IKT-KO KAPSULA - LANTEGIA
Antolatu, editatu, argitaratu eta partekatu argazkiak...ekin
IbilbideaIKT ProgramazioaPicasaPicasa. Irudiak bilatzenPicasa. Funtzionalitate nagusiakPicasa. Funtzionalitate nagusiakPicasa. Funtzionalitate nagusiakPicasa. Funtzionalitate nagusiakCD bat sortuArgazki baten edizioaAlbum bat sortuAlbum bat sortuWeb albumak: argazkiak partekatu InternetenFlickrArgazki geoetiketatuakArgazkiak edukiaren arabera bilatuBilaketa aurreratuakLanak arakatuzBilaketa aurreratuaFlickr-en erabiltzaile berria sortuFlickr-en argazkiak kargatuArgitaratzeko aukerakErabiltzaileen baimenakIrudiaren pribatutasunaTalde bat sortuArgazkiak gehitu nire taldean
1 de 26
0%

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan, gai honen erabiltzaileen artean asko erabiltzen eta oso hedatuak dauden argazkiak antolatu, argitaratu eta ukituak emateko bi tresnekin lan egingo dugu:

Zein urrats emango ditugu?

IKT Programazioa

Picasa (off line bertsioa) eskuratu eta instalatu ataletik hasiko gara, bere aukerak eta eskaintzen dituen aukera desberdinak arakatuko ditugu. Ondoren, argazkiak Picasa (on line bertsioa) web-album batean argitaratuko ditugu.

Jarraian, Flickr eta hezkuntzarako talde erabilgarriak ezagutuko dugu, bilaketa sinpleak eta aurreratuak egingo ditugu, eta argitaratutako argazkiek izan ditzaketen lizentzia desberdinak ezagutuko ditugu. Azkenik, gure albuma sortuko dugu eta partekatzen ikasiko dugu.

Nola aurkeztuko dizkizuegu materialak?

Lanerako hainbat aukera eskaintzeko helburuari begira, Formatu desberdinak kapsula-lantegiko edukiekin konbinatuko ditugu:

  • PDF formatuko material guztiaren bertsio inprimagarria.
  • Bertsio elektronikoa WEB formatuan.
  • Sailetako batzuen bideo bidezko tutoretzaren bertsioa.

Beraz, prestatu zuen argazkiak!

IKT Programazioa

IKTko gaitasunak*
(ardatzetan sailkatuta)

G. Kudeaketa eta garapen profesionala

D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma

C. Hiritartasun digitala

G2. Ulertzea zer aukera ematen duten IKTek, administrazioko eta irakaskuntzako kudeaketa errazteko materialak sortzeko (ikastetxeko gertakari edo ekitaldien argazkiak konpartitzea).
G4.
Tutorialak zer diren ulertzea, eta laguntza gisa erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko.
G7. Multimedia-edukiekin lotutako oinarrizko eragiketak egitea (formatua, irudi bat, soinua, testua edo bideoa txertatzea; argazki bat webgune batetik deskargatzea)
G8. Interneteko zerbitzuak erraztasunez erabiltzea, informazioa bilatzeko (programak lortzea eta deskargatzea) eta esperientziak konpartitzeko (argazki-albumen bidez).
D2. Ikasleei beren ikaskuntzaren protagonista izaten lagunduko dieten ikaskuntza-giroak garatzea, beren esperientziak, beren helburuak diseinatuz eta IKTko baliabideak erabiliz beren jarduerak ebaluatuz.
D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTko baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena.
D6. Mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo benetako arazoak (irudi-bankuen bidez) konpontzeko aukera ematen duten IKTko baliabideak erabiltzea.
C3. Lizentzia-programak aplikatzea (GPL eta CreativeCommons, adibidez) ikasleen produkzioetarako.
C5. Irudi-lizentziari lotutako erabilera onargarriko arauak eta politikak ezagutzea, errespetatzea eta errespetaraztea (Creativecommon lizentziak).
C6.
Webean informazioa erabiltzeari dagokionez zer arau dauden jakitea, eta arauok errespetatzea eta errespetaraztea, egileei aitorpena eman eta iturriak behar bezala aipatzeko.

IKTekin lotutako helburu zehatzak
  • Alta ematea Gmail-en eta Picasa instalatzea.
  • Picasaren aukerak arakatzea: collagea sortzea, filma eta CDa.
  • Irudiak editatzea Picasan.
  • Album bat egitea eta partekatzea.
  • Alta ematea Flickr-en.
  • Bilaketak egitea Flickr-en.
  • Argazkiak kargatzea eta jakitea argitaratzeko zer aukera dauden.
  • Talde bat sortzea Flickr-en.
Edukiak
  • Picasa. Programaren aurkezpena eta aukerak.
  • Picasaren web-albuma.
  • Flickr. Sistemaren aukerak, irudiak argitaratzea.
  • Talde bat sortzea Flickr-en.
Gutxieneko ezagutzak
  • Oinarrizko kontzeptuak tresna informatikoei eta sistema eragileari buruz.
  • Interneten nabigatzeko oinarrizko ezagutzak.
  • Artxibo digitalen oinarrizko kudeaketa.
Ebaluazio-irizpideak
  • Alta ematea Gmail-en eta Picasa behar bezala instalatzea.
  • Behar bezala sortzea irudi-collage bat, film bat eta CD bat Picasa erabiliz.
  • Irudiak editatzea Picasan.
  • Album bat sortzea eta behar bezala konpartitzea.
  • Alta ematea Flickr-en eta behar bezala egitea bilaketak.
  • Argazkiak kargatzea eta jakitea argitaratzeko zer aukera dauden.
  • Talde bat sortzea Flickr-en.

* “Eskola 2.0” proposameneko IKTko gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Erantsitako material honetatik hartuak: “IKTko gaitasun-mapak“.

Picasa

Picasa eskuratu eta instalatu

Hasteko, sar zaitez Picasaren web-orrialdean: http://picasa.google.es

  • Klik egin Picasa 3 deskargatu botoiaren gainean:

Windowseko erabiltzailea bazara, agertzen den leihoa ikusiko duzu eta fitxategia gorde nahi duzun galdetuko dizu.

Mozilla Firefox-ek deskarga-leihoa erakutsiko dizu. Topatzen ez baduzu, sakatu CTRL+J. Aplikazioa instalatzeko, klik bikoitza egin picasa3-setup.exe botoian.

Windowsek segurtasun-oharra azalduko dizu. Edonola ere, programa exekutatu:

Onartu lizentziaren akordioa:

Prozesua abiatzeko Instalatu botoia sakatu.

Instalazioa bukatu ondoren, aukeren artean aukeratu dezakezu lasterbideak sortzeko eta Google bilaketa-motor gisa lehenesteko. Klik egin Bukatu botoian.

Hemen duzu prozesua ikusteko bideo bidezko tutoretza Picasa eskuratu eta instalatzea.

Picasa. Irudiak bilatzen

Diskoa irudiak bilatzeko arakatzen

Picasaren lehen pantailan zure PCaren disko gogor guztiak edo soilik erabiltzaileek gehien erabiltzen dituzten karpetak irudien bila arakatzeko gonbidapena egiten da.

Disko gogor bat baino gehiago erabiltzen baduzu, lehen aukera gomendatzen da, bereziki itxaroteko denbora baldin baduzu.

  • Sakatu Jarraitu botoia.

Picasak diskoa arakatzen duen bitartean, Picasaren argazki-bisorea instalatzea eskainiko dizu. Onartzen baduzu, irudi baten gainean klik bikoitza egiten duzun aldiro, irudia Picasa erabiliz irekiko da. Baliteke hau gogoangarria izatea zuretzat eta ordenagailuan irudiak ikusteko lehen zenuen modua faltan botatzea. Ziur ez bazaude, klik egin Ez erabili Picasaren argazki-bisorea botoian.

  • Klik egin Bukatu botoian.

Picasa. Funtzionalitate nagusiak

Picasaren lan-arloa

Argazkiak programan txertatzen doazen heinean, ezkerrean irudiak dituzten karpetak ikusiko dituzu, eta eskuinean, Picasan txertatutako irudi edo bideo bakoitzaren miniatura bat.

  • Klik egin ezkerreko karpetan, eskuinaldean miniaturan bere edukia ikusi ahal izateko.
  • Pantailaren goiko aldeko ikonoak erabili karpetaren hainbat ekintza burutzeko:

Picasa. Funtzionalitate nagusiak

Karpetako irudiak pantaila osoan ikusi

Sagua mugitzerakoan kontrolak agertuko dira, honako funtzioak betetzeko:

  • Aurkezpenetik atera.
  • Irudiaren tamaina aldatu.
  • Irudia ezkerrera edo eskuinera biratu.
  • Aurreko edo hurrengo argazkira pasatu, edo aurkezpen automatikoa abiatu.
  • Argazkia nabarmendu.
  • Aurkezpen automatikoa egiteko, trantsizioko efektu bat aukeratu.
  • Aurkezpen automatikoan zehar diapositiba bakoitzak izango duen iraupena zehaztu.

Picasa. Funtzionalitate nagusiak

Karpetako irudiak erabiliz collage bat sortu

Ezkerreko kontrolak erabili honako hau zehazteko:

  • Collagean irudiak nola banatuko diren (mosaiko gisa, irudi-multzo gisa, irudi nagusi bat eta gainerakoak inguruan, gainjarriak, etab.)
  • Irudi bakoitzarentzako ertz-mota edo argazkien arteko distantzia.
  • Collagearen kolorea edo atzealdeko irudia.
  • Orrialdearen formatua.
  • Argazkien itzalak marrazten diren ala ez.
  • Argazki-oinak azaltzen diren.

Collagea konfiguratu ondoren, mahaigainaren atzealde gisa erabili, harekin .jpg irudi bat sortu, jatorrizko aukerak berrezarri edo pantaila hori itxi dezakezu.

Konposizioaren banaketa atsegin ez baduzu, klik egin Collagea nahastu botoian irudiak berregokitu daitezen, edo Irudiak nahastu botoian egitura bera izan dezaten baina irudiak lekuz alda daitezen.

Picasa. Funtzionalitate nagusiak

Argazkiekin filma sortu

Argazkiekin film bat sortu eta fitxategia zure ordenagailuan gorde edo YouTuben argitaratu dezakezu.

  • Audio-pista bat kargatzeko, bi argazkien arteko trantsizioan erabiliko den animazioa, filmean argazki bakoitzak izango duen iraupena edo bere neurriak definitzeko sakatu Filma fitxa.

Diapositiba fitxaren bidez, oraingo diapositibaren testuak, letra-mota eta kolorea definitu ditzakezu.

CD bat sortu

Aukeratutako irudiekin CD bat sortu

Paneleko laugarren ikonoan sakatuz, aukeratutako argazkiekin CD bat sor dezakezu, tamaina aukeratuz eta disko konpaktuarentzat izen bat erantsiz.

Argazki baten edizioa

Argazki baten edizioa

Miniatura batean klik bikoitza eginda, irudia editatzeko aukerak dituen pantailan sartuko zara.

Irudiaren zati bat soilik eskuratzeko argazkia moztu dezakezu, okertuta baldin badago zuzendu, distira edo kontrastea automatikoki doitu dezan eskatu Picasari, edo Zortea izango dut botoia erabili aldaketa guztiak automatikoki egin ditzan:

Argazki bateko begi gorriak kentzeko:

  • Handigailua erabili begietara xehetasunez hurbildu ahal izateko. Laukia miniaturan mugitu dagokion argazkiaren ingurua hurbiltzeko.
  • Klik egin Begi gorriak ikonoan.
  • Marraztu lauki bat zuzendu nahi duzun begi bakoitzaren inguruan.
  • Emaitzarekin ados baldin bazaude, klik egin Aplikatu botoian.

Album bat sortu

Irudi eta argazkien album bat sortzea

Baliteke aurkezpen bat, film bat edo CD bat sortzeko tresna gisa Picasa erabiltzea, ikasleekin egindako emanaldi edo ibilaldi baten ostean.

Aplikazioen artean, alor bati lotutako argazki-albumak sor daitezke ere, eta testuak gehitu gai zehatz bati sarrera-aurkezpen bat sortzeko. Urratsez urrats azalduko dugu.

  • Album berri bat sortu eta idatzi bere izena eta deskribapena.

  • Fitxategia menutik webgunean lortutako argazkiak Picasara gehitu.

  • Albumari gehituko dizkiozun argazkiak aukeratu. Horietako bakoitzean klik egin dezakezu, CTRL tekla sakatuta mantenduz, edo sagua argazkien gainean arrasta dezakezu, argazkien kanpoko puntu batetik hasiz.

  • Erabili saguaren eskuineko botoia sortutako albumean argazkiak gehitzeko.

Album bat sortu

Ezkerrean zure albumak agertuko dira. Horietako batean klik eginez edukia ikusiko duzu. Albumak irudien multzoak dira, beraz, argazki bakoitza album bat baino gehiagotan egon daiteke.

Orain klik egin argazkietako bakoitzean eta testua gehitu:

  • Deskribapen bat edo testu informatibo bat.
  • Irudiaren jatorria.
  • Egileari eta lizentziari buruzko informazioa.

Argazkiaren barruan testua edozein kokapenera mugitu dezakezu, kolorea eta iturria aukeratu eta Aplikatu botoia sakatu aldaketak gordetzeko.

Collage bat, argazki-album bat CDan, aurkezpen bat edo film bat sor dezakezu zure gaiaren edukiarekin:

Web albumak: argazkiak partekatu Interneten

Web-albumak: Interneten argazkiak partekatu

Picasak linean argazki batzuk kargatzeko espazioa eskaintzen du, album publikoak edo pribatuak sortuz.

  • Aukera hau praktikatu nahi baduzu, aukeratu argitaratu nahi duzun albuma eta klik egin Gora kargatu botoian.
  • Google zerbitzuetarako (Docs, Gmail, Calendar, etab.) erabiltzen dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu.

1 Gb-ra arte doako memoria izango duzu eta espazio gehiago lortu nahi baduzu, urtean kopuru bat ordaintzeko aukera duzu.

  • Argazkiak kargatuko dituzun web-albuma aukeratu eta albuma publikoa izatea (bilaketen bidez bertara sartzeko aukera izatea), zerrendatu gabea (lotura duen edozein pertsonak ikus dezake) edo pribatua izatea (gonbidapena duten erabiltzaileak soilik sar daitezke) nahi duzun markatu.
  • Argazkiak web-albumera bidaltzeko, klik egin Gora kargatu botoian. Prozesua bukatzerakoan, leiho bat ikusiko duzu eta albuma webgunean bistaratzeko, klik egin On line ikusi botoian:

Albumaren pantailan, miniaturen tamaina aldatu (1), berriz ere albumaren ezaugarriak editatu (2), web-albumean argazkiak gehitu (3), beste erabiltzaile batzuei gonbidapenak bidali (4) eta zure gainerako web-albumak ikusteko (5) aukera izango duzu.

Hemen duzu bideo bidezko tutoretza prozesua ikusteko Picasara argazkiak kargatu.

Jarraian, Flickr-ek gai honen inguruan eskaintzen dizkigun aukerak ikusiko ditugu.

Flickr

Aurkezpena

Flickr (Fliquer ahoskatzen da) 2.0 Web-aren gune paradigmatikoenetako bat da. Zergatik?

  • Erabiltzaileek sortzen baitute gunearen edukia.
  • Etiketei esker, folksonomia bat edo erabiltzaileek beraiek sortutako irudien sailkapen bat sortzeko aukera ematen dutelako.
  • Sare sozialak eta blogak bezalako 2.0 web-aren beste zerbitzuekin ezin hobeto integratzen delako.

Flickr-en gauzarik onena erabiltzaileek ematen dioten erabilera da. Ospe handiko zerbitzua denez, argitalpenen barietate, kantitate eta kalitate handia aurkituko duzu.

Gehiago itxaron gabe, egin dezagun bere aukeretan barrena ibilbide labur bat!

Argazki geoetiketatuak

Argazki geoetiketatuak bilatzen

Agian munduko leku zehatz batzuen argazkiak bilatzen ari zara. Horrela bada edo gai honi buruzko jakin-mina baduzu:

  • Klik egin azaleko geoetiketatuen loturan:

edo sartu helbide honetan: http://www.flickr.com/map/

Mapan ikusten diren puntuetako bakoitzean klik eginez, leku horiei lotuta kargatutako azken argazkiak ikusiko dituzu. Alboetako gezien gainean sakatu dezakezu aurretik argitaratutako argazkiak ikusteko.

Irudia: http://www.flickr.com/photos/26720971@N02/4028191679

  • Aurkitu leku bat bere izena bilaketa-laukian idatziz. Leku bat baino gehiagoren izena bada, aukera batzuk agertuko dira.

Mapa leku horretan handituko da eta kargatutako azken argazkiei lotutako puntuak ikusiko dituzu.

  • Argazki gehiago ikusteko, klik egin alboko gezian.

Argazkiak edukiaren arabera bilatu

Argazkiak edukiaren arabera bilatu

Flickr-eko erabiltzaile bakoitzak bere argazki bakoitzerako deskribapen bat editatuko du eta bere lehentasunen arabera etiketatuko ditu. Informazio hori guztia erabil dezakezu behar dituzun irudiak bilatzeko.

  • Erabili azaleko bilaketa-laukia; idatzi hitz bat edo gehiago eta sakatu Bilatu botoia edo Intro botoia.

Beren deskribapen edo etiketak bilatutako hitzarekin harremana duten argazki guztiak agertuko dira.

  • Aukeratu bistaratzeko tamaina (Txikia, Ertaina, Xehetasuna), bistaratu aurkezpena pantailan edo orrialdeetan barrena ibili beheko zenbakien gainean sakatuz.

Miniaturetako batean klik egiten baduzu, argazkia bere tamaina osoan eta xehetasunak ikusiko dituzu:

  1. Argazkia eta bere deskribapena.

Argazkiaren gainean lupa bat agertuko da; gainean klik egiterakoan, argazkia bere jatorrizko tamainan ikusiko da eta deskargatu ahal izango duzu.

  1. Egilearen beraren irudi-galeria.

Galerian barrena ibiltzeko, irudietan edo gezietan klik egin dezakezu.

  1. Argazkia barne dagoen album edo taldeak.

Talde bakoitzaren argazkiak ikusteko, klik egin miniaturetan edo gezietan.

  1. Beste erabiltzaile batzuen iruzkinak.

Zure iruzkina ere utz dezakezu.

  1. Lizentziari buruzko informazioa.

Egileak Eskubide guztiak erreserbatuta aukeratu badu, ezingo duzu argazkia erabili. Lizentzia Creative Commons baldin bada, egilea aipatuz erabil dezakezu, baina baliteke egileak komertzialki erabiltzea edo ez erabiltzea, lan eratorriak egitea edo ez egitea, edo lan eratorriak lizentzia beraren pean partekatzea erabaki izana. Sakatu Eskubide batzuk erreserbatuta aukeraren gainean xehetasunak ezagutzeko.

Jatorria: http://www.flickr.com/photos/orse/2876399347/

Bilaketa aurreratuak

Bilatzen ari zarena erraz aurkitzen ez baduzu, bilaketa aurreratuaren aukerak erabil ditzakezu.

Lehen zerrenda-koadroak erabiltzaile guztien argazkietan, soilik Getty Images multzoan (salgai dauden argazki profesionalen biltegia), edo soilik jabari publikoko argazkien artean (edozein helburutarako erabil ditzakezu) bilatzeko aukera ematen du.

Bestalde, argazkiez gain, taldeak edo pertsonak bila ditzakezu:

Halaber, egileek argazkiei jarritako etiketetan soilik hitz bat bila dezakezu, deskribapenaren testua sartu gabe:

Lanak arakatuz

Lanak arakatuz

Arakatu menuak argitaratutako azken argazkiak (Kargatu berriak), bideoak, ospe handiena duten etiketak, etab. erakusten ditu.

  • Aukera Arakatu orrialdea aukera atal guztiak bisitatzeko, etiketa-multzoan barrena nabigatzeko eta argazki onenak ikusteko.

Argitaratuko duzun material batean sartzeko argazkien bila bazabiltza, egileak erreserbatutako eskubideak kontuan izan beharko dituzu. Gogoan izan irudi batek Eskubide guztiak erreserbatuta leloa baldin badu, ezingo duzula argitaratu.

  • Zure produkzioetan berrerabili ditzakezun irudiak bilatzeko, aukeratu Creative Commons aukera Arakatu menuan:

Pertsona batek lan bat sortzen badu, lan horren gaineko eskubide guztiak erreserbatu ditzake edo zein eskubide erreserbatuko dituen eta zeintzuk ez zehaztu dezake.

Creative Commons lizentziekin, lanaren jabeak erabiltzaileek ondorengoa egin dezaketen ala ez erabaki dezake:

  • Edozein helburutarako erabili egilea aipatuz.
  • Soilik helburu ez-komertzialetarako erabili.
  • Egileak eskaintzen duen moduan erabili, lan eratorririk sortu gabe.

Bilaketa aurreratua

Bilaketa aurreraturako aukerak

Askotan, behar duguna aurkitu ahal izateko, aurreko aukera guztien konbinazioa beharrezkoa da.

Esaterako, "zerri" hitza ez duten baserri baten irudiak bilatu nahi badituzu, klik egin Bilaketa aurreratua aukeran.

  • Hauetako hitz bat ere ez laukian emaitzetatik kanpo utzi nahi duzun hitza idatzi.
  • Pantailaren azpian Bilatu botoia aurkitzeko, scroll barra erabili.

Pantaila horretan bertan emaitzak bahetu ditzakezu, eduki- edo bitarteko-motaren arabera:

  • Argazkiak eta bideoak.
  • Pantailako kapturak eta pantailako filmazioak.
  • Ilustrazioak, artea eta animazioak.
  • Argazkiak bakarrik edo bideoak bakarrik.

Argazkiak dataren arabera ere bahetu ditzakezu edo baita soilik Creative Commons lizentzia dutenen artean bilatu ere.

Flickr-en erabiltzaile berria sortu

Erabiltzaile bat sortu

Flickr bezalako gune baten ezaugarri garrantzitsuena komunitate batek eraikitakoa izatea da. Zure argazkiak utzi eta erabiltzaileek partekatu ahal izateko, edo linean kopia bat izan eta edozein lekutatik horietara sartzeko, has zaitez Flickr-eko azaleko Sortu zure kontua botoian klik egiten.

Yahoo! erabiltzailea bazara idatzi zure kontuaren datuak. Bestela, eskatu erabiltzaile berri bat:

Bete formularioa zure benetako datuekin: Informazio pertsonal gehiena zure bizilekuaren arabera informazioa eskaintzeko edo pasahitza galduz gero kontrastatzeko datuak izateko eskatzen da.

Erabiltzailearen izena idazten duzunean, okupatuta baldin badago kolore gorriz nabarmenduko da eta iradokizunak agertuko dira:

Pasahitza aukeratu ondoren, Yahoo!-k bere segurtasun-maila baliotuko du. Gainera, berriz ere idazteko eskatuko dizu ondoren Yahoo!-n sartzea galaraziko ez dizuten mekanografia akatsik egon ez dadin:

Segurtasunari buruzko galdera pasahitza galduz gero zure nortasuna egiaztatzeko modu bat da.

Erregistro automatikoak saihesteko, Yahoo!-k makina baten karaktere irakurtezinak kopiatzeko eskatuko dizu, irudian ageri den moduan. Egiaztatzeko laukitxoa markatu zerbitzuaren baldintzekin ados zaudela adierazteko eta klik egin Nire kontua sortu botoian.

Baieztapen-mezu bat jasoko duzu zure posta-kontuan. Klik egin egiaztatzeko loturan kontu hori zurea dela adierazteko.

Flickr-en argazkiak kargatu

Zure kontua sortu ondoren, menu batera sartuko zara eta bertan Flickr-en berriz sartzeko aukera hautatu dezakezu edo Saioa hasi botoian klik egin.

Behin saioa hasita, Flickr-eko pantaila nabarmen aldatuko da. Zure mezuen gunera eta zure erabiltzaileari lotutako aukera-multzo batera sarbidea izango duzu: zure profila, zure argazkiak, taldeak, bildumak, harremanak, etab.

  • Argazkiak eta bideoak kargatu eskaintzen duten loturetako edozein aukeratu zure ekoizpenak gora kargatzen hasteko.
  • Klik egin argazkiak eta bideoak Aukeratu botoian zure disko gogorrean fitxategiak bilatzeko.

Argitaratzeko aukerak

Lehen argazkia kargatu ondoren, honakoa egin ahal izango duzu:

  • ezabatu, kargatutako irudiaren eskuinaldean ageri den zaborrontzian klik eginez,
  • gehiago Erantsi atalean klik egin, zure ordenagailuko fitxategiak aukeratzen jarraitzeko,
  • edo kargatze-prozesua amaitu.
Argazkiak gora kargatu aurretik, irudien pribatutasuna zehaztu beharko duzu:

  • Pribatuak:

    • zuk “lagun” gisa sailkatzen dituzun harremanentzat ikusgai.
    • zuk “familia” gisa sailkatzen dituzun harremanentzat ikusgai.
  • Publikoak:
    • Flickr-eko erabiltzaile guztientzat ikusgai.

Kargatzea bukatzerakoan, fitxategien zerrenda eta prozesuak arrakasta izan duela adierazten duen ikonoa ikusiko dituzu. Jarraitu Deskribapena erantsi aukeraren gainean sakatuz.

Jarraian, etiketak gehitzeko bi modu desberdin azalduko dira: sortaka (kargatu berri diren argazki guztiek etiketa bera izango lukete) edo banaka. Album berri bat sortu edo kargatutako argazki guztiak album berean sartu eta banakako deskribapenak eta etiketak idatz ditzakezu ere.

  • Deskribapenak eta etiketak sortu ondoren, klik egin Gorde botoian.
Gogoan izan...

...etiketak eta deskribapenak erabiltzaileei zure argazkiak bilatzen laguntzeko informazioa izango dira. Aurkitu ditzaten nahi baduzu, saia zaitez irudian ikusten dena deskribatzen.

Erabiltzaileen baimenak

Jarraian zure argazki-galeria ikusiko duzu. Argazkiaren elementu bakoitza aldatzeko, gainean klik egin dezakezu:

  • Deskribapena aldatu (“hemen klik egin deskribapen bat gehitzeko”).

  • Adierazi erabiltzaileei emango dizkiezun baimenak:

    • Bat ere ez (Eskubide guztiak erreserbatuta).
    • Esleipena-Ez-komertziala- Creative Commons lizentzia beraren pean partekatu:
      • Erabiltzaileek aipatu behar zaituzte eta ezingo dute merkataritzarako erabili. Gainera, irudi hau erabiliz sortzen duten materiala Creative Commons lizentziaren pean partekatu beharko dute.
    • Esleipena-Creative Commons-en ez-komertziala:
      • Erabiltzaileek aipatu behar zaituzte eta ezingo dute merkataritzarako erabili.
    • Creative Commons Esleipena- Ez-komertziala - No Derivs
      • Erabiltzaileek aipatu behar zaituzte eta ezingo dute merkataritzarako erabili eta argazki honen lan eratorririk sortu.
    • Creative Commons-en esleipena:
      • Erabiltzaileek aipatu behar zaituzte.
    • Esleipena-Creative Commons lizentzia beraren pean partekatu:
      • Erabiltzaileek aipatu behar zaituzte eta irudi honekin sortzen dituzten lanak Creative Commons lizentziaren pean partekatu behar dituzte.
    • Esleipena-Creative Commons-etik ez-eratorriak:
      • Erabiltzaileek aipatu behar zaituzte eta ezingo dute lan eratorririk sortu.

Irudiaren pribatutasuna

Irudiaren pribatutasunari buruzko lehentasunak editatu. Irudian klik eginez gero, beste elementu batzuk editatu ditzakezu:

  • Iruzkin bat gehitu. Iruzkin hori argazkia bisitatzen duten erabiltzaile guztiek ikusiko dute. Aukeratu irudiaren atal bat (xehetasun bat, aurpegi bat) eta iruzkin bat idatzi.

  • Argazkia talde bati bidali.

  • Zure interesekin bat datozen taldeak bilatu. Esaterako, “Hezkuntza” hitza dutenak.
  • Klik egin kideak, eztabaidak edo elementuak hitzetan taldea zeintzuk osatzen duten ikusteko, zein elkarrizketa publiko izan dituzten jakiteko edo taldean zein argazki dauden jakiteko.

Taldea interesgarria dela uste baduzu eta bere nobedadeen berri izan nahi baduzu eta gainera, argazki batzuekin kolaboratu nahi baduzu, Batu nahi al duzu? aukera sakatu

Talde bat sortu

Flickr-en talde bat sortu

Zure jarduerari lotutako erabiltzaileak batzeko zure taldeak sor ditzakezu: ikasleak, irakasleak, senideak, etab. Esaterako, zure ikasleek irudiak taldera kargatu ditzakete guztiok ikusi eta beren lanetarako erabil ditzaten.

Ikasleekin lan egiteko, taldea pribatua izatea gomendatzen da:

  • Idatzi taldearen izena eta deskribapena eta ondoren, eduki-mota (18 urtetik beherakoentzat egokia izango den ala ez):
  • Pertsonalizatu zure taldea jarduerara egokitu dadin:

Taldearen segurtasuneko xehetasunak konfiguratu.

  • Edukia kontrolatzeko, erabili Zure taldearen moderazioa aukera.
  • Itxura hobetzeko, aukeratu ikono bat.
  • Erabiltzaile baten jarrera desegokia izan bada, erabili Zure kideak administratu aukera taldean duen parte-hartzea bertan behera uzteko.

Argazkiak gehitu nire taldean

Zure taldea baduzunez, kargatutako argazkiak gehitu ditzakezu.

Edozein unetan zure taldea aurkitzeko, erabili taldeak menua.

  • Taldearen leihoaren barruan, Lagunak gonbidatu aukera hautatu zure ikasleak taldean sar daitezen:

Hemendik aurrera, ikasgelarako jarduera berriak proposatu ikasleei, bitartekoak partekatuz eta egilearen eskubideak babesteko irizpide egokiak aplikatuz.

Amaitzeko

Kapsula-lantegi honekiko interesa piztu bazaizu eta gehiago jakin nahi baduzu, erreferentzien aukeraketa hau bisitatzea gomendatzen dizugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik-behera): ikastaroaren orri nagusia ikonoa (hasiera), letra tamaina ikonoa, modulua imprimatu ikonoa, laguntzarako sarbide ikonoa, edukien aurkibide ikonoa.
  2. Materialaren izen barra eta atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo orrialdea edo aurrekoa).
  4. Eduki gunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

GlosarioFALSO

Hau glosario bat da

Picasa

Google faktoriako off line/on line tresna bat da eta zure ordenagailuko argazkiak administratzeko balio du. Horretarako, argazki guztiak karpetak antolatzen dituen programa batean biltzen ditu eta irudi guztiak mugitu, ezabatu eta kopiatzeko aukera ematen du. Halaber, irudien xehetasun batzuk editatzeko aukera ematen du, esaterako, begi gorriak edo irudiaren zati bat moztea. Horrekin batera, filmak, collageak, diapositiben aurkezpenak, etab. sor daitezke.

Picasaren (on line bertsioa) web-albumak etxean egindako lanaren administrazioa linean partekatzeko osagai ezin hobea da.

Flickr

Ospe handiko web-orrialdea da, eta horri esker, zure irudiak zure ordenagailutik edo mugikorretik kargatu ditzakezu, begi gorriak kendu, moztu edo efektuak erantsi ditzakezu, taldeak sortu eta etiketen bidez antolatu ditzakezu. Taldeak sortu eta edukien pribatutasuna kontrola dezakezu, eta gainera, argazki horiek atera ziren lekuari buruzko informazioa parteka dezakezu mapa interaktiboaren bidez.

Flickr 2.0 Web gisa komunitateak sortu eta etiketak (markatzaile sozialak) erabiltzeko duen gaitasunari esker ezaguna den zerbitzuetako bat da.

Begi gorriak