1. mailako IKT KAPSULA-LANTEGIA
Google Docs
Erabilera adibideak
4 de 9
0%

Erabilera adibideak

Erabilera-adibideak eta beste eragiketa batzuk

Puntu honetan Google Docs aplikazioak eskaintzen dizkigun lanerako aukeren berri izango dugu.

Dokumentu bat sortzeko egin klik Crear nuevo (Sortu berria) aukeran.

Crear nuevo

Goitibeherako menua agertuko da, aukera guztiak erakusten dituela. Egin nahi dugunaren arabera hautatuko dugu horietakoren bat. Hau da, zer nahi, hura hautatu: sortu dokumentu bat, aurkezpena diapositibekin, kalkulu-orria, formularioa, bai eta marrazkia ere.

Tipo de documento

Hori egin eta gero, dokumentu bat sortuko dugu, esate baterako, testu baten laburpena egingo dugu. Horretarako, egin klik Crear nuevo (Sortu berria) aukeran, eta, gero, goitibeherako menuan, Documento (Dokumentua) hautatu behar dugu.

Gure nabigatzailean orri zuri bat azalduko da, idazten hasteko aukera emango diguna. Testu-prozesadore honen funtzionamendua eta beste edozein testu-prozesadorerena oso antzekoak dira; esaterako, Windowsen Word edo Open Officeren Writter prozesadoreena. Ez ditu adierazitako horiek adina funtzio eskaintzen, baina horrek badu alde ona, errazagoa baita erabiltzen. Letra-mota eta kolorea alda daiteke, irudiak txerta daitezke, eta abar. Programak eskaintzen duen beste alde on bat da fitxategiak automatikoki gordetzen dituela. Hortaz, dokumentua amaitutakoan, gure nabigatzailean leihoa itxi besterik ez dugu egin behar, eta Google Docsen hasierako pantailan geratuko da gordeta.

Documento

Fitxategiari izena jartzeko, klik egin behar dugu goialdeko ezkerreko ertzean, Documento sin título (Izenbururik gabeko dokumentua) aukeran, eta leiho hau azalduko da: (izen berria sartu eta egin klik Aceptar (Onartu) aukeran).

Cambiar nombre documento

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko menua (goitik behera): ikastaroaren orrialde nagusiaren ikonoa (home), letra-tipoaren tamainaren ikonoa, modulua inprimatzeko ikonoa, laguntzarako sarrerako ikonoa eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Materialaren izena eta egungo atalaren izenburua duen barra.
  3. Nabigazio-geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukiarentzako lekua.

Sortzailea:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Itinerarium
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest