR exekutatuko dugu. Besterik adierazi ezean, kokaleku jakin bat agertuko zaigu; gure kasuan, Mahaigainean kokatutako fitxategi guztiak agertuko zaizkigu. Beste kokaleku bateko fitxategiak ikusi nahi baditugu, bide-izenaren eremutik bila ditzakegu:

Trinkotu beharreko fitxategiak aukeratu eta egin klik Añadir botoian. Aurreko adibidearen prozesu bera egingo dugu. Beste aukera bat, zuzenean Asistente menura joan eta adierazten dizkigun pausuak jarraitzea da:

Winrar

Fitxategiak destrinkotzea

Fitxategiak destrinkotzeko Asistente aukera ere erabil dezakegu eta ireki nahi dugun fitxategiaren kokalekua aukera dezakegu:

Edo klik bikoitza egin dezakegu destrinkotu beharreko fitxategian eta Extraer en menua exekutatu:

Berriz ere, fitxategia destrinkotu ondoren gorde nahi dugun kokalekua aukeratuko dugu eta automatikoki destrinkotutako fitxategiak beren jatorrizko formatuetan izango ditugu.

Informazio gehiago

Web-orrian programari eta bere erabilerei buruzko informazio gehiago aurkituko dugu: http://www.winrar.es/

WinRAR ek aukera interesgarriak dituen interfaze egituratua du. Aukera horien artean, beren kabuz erauzi daitezkeen fitxategiak edo eskuratzeko pasahitza behar dutenak sortzeko aukerak aurkituko ditugu.

Fitxategia, zuk edo pasahitza ezagutzen duten pertsonek soilik ireki dezakezuela bermatzeko, joan Crear un archivo comprimido aukerara eta, fitxategi bat sortzeko menuan Avanzado - Establecer contraseña fitxara. eta sartu pasahitza bi aldiz. Ezin errazago!

IKT Hiztegia
  • Fitxategi zipeatua: Hizkera arruntean erabiltzen da trinkotutako fitxategi bati erreferentzia egiteko nahiz eta .zip ez izan.

  • Fitxategia trinkotzea/destrinkotzea: biltegiratze-espazioa aurrezteko eta fitxategiak Internet bidez bidali edo jasotzerakoan edo segurtasun-kopiak egiterakoan denbora aurrezteko.

7-ZIP

7-ZIP

h4>Deskribapena eta funtzionalitate nagusiak

http://www.7-zip.org/

7zipWindows, DOS eta Linux sistemetarako datuak trinkotzen dituen doako freeware programa da (erabilera librekoa) eta gure PCan instalatu behar da.

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

  • Guardar archivo aukera sakatu eta deskarga hasiko da:

  • Egin klik Install botoian instalazioari ekiteko:

  • Egin klik Finish botoiaren gainean instalazioa burutzen denean.

Fitxategiak tratatzeko aplikazioak

Erabilera-adibidea

Programa ireki eta interfazea nahikoa intuitiboa dela ikusiko dugu: menu nagusia (1), oinarrizko funtzionalitateak dituen tresna-barra (2) eta trinkotu edo destrinkotu beharreko fitxategien bide-izena aukeratzeko bilaketa-eremua (3).

Fitxategiak trinkotzea

Winrar ekin egindako adibide bera jarraituko dugu “adivinanzas” fitxategia trinkotuz. Bide-izena bilatuko dugu gure PCan eta “adivinanzas” izeneko bi dokumentuak aukeratuko ditugu:

Tresna-barrako Agregar botoia sakatuko dugu.

Trinkotutako fitxategiari izena emateko leihoa irekiko zaigu. Bertan, WinRAR en ikusi ditugun bezalako erabilgarritasunak topatuko ditugu (fitxategi-formatua, pasahitza gehitu, etab.).

Egin klik Aceptar botoian eta fitxategi trinkotua gure Mahaigainean azalduko zaigu:

Logotipoa WinRAR ena da hori baita fitxategi trinkotuak irakurtzeko lehenetsia dugun programa.

Aplikazioak

Fitxategiak destrinkotzea

Fitxategia 7-zipekin destrinkotzeko, fitxategiaren gainean klik egingo dugu saguaren eskuineko botoiarekin eta gehien interesatzen zaigun aukera hautatuko dugu, jarraian adierazten den bezala.

Fitxategia berehala destrinkotuko zaigu barruan zituen bi dokumentuekin.

Informazio gehiago

Gogoratu fitxategiak .7zip luzapenarekin trinkotu eta beste norbaiti bidaltzen badizkiozu balitekeela pertsona horrek fitxategiak destrinkotzeko programa hori ez izatea. Egoera horretara ez iristeko, 7zip ek .zip formatuan ere trinkotzeko aukera eskaintzen dizu. Hautatu aukera hori beste pertsona batzuentzako fitxategiak trinkotzen dituzunean.

Informazio tekniko gehiago nahi baduzu Wikipedia ren sarrera honetara joan zintezke:http://es.wikipedia.org/wiki/7-Zip

Fitxategiak PCan bilatu eta lokalizatzeko aplikazioak

COPERNIC DESKTOP SEARCH

Deskribapena eta funtzionalitate nagusiak

http://www.copernic.com/

Copernic doako freeware aplikazioa (erabilera librekoa) da eta gure PCan instalatu behar da.

Gure ordenagailuan bilaketak Windows ek bere sistema eragilean duen bilatzaileak baino modu eraginkor eta azkarragoan egiten laguntzen digun bilaketa-motor gisa defini dezakegu.

CopernicWindows eko funtzioa baino boteretsu eta azkarragoa da edukiaren indexazio-metodoa lehen analisian erabiltzen baitu. Copernic ek etengabe indexatzen ditu fitxategiak: izena eta edukia. Datu horiek guztiak fitxategi handi batean (datu-basea) memorizatzen ditu eta hor bilatzen ditu gure bilaketen emaitzak. Hala, ondorengo bilaketetan elementu berriak edo aldatutakoak soilik eguneratuko dira eta ez du, Windows ek bezala, dauden fitxategietan banan-banan bilatu behar.

Gainera, pertsonalizatu eta iragazi egin dezakegu nahi dugun fitxategi-mota bila dezan, adibidez, bideoak, abestiak, dokumentuak, etab.

Copernic Desktop Search erabiltzeko honakoa behar dugu:

  • Sistema eragilea: Win98/98SE/Me/2000/NT/XP/Vista

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

  • Joan honako web-orrira Copernic Desktop Search deskargatu nahi baduzu:

http://www.copernic.com/en/products/desktop-search/index.html

  • Free aukera hautatu (librea) eta egin klik Download botoian deskargatzeko:

  • Gaztelaniazko bertsioa aukeratu eta gorde fitxategia zure ekipoan deskarga burutzen denean.

  • Hasi instalazioa ikonoan klik bikoitza eginez eta aukeratu Ejecutar botoia morroia agertzen denean:

  • Programak izango duen kokalekua baieztatu eta jarraitu klik egiten Siguiente botoian:

  • Egin klik Terminar botoian instalazioa arrakastaz burutzen denean.

Copernic Desktop Search

Erabilera-adibidea

Copernic Desktop Search erabiltzeko irekitzea besterik ez duzu. Irekitzean, lehenetsi gisa aurkezten diren kategoria markatuen fitxategien indexazioa hasiko da. Horietako baten bat baztertu nahi baduzu, egin klik horren gainean desaktibatzeko.

Egin klik bilaketa-koadroan eta idatzi aurkitu nahi duzun hitz edo terminoa.

Berehala, Copernic ek kategoria bakoitzaren emaitza guztiak erakutsiko ditu.

Informazio gehiago

Programaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu bere web-orrian,http://www.copernic.com/ (ingelesez), sar zintezke.

Google Desktop

GOOGLE DESKTOP

Deskribapena eta funtzionalitate nagusiak

http://desktop.google.com/es/

Google Desktop freewareaplikazioa da (doakoa) eta gure PCan instalatu behar da.

Google bilatzailearen antzeko moduan lan egiten duen disko gogorreko bilaketa-motor eta eduki-indexazio gisa defini dezakegu.

Posta elektronikoan, fitxategietan, musikan, irudietan eta abarretan testua bilatzeko aukera eskaintzen du. Zure ekipoan bilaketak egiteko aukera eskaintzean, Desktopek informazioa modu errazean jartzen du zure eskura eta beraz, jada ez dituzu zure fitxategi, mezu elektroniko eta gogokoak eskuz antolatu behar.

Google Desktop ekin, ekipoan bilaketa azkarrak egiteaz gain, gadget edo moduluak (ikus IKT Hiztegia) eta horiek antolatzeko albo-barra gehitzeko aukera dugu.

Google Desktop ekin bilaketak egiterakoan, emaitza garrantzitsuenak erakutsiko dizkigu. Elementu-mota jakin bat bilatzeko iragazki bat aplikatzeko aukera dugu, adibidez, fitxategiak soilik bilatu nahi baditugu.

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

  • Egin klik Guardar archivo botoian programa gure ekipoan deskargatzeko:

  • Exekutatu deskargatu den fitxategia bere ikonoaren gainean klik bikoitza eginez eta instalazio-prozesua abiaraziko da:

  • Programa instalatzen ari dela dioen mezua agertuko zaigu...

  • Google Desktopen zerbitzu-baldintzak onartuko ditugu.

  • Instalazioa amaitzen denean egin klik Finalizado botoiaren gainean.

Google Desktop

Erabilera-adibidea

Berehala, ekipoaren mahaigainean mezu bat agertuko da Google Desktop eta aurrez konfiguratuta aurkezten dizkizun moduluak edo gadgetak -azken berriak, aurreikuspen meteorologikoa, argazki-erakustaldia, zure leku gogokoenen RSS jarioak, etab.- erabiltzeko zenbait argibiderekin.

Gadgetak saguarekin arrastatu albo-panelaren beste toki batean kokatu nahi badituzu:

Edo bestela, kurtsorea irudiaren gainean jarriz menu bat agertuko zaizu eta X botoiari emanez gero, interesatzen ez zaizun aukera itxi ahal izango duzu. Hala, erabilgarri ez zaizkizun gadgetak baztertuko dituzu.

Google Desktop

Gadget-barra honekin praktika dezakezu eta zuk nahi duzun tamaina edo gehien interesatzen zaizkizun aplikazioak jarriz pertsonalizatu; saguarekin arrastatzea besterik ez duzu.

Adibide honetan, barra zabalduko dugu.

Mahaigainean ager ez dadin txikiagotzeko aukera ere badugu. Horretarako, egin klik goiko barrako minimizar aukeran:

Menu horretan, besteak beste, barraren konfigurazioaren inguruko edo gadgetak gehitzeko beste zenbait aukera aurkituko ditugu. Proba ezazu zuk zeuk!

Sakatu Crtl tekla bi aldiz eta honako bilaketa-leihoa agertuko zaizu.

Desagerrarazteko, beste bitan sakatu tekla bera.

Bilaketa erabat funtzionala izan dadin Google Desktopek disko gogorreko edukia indexatzeko denbora izan behar du. Prozesu horrek, lehen aldian, hainbat ordu har ditzake (diskoaren tamainaren eta ekipoaren errendimenduaren arabera). Aukera praktikoena programa gauez hasi eta ordenagailua ez itzaltzea litzateke. Hasierako indexazioaren ostean, aurkibidea automatikoki eguneratuko da.

Zure ekipoan aurkitu nahi duzun hitz edo terminoa idatzi eta Google Desktopek bilaketa egingo du, fitxategien izenetan ez ezik, baita beren edukietan ere.

Informazio gehiago

Google Desktop ek, Copernic Desktop Search ek ez bezala, hainbat ekipo indexatu eta hainbat ordenagailutatik aurkibidea eskuratzeko aukera eskaintzen du, Googlek zerbitzarietako batean biltegiratzen baititu on line ikusi ahal izateko.

Google Desktop en funtzioen inguruko informazio gehiago nahi baduzu joan helbide honetara:http://desktop.google.es/es/features.html

IKT hiztegia
  • Gadget: Gadget bat helburu eta funtzio jakin bat duen gailua da, orokorrean tamaina txikikoa, praktikoa eta, aldi berean, berritzailea. Gadgetek teknologia arruntarenak baino diseinu burutsuagoa izan ohi dute.

Iturria: Wikipedia (Gadgetei buruz irakurtzeko):http://es.wikipedia.org/wiki/Gadget

Testuak zuzendu eta itzultzeko aplikazioak

XUXEN

Deskribapena eta funtzionalitate nagusiak

http://www.xuxen.com/

Xuxen Web 2.0 aplikazio bat da, doakoa eta gure PCan instalatzea eskatzen ez duena.

On line dagoen euskaraz idatzitako testuen zuzentzaile tipografiko eta ortografiko gisa defini dezakegu. Ezbairik gabe, zerbitzu oso interesgarri eta praktikoa da irakatsi eta ikasteko jarduera ugaritan erabili ahal izateko.

Instalazioa eta deskarga / Web-lokalizazioa

Xuxen erabilerraza eta erosoa da. Horretarako, nabigatzailea, Internetera konexioa, zuzendu edo itzuli nahi den testua eta tresnaren URL edo helbidea soilik behar dira: http://www.xuxen.com

Testu bat zuzentzeko, web-orriaren erdiko panelean testu bat idatzi edo itsatsi behar dugu eta Corregir botoian klik egin:

Xuxen ek bi zuzenketa-mota eskaintzen ditu:

  • Corregir (zuzendu): aukera honen bidez zuzenketa azkarra egingo dugu. Testua aztertu ostean, Xuxen ek ezagutzen ez dituen hitzak nabarmendu eta horietako bakoitza zuzentzeko proposamenen zerrendak erakutsiko dizkigu.

  • Corrección avanzada (zuzenketa aurreratua): hitzez hitz zuzentzean datza, ofimatikako aplikazioen metodoa erabiliz.

Xuxen

Erabilera-adibidea

Besterik adierazi ezean, Xuxen euskaraz agertuko zaigu baina interfazea gaztelerara alda dezakezu webgunean aukera hau markatuz:

  • Kopiatu edo idatzi testu bat erdiko eremuan eta egin klik Corregir (Zuzendu euskarazko aukeran) botoian:

  • Egin klik erregistro-aukeraren gainean hiztegi pertsonalizatua gozatu eta kudeatzeko:

  • Erabiltzaile-izena eta pasahitza bi aldiz idatzi:

Izena eman duen erabiltzailea bere hiztegia elikatzen arituko da bere testuak zuzentzen dituen heinean. Hala, hiztegi pertsonalizatuan gordetako termino berriak kontuan hartuko dira ondorengo zuzenketetan.

Informazio gehiago

Xuxen en web-orrian baliabidearen inguruko informazio gehiago aurkituko duzu:http://www.xuxen.com/informazioa.php

Google Traductor

Erabilera-adibidea

Itzultzaile gehienek orrialdeko erdigunean testua txertatzeko eremu bat izaten dute eta zabaldu daitekeen eremu batean, berriz, eskaintzen dituzten hizkuntza desberdinak horietako bat aukera dezagun.

Página Principal leihoan itzultzaileak dituen 23 hizkuntzak ageri dira eta baita goiko menuko aukera desberdinak ere: Texto y web, Traducción de búsquedas eta Herramientas.

Hala, irudian agertzen den bezala, testua erdiko leihoan (1) txertatzen dugu, gure testuaren hizkuntza (2) aukeratzen dugu, zein hizkuntzatara itzuli nahi dugun (3) hautatzen dugu eta Traducir (4) botoian egiten dugu klik.

Emaitza berehalakoa da:

Aitzitik, helburua dokumentu bat itzultzea bada, sistemara igo dezakegu Página principal zein Texto y web izeneko leihoetatik.

Aipatu fitxategiaren bilaketa egingo duzu zure ordenagailuan, Abrir botoiari klik egin, e-mail batean atxiki nahi duzun fitxategiaren modura, eta itzultzera... hori bai erraza!

Google Traductor

Traducciones de búsquedas atalean, Google n beste hizkuntza batean (adibidez, ingelesez) bilatu nahi dugun gaiaren izena idatz dezakegu.

Irudiko eskema jarraituz, prozesua honakoa litzateke: hitz-gakoa sartuko dugu (kasu honetan "volcanes"), bilaketa-hizkuntza aukeratu eta itzuli egingo dugu (1). Gazteleraz itzulitako orrialdeak (2) agertuko zaizkigu eta ingelesezko jatorrizko testuak (3).

Azkenik, Herramientas menuari esker, Google itzultzailearen teknologia zure web-orrian bertan txertatzeko aukera eskaintzen zaizu. Bertan, hori egiteko argibideak agertzen zaizkizu.

Informazio gehiago

Informazio gehiago behar baduzu joan programaren laguntza-orrira: http://www.google.es/intl/es/help/faq_translation.html

Internet ek itzulpen automatikoko sistemak sortu dituzten sare gehiago ditu eta, gehienetan, erabili ahal izateko ez da beharrezkoa izena ematea.

Osatuenen artean, Opentrad (http://www.opentrad.com/ ) nabarmenduko genuke, itzultzaile automatiko eleanitza, librea eta doakoa.

Linean doan dauden itzultzaileen zerrenda honakoekin osa dezakegu:

Zoritxarrez, itzultzaile automatikoek oraindik ez dute alor horretako profesionalek burututako lanera hurbilduko den gutxieneko mailarik eskaintzea lortu. Beste bertsio teknologikoren baten zain egon beharko dugu ea nola doan egiaztatzeko: web 3.0, web 4.0…

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Winrar

Trinkotu beharreko fitxategiak

Download botoian

Finalizado

Gadgets

Página principal